Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2010/05/28

AHTaren kontrako okupazioa Zornotzan


Maiatzaren 17an, Zornotzan hainbat ekintzailek Abiadura Handiko Trenaren obrek suntsitu behar duten baserri bat okupatu zuten. Beren asmoa desalojatu arte erresistitzea da.

2010/05/25

EUSKAL HERRIA HELMUGA bideoaren aurkezpena


Plaza Beltza Kultur elkarteak, datorrean eguenean,maiatzak 27, Plaza Beltza kulturgunean burutuko den bideo aurkezpenera gonbidatzen zaitu. Gite-Ipes elkartearen laguntzari esker, Patrizia Muñozek zuzendutako "Llegar a Euskal Herria helmuga" dokumentala ikusteko eta bertan parte hartzen duten protagonistekin (Luz Amparo Pimiento, Periko Solabarria, e.a.) hitz egiteko aukera izango dugu.

EUSKAL HERRIA HELMUGA

Gure lurraldeak gizon emakume asko bidali ditu atzerrira eta gizon emakume asko ekarri ditu atzerritik. Patrizia Muñozek zuzendutako dokumentalean Euskal Herrira bi une ezberdinetan etorritako migrazioa agertzen zaigu aurrez aurre. Alde batean, 1950 eta 1960 hamarkadan etorritakoak. Pertsona hauek industrian lan egitera etorriak ziren Espainiako estatuko gainontzeko lurraldeetatik. Bestaldetik, azken urteetan etorritakoak. Pertsona hauek mundu osotik etorriak dira zerbitzu eta gainontzeko lanetan jarduteko.

Patrizia Muñozek bi pertsona esanguratsu elkarrizketatzen ditu migrazio bien artean dauden puntu komunak azalarazteko. Alde batetik, Luz Amparo Pimiento agertzen zaigu. “La posada de los abrazos” izeneko egitasmoaren asmatzaile eta partaidea. Luz Amparok azken urteetako migrazioaren gainean hitz egiten du: arazoak, emigratzeko arrazoiak, Euskal Herrira iristea, ea. Beste aldetik, Periko Solabarria, langile, sindikalista eta diputatu ohia. Perikok 1960. hamarkadako migrazioaren gainean ari da.

Dokumentalean zehar Policarpo Fernandezek 1960ean grabatutako film bat “Bilbao ignorado” delakoaren irudiak agertzen dira protagonisten hitzak irudikatzeko asmoz. Policarpo Fernandezen irudiek garaiko Bilbo berezia adierazten dute; hain zuzen, garaiko Bilboko txabolak.

FITXA TEKNIKOA

Izena: Euskal Herria Helmuga

Zuzendaria: Patrizia Muñoz

Kamara: Amaia Monasterio

Zuzeneko soinua: Ivan Crespo

Postprodukzioa: Jose Miguel Vilalta

Musika: Karidadeko Benta

2010/05/21

Euskal Herriko gaztetxe eguna 2010

Euskal Herrian gero eta gaztetxe eta gazte asanblada gehiago garen unean, nahiz eta guztiek errealitate ezberdinak izan bada zerbait batzen gaituena, AUTOGESTIOA eta ASANBLADA. Horregatik, batzen gaituena kaleratzeko, denen artean gaztetxe eguna antolatzera goaz! Autogestioa eta Asanbladaren apologia egitera goaz.

Aspaldian egin diren makro jaialdietatik urrutik, guk ditugun baliabideak autogestionatuz eta koordinatuz KALEAK BERRESKURATUKO ditugu.

Denen artean gaztetxe eguna antolatuz, denen artean egunero egunero gure gaztetxe eta gazte asanbladetan lantzen duguna kaleratuko dugu, inposaturik ditugun sistemaren aurka gure amets fabriketan sortzen ditugun alternatibak erakutsiko ditugu tailer, erakusketa eta ekintza ezberdinekin GURE ALDARRIKAPENEZ MARGOZTUKO DUGU KALEA.

Ekin dezagun denok batera inposaturiko sistema kapitalista patriarkalari uko egin eta gure alternatibak erakusteari… EKIN DEZAGUN BATERA GAZTETXE EGUNA ANTOLATZEARI…


11:00 ASANBLADA IREKIA
GOIZEAN haurrentzako txokoa: rokodromoa, intxableak...., plazan

12:00-13:30 TAILERRAK eta HITZALDIAK

TAILERRAK: instrumentu tailerra, ekintza zuzena eta mural tailerra
HITZALDIAK: elikadura subiraultza, okupazioa altenatiba erreala, aisialdi ereduak eta droga

13:30 KALE ANIMAZIOA: batukada, sakanako trikitilariak, altsasuko ihauteria

14:30 BAZKARIA, Zelandiko frontoian bertan ordainduko da.Ondoren jolasak.

19:00 MANI + FESTA + AKZIO, gaztetxetik
GERO ERRERRE TXANRANGA BAND (ELEKTROTXARANGA)

21:00 KONTZERTUAK, Gaztetxean eta herriko plazan.

HARRIKA
ITXAROPEN ZIKINA
BAD SOUND SYSTEM
EL TRONO DE JUDAS
KANTUKI ERROMERIXA

SISTEMA ZIRIKATU! GAZTETXEAK BULTZATU!!!!

2010/05/18

SOS Santa Mariñe


Atzo, maiatzak 17, Patxi Lopez etorri zen Urdulizera han eraikiko den ospitalaren lehen harria 'jartzera'. Ospitala Santa Mariñeko haitzen azpian eraikiko da eta tamaina eta altura nabarmena izango ditu.

Urdulizko Gazte Asanbladak deituta kontzentrazioa egin zuten auzokide ezberdinek proiektuari aurkakotasuna agertzeko. SOS Santa Mariñe lelopean herriko jendeak ospitala beste leku batean eraikitzeko eskatu zuen, Santa Mariñe herriko ondare ekologikoa baita eta altzor natural hori zaindu nahi dutelako.

Lehendakaria, eskualdeko alkateak eta zinegotziak lehenengo harria jartzen zeudela, zipaioak SOS Santa Mariñe jartzen zuen pankartaren inguruan zeuden gazteak bultzatzen hasi dira eta ondoren han zegoen gazte bati buelta emateko agindu diote (bere kamiseta ikusteko edo) eta honek ezetz esatean segiduan hartu, porraz jipoitu, eta identifikatzera eraman dute furgonera. Minutu batzuen ostean beste gazte bat identifikatu dute Patxi Lopezi faxista deitu diolakoan.

Kuriosoa da, zelan Patxi Lopezi Faxista deitzea delitua izan daitekeen eta Faxista izatea guztiz onartua dagoen legalki...

Biak epaiketa azkarra izango dute dirudienez. Epaiketa herria defendatzearren, Santa Mariñe defendatzearren!
Proiektu txikitzaileak gelditu behar ditugulako. Animo Urdulizko gazteriari!

2010/05/17

Gora Sopelako kuadrilak!

Zapatuan III. Kuadrilen Eguna ospatu genuen eta nahiz eta eguraldia asko ez lagundu oso egun polita izan zen. Ibilaldia, txalaparta, herri bazkaria... 90 pertsona inguru bildu ginen eguerdi parterako eta kuadrilen arteko jolasetan 10 taldek parte hartu zuten: Maikas Getoa, Txaloka, Iluminati, Zapexpo, Imanolistak, Katastrof, Ganoraz, Komite internazionalista, Peñatxorra eta Zaiaia. Finalera Maikas getoa eta Komite internazionalista heldu ziren eta azkenean Komite izan zen irabazle eta txapela jaso zuen taldea.

Arratsaldean dantzarako beta heldu zen gurdi musikadunarekin batera burutu zen poteoan... Batzuentzat poteoa nahiko luzatu zen gainera..

Oso giro ona egon zen egun guztian zehar eta gazte asanbladatik eskerrak emoten dizkiogu etorri zen jende guztiari parte hartzeagatik. Herritik sortua eta herriarentzat dalako gure Kuadrilen eguna eta urtez urte hobetzen joango dena guztion ekarpenekin.

Gora Sopelako Kuadrilen Eguna!

Gora Sopelako kuadrilak!

2010/05/13

Kuadrilen egunerako TIKETAK

Gaur Maiatzak 13, kuadrilen egunerako tiketak eskuratzeko azken eguna da. Beraz, 17:30etatik 20:30etara Plaza Beltza Kulturgunean (Akilino Arriola, 59) erosi ahal izango dira.

Ez galdu denbora!

2010/05/12

Al-Nakba eguna, maiatzarean 15ean


62 urte beteko dira datorren maiatzaren 15ean Israelgo estatua sortu zenetik, palestinarrek 'Hodamendia' izendatu zuten eguna. Horren aurrean elkartasuna adierazi nahi dugu.

Urdulizen Maiatzak 14, 20:00etan, Kontzentrazioa metro geltokiaren ondoan.

Al-Nakba

2010/05/11

Kuadrilen eguneko ibilalditxua


Hauxe da aurtengo kuadrilen eguneko ibilalditxua.Gogoratu goizeko 10:00etan Udaletxetik urtengo garela eta plaza beltzan bukatuko dogula. Han zeozer jateko aukera egongo da, baita txalaparta jotzeko unea ere. Gero, herri bazkaria egingo dogu. Jan ostean, kuadrilen arteko jolasak burutuko dira eta bukatzeko poteoari ekingo diogu herriko tabernetan zehar, musikaz alaitua.

Tiketak eskuratzeko Plaza Beltza Kulturgunean (Akilino Arriola, 59) . Maiatzak 13 eskuratzeko azken eguna da.

2010/05/07

Kuadrilen eguna plaza beltzan egingo da


Aurtengo kuadrilen eguna udaletxeko plazan egitea aurrekusita zegoen , baia herriko beste talde batek aurretik zeukan hartuta. Horregatik lekuz aldatu eta plaza beltzan (euskaltegiaren ondoan) egitea pentsatu da. Dena den, goizeko ibilalditxua udaletxeko plazatik urtengo da eta beste ekimen guztiak plaza beltzan egingo dira.

Gogoratu tiketak eskuratzeko Plaza Beltza Kulturgunera (Akilino Arriola, 59) jo behar duzuela eta asteburu honetan Herriko Tabernan ere hartu ahal izango direla.

2010/05/06

Barikuan eskualdeko manifestazioa Algortan



Iragan azaroaren 24an, 34 gazte independentista atxilotuak, torturatuak eta gehien-gehienak espetxeratuak izan ziren. Sarekada horren baitan, hilabete beranduago, Xabi De la Maza gorliztarra atxilotua izan zen; ondorioz, inkomunikatua, torturtua eta espetxeratua izan zen.

Inkomunikazioaldiko galdeketetan jasandako torturen bidez, bere buruaren kontrako inkulpazioak egiteaz gain, Uribe Kostako 10 gazteren aurkako inkulpazioak siantuarazi zizkioten Xabiri. Ondorioz, eskualdeko 8 gazteren eta Erromoko beste 2ren izenez osatutako zerrenda beltza egin zuen poliziak, edozein unetan, egoera politikoak hala eskatzen duenean, horiek ere atxilotuak, torturatuak eta espetxeratuak izateko arrisku bizian aurkitzen dira.

Amaiererik ez duen zurrunbilo horrekin bukatzeko eta gure herriko gazteak babesteko ekimena jarri da martxan. Gazte horiek esparru desberdinetan lan egiten dute, gaztetxeetan, komunikazio proiektuetan, jai herrikoietan… eta bizitza erabat publikoa egiten dute.
Beraien delitu bakarra gazteak eta independentistak izatea da, eta hori Euskal Herrian, tortura eta kartzelarekin ordaidu daitekeela badakigu.

Hortaz, datozen bi asteetan gazteoi elkartasuna eta bebesa emateko mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu. etengabe

2010/05/05

Kuadrilen egunerako TIKETAK

Kuadrilen egunerako tiketa erosteko Plaza Beltza Kulturgunera jo beharko duzue (astelehenetik ostiralera 17:30 - 20:30) edo asteburu honetan Herriko Tabernan ere erosteko aukera egongo da.

Tiketa eskuratzeko azkenengo eguna maitzak 13 eguena izango da, beraz ez galdu denborarik eta lortu zure txartela ahalik eta lasterren!

Plaza Beltza Kulturguneko ekimenak


Hilabete honetan ere Plaza Beltza Kulturguneak bere egitaraua aurkeztu egin du. Lehenengo hitzordua maiatzaren 7an izango da arratsaldeko 19:00etan eta EGUZKI SOPELA talde ekologistaren aurkezpena burutuko da; bertan taldearen 20.urteurrenaren bideoa proiektatu egingo da eta Sopelako erronkei buruz eta Euskal Herriko egoeraren inguruan hitz egingo da.

Maiatzaren 27an GITE- IPES taldearekin batera, Plaza Beltzak Llegar a Euskal Herria- Euskal Herria helmuga dokumentalaren proiekzioa egingo du eta Euskal Herriko emigrazioari buruzko bideo honen ostean solasaldia ere egongo da.

Bukatzeko, Plaza Beltza Kulturgunetik maiatzaren 15ean izango den Kuadrilen egunean parte hartzera gonbidatzen ditu herriko kuadrila guztiak. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da eta berriz ere egitarau borobil batekin datoz; ibilaldia, pintxoak, txalaparta, herri bazkaria, txapelketa, musika eta gehiago.