Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2010/02/23

Sekeko Gaztetxea obretan














Gazte asanblada ittumiñek kentzeko Gaztetxeko teilatua konpontzen ari da ,gero barruan ekimenak egin ahal izateko.Barruko dana garbitu behar da eta laster Sopelak Gaztetxea %100ean gozatu ahal izango du.

Gaztetxea guztion beharra da,erdu lanera!

Plaza Beltza Kultur Guneko ekimen kulturalak



EGUENA, 25 19.30etan : Accion Animalista kolektiboak antolatuta, mahai ingurua, "El maltrato animal como entretenimiento" izenburupean.


BARIKUA, 26 19.00etan: "TO SHOOT AN ELEPHANT" filmea izango da ikusgai. 2008ko Abenduan, "berun urtua" operazioa burutu zan Palestinan. Bertan gertatutakoaren kontakizun gordina da. Euskeraz. UK BERRI agerkari digitalak antolatzen du.

Astelehenetik Barikura 17.30etatik 20:30etara zabalik dituzue Kultur Guneko ateak( herri liburutegia, ikusentzunekoak, bilgunea,...).

2010/02/08

IHAUTERIAK GAZTETXEAN!


Zapatu honetan ospatuko ditugu ihauteriak Sekeko Gaztexean. Eguneko jaia izango da eta 14:30etatik aurrera egingo dugu. Ordu horretan bazkaria egingo dugu:
1.platera
Patatak errioxar erara edo Porrusalda
2.Platera
Falafela piper gorriekin
eta postre sorpresa!
Honekin batera musika eta jolasak ere egongo dira
eta nola ez: MOZORRO LEHIAKETA!
Giroa berotzeko Trikitilari talde bat izango dugu eta arratsaldearen bukaeran herritik poteo alaia egindo dugu, danak mozorroturik!!

Animatu eta etor zaitez!Herriko ihauteriek ere bizia behar dutelako!

OHARRA:Bazkariaren prezioa 5€koa da eta aurretik tiketa erosi beharko da.Plaza Beltza Kultur Gunean salgai egongo dira(Akilino Arriola 59 Larrabasterra).Lehen baino lehen erosi behar dira, barikua azken eguna da.

2010/02/03

Gaztetxean izandako eraso bat salatu du Itzubaltzetako Gazte Asanbladak

Pasa den urtarrilaren 23an laupabost pertsona "makil eta harriak" zeramatzatela Itzubaltzeta gaztetxera sartu, pertsona bat jipoitu eta hainbat material "zapuztu" zuten. Horrela salatu du, behintzat, Itzubaltzeta Gazte Asanbladak (IGA) komunikatu baten bidez. Salaketa horrekin bat egin dute Erromo eta Pinuetako Jai Batzordeak, Artatza-Romo institutuko Ikasle Abertzaleak taldeak, Erromoko HNT-k eta Lurralde Zati Planaren Aurkako Asanbladak. IGAk jakinarazitakoaren arabera, 30 pertsona hurbildu ziren gau hartan gaztetxera, baina haietatik soilik bosti leporatzen dizkiete zentro sozialean egindako erasoa. Haiei "gaztetxeko ateak ixteko beharrean" daudela diote gazte asanbladakoek, "gaztetxearen filosofiaren aurka doazela ulertarazi baitigute". Gogoratu dutenez, gaztetxeak zabala eta irekia izateko bokazioa du. Argazkian, Itzubaltzeta gaztetxeko kanpoaldea 2008ko Folixa Asturiana ospatu zenean.

Itzubaltzetako Gazte Asanbladaren oharra:

Idazki honen bitartez Itzubaltzetako Gazte Asanbladak salatu nahi du urtarrilaren 22 eta 23 bitarteko gauean, ostiral eta larunbat artekoan, Itzubaltzeta Gaztetxean jasandako erasoa, non 30 pertsona inguru etorri ziren.

Egun horretan, gaztetxearen barruan bost pertsona zeuden eta ez zegoen inolako aktibitaterik. Etorritako pertsona guztietatik, Algorta eta Leioako laupabost pertsona gaztetxe barrura sartu ziren makil eta harriekin, jendea mehatxatuz eta gaztetxeko altzariak eta materiala zapuztuz. Eta are jasanezin eta onartezinagoa dena: gaztetxearen barruan zegoen pertsona bat jipoitu zuten.
Egoera horren aurrean, gertatutakoa salatu eta gaztetxean horrelako jarrerak ez ditugula onartzen argi utzi nahi dugu.

Gaztetxea eremu zabala da, irekia, non eragile eta gazte ezberdinak biltzen garen, gure proiektuak edota borrokak aurrera ateratzeko nahian.

Horrexegatik, gau hartan gaztetxera sartu zen jendeari gaztetxeko ateak ixteko beharrean gaude, Gaztetxearen filosofiaren aurka doazela ulertarazi baitigute.

Gaztetxeen aurkako erasorik ez!

Itzubaltzetako Gazte Asanblada

Testuarekin bat egin dute:
• Erromo eta Pinuetako Jai Batzordea
• Artatza-Romo institutuko Ikasle Abertzaleak
• Erromoko HNT
• Lurralde Zati Planaren Aurkako Asanblada

·UKBERRI.NET