Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2010/06/22

Eskupilota Txapelketako Laurdenak


Bihar, ekainak 23, Balearen parkeko frontoian eskupilota txapelketako laurdenak jokatuko direz, egon diren lau taldeen lehenen eta bigarrenen artean.

Taldeko lehenak:

-Ager/Oier

-Hegoi/Topo

-Mikel/Lander

-Mikel/Peru


Taldeko Bigarrenak:

- Eñaut/Pelos

-Joseba/Aritz

-Borja/Alvaro

-Juarros/Potxo


Partiduak 18:30etatik aurrera izango dira eta bertan egingo dute zozketa.

Zorte on guztioi!!

SOPELAKO JAIAK 2010

Bariku honetan, hilak 25, hasiko dira aurtengo San Pedro jaiak. Urtero bezala Txosna Batzordeak bere egitaraua kaleratu du eta hona hemen bertan agertzen diren ekimenen zerrenda:

Ekainak 25

21:00 etan Txosnen irekiera eta Txosnen apainketa Txapelketa

23:00 Kontzertuak: Luppulo eta La Pegatina

Kulero eta Galtzontzilo Lasterketa

Sariak:

Lehenari 50€

Kulero edo Galtzontzilo originalenari TALO bat



Ekainak 26 Baserritar eguna

11:00tatik aurrera (Elizan)

Sagardo eta txorizo dastaketa

Tortilla eta Sangria Txapelketa

Sariak:

Tortila hoberenari Bisu Tabernan 4 pertsonentzako Afaria

Sangria gozoenari Euskal produktuen otzara

18:30tan Erdizka lauetan plaza beltzean

23:00 Kontzertuak: The Descent, Bongo Botraco eta Vendetta



Ekainak 27

15:00retan HERRI BAZKARIA (Elizan) eta ondoren poteoa ORKRESTA taldearekin



Tiketak 8 €tan salduko dira txosnetan



23:00tan Erromeria: AMAIUR taldearekin



Ekainak 28

22:00etan Kontzertua: Itziarren Semeak



Ekainak 29

Eskupilota Txapelketako Finala (Frontoi nagusian)



2010/06/17

AHtren aurkako manifestazio nazionala


Abiadura Handiko Trenaren aurkako koordinadorak, AHT GELDITU! Elkarlanak, ekainak 19rako nazio manifestazioa deitzen du Bilbon. “EL TAV YA NOS ESTA HIPOTECANDO, AHT GELDITU!” lemapean burutuko den nazio mailako manifestaldi hau, arratsaldeko 17:30etan irtengo da Bilboko Bihotz Sakratu plazatik aurrekontu publikoetatik AHTaren lanek suposatzen duten diru xahuketa eta beronek dakarkigun hipoteca larria salatzeko, azpiegitura erraldoi honen eraikitzeak jendartean eragiten duen errefusatzearekin batera dituen eragin ekologiko, ekonomiko eta sozialengatik.

2010/06/15

Binakako III.eskupilota txapelketa abian da!!


Gaur martitzena, hilak 15, binakako III.eskupilota txapelketa hasiko da eta San Pedro egunean jokatuko da finala.
Hurrengo informazioan partiduen laburpena eskeintzen dizuegu:

MARTITZENA 15

17:00 IKASTOLAKO FRONTOIAN Pelos/Eñaut - Ager/Oier
17:30 IKASTOLAKO FRONTOIAN Iratzar/Markel - Miki/Benito
18:00 IKASTOLAKO FRONTOIAN Imanol/Goro - Gorka/Ohianko
20:30 FRONTOI NAGUSIAN Egoitz/Lino - Joseba/Aritz
21:00 FRONTOI NAGUSIAN Ugaitz/Arkaitz - Juarros/Potxo
21:30 FRONTOI NAGUSIAN Mikel/Peru - Borja/bikotea


EGUAZTENA 16

20:30 FRONTOI NAGUSIAN Ugaitz/Arkaitz - Hegoi/Topo
21:00 FRONTOI NAGUSIAN Indar/bikote - Joseba/Aritz
21:30 FRONTOI NAGUSIAN Hegoi/Topo - Juarros/Potxo


EGUENA 17

17:00 IKASTOLAKO FRONTOIAN Pelos/Eñaut - Iratzar/Markel
17:30 IKASTOLAKO FRONTOIAN Egoitz/Lino - Mikel/Lander
18:00 IKASTOLAKO FRONTOIAN Ager/Oier - Miki/Benito
20:30 FRONTOI NAGUSIAN Imanol/Goro - Borja/Bikote
21:00 FRONTOI NAGUSIAN Masti/Ritxi - Hegoi/Topo
21:30 FRONTOI NAGUSIAN Mikel/Peru - Gorka/Ohianko


ASTELEHENA 21

17:00 IKASTOLAKO FRONTOIAN Pelos/Eñaut - Miki/Benito
17:30 IKASTOLAKO FRONTOIAN Ager/Oier - Iratzar/Markel
18:00 IKASTOLAKO FRONTOIAN Gorka/Ohianko - Borja/bikote
20:30 FRONTOI NAGUSIAN Egoitz/Lino - Indar/bikote
21:00 FRONTOI NAGUSIAN Imanol/Goro - Mikel/Peru
21:30 FRONTOI NAGUSIAN Masti/Ritxi - Ugaitz/Arkaitz


MARTITZENA 22

20:30 FRONTOI NAGUSIAN Mikel/Lander - Joseba/Aritz
21:00 FRONTOI NAGUSIAN Masti/Ritxi - Juarros/Potxo
21:30 FRONTOI NAGUSIAN Mikel/Lander - Indar/bikote


Laurdenak ekainaren 23an izango dira eta semifinala 24ean.
Finala, esan bezala, San Pedro egunean jokatuko da (Ekainak 29)

2010/06/14

Nekazaritza ekologikoaren inguruko tailerrra Gaztetxean


Eguen honetan, Ekainak 17, 18:00etatik aurrera nekazaritza ekologikoari buruzko tailerra egingo dugu Gaztetxean. Nekazaritza ekologikoaren esanahiaz arituko gara eta ostean lan praktikoa gure ortuan egingo ditugu. Tailerra EHNE ko kide batek emango du eta antolatzailea Eguzki Sopela da.

Ortuen inguruan asko ikasteko aukera izango dugu, beraz parte hartu!

2010/06/13

Plaza Beltza Kulturguneko Ekaineko egitaraua


Plaza Beltza Kulturguneak Ekainerako egitaraua kaleratu zuen eta aste honetarako bereziki ekimen ezberdinak daude:

EKAINAK 14 19.00etan, Liburu baten aurkezpena: "Un deseo apasionado de trabajo más barato y servicial. Migraciones, fronteras y capitalismo" Eduardo Romero. Cambalachek argitaratua.

"El 1 de enero de 2010 la población inmigrante empadronada en el Estado español ascendía a 5,7 millones de personas. Pese al recrudecimiento de los controles policiales racistas, del encarcelamiento en los Centros de Internamiento de Extranjeros y de las expulsiones, la política migratoria española no ha producido fundamentalmente inmigrantes expulsados sino inmigrantes amenazados de expulsión. El análisis de la Ley de Extranjería y su contextualización histórica en la historia de las migraciones en el capitalismo europeo revela el verdadero sentido de la política migratoria: instalar el miedo y la inseguridad para la explotación de un trabajo barato y servicial, imprescindible para el crecimiento de la economía española. La crisis no traerá consigo el retorno masivo de la población inmigrante, sino la intensificación de este modelo"
Gite-Ipes ek antolatzen dau eta idazlea ere bertan egongo da.

EKAINAK 15 19.30etan, hitzaldia / charla, "Alternativas al modelo policial", Cesar Manzanosek hitz egingo dau.

EKAINAK 18 18.30tan, hitzaldia, Zer dira kontsumo taldeak? Elikadura subiranotasuna, bidezko merkatariza, garapen iraunkorra... . Bertan, eta EHNE sindikatuaren eskutik, duda asko argitzeko parada egongo da gai hauei buruz. Hitzaldi honek bi helburu ditu, alde batetik informatzea, eta bestetik Sopela ta Larrabasterran kontsumo talde bat martxan jartzea. Hitzaldia Eguzki Sopelak antolatzen dau.

2010/06/08

Guztiok espero genuen eguna heldu da!!!


Zapatu honetan Sekeko Gaztetxearen aurkezpena egingo dugu. Abendutik hona, lan ta lan ibili gara teilatua, paretak, lurra eta abar luze bat konpontzen. Baina heldu da eguna! Irekieraren eguna. Egindako lan eta ahalegin guztia saritua ikusteko eguna.

17:45 etan Udaletxeko plazatik gaztetxera jeitsiko gara kalejiran trikitixaz lagunduak. Aurkezpena 18:30etan izango da eta ondoren kantaurtorea izango dugu; 'Virgen a los 19'. Argazki erakusketa prestatu dugu eta bertan egindako hainbat ekimenen irudiak ikusi ahal izango dira, eta baita Gaztetxearen egoeraren eboluzioa ere. Musika eta pintxoak izango dira eta 20:30ak aldera Batukada Taldea. Batukadaz lagunduak herrirantz kalejira egingo dugu eta bertan poteoa.

Gazte Asanblada Sopeloztarretik Sekeko ezagutzera animatzen zaituztegu eta nola ez bertan parte hartzera. Ez galdu aukera eta etorri zure herriko Gaztetxea, zure Gaztetxea, ezagutzera!!

Gora Sekeko Gaztetxea!!

2010/06/04

El Correo españolak ezkutatu nahi duena



Bilboko branka

Francok Bilbo okupatu ostean Falangek 1937an sortutako El Correo Españolek xurgatutako El Pueblo Vascoren mendeurrena ospatu izan dute hilabete honetan Bilbon. Falangek sortutako egunkari bat izan zen eta frankismo eta Hitler goraipatu zituen.

EZ EROSI EGUNKARI FAXISTAK!

Asteburu honetan AUZOLANAK SEKEKON


Asteburu honetan Gaztexean lan egiteko hitzordu batzuk jarri dira:
- Barikuan 16:00retatik aurrera
- Zapatuan 11:ooetatik aurrera (goiza)
- Domekan egun osoa
Batez ere, garbiketa eta margozte lanak egingo dira.
Erdu lanera!!!

2010/06/03

Binakako III.eskupilota txapelketa


Ekainan sartu gara eta ohi bihurtu denez, Sopelako jaiak baino lehen binakako eskupilota txapelketa jokatuko da. Aurten hirugarrena izango da eta pilotariak prest dauz frontoian gogotsu ibiltzeko. Partiduak ekainak 14 eta 26 bitartean izango dira eta finala Sopelako jaietan. Txapelketara apuntatzeko Plaza Beltza Kulturgunera jo beharko duzue eta bikote bakoitzak 5€ jarri beharko ditu. Apuntatzeko azken eguna ekainak 13a da.
Anima zaitezte ta parte hartu!

2010/06/01

Droga eta mugimendu sozialei buruzko hitzaldia

Leginetxe arriskuan


Atzo arrastian txapelgorriak Leginetxen agertu ziran , Adif-ek etxean egon zirenei "delito ecologico"agatik salaketa jarri duela esateko. Txapelgorriak saiatu ziren han zeuden jendea identifikatzen, baina haiek teilatuan zeuden eta ez ziren identifikatu. Hortik 15 minutura hiru patrulla txakur, bi kotxe sekreta eta Adif-eko nagusiak ezer esan gabe alde egin zuten. Oraingoz 16.eguna erresistitzen!

Aht geldituko dogu!