Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2010/11/29

Eutsi gogor Oleta!


DESALOJORIK EZ!
Azaroaren 30etik aurrera Barakaldoko Udaltzaingoek,
Polizia Autonomikoarekin batera, OLETA GAZTETXEAren
desalojoa burutu dezake, berriro ere udaletxeak eta
eraikuntzaren espekulatzaileek dauzkaten interes komunak
agerian utziz.

Eraikin hau okupatu genuenean, espekulazio
basatiaren beste biktima bat baino ez zen, helburu bakar
batekin: eraitsia izango zen etxebizitza gehiago eraikitzea,
diru kantitate handiak sortuz.

Egun, ia urte bat beranduago, Barakaldoko gazteon
topagunean bilakatu dugu, gazteena eta gazteontzat
eskainitako lekua bihurtuz. Hemen daramagun denboran
zehar hamaika kultur ekintzak burutu ditugu, Bagatzako
jaietako antolakuntzan parte hartu dugu eta Barakaldoko
gazteei lokal bat eskaini diegu.

Hala ere, badirudi proiektu hau ez datorrela bat
Barakaldoko udaletxe faxistaren interesekin. Ez ditu
gazteontzako alternatibak eskaintzen eta gazteok
alternatiba horiek eskaintzeko baliabideak ditugunean beti
oztopoak jartzen ditu hauek suntsituz. Gainera, “usurpazio”
delitu bat leporatuta, 5 gazte inputatuak daude. Beraz,
beste behin ere, PSOE-PPk errepresioa eta indarkeria
erabili du gazte konprometitu eta antolatuen lana bidetik
kentzeko. Hori dela medio, Gazte Asanbladak argi utzi nahi
du, bai gaztetxean bai kalean tinko erantzungo ditugula
jasotako erasoei, gazteria isiltzen ez garelako!

BARAKALDO GAZTEA GORRIA ETA ASKEA!

BGA
Barakaldoko Gazte Asanblada

2010/11/28

Gaur ZINEMALDIA: NOVIEMBRE


Gaur 18:30etan filmea proiektatuko da 25metro kuadrilaren eskutik. Aukeratu duten pelikula, Noviembre da.
Hemen daukazue sinopsi labur bat gaztelaniaz:
Empujado por un espíritu que todavía conserva su barniz de idealismo, Alfredo decide crear un "arte más libre, hecho con el corazón, capaz de hacer que la gente se sienta viva". Su concepto del teatro empieza más allá del escenario, se traslada a pie de calle, cara a cara con el público. Allí, en una plaza cualquiera, en un parque o en la avenida más comercial de la ciudad, Alfredo y su grupo Noviembre comienzan la función...No hay límites ni censuras, solo hay ideas que deben lograr que el espectador deje de ser espectador y pase a formar parte de la representación. El teatro como la vida, la vida como el teatro...ya no hay diferencia.

2010/11/25

Gabi Askatu!!



"Gabi etxean nahi dugu, errepresio gehiagorik ez!” lelopean Sopelako dozena bat eragile eta herritar, datorren igandean burutuko den manifestazioan parte hartzera deitu dute. Hauen artean Gazte Asanblada Sopeloztarra ere badago eta bideo honen bitartez deialdian parte hartzera deitzen dugu.


GABI ASKATU!!

2010/11/24

Iontxu askatu!

Sopelako Ion Etxegarai atxilotu egin dute gaur Madrilen, Auzitegi Nazionalaren atean, bere kabuz epailearengana aurkeztera zihoanean.

Fernando Andreu epaileak kartzelara bidali du Etxegarai, 2002ko martxoaren 15ean Getxon kutxa automatiko bat erre izana egotzita.

Gazte asanbladatik bere askatasuna eskatzen dogu! Utzi paketan Sopelako gazteria!

Gaur arratsaldeko 19:00etan kontzentrazioa udaletxe plazan.Muntai polizialik ez!

2010/11/23

ZORIONAK PLAZA BELTZA!


Poztekoa da zuen urteurrena. Hainbeste lan egin ostean ,merezitako jaia (eta borroka!)antolatu dozue.
Liburutegi soziala, berbaldiak, formakuntza politikoa, erakusketak, kontsumo taldea, literatura tailerra, bideoemanaldiak, liburu aurkezpenak...holan jarraitu!
Zorionak Gazte asanbladatik!

AUTOGESTIOA eta BORROKA!

Plaza Beltza kultur elkartearen oharra:

Hile honetan, kulturgunearen lehenengo urteurrena ospatzera goaz. Ekimen ugari antolatu doguz, gure herriko kaleak hartzeko eta urtean zehar egiten dogun lana plazaratzeko asmoarekin. Norbaitek esan zuen bezala, KALEA GUREA DA! anima zaitezte.


Egitaraua :

Barikua 26

19.00etan bizikletada koloretsua herritik zehar "AUTOGESTIOAREN ALDE. INDEPENDENTZIA OSOA" lelopean, pb kulturgunetik abiatuta.

21.00etan afaria, sopelako sekeko gaztetxean. Plaza beltzako obretan ibilitakoei, txosnako txandalariei, euren liburuak herriagaz banatu dituztenei, bazkideei, kontsumo taldekoei, proposamenak ekarri eta ekimenak antolatzen dituztenei,...moduren baten honen parte diren guztioi, omenaldia izango da. Tiketak, kulturgunean egongo dira salgai 5€tan.


Zapatua 27

11.00etatik aurrera, taldeen arteko mural lehiaketa. Herria apaintzen.

12.00etatik eta egun osoan zehar kolektibo eta banatzaileen azokatxua. Besteak beste bilboguneko hainbat talde gerturatuko dira.

18.00etan kantautorea.

19.30tan poteo musikala albokariekaz.

21.00etan KONTZERTUAK:

- ATADXS A NADA
- ODOLAZ BLAI
- J IRATZAR

Larrabasterrako urgitxeta plazan.




2010/11/22

Gabi etxean nahi dugu! Errepresio gehiagorik ez!


“Gabi etxean nahi dugu, errepresio gehiagorik ez!” lelopean, Sopelako dozena bat eragile eta herritar, datorren igandean burutuko den manifestazioan parte hartzera deitu dute.


Agerraldian irakurritako adierazpena:

Gabi etxean nahi dugu! Errepresio gehiagorik ez!

Duela aste batzuk, Gabi Basañez eta Askapena erakunde internazionalistako beste kide batzuk atxilotu eta espetxeratu zituzten. Gabik Sopelarekin lotura handia du.

Euskal Herrian benetako demokrazia eta bakea lortzeko bide berriak zabaltzen ari dira. Beraz, distentsiorako eta ezberdinen artean zubiak eraikitzeko unea da.

Baina tamalez, egoera itxaropentsu eta berrien aurrean Espainiar Gobernutik errepresioarekin erantzuten ari dira. Gero eta alderdi eta eragile gehiagok normalizaziorantz urratsak ematen ari direnean, probokazioak ere ugaltzen ari dira.

Eskubide guztien urraketarekin amaitzea jendarte gehiengoaren helburua da eta Gabi Basañezekin eta beste askorekin agiten ari direna ez da bateragarria.

Gabi eta bere familia indarkeri instituzionalaren biktimak dira. Gabi Sopelan aspaldidanik ezagutzen dugu eta badakigu bere lan politikoa eta soziala erabat zilegia, publikoa eta demokratikoa dela.

Gabik, Sopelan eta Euskal Herrian, euskararen alde lan egin du, internazionalismoaren alde ekimen publikoak eta erabat demokratikoak burutu ditu. Gabik gure itsasoko olatuekin gozatu egin du. Gabik gure jaietan beti bere ekarpen alaia eskaini digu, bai Olentzaroa prestatzen, bai herriko jaietan bere soinuari eragiten edota ikastolako aita bezala bere neurriko ekarpena egiten. Hori dela ez da delitua. Hori egiteagatik ezin dute espetxeratu.

Gaur hemen agertzen garen herritarrok, pentsamolde ezberdinekoak gara, baina Gabi ezagutzen dugu eta berari eta beste askori egindakoa ez dugu ontzat ematen.

Euskal Herrian beste aro bat zabaltzeko aukera garbia sumatzen dugu eta horrek ilusioz betetzen gaitu. Denok era eraikitzailean gure ekarpena egin behar dugu eta gure herrian gertatzen diren urraketa guztien amaiera ikusi nahi dugu. Gure herrian dauden egitasmo politiko guztiak berdintasunean eta benetako demokraziaren arauen arabera lehia egiteko aroa ikusi nahi dugu. Indarkeria guztiak iraganeko kontua izatea desiratzen dugu. Ziur gaude horretan ere Gabiren lagunak bagarela.

Hori dela eta, zerbait egin behar dugula deliberatu dugu eta “Gabi etxean nahi dugu. Errepresio gehiagorik ez!” lelopean Sopelan mobilizazio bat burutu nahi dugu.

Mobilizazioa, azaroaren 28an, 13:00etan, Sopelako udaletxetik abiatuko da eta bertan parte hartzeko Sopelako herri guztiari deia egiten diogu.

Etorkizunaren alde: eskubide guztiak, proiektu guztiak.


GAZTE ASANBLADA SOPELOZTARRAK BAT EGITEN DU DEIALDIAREKIN;
GABI ASKATU!!

2010/11/17

EGUN KUBATARRA


Zapatu honetan Egun Kubatarra ospatuko dogu Sekeko Gaztetxean. Kubaren errealitate politikora pixkat urbiltzeko eta ikasteko eguna izango da.

18:00etan kubaren egoerari buruzko eta hara joan diren brigaden inguruko hitzaldiarekin hasiko gara. Ondoren afari kubatarra dastatzeko aukera izango dogu eta baita prestatu dugun argazki erakusketa ikusteko ere.

Mozorro lehiaketa burutuko dugu, beraz, KUBATARREZ JANTZITA etorri behar zarete gaztetxera, Kubatar jatorrenak bere oparitxua jasoko baitu! Buzoia egongo da eta bakoitzak bozka emango dio mozorrorik gustokoenari.

Musika Kubatarra, mojitoak eta oso giro ona egongo da gure egun kubatar honetan!!


Animatu eta gozatu Gaztetxea!




2010/11/15

AHT JAN GENUEN GAZTETXEAN!!


Pasaden zapatuan, argazkian ikusten dozuen moduan, AHT literalki jan egin genuen. EGUZKI taldeak Abiadura handiko trenaren aurkako borrokan ibili diren eta ibiltzen diren guztiak omendu nahi izan zituen. Trena txikitu eta sabelak bete genituen!


AHTrik EZ!!

Hitzaldia Plaza Beltza Kulrturgunean

Aste honetako ostegunean, 19:00retan Nekazal Borrokak Hego Ameriketan hitzaldia egongo da Kulturgunean. Esti Redondo EHNEko kidearen eskutik.

2010/11/11

ZINEMALDIA domeka honetan hasten da


Sekeko Gaztexeko zinemaldia hilean birritan burutuko da, domeka arratsaldetan. Filmeak Sopelako kuadrila edo lagun talde ezberdinek aukeratuko dituzte eta beraz herriko gazteria izango da zinemaldiaren egile.
Domeka honetan, azaroak 14, TXOKO A kuadrilaren eskutik; UNDERGROUND filmea ikusteko aukera izango dugu 18:30etan.
Ondoren eta domekero bezala, Domeka beroa egongo da: Hanburgesak, musika, giroa...


UNDERGROUND

Azaroak 14

18:30etan (puntual hasiko da filmea)

2010/11/09

Txalaparta ikastaroa


Txalaparta ikastaroa hurrengo eguaztenean, azaroak 17, hasiko da. Eguaztenero burutuko dira klaseak Sekeko Gaztetxean, arrastiko 18:00etan, eta musutruk izango dira. Oraindik lekua dago gura duenarentzat.

Osasuna eta maitasuna!

2010/11/08

Jan ezazu AHT Sopelan!!


Zapatu honetan, hilak 13, Eguzki talde ekologistaren eskutik, AHTri buruzko jardunaldia izango dugu Sekeko Gaztetxean: JAN EZAZU AHT SOPELA lelopean hainbat ekimen antolatu dira. 19:00retan Hitzaldia egongo da gaur egungo egoera eta orokorrean AHTren kontrako borrokaren bilakaera ezagutzeko. Ondoren kaltetu zuzenen testigantzak plazaratuko dira; Atxondo, Aramaio eta Leginetxen AHTren obrak zuzenean pairatutako pertsonen bitartez.

Argazki erakusketa eta afaltzeko aukera egongo da eta 22:00etan Kontzertuak hasiko dira: Kantautorea eta Sagardolé Taldea.

Beraz, badakizue, jan ezazue AHT Sekeko Gaztetxean hurrengo zapatuan!!