Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2010/10/27

DOMEKERO HANBURGESAK GAZTETXEAN!



Domeka guztietan, 20:30 etatik aurrera hanburgesak afaltzeko aukera egongo da Sekeko Gaztetxean.
Prezio merkean eta gozo gozoak, hona hemen gure 'karta':
IGELTSERA: Letxuga, tomatea, kipula eta haragia 3€
GANEBARRI: Letxuga, tomatea, kipula, gazta eta haragia 3,5€
SEKEKO: Letxuga,tomatea, kipula, gazta, piperrak, hirugiharra eta haragia 4€
BEJETA: Letxuga, tomatea, kipula, gazta eta haragi bejeta 3,5€
Afarien lehenengo domeka: AZAROAK 7

2010/10/25

GAZTELEKUA. Norentzat eta Zertarako?


Gazte asanblada sopeloztarrak jakin berri du udal gobernuak Kurtzio Kultur Etxe berrian GAZTELEKUA martxan jarriko duela. Gaztelekuaren izaera eta funtzionamendua hurrengo hau litzateke:
1. 13 eta 18 urte bitartekoentzat zuzendua
2. 15 kideko talde bakoitzarentzat begirale bat
3. Jarduerak taldekideen arabera pentsatuak
4. Kanpo enpresa batek kudeatua
5. 17:00etatik 20:00etarainoko ordutegiarekin
6. 6€tako txartela atera beharra eukiko du

Eta azkenik, Gaztelekuaren helburuak ere finkatu egin dituzte eta hurrengoak dira:
Alde batetik, gazteak ondo pasatzea eta bestalde, gazteak kontrolatuak egotea.

Honen aurrean, eta zuzenean eragiten digun heinean, Gazte Asanblada Sopeloztarrak hurrengoa adierazi nahi du:
Gaztelekuaren proiektua gazteontzat sorturikoa izan bada ere, ez dira gazteak aintzat hartu edo ez dira kontutan hartuak izan proiektua diseinatzerako orduan.

Gazteek eta konkretuago Gazte Asanblada Sopeloztarrak, udalean aspaldi aurkeztua dauka proiektu propio eta partehartzaile bat: Gazteak egina eta gazteentzat. Asko laburbilduz, espazio autogestionatua eskatu genuen eta ezezkoa jaso.

13 eta 18 urte bitartekoentzat zuzendua dagoen esparrua ez du gazteriaren kolektiboa barru hartzen. 19 edo 20 baino gehiagoko gazteek ez dute gazteleku baten lekurik?

Enpresa pribatu batek kudeatuko du gazteen aisialdia. Hori da eskeintzen zaigun etorkizuna non gure sormena, irudimena eta burujabetasuna ez dira balore positiboak.

Beraz, analisi honen ondorioz, gure buruari galdetu egiten diogu, zein da gaztelekuaren benetazko helburua? Ados gaude gazteak kontrolatuak izateko esparru bezala jaio dela, eta hasieratik alboratu egiten gaituen proiektu honen helburu bakarra, haien irudi publikoa bedeinkatzea dela, eta ez gazteria laguntzea.

Kontrolatuak, menpekoak, iniziatibarik gabekoak eta konformaerrazak nahi dituzte gazteak, baina gu berez, gure sena jarraituz, berritzaileak eta sortzaileak gara. Eta ez hori bakarrik, argi daukagu zer nahi dugun eta horretan ez dugu kanpo kontrola edota inposaketarik ikusten.

Bide asanbleario, autogestionatu eta partehartzaileak hartzen jarraituko ditugu gure nahiak eta ametsak egi bihurtzeko. Gaztelekua bezalako proiektu mamigabea itxura eta itxurakerian oinarritua dagoelako eta ez delako gazteriaren aldeko benetazko apustua.

2010/10/22

Gazteon kontrako sarekada berria!

Espainiako Poliziak hamabost gazte atxilotu ditu gutxienez gaur, eta zenbait etxe, lokal eta Gaztetxe miatu ditu. Albiste agentziek jakinarazi dutenez, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan atxilotu dituzte, horien arabera, "Segiren zuzendaritza berriro osatzeko bilera eta bilkuretan parte hartzeagatik". Horiei, beste bat gehitu dakieke, albiste agentzien arabera azken orduan hamalaugarren gazte bat atxilotu delako Poliziak.
Atxilotuen artean Imanol Beristain getxoztarra dago. Barrikan atxilotu omen dute eta bere etxea miatu ondoren, Itzubaltzetako "Branka" Herriko Taberna miatzera eraman dute. Gaur arratsaldeko 20:30etan Itzubaltzetan manifestazioa deitu dute.



IMANOL ETA BESTEAK ASKATU!!!!

2010/10/21

Literatura tailerra kulturgunean


Plaza Beltza kultur elkarteak, Urriak 28rako, literatura tailera antolatu dau. 19:00etan hasiko da ta lehenengo idazle aukeratua Joseba Sarrionandia izango da. Idazlearen "Kolosala izango da" liburuarekin tailerra hasiko da.


P.B. kulturgunea:

Irakurtzea plazera da, eta plazera besteekin, lagunekin, konpartitzen dugunean, biderkatu egiten da. Plazer hori zurekin konpartitu nahi dugu guk.

Plazaratua izan ostean, liburuak liburu bakar bat izateari utzi egiten dio, irakurle beste liburu izateko; irakurle bakoitzak liburua bere egiten baitu, “berridazten” baitu. Geuk ere zurekin “idatzi” nahi ditugu “Plaza Beltzan” irakurriko ditugun liburuak. Mahai baten inguruan solasean, zure egin duzun liburua eta nire egin dudana, gure bihurtu nahi ditugu.

Lagunen arteko giroan, liburu bakoitzean dagoen altxor preziatua topatuko dugu. Liburuaren orrietan idazleak ezkutatu dituen harribitxiak miretsi, aletu, banatu eta gureganatuko ditugu. Nork bereak aukeratu eta guztion eskuetan utziko ditugu.

Altxor horien bila etortzera animatzen bazara, irudimenaren bidaia elkarrekin egitera gonbidatzen zaitugu. Bidaiaren helmuga, norabidea, gidariak, garraiobideak… bidaian bertan erabakiko ditugu. Liburuen orrietan zehar murgilduko gara, astiro, gustura, eta konpainia onean, liburuak “berridatziz”.

Bidaiaren hasieran luxuzko gidaria hitzartu dugu: Joseba Sarrionandia. Bere eskutik, “Kolosala izango da” espedizioari emango diogu hasiera.

Hilaren 28an abiatuko gara, arratsaldeko 7:00etan Plaza Beltzan (akilino arriola 59. Larrabasterra)

2010/10/19

TXALAPARTA ikastarora apuntazeko epea zabalik


Kaixo lagunak!

Bigarren ikastaro batekin gatoz zuenera, Txalaparta ikastaroa hain zuzen ere. Tradizionalki sagardoaren eta baserriaren mundura lotua egon den euskal musika tresna hau jotzen ikasi nahi baduzu hau da zure aukera. Azaroan hasiko dira asteazkenero burutuko diren klaseak, eta ordutegi zehatza ez dugu finkatu, hori taldeak berak adoztuko duelako.

Bi maila egongo dira, bata hasiberrientzat eta bigarrena lehendik txalapartan aritu izan direnentzat.

Hilero kuota bat ordaindu beharko da irakasleari ordaintzeko.


Apuntatzeko era email bidez izango da: Bidali zure datuak (izen abizenak eta telefonoa) sopelakoga@gmail.com helbidera eta adierazi Txalaparta gaian. Ondoren gu jarriko gara zurekin kontaktuan.


Anima zaitezte! Gozatu gaztetxea!

2010/10/11

ALBOKA Tailerrera apuntatzeko epea zabalik!


Alboka tailerra datorren hilabetean, Azaroan, hasiko da Sekeko gaztetxean. Astelehenero izango dira klaseak 20:00etatik aurrera. Euskal musika tresna hau ezagutzeko eta ikasten jotzeko gogoa badaukazu, tailerrera apuntatzeko aukera baduzu hemendik aurrera. Apuntatzeko era oso erraza da; Bidali ezazu gure posta elektronikora mezu bat, zure izen abizena eta kontakturako telefono bat adieraziz eta ALBOKA TAILERRA jarri ezazu emailaren gaian. Ondoren gu jarriko gara zurekin kontaktuan.

sopelakoga@gmail.com

(Apuntatzeko eta informaziorako)

2010/10/06

Maputxeen historia eta borrokaren inguruko hitzaldia


Urriak 8, 18.00etan Plaza Beltza kulturgunean.
Gora herrien arteko elkartasuna!! Gabi ta besteak askatu!!

2010/10/01

Sekeko Martxan


Aupa lagunak!
Ohar honen bitartez, Gaztetxean burutuko diren tailerrak eta ekintzak laister hasiko direla helarazi nahi dizuegu. Urriaren amaieran dena egongo da martxan eta gure blogaren bitartez guztiaren berri izango duzue.
Ekintza guztiak koordinatzen gabiz eta ziur gaude zuen gustukoak izango direla asko eta asko.
Aurrerapen txiki bezala, esan, ALBOKA TAILERRA sortu dela eta interesa badaukazue gure emailera idatzi ahal dozuela informazio eske.