Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2009/12/25

Gazte Asanbladari Elkarrizketa.

KOSKA IRRATIAN

2009/12/24

TXOKOLATADA GAZTETXEAN


Gaur 18:00etan Txokolatada egingo dugu gaztetxean. Animatu zaitezte eta etorri txokolate bero beroa hartzera, gaztetxe berria ezagutzen duzuen bitartean!

2009/12/20

SEKEKO GAZTETXEA ZABALIK!!

Sopelako Gazte Asanbladak gaztetxe barria okupatu dau asteburu honetan Sopelan.
Zapatu eta domekan auzolanekaz jo ta fuego ibili gara eta astean ere lan egiteko kedada geixau egingo direz (ametik juengo gara egun ta orduek finkatzen dizenien informaziñue zabaltzen).
Beraz, animatu ta parte hartu, danok zagoze gonbidatute!!!!

GORA SEKEKO GAZTETXIE!!!

www.sopelakoga.tk

2009/12/13

Gaztetxe Asteako Balorazioa



Hemen gaztetxe asteko gure balorazioa zuei argitaratu nahi dugu, zuek jakin dezazuen nola joan zen aste guztia eta gertatutako guztiak ere.

Lehenengo egunean, zapatua, pertsona ugari etorri zen tortilla txapelketara. 40 bat pertsona etorri ziren antolatutako txapelketara eta 40 pertsona horietatik 13 tortilla aurkeztu ziren, hain zuzen hauek izan ziren:AMETSAK SORTZEN, MONDONGO, ASTINTZEN, MAIKAS, TXO, TXINTXIBURDUNTXI, UXUE, BORJA, GANORAZ, TXALOKA, GANEBARRI, A
K eta GAZTEBERRI. Epaileak irizpide ezberdinak euki zituzten kontutan puntuak emateko orduan, itsura, dekorazioa, zaporea eta egiteko modua. Semifinalera lau tortilla heldu ziren: ASTINTZEN, AK, GANORAZ eta BORJA. Eta azkenik epaileek bi tortillen artean aukeratu behar izan zuten, BORJA eta ASTINTZEN tortillen artean egon zen finaleko leia, eta irabazlea BORJA tortilla egin zuten neskak izan ziren. Saria lamiak tabernan, lau pertsonentzako afaria izan zen.

Esan beharra dago, Gazte Asanblada Sopeloztarratik, arratsaldeko programazioa bertan behera ustea erabaki genuela. Izan ere, Azaroak 24an egondako Atxiloketak salatzeko eta gazte atxilotuei elkartasun osoa adierazteko, Bilbon egingo zen manifestazio nazionalera joatea oso garrantzitsua ikusi genuen eta.

Hurrengo eguneko bizikletadan 11 pertsona egon ginen. Bertan bizikletaz, Sopelan LZP/PTP-ak egindako sarraskia ikusten eta apur bat LZP-aren inguruko hitzalditxo bat entzun genuen. txangoa amaitzerakoan plaza beltzako lokalera hurbildu eta bertan AHT ari buruzko bideo bat ikusi genuen.

Astelehenean, plaza beltzako lokalean LZP/PTP-ri buruzko hitzaldian 10 bat lagun agertu ziren eta bertan LZP-ri inguruko informazi
oa eman zen.

Martitzenean, xake txapelketan 8 pertsona agertu ziren Sopelako frontoi aurrean, pertsona baten aurka jokatzera. Denek galdu zuten baten izan ezik, galanta beraren meritua! giro ederra egon zen, gehien bat umoretsu ari ginen partidaren ezinaren aurrean.

Eguaztenean, plantilla tailerra izan zen plaza beltzako lokalean, 7 pertsona egon ginen gutxi gora behera. Han azaldu ziguten plantilla bat ordenagailua eta photoshoparen bitartez nola prestatu gero proiektore baten bidez kartoi batera pasatzeko eta bertan plantilla egiteko. Azalpen horren ostean plaza beltzako lokalean zeuden liburuetatik pare bat marrazki hartu eta plantilla egiten hasi ginen eta amaitzeko plantillak probatu genituen, nahiz eta ikaragarri ederrak ez izan ondo atera ziren gehienak.

Eguenen, poteoa egin genuen herrian zehar, hasieran jende gutxi hurbildu ginen baina gaua pasata jende gehitzen hasi zen giro hobetuz. Poteoan 3 musika-jole izan ziren txistuz, trikiz eta panderoz giro animatzen. Lehenik, Laiak tabernan izan ginen, ondoren Lamiara jaitsi eta azkenik Erroian bukatu genuen.

Eta amaitzeko, barikun, izugarrizko kalejira bat egin genuen trikitilari baten laguntzaz. Bertan jende ugari egon zen gure herrian urteetan zehar aldarrikatzen ari garena aldarrikatzen. Eskertzekoa da uribe-kostako beste herrietatik etorritako jendea guri emandako laguntza, mila esker bihotzez. kalejira hau Larrabasterrako etxe baten okupazioarekin amaitu zen, baina arazo "teknikoak" direla eta, gaztetxea ez da posible izan, baina borrokatzen gabiltza eta laster lortuko dugu.

Laburbilduz mila esker etorri zareten denoi, eta aste eder hau posible egin duzuen guztioi, mila esker!!


Argazkiak deskargatzeko hemen:
1.Alea





Asanblada masiboa, gaztetxearen etorkizunaz!

Garrantzitsua da gaur gaueko 20.00etan danak plaza beltzako lokalera hurbiltzea gure gaztetxearen etorkizunaz hitz egiteko, plan berriak sortu dira eta plazaratzeko griñaz gabiltza eta zuen iritzia jakiteko gogoz ere. Etor zaitezte eta parte hartu!

Gazteon Indarraz GAZTETXEA!!!

2009/11/23

Sopelako Gaztetxe Astea

Heldu da eguna!
Azaroak 28-an gaztetxe eguna ospatu egingo da Sopelan, eta egun horretatik abenduak 4-arte gaztetxe astea izango da bertan. Aste honetan herriko gazteak ditugun nahiak plazaratzeko aukera izango dugu, hain zuzen ere, herritik herriarentzako sortutako gaztetxe autogestionatu baten beharra dagoela adieraziko diogu herriari. Zuen parte hartzea garrantzitsua da gazteon arteko indar metaketa beharrezkoa bait da herriko ametsak amets izaten uzteko. Beraz, denak gonbidatuak zaudete herriarentzat eta herriagatik egindako jai honetara. ANIMATU ZAITEZTE.

HERRI BAT GAZTETXE BAT

Azaroak 28, zapatua "Gaztetxe Eguna" (udaletxeko plazan)
10.00: tortila txapelketa
12.00: trikitixa Auskalo Non taldearekin
14.30: tortilen aurkezpena, epaileek dasta dezaten.
15.00: bazkaria txapelketako tortilekin eta gauza gehiagorekin.
16.30: herri kirola eta ostean tortila sarien banaketa
1. saria: 4 lagunentzako afari bat lamia jatetxean
(OEP-eko kontzerturik ez da egongo eta aguneko ekintzak goizago izango dira, arratzaldeko 17.00etan denok bilbora joateko, manifestazioa dago ta aita donostia plazatik irteten dana)

Azaroak 29, domeka
16.30: bizikletada ptp/lzpko obrak ikusteko (udaletxetik abiatuta)
18.00: zinea eta palomitak (plaza beltzako lokalean)

Azaroak 30, astelehena
19.30: hitzaldia eta eztabaida ptp/lzpren inguruan ( plaza beltzako lokalean)

Abenduak 1, martitzena
17.00: mus eta xake txapelketa (frontoiaren kanpoaldean)

Abenduak 2, eguaztena
17.00: plantila-tailerra (leku aldatu egin da eta azkenean Plaza Beltzako lokalean da)

Abenduak 3, eguena
19.00: triki - poteoa ( frontoitik abiatuta)

Abenduak 4, barikua
20.00: kalejira herrian zehar (udaletxetik abiatuta)

2009/10/22

Sopelako Gaztetxeen Historia