Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2010/01/28

Santa Ageda Eguna

Otsailaren 4ean arratsaldeko 18.00etan gaztetxean geratu gara herritik zehar santa ageda abesteko. Herriari gure aldarriak plazaratzeko eta herritik gure doinu finekin zarata apur bat egiteko. horregatik otsailaren 4an gurekin batera herritik santa ageda abestera gonbidatzen zaituztegun. ANIMA ZAITEZTE ETA EZ AHAZTU BASERRITARREZ JANZTEA!!

Abestia:

Santa Ageda bezperan gatoz
poza ezin disimula
ospa dezagun Sopelan berriz
gaztetxea daukagula

Nahiz ta udalak trabak jarri ta
izan mila tira bira
etxe horretan dortuko dugu
gazteon alternatiba

Santa Ageda bezpera da ta
kantari gatoz borrokan
etxe huts denak gure ahotsez
okupatzeko asmotan

Lasai zaitezte etxerik etxe
ez gatoz dirua batzen,
obretarako zuen laguntza
baino ez dugu eskatzen

Sopelan ate joka gabiltza
jakin deizuen horrela
gure ateak beti zabalik
izango dituzuela.

Egilea: Jone Uria

Doinua:

http://www.youtube.com/watch?v=Ny4XPwjNwK4

2010/01/26

Sekeko Gaztetxearen BUZOIA!


Gazte Asanblada Sopeloztarrarentzat oso garrantzitsua da Gaztetxearen inguruko auzokideekin harremana mantentzea eta horretarako buzoi bat jarri dugu eraikinaren kanpoaldean. Gure ustez, buzoi honen bitartez, auzokideak gurekin kontaktuan egon ahal dira euren kexak, galderak edota iradokizunak hemen sartuz. Erabilgarria izatea espero dugu!

2010/01/21

Asteburu honetan erdu lanera!


Asteburu honetan, bariku arratsaldetik hasita, Gaztetxeko aterpea bukatu nahi dugu. Animatu zaitezte eta erdu lanera!

Barikuan 16:00retatik aurrera han egongo gara, eta zapatu eta domekan ere hortik topatuko gaituzu.

Gora SEKEKO!

2010/01/14

Lan Egiteko Kedadak

Aste honetarako hainbat kedada egin ditugu gaztetxeko lanei kaña apur bat gehiago emoteko, hauek dira kedadak:

Eguena 14 17:00etan Gaztetxean Aterpeko zutabeetan zementoa gehitu
Barikua 15 16:00retan Gaztetxean Aterpeko estalkiarekin hasi

Zapatua 16
10:30tan
Gaztetxean Aterpeko estalkia

14:00-15:00 Algortan, (Presoen aldeko kontzentrazioan)
Ostean, han bazkaldu eta gaztetxera itzuli.

Domeka 17
11:00tan
Gaztetxean

2010/01/12

Sekeko gaztetxean ere, Elurretan!!

Herriko kaleak zuri ikusi ditugun egun hauetan, Sekeko gaztetxea ere estalki zuri horrekin edertu egin da eta bertan lan egiten ibili diren langileak, izugarrizko hotza izanda ere, lan eta lan ibili dira gogotzu.
Egun hauetan egondako panorama ezin hobea ikusteko argazki batzuk igo egin ditugu goza dezazuen.

2010/01/06

Berrikuntzak Sekeko Gaztetxean













Azken egunetan lan ta lan ibili gara Gaztetxea atontzen eta honen berri eman nahi dizuegu. Kanpoko aterpea bota egin dugu eta berri bat eraikitzen ari gara; Leku zabala izango da hau, oso aproposa ekintza jendetsuak burutzeko adibidez. Gainera errekaren parean baranda bat jartzen gabiltza bidea ziurragoa izateko, eta kanpokaldera ematen duen etxearen pareta zuritzen hasi gara itxura txukuna izan dezan.
Lan handia dago egiteko, eta beraz pixkanaka pixkanaka goaz baina betiere oso gogotsu. Gazte asanbladatik Gaztetxera etortzera gonbidatzen zaituztegu, hau ikustera, hitz egitera edota lanera etorri zaitezte! Gaztetxea badaukagula! Gurea eta denontzat delako!