Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2010/07/21

Jon Anzari omenaldi nazionala Ziburun


2010/07/20

I. Akanpada Antidesarrollista Uraiagan



Abuztuaren 5etik 10era Uraiagan (Bizkaia)

Osteguna 5
16:00etan: Depuradoran, elkarrekin igotzeko
Uraiagara iristerakoan: Aurkezpen asanblada, drogei buruzko txarla, afaria, inprobizazioak, …

Ostirala 6
Goizean: Mendi martxa
15:00etan: Bazkaria
17:30tan: Anti-TAV hitzaldia
Gero: Taller de nudos, afaria, kantautoreak, …

Larunbata 7
Goizean: Denok Galdamesera eta bertan eguna pasa (txarla, jokuak, herri bazkaria, …)
Arratsakdean: Uraiagara buelta, afaria eta antzerkia

Igandea 8
Goizean: Taller sobre el movimiento antidesarrollista (Jtxo Estebaranz-ekin)
Bazkaria eta gero txarla-eztabaida Kolektiboekin
21:00etan: Afaria eta kantautoreak

Astelehena 9
Goizean: Taller de cocina solar y escalada
15:00etan: Bazkaria eta gero “Historias de la época minera”
21:00etan: Afaria

Asteartea 10
Goizean: Mendi martxa
15:00etan: Bazkaria eta gero hitzaldia “Soberanía alimentaria” (EHNE)
Bukatzeko asamblea despedida

Informazio telefonoa: 638278713

Elkartasun brigadak



Faxismoaren aurrean antolakuntza eta borroka!

2010/07/19

Aresen txakurrak Larrabasterrako txosnagunera berriro sartu dira



Gaur barriro ere, polizia autonomikoaren hiru kotxe txosnagunera sartu dira. Pankarta eta preso politikoen argazkiak kendu egin dituzte.


Adierazpen askatasuna!


2010/07/16

Txakurrak Larrabasterrako txosnagunean sartu dira

Gaur goizean, zipaioak Larrabasterrako txosnetara hurbildu dira eta han zeuden pankartak eta preso politikoen argazkiak eraman egin dituzte.

Alde hemendik!

2010/07/15

Txakurrak barriro Sopelako kontzentrazio bat erasotzen


Pasaden astelehenean, astero egiten den preso politikoen aldeko kontzentrazioa amaitu ondoren, bapatean txakurren furgoneta bat agertu zan eta han zeuden solidarioak identifikatu eta pankartari, inguruan zebiltzan herritarrei zein beste hainbat gauzei argazkiak egin ostean, udalerriko hainbat preso politikoren irudiak konfiskatu eta tokitik alde egin zuten.
sopela.net


Gure elkartasuna adierazten jarraituko dogu!

Espetxeak apurtu!

Xabier de la Mazak tortura testigantza berretsi dio epaileari


Pasaden uztailak 13, Xabier de la Maza Gorlizko gazteak bere tortura salaketa berretsi zuen Alicanteko epaitegiaren aurrean. Xabier, 2009ko abenduaren 18an atxilotu zuten Gorlizen, azaroan burututako 34 gazteen aurkako sarekadarekin lotura zuelakoan. Polizia Nazionalaren esku 3 egunez inkomunikaturik egon ondoren, Fernando Grande-Marlasca epaileak espetxera bidali zuen. Inkomunikazioa altxatu ostean, Xabierrek poliziaren esku egondako egunetan etengabeko mehatxuak eta irainak jasan zituela salatu zuen.

Xabierrek gertaera hauen harira jarritako salaketa dela eta, atzo Alicanteko epaitegian egon zen bere tortura salaketa berresten. Berak emandako testigantzaren arabera, etengabeko legez kanpoko galdeketak jasan zituen mehatxu eta iraindu egiten zuten bitartean bere aurkako inkulpazioa lortzeko nahiarekin. Gorlizetik Bilboko komisariara eramaten zuten bitartean, poliziek Sopelako hondartzako parkinera eramango zutela esan zioten, bertan inor egongo ez zela esanez eta bertan nahi zutena egingo ziotelarik. Bere lagunak atxilotuak zeudela sinistarazi zioten eta une batean, Bilboko komisarian oihuak entzutera heldu zen, bere lagunenak zirela sinistuz. Bilboko komisarian, komun batean eduki zuten sartuta, etengabe zutik eta paretari begira egotera behartuz. Bestalde, mehatxuak eta irainak egiten zizkien poliziak identifikatzeko gai dela esan du, zehatz-mehatz, deklarazio polizialean presente egon ziren bi poliziak zirela esanez.

Torturaren Aurkako Taldetik, beste behin ere salatu nahi dugu inkomunikazioak indarrean jarraitzen duen bitartean, horrelako salaketak egoten jarraituko dutela. Inkomunikazioa da torturatzeko esistitzen den inpunitate esparrua ahalbidetzen duen tresna eta horren desagerpenarekin lortuko dugu bakarrik torturarekin amaitzea. Xabierren kasuan ere, ikusi dugu zein den poliziak erabiltzen duen manuala norbere aurkako inkulpazioak lortzeko. Jakin badakigu polizia guztiek erabiltzen dutela tortura, eta hori argi geratu zen duela hilabete batzuk atxilotu baten etxean agertutako txostenean. Atxilotuek ez dute inolako manualik erabiltzen; manuala erabiltzen duten bakarrak euskal herritarrak atxilotu eta torturatzen dituzten polizia guztiak baino ez dira.
etengabe

XV. AHTren aurkako Akanpada


Abiadura Handiko Trenaren aurkako XV. akanpada uztailaren 26tik abuztuaren 1era egingo da aurten, Antzuolan (Bergaratik gertu dagoen Gipuzkoako herria). Egungo gizarte kapitalista eta jasangaitzari aurre eginez, kanpaldian diskurtso kritikoa landu eta mobilizazioz hornitua egongo den topaketa partehartzaile eta asanblearioa eraikitzeko deialdia zabaltzen dugu beraz. Aste osoan zehar jarduera ezberdinak burutuko dira, eztabaidak, tailerrak, protesta eta informazio ekintzak, eta musika eta antzerki ikuskizunak, besteak beste. Halaber, uztailaren 31ean, larunbatarekin, Bergaratik AHTren obretara egingo den manifestaziora biltzeko deia luzatzen dugu, udalerri horretan berriki hasi dituzten obrak direla-eta eragiten ari diren txikizioa bertatik bertara salatzeko.

Garai gogorrak datozkigu, hausnarketa kritikorik sustatu ezean are eta gogorragoak izango direnak. Pairatzen ari garen krisi anbientala, soziala eta ekonomikoa aurrean, zerbait egin beharra dago. Gure ustez, AHT bezalako azpiegitura-lan handiak gelditu eta jendarte osoari hausnarketa egitera eraman behar digu egungo kinka larriak. Izan ere, azpiegitura erraldoi hauetan diru publikoaren inbertsio izugarriak egitea irtenbidea dela sinestarazi nahi digute agintariek, baina bistan dago proiektu txikitzaileen ugalketa krisiaren kausetariko bat dela.
AHTk euskal jendartean aurkakotasun indartsua eta iraunkorra eragin du; baina Estatu Espainiarrak eta Eusko Jaurlaritzak indar-frogaren eta inposaketaren hautua egin dute, edonolako erresistentzia zibil eta oposizio saiakerak kriminalizatuz. Egoera zail horrek, hala ere, ez du ezinezko borroka bat islatzen, joan den urtarrilean Hendaia eta Irun lotu zituen manifestazio jendetsuak eta azkenaldian Zornotzan eta Itsasondon egin diren erresistentzia ekintzek erakusten dutenez. AHT gelditzeko borrokari eutsi behar diogu beraz, baita gainerako proiektu suntsitzaileak gelditzeko borrokei ere, alde askotatik baitatoz lurraren aurkako erasoak: hala nola Jaizkibelgo Superportua, COKE planta, Zubietako errauskailua, Supersur autopista, edota Durango-Beasain autobidea, beste adibide askoren artean.
AHTren aurka aritzea, gure ustez, defendatzen dugun bizi ereduaren alde borrokatzea ere bada. Izan ere, azken batean bizitza soziala beste norabide batean oinarritu nahi dugu, egungo gizarte xahutzaileak eta kontsumistak ezartzen dituen inposaketak eta menpekotasunak errefusatuz oso bestelakoak diren premiei eta harremanei lehentasuna emateko. Gaurkoan, gakoa pasibitatearekin amaitzean, informatzean, sentsibilizatzean, eztabaida antidesarrollista bultzatzean eta norabide bakarreko boterearen diskurtso manipulatzailea apurtzean datza. Hau da, lurraldearen defentsan herri borrokak sustatu behar ditugu, Euskal Herriko herri ezberdinetan talde lokalen indarra berpiztuz eta jende arteko koordinaketa modu asanblearioan eta horizontalean antolatuz.
Gauzak horrela, AHT-aren aurkako borrokan gure indarrak ikuspegi eta sentsibilitate antidesarrollista landuz ematen segituko dugu, autoorganizazioa bultzatuz eta kontzientziazio, mobilizazio, desobedientzia eta ekintza zuzen ezberdinak aurrera eramanez,
Hori denagatik, akanpadara etortzeko dei egiten dugu, baita uztailaren 31an arratsaldeko 17?30etan Bergarako udaletxeko plazatik abiatuta AHTren obretara egingo den manifestazioarekin bat egiteko ere. Bide honetan partehartze guztiak direlako garrantzitsuak eta beharrezkoak, txikiak iruditu arren.
AHTren Aurkako Asanblada

EGITARAUA

Astelehena 26:
20:00: AKANPADAREN HARRERA: Luntxa eta Trikipoteoa

Asteartea 27:
10:00etan: Tailerra: Ekosistemen berreskurapena (lezoko Txerrimuño) eta Belar Jangarriak (Gorka, etnobotanika azterlaria) / Taller sobre recuperación de ecosistemas y plantas comestibles. 17:00etan: “KOTXEAREN MENPE!”, paseo didaktiko eta kritikoa (Hilario Manzanedoren eskutik) / Paseo didáctico y crítico sobre la invasión del automóvil.
23:00etan: “Kanthoria. Marioneta teatroari buruz” (Ander Berrojalbiz eta Maider Lopez biolin joleen eskutik) / Concierto de violin y lecturas “Acerca del teatro de Marionetas”.

Asteazkena 28:
10.00etan: Tailerra: “Energia gara” / Taller "SOMOS ENERGIA": conocimientos y practicas para llevar mejor la lucha y la vida (Cristina Leralta).
12:00etan: Akanpadan bilduriko jendearen eta kolektiboen aurkezpen-batzarra / Asamblea de presentación de las personas y colectivos presentes en la acampada.
17:00etan: AHTren aurkako martxa informatiboa ANGIOZAR-BERGARA (2 ordu oinez. Akanpadatik Angiozarrera autobusean 4'30etan) / Marcha informativa contra el TAV (2 horas andando).
21:30etan: Kontzertua Bergarako Gaztetxean.

Osteguna 29:
Goizean NEKAZARITZA EKOLOGIKOA Baserrien bisita (bi aukera) / Agricultura Ecológica: Visita a caseríos (dos opciones):
9:00etan: PIKUINETA baserrira mendi martxa eta bisita (guztira 4 ordu oinez) / Marcha montañera y visita al caserío Pikuineta (4 horas andando).
11:00etan: LAPATZA baserrira bisita (Antzuolan bertan) / Visita al caserío Lapatza (en Antzuola mismo).
17:30etan: Mahai-ingurua: “Desarrollismoaren aurkako diskurtsoa eta krisia”: Deshazkundea ekimena, Crisis energética eta AHTren aurkako asanbladakide batek hartuko dute parte / Mesa redonda sobre el discurso antidesarrollista y la crisis.
20'00etan: Kantautorea Gorka Meren
23’30etan: AHTen aurkako erresistentzia ekintzen bideoak / Proyección de videos de acciones de resistencia antiTAV.

Ostirala 30:
Goiza libre
17:00etan: Tailerra: “Antidesarrollismoa eta AHTren aurkako borroka: erronka berriei aurre egiteko dinamika eta tresna berriak” (Juantxo Estebarantz-en eskutik) / Taller sobre “ANTIDESARROLLISMO Y LUCHA CONTRA EL TAV: Nuevas dinámicas y herramientas ante los nuevos retos".
23:30etan: “Casas Viejas”ko Zentro Sozial Okupatu Autogestionatuaren desalojoari buruzko dokumentala / Proyección del documental "SEVILLA NO ES LONDRES". Crónica del desalojo del CSOA Casas Viejas (con Beatriz Moreno).

Larunbata 31:
10'30etan: TOPAKETA ANTIDESARROLLISTA. Hainbat proiektu txikitzaileren aurka borrokan diharduten talde ezberdinek hartuko dute parte / Encuentro antidesarrollista entre diversos movimientos en lucha contra diferentes proyectos destructivos.
17:30tan: AHTren OBRETARA MANIFESTAZIOA. Irteera Bergarako udaletxeko plazatik / Manifestación a las obras del TAV. Salida desde la plaza del ayuntamiento de Bergara.
23'30tan: Kontzertua eta Jaia, Antzuolan.

Igandea 1:
12:00etan: HAURRENTZAKO (eta helduentzako) ANTZERKIA Antzuolako Plazan: “MENDIKO ALTXORRA” Antzeslana (“Patata Tropikala” antzerki taldea) / Teatro infantil (y también para adultos).
17:00etan: Akanpadaren balorazio batzarra /Asamblea de valoración de la acampada.
….Desmontaketa.

Eskupilota Txapelketako Finala


Aurtengo binakako III.eskupilota txapelketan, Ager eta Oier bikotea nagusitu ziren. Finala Sopelako frontoi nagusian jokatu zan giro ezinhobean.