Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2010/04/30

Kuadrilen eguna heltzear dago!

Aurten ere, pasaden urteko egun arrakastatsuaren ostean, Sopelako kuadrilen eguna ospatuko da. Maiatzaren 15ean izango da, goizeko 10:00etatik aurrera.

Goizeko 10:00etan udaletxeko plazatik abiatuta, Eguzkiren eskutik, ibilalditxu bat egingo da. LZPren obrak zeharkatuko dira, han sarraskia ikusi ahal izango delarik. Hondartzarako norabidean kostaldea ikusiko dogu, ibaia eta basoa barne.

Ibilaldia eta gero, plaza beltzan (euskaltegiaren ondoan) zeozer jateko aukera egongo da baita txalaparta jotzeko eta entzuteko aukera ere. Ostean, arratsaldeko 15:00etan, herri bazkaria. Bazkarirako tiketak Maiatzaren 13a baino lehen erosi beharko dira, Plaza Beltza Kulturgunean (Akilino Arriola 59, Larrabasterra). Tiketak aurretik erostea oso garrantzitsua da, oso arin bukatzen baitira.

Bazkaldu ostean, kuadrilen arteko jolasak burutuko dira; txapelketara apuntatzeko kuadrila bakoitza egunean bertan izena eman beharko du kamiseta sorta bat jasoko duelarik.

Jolasak bukatzean 2010eko kuadrila txapelduna izendatuko dogu eta merezitako saria jasoko dute.

Eguna borobiltzeko herritik zehar poteoa egingo dogu musikaz alaitua.


Anima zaitezte eta etorri parte hartzera herritik eta herriarentzat sortu dan egun honetara.

Gora jai herrikoiak!


Eguzki talde ekologistaren aurkezpena

Sopelako eguzki talde ekologistak, datorren eguenean, hilak 7, arratsaldeko 19:00etan, Kulturgunean (Akilino Arriola 59, Larrabasterra) bere aurkezpena egingo dau.

Aurkezpenean Eguzkiren 20.urteurrenaren bideoa proiektatuko da, gero Sopelako iragana, oraina eta etorkizunari buruz berba egingo da, ondoren herriaren erronkak zehaztuko dira , Euskal Herriko egoerari errepaso bat emango zaio ere eta bukatzeko solasaldia eta eztabaidatzeko lekua egongo da.

http://www.eguzkisopela.blogspot.com/

2010/04/28

Astebururako lanak Gaztetxean


Asteburu honetan obra lanetan jarraituko dugu Sekekon. Barikuan 16:00retan lotu gara pasilloko zorua jartzeko eta kanpoko muralaren basea margozteko. Zapatuan zita 10:00etan dugu. Animatu zaitezte eta etorri lan pixkat egitera oso giro onean!

Gora gu ta gutarrak!

2010/04/27

Ordenantza berria Bilbon

Martxoaren bukaeran Espazio Publikoari buruzko ordenantza aurkeztu zuen Udal gobernuak. Orain arte, kaleko prostitutek pairatuko duten jazarpenagatik ezaguna izan da aipatutako ordenantza. EAJk eta IUk jendartean iritzi kontrajarriak sorrarazten dituen prostituzioaren gainera bideratu dute debatea, irailerako indarrean jarri nahi duten ordenantzaren gainontzeko helburuak, hau da, ideia politikoak kaleetatik ezabatzea, ezkutatzeko eta debate politikotik at uzteko.

Ezker abertzaleko Bilboko Udal Taldeak onartu nahi duten ordenantza aztertu du eta kaleko prostituten kontrako jazarpen onartezinaz gain, kalean ideia politikoak zabaltzea debekatuko eta zigortuko duten artikuluak topatu ditu.

Ideien jazarpena bideratu eta oinarrizko eskubideak bortxatuko dituen bi artikulu dago: 26a eta 111a, kaleko ekimenak mugatu eta aldi-baterako informazio guneak baimentzen dituen artikuluak, hurrenez hurren.

26. artikulua oso argia da: kalean egingo diren ekimenek “ezin izango dituzte babestu lema edota aldarrikapen politikoak”. 111.ak, aldiz, ideia politikoen zabalkundea debekatzen du. Ordenantzak oso arau-hauste larritzat jotzen du aipatutako bi artikuluen urraketa eta 3000 mila euro arteko isunak jasotzen ditu

2010/04/25

Gaztetxe eguna

video

2010/04/23

Bagara Gaztetxearen Jabe!!!



Orain dela gutxi Sekeko baserriaren jabeek guk haiei eskainitako kontratua sinatu egin dute. Bertan baserri horretako gestio osoa gure gain jartzen dugula esaten du, hortaz hemendik aurrera "legalki" ibili ahal izango gara gure ekintza, ekitaldi, kontzertu eta hainbat gauza gehiago egiten, gutxienez hurrengo 3 urte hauetan, horrela hitz eginda dagoelako.

SEKEKO BIZIRIK!

Bigarren eskuko liburu azokatxu


Bihar, apirilak 24, 10:30etatik aurrera, Plaza Beltza Kulturguneak Sopelako frontoiaren kanpoaldean bigarren eskuko liburu azokatxua antolatuko dau.

2010/04/18

Gaztetxe eguna Altsasun


Euskal Herrian gero eta gaztetxe eta gazte asanblada gehiago garen unean, nahiz eta guztiek errealitate ezberdinak izan bada zerbait batzen gaituena, autogestioa eta asanblada. Horregatik, gaztetxe eguna antolatzera goaz, kaleak berreskuratuko ditugu!

Goizean harrera egin ondoren SISTEMA honen aurrean gure KONTRAKOTASUNA erakusteko sortzen ditugun alternatibak, azaltzen duten tailer, erakusketetaz… gozatuko dugu, ondoren gazte bazkarian bapo egin eta arratsaldean GURE ALDARRIKAPENEZ MARGOTUKO DUGU KALEA, honetarako jolas, tailer, mani eta festa izango ditugu.

video

Gaztetxe egun txikirako, zozketa bat egin genuen Uribe Kosta mailan; esatea zenbaki saridunak 589, 224 eta 469 direla; datorren asteko ostegunean, 7retatik aurrera Itzubaltzetan, saria jasotzeko aukera egongo da.

2010/04/16

Gaztetxe Egun Txikia Udondon






Uribe Kosta eta Erandioko gaztetxe eta gazte asanbladek antolatua, Gaztetxe Egun Txikia burutuko da gaur iluntzean Leioako Udondo gaztetxean. Arratsaldeko 7etatik aurrera, maiatzaren 22an Altsasun burutuko den nazio Gaztetxe Egunaren berri eman eta eskualdeko gazteriaren egoera zabalduko dute bideo emanaldi baten bidez. Ondoren, kontzertu ezberdinak eta jaia egongo da.

Anima zaiztezte! Gaur danok Udondora!

Zer egin dozue Jonekin?


MANIFESTAZIO NAZIONALA
APIRILAK 17,17:00etan DONIBANE LOHITZUNEN

2010/04/13

Sergio Polo Guardia Zibilak jipoitu du


Sergio Polok preso politiko sopeloztarra ospitaletik Curtiseko espetxera zeramatenean guardia zibilek jipoitu egin zutela salatu du amnistiaren aldeko mugimenduak.Hori dela eta, protestan dira sopeloztarrarekin batera Curtiseko espetxe galiziarrean dauden euskal preso politikoak.

Sopelako euskal preso politikoa Curtiseko espetxetik ospitalera eraman zuten pasaden eguenean froga bat egitera. Behin froga eginda, ospitaletik bueltan poliziak epaitegira eraman zuen Sergio, bertan beste preso arrunt batzuk jasotzeko. Epaitegian presoei eskuburdinak jartzen ari zitzaizkienean preso arrunt guztiei aurrean jarri zizkien eskuburdinak Guardia Zibilak, Sergio Polori atzean jarri zizkiotelarik. A todos por delante menos al mas jilipoias esan eta eskuburdinak atzean lotu zizkioten. Bertan zegoen euskal preso politiko bakarra zen.

Orduan, Sergio atzean esposatua zegoela Guardia Zibila kolpeka hasi zitzaion. Ostikadak eta ukabilkadak eman zizkioten, eta ondoren porra luzagarri batekin jo zuten gorputzean eta buruan, Sergio lurrera erori zen arte. Lurrean zegoela Guardia Zibil talde bat etorri eta lurrean berriz jipoitu zuten. Une horretan hainbat espainiar polizia bertan egon arren ez zuten ezer egin.

Honen ostean, preso guztiak furgonetara sartu eta espetxera eraman zituzten. Behin espetxean zeudela hasierako Guardia Zibila probokatzen eta iraintzen hasi zitzaion espetxezainen aurrean eta une horretan bigarren aldiz jipoitu zuten kolpeka.

Espetxe medikuak azterketa egin ondoren parte mediku sakona osatu du. Sergio Poloak salaketa jarriko du.

http://www.askatu.org/

"Burdinen arteko herria" liburua aurkeztuko dute Kulturgunean

Plaza Beltza Kulturgunean, apirilak 15 eguena, 19:00etan, Mitxel Sarasketa preso ohiaren eskutik Euskal Preso Politikoen Kolektiboari buruzko liburua aurkeztuko dute.

Liburu honek gure historiaren alde izkutuenetako bat kontatzen du. Estatu espainol eta frantsesak eraikitako kartzeletan milaka euskal herritarren jardunaz beteta daude bere orrialdeak.

Borrokaren bidea halabeharrez hartu zituzten milaka pertsona kartzeleratuak izan dira azken hamarkadetan. Espetxe barruko beren antolamenua, kezkak gogoetak eta, ororen gain, konpromiso testigantzak jasotzen ditu liburuak.

Larrabasterrako Plaza Beltza Kulturgunea(Akilino Arriola, 59)

2010/04/10

Kuadrilen eguna 2010

Aurtengo Kuadrilen eguna prestatzen hasiko gara Apirilak 12an arratsaldeko 19:00etan. Plaza Beltza Kulturgunean bilduko gara eta antolakuntzan parte hartu nahi duen edonor etorri daiteke. Ekarri zuen ideiak pasaden urteko egun handia errepikatzeko! Jai partehartzaileak guztion artean antolatu eta herri partehartzailea sustatu.

Apirilak 12 19:00etan
Plaza Beltza Kulturgunean