Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2010/03/30

Sopelan Eguzki talde ekologista sortu gura dabe


Sopelako Eguzkiren mezua:

TALDEA OSATZEN GABILTZA!!
AUPA DANOI BADAKIZUENEZ SOPELAN TALDE EKOLOGISTA BIRSORTZEKO ASMOAREKIN GABILTZA!! NATURA ZAINTZEKO EKINTZA INTERESGARRIAK PRESTATZEKO ASMOAK MUGITZEN GAITU. INTERES BERDINAK PARTEKATZEN DITUEN EDOZEIN PERTSONAK PARTE HAR DEZAKE BERAZ ANIMA ZAITEZ, LEHENBAILEN HERRIAN TALDEAREN AURKEZPENA EGIN DEZAGUN!!


ZERGAITIK ETA ZERTARAKO?

Balio haundiko gune natural batean bizi garelako.

Ingurune naturalak: desegin, birrindu, txikitu, haustu, deuzestu, ezereztu, suntsitu eta xahutzen dituzte, askotan guk horren berri jasotzen ez dugularik.

Horrelako gertaerak tristura ematen digunoi, salaketak egiteko aukera; ibilaldiak egin eta garbiketetan parte hartzeko aukera, eta herria tsukuntzeko aukera izateko.

Natura bihotzean daramagun pertsonak elkartu eta ingurune naturaletaz batera gozatu eta zaindu ahal izateko.

Ezagutzen ez ditugun kutsadura mota berrietaz informatuta egoteko eta hauetaz eztabaidatu ahal izateko.

Azken finean, guk geuk beharrezkotzat daukaguna egiteko.

Anima zaitezte iritziak eman eta gauzak salatzera.

http://eguzkisopela.blogspot.com/

euskaltube.com bideoak | Izenburua: Gelditour | Erabiltzailea: aht

2010/03/29

Gaztetxe berria Portugaleten

Igarotako martxoaren 27an, eguerdiko hamabiak aldera, Portugaleteko Gazte Asanblada k deituta 100 gaztek okupazioaren aldeko kalejira burutu zuten udalerriko alde zaharreko kaleetan barrena. Manifestazioa bukatuta, Koskojales kalean kokatuta dagoen, eta urteak hutsik zeramatzan, etxebizitza bat okupatu dute. "2 urte luze daramatzagu kalean, alternatibak eraikitzen, gurea ere den herria eraldatzen. Hamaika ekintza burutu ditugu (Solstizio gauak, bideo-emanaldiak, hitzaldiak, kalejirak…), baina hauekin jarraitzeko ezinbestekoa dugun lanabesa GAZTETXEA da" adierazi dute PGA-ko kideek. Dagoeneko eskuratu dute bidean lagungarria izango duten tresna: "koskoenea gaztetxea"...Zorionak Portuko gazteria!

Portugaleteko Gazte Asanblada:

Udalak gazte isil, pasibo eta kontsumistak nahi ditu. Gu, Gazte Asanblada, ez gatoz bat inposatu nahi izan diguten bizitza ereduarekin. Portugaletek, eta Euskal Herriak, pairatzen duen sistemaren bitartez (arlo sozial, ekonomiko eta politikoan) gazteon etorkizuna baldintzatu nahi dute, baita hein handi batean lortu ere. Ballonti merkatal gunean nahi gaituzte, hirigunetik kanpo, etengabe erosketak egiten, kontsumitzen, isilik… Baina ez, ez dute lortu, ezta lortuko ere. Portugalete gazte aktibo, kritiko eta askez beteta dago.

Honen erakusgarri dugu Gazte Asanblada. 2 urte luze daramatzagu kalean, alternatibak eraikitzen, gurea ere den herria eraldatzen. Hamaika ekintza burutu ditugu (Solstizio gauak, bideo-emanaldiak, hitzaldiak, kalejirak…), baina hauekin jarraitzeko ezinbestekoa dugun lanabesa GAZTETXEA da. Pausoa ematea erabaki dugu. Denona izan behar duen espazio autogestionatua eraikitzen hasi gara. Alde Zaharrak, eta Portugaletek, behar duen erreferentziazko gune kulturala bihurtuko dugu, Udalaren inolako eskusartze eta inposaketarik gabe.

Horretarako denok gara beharrezkoak, bai gazteok baita auzokideak ere. Gu arduratuko gara hilda eta hautsez beteta zegoen etxebizitza hau garbitu eta bizirik mantentzeaz. Udalak zuri-beltzean hainbat urtez margotzen saiatu den kale hauek hamaika kolorez pintatuko ditugu! Denon artean egiten badugu denona izango da! Hurrengo asanblada: Marxoak 28, igandea, 19tan “Koskoenea Gaztetxean”.

Ongietorriak izango zarete “KOSKOENEA GAZTETXEA”REN ATEAK PAREZ-PARE ZABALIK AURKITUKO DITUZUE! HERRI BAT, GAZTETXE BAT!!!

http://www.herrikolore.org/

2010/03/25

Gaur Plaza Beltza Kulturgunean earthlings dokumentala proiektatuko da



Gaur 19:30tan, Larrabasterrako Kulturgunean(Akilino Arriola, 59)

2010/03/23

Plaza Beltza Kulturguneko ekimenak


Martxoaren 18an burutu behar zan “Burdinen arteko herria” liburuaren aurkezpena atzeratu da. Apirilaren 15ean, eguena, arratsaldeko 19:00etan da data berria, Plaza Beltza kultur gunean. Mitxel Sarasketaren eskutik, kolektiboaren historia eta gaurko errealitatea ezagutuko dugu.

“Burdinen arteko herria” liburuak Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia biltzen du.

Liburu honek gure historiaren alde izkutuenetako bat kontatzen du. Estatu espainol eta frantsesak eraikitako kartzeletan milaka euskal herritarren jardunaz beteta daude bere orrialdeak. Batik bat, Franco hil eta ondorengo marko sasidemikratikoa gainditu nahian borrokaren hautua egin eta espetxeratu duten pertsonen ibilbidea, grina eta testagintza eskaintzen dizkigu.

1936ko gerra hasi zenez geroztik, bi aste besterik ez dira izan euskal preso politikorik gabekoak. Fran Aldanondo askatu eta Xan Marguirault giltzapetu zuten arteko aldia, alegia. 1977ko abenduan izan zen, eta itxaropentsu bizi eta tinko jarduten zuen gure Herriari ukazioaren eta errepresioaren aukera baino ez zioten eman aurreratzean.

Borrokaren bidea halabeharrez hartu zituzten milaka pertsona kartzelaratuak izan dira orduz geroztik. Bost mila baino gehiago dagoeneko. Espetxe barruko beren antolamendua, kezkak, gogoetak eta, edozeren gainetik, konpromiso testagintzak jasotzen ditu liburuak.

Arnasa gure memorian, aurrera egiteko ezinbesteko eskarmentua, burdinak hautsiz eskuratuko baitugu askatasuna.

2010/03/22

Zorionak Txorimalo!


Apirilean, Txorimalo gaztetxeko lagunek 4.urteurrena ospatuko dute.Sarrerak eskuratu nahi badituzu ohiko lekuetan salgai egongo dira. Bazkari herrikoia + Kontzertuak 10€.

Zorionak eta urte askotarako!

2010/03/17

......................Dimara goaz!..................


Bariku honetan Dimara goaz asteburu pasa. Indibeti baserrian lo egingo dugu eta inguruak ezagutuko ditugu; Zapatuan mendi irteeratxoa eta domekan Baltzolako kobak bisitatu. Helburua zonalde hori ezagutzeaz gain, taldean ondo pasatzea da, beraz animatzen bazarete gure email helbidera mezu bat bidali ezazue.

sopelakoga@gmail.com

2010/03/16

Eguenean danok kalera!


20:00etan Udaletxeko plazan.

2010/03/08

Auzolanak zapatuan














Zapatu honetan Sekeko Gaztetxean auzolanak burutuko dira.Besteak beste, hormak zarpeatu, eskonbroa jaso eta kanpokoa garbituko da.

Goiz goizetik hasiko dira lanak, eguerdian bazkaria egongo da,indarrak bildu ahal izateko, eta arrastian beharrean jarraituko dogu, Gaztetxea txukun utzi behar da eta.

Danok lanera Sekeko lehenbailehen martxan jartzeko!