Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2010/12/30

Ordiziako gaztetxeak 25 urte...Zorionak!

2010/12/26

Beriainera Irteera


Euskal Herriko bazterrak ezagutzen jarraitzeko, Sekeko Mendi Taldearen eskutik, Urtarrilak 3 eta 4a, Beriain mendira egingo den irteerara gonbidapena luzatzen dizuegu.

Sopelako gazteon harremanak sendotzeko eta Nafarroako mendirik ikusgarrienetariko bat ikusteko, anima zaitez eta parte hartu.

Irtetzeko eta itzultzeko orduak zehazteke daude. Afaria eta gaua pasa, Altsasuko Gaztetxean. Apuntatzeko bidali iezaiguzu email bat sopelakoga@gmail.com -era edota pasa zaitez domekan Sekeko Gaztetxetik. 
 ANIMO!!

Jon Anza


Irailaren 20an, Jon Anzaren heriotza salatzeko, Udaletxe aurrean burutu egin zen kontzentrazioan, pankarta eusten zeuden pertsonak identifikatu zituzten, kontzentrazioa burutzeko baimena ez zegoelaren aitzakiagaz.

Hiru hilabete eta gero identifikatuak izan ziren bi gazteei 500 euroko isuna ordaintzera behartzen dituzte.

Ion Anza Euskal Herriaren askatasunagatik bizitza eman zuen, horregatik gure oroitzapen eta omenaldi indartsuena merezi zuela eta merezi duela argi ikusten dugu. Gure eredu izango delako eta gure bihotzetan eramango dugulako, isildu nahi gaituztenen aurrean, berriz ere ozenki oihukatzen dugu:                                                                                                                                                     

   JON  ANZA  ERAHILA!!   
HERRIAK EZ DU BARKATUKO!! 

 

2010/12/23

Olentzero Badator!!

Bariku honetan, Abenduak 24,  arratsaldeko 18.00etan udaletxetik hasita, gabon gaua ospatzeko herritik poteo bat egingo dogu herriko hainbat tabernetatik zehar, eleizalde kalean bukatuz. Bertan txokolatada bat egingo dugu, sabelak, apur bet, betetzeko. Saiatu zaitezte baserritarrez jantzita etortzen, giro paregabea sortzeko. Hona hemen abestuko ditugun abestiak:


 OLENTZERO

Gazteok dekogunez asko esateko

gabon garaian gatoz gazte bezain terko

Olentzero ez dogu asko eskatzeko

oparirik onena delako sekeko!

Gora! Gora! Gure gaztetxea

Sopelak behar dauen gazteen etxea

noiztik da delitua espabilatzea

antolatzea eta indarrak batzea?

Mugitzen segi nahi badozue

behar dan indarrarekin 

autogestio bidea zein dan

gure badozue jakin

erdu hona gurekin (bis)

Gazte Asanbladarekin!


HATOR, HATOR

Hator, hator preso etxera

askatasuna gozatzera

gabon gaua ospatutzeko

maite zaituztenekin batera

ikus dezagun ama barrezka

ta aita bere antzera!

Gabi eta Iontxu beste guztiak bezela

sopelan behar direla (bis)

esan dezagun!

Gabon gaua pozik igaro daigun!

 ANIMATU ZAITEZTE!!

2010/12/22

III.Euskal Herriko Mus Txapelketa



Aurten eta bigarren aldiz, Sopelan, Sekeko Gaztetxean III.Euskal herriko mus txapelketa jokatu da. Giro bikainean sortutako kanporaketan, Antxon eta Enry irabazi dute.  Sopelako muslari guztien partez, sorte on opa diegu, txapela Sopelara ekar dezaten. ANIMO BIKOTE!!

2010/12/19

Urtarrilak 8 Bilbora!

Euskal jendarteari,nahikoa delako,Egin dezagun urratsa

Euskal Herriko biztanleak eta Euskal Herriaren lagunak gara. Mendeetan auzolana, hizkuntza, duintasuna, konpromisoa, elkartasuna, lana eta sufrimenduaren bitartez landu dugun harria. Itxaropenaren aroan sartzea desiratzen duen herria da gurea. Bihotzean mina dugu ordea, gure senide, lagun eta herrikide diren euskal preso politikoek pairatzen duten eskubide urraketaren aurrean.

Euskal jendarteak eta nazioarteko hainbat erakundek hamarnaka aldiz deitoratu dute krudelkeria oinarri duen eta so frikarioa besterik ez dakarren espetxe politika hau. Gure se nide, lagun eta herrikide diren euskal presoen eskubideekin nahi erara jolasten dute.Hala juzkatzen dugu frantziar zein espainiar Estatuek aplikatzen duten sakabanaketa politika; gaixotasun larriak dituzten presoak gatibu mantentzea; bizitza osoko espetxe zigorra; 3/4ak beteta dituzten presoak kartzelean mantentzea; isolamendua; bakartzea; aurrez aurreko bisitetan jasan beharreko tratu umiliagarria, elkartasunaren kriminalizazioa eta abar. Zalantzarik gabe, beren beregi eraikitako kartzela sistema ankerrena. Gizabanakoa suntsitu eta euskal jendartea bete-betean kolpatzeko ahalegina. Zitalkeria andana hori ote herri bat justiziazko bakera eraman dezakeen bidea?Euskal Herriaren gehiengo zabalak ezetz dio.

Horregatik, nahikoa dela esaten dugu. Euskal Herria aro berri baten atarian dagoela sinisten dugu eta lehen premia larrizkoa izan dena, orain are gehiago; gure senideen zein gure egoeran berehalako aldaketak eragitea ezinbestekoa iruditzen zaigu: Sakabanaketarekin amaitzea, gaixotasun larriak dituztenen kaleratzea, bizi guztiko kartzela zigorra bertan behera geratzea eta espetxe barruan ematen diren hainbat eskubide urrakerarekin bukatzea.Orain arte egin dugun gisara, nekatu gabe eta hala egingo den arte, euskal preso politikoak eta euren senideen bizitzak inpunitate osoz egunero erruleta zital eta krudelean ezartzen dituen espetxe politika horrekin amaitu behar dela aldarrikatzen dugu. Edozein demokraziaren oinarri oinarrizko beteharrak liratekenak baino ez ditugu eskatzen. Justiziazko eta bakezko aro beharko lukeenari arnasa emango dioten neurriak. Alderantzizkoak, egoera honek alegia, balizko aro berri bati arnasa ukatzen baitio.

Hortaz, berriz ere, eta azken aldia izan beharko litzatekeenaren ustearekin, zuregana jotzen dugu. Espetxe politika honen sufrimendu gain-zama buka dadin laguntza eskatzen dizugu. Guztion esku dagoelako egoera hau aldatzea. Herritar orori dagokigun betebeharra dela uste dugulako. Euskal preso politikoen eskubideen defentsa, herritar ororen eskubideen defentsa ere badelako. Espetxe politika honen amaierak, aro berri baten hasera ekar dezan.Demokrazia nahi dugulako. Nahikoa delako. Herri honek sufrimenduzko eta bidegabekeriazko aro hau atzean utzi eta bere bidean aurrera egin nahi duelako, datorren urtarrilaren 8an, “Euskal PresoakEuskal Herrira eskubide guztiekin, EGIN DEZAGUN URRATSA”lelopean mani festazio nazionala egingo dugu Bilbon.
http://www.egindezagunurratsa.info/index.php

2010/12/16

Estatu faxista espainolak barriro kolpatzen dau

Grande-Marlaska epailearen aginduz, Espainiako poliziak bi abokatu eta sei gazte independentista atxilotu ditu.Guztiei Segiko kide izatea leporatzen die.
http://www.askatu.org/berria.php?id_edukia=5207&lang=eu
http://www.gara.net/gaiak/atxiloketak/
Aski da!
Errepresioarekin amaitu!

Alfon eta Xabiren aldeko manifestazioa

Plentzia ta Gorlizetik bidalitako oharra:

2009ko abenduaren 18an Gorlizen gure laguna, kidea, auzokidea, Xabi de la Maza polizia espainolak atxilotu zuen. Segi gazte erakundearen kontrako operazioaren baitan atxilotu izan zuten.

Polizia Nazionalaren esku 3 egunez inkomunikaturik egon ondoren, Fernando Grande-Marlasca epaileak espetxera bidali zuen. Inkomunikazioa altxatu ostean, Xabierrek poliziaren esku egondako egunetan etengabeko mehatxuak eta irainak jasan zituela salatu zuen. 2010eko uztailak 13, Xabik bere tortura salaketa berretsi zuen Alicanteko epaitegiaren aurrean.

Xabi, beste hainbat gaztek bezala, herria hobetu eta aldatu nahian ibili da betidanik. Xabik, beste hainbat gaztek bezala, ikasten du. Xabik, beste hainbat gaztek bezala, kirola maitatzen du. Xabik, beste hainbat gazte bezala, bere koadrilarekin jaiez gozatzen du. Xabik, beste hainbat gazte bezala, lan egiten du. Xabik, beste hainbat gaztek bezala, musika egiten du. Xabik, beste pertsona guztiek bezala, bere familia maite du. Xabi gure laguna da! Zein da bere delitua? Gazte eta aske izatea! Xabi, Euskal Herriko hainbat gazte bezala, ez da bere ideiengatik atxilotua izan, baizik eta atxilotu dituzten ideiengatik, euskal gazteriarengan duten beldurragatik.

Aurten Alfonso Etxegaraik 25 urte bete ditu deserrian. 1986ko abuztuko 14tik dago munduko herrialderik txiroenetakoa den Sao Tome eta Principeko Errepublika Demokratikoan, Ginea Golkoko 1.001 kilometro kuadroko eta 160.000 bat biztanleko herrialdean. Horra, Ekuadorreko Poliziak indarrez eta inolako lege-izapiderik egin gabe eraman zuen. Gainera, zazpi hilabete lehenago, bertako Poliziak metraileta buruan jarrita bahitu zuen, Espainiako zerbitzu sekretu edota segurtasun indarretako kideek bahituta zegoen Juan Pedro Guzman Athleticeko zuzendaritzakideari buruzko informazioa lortzeko torturatu zezaten.


Guzti honen aurrean ezin gara isilik geratuko, hori baita espainiar eta frantses gobernuek nahi dutena. Bakoitzak bere esparruan (etxean, ikastetxean, unibertsitatean, musika taldean, lokalean, gaztetxean, kirol taldean…) ekin dezagun batera egoera honen aurka. Jakin dezatela ez dugula etsiko Xabi eta Alfon etxera ekarri arte, sistema hau suntsitu arte.

XABI ETA ALFON ASKATU!!
Abenduaren 18an, 19:00etan manifestazioa Gorlizko eliz enparantzatik.

2000 euroko isuna...

Orain dela urte bat gutxi gora behera etxe huts eta zistrin bat okupatu zuten Larrabetzuko auzoan neska mutil batzuek. Jabeek etxean desperfektuak salatu zituzten eta horren ondorioz 1000 euroko isuna ordaindu beharko dute. Hilabete batzuetara kale gorrian egonezinez beste etxe bat okupatu zuten, kasu honetan, Sopelako auzoan, Ganebarri gaztetxe ohia.

Bertan hiru hilabetez lanean jardun zuten eta tamalgarri zegoena, etxe gozo batetan bihurtu zuten ekinaren ekinez. Honen jabeak (Sopelako gazteen okupaziotik hortik pasa ez zela aitortu zuen), Sopelako munizipalekin, atea apurtu eta etxean sartu ziren neska mutilak bertan aurkitzen ez zirenean. Geroago denuntzia jarri eta 700 euroko isunarekin bertatik bota eta sua eman zion etxeari (bertan norbait lo egiten zebilela). Gaur egun espekulazioa bizi da bertan diruaren menpe Sopelako udaletxearen babesean.

Espekulazioari aurre egin!
Etxeak okupatu, guneak askatu!
Bizizazu borrokan!
Isunei aurre egiteko kontzertuak Itzubaltzetan

2010/12/15

Euskal Herriko III. Mus Txapelketa


Berriz da gurekin Euskal Herriko Mus Federazioa aldarrikatzeko jolastuko den III.MUS TXAPELKETA. Denon artean lortuko dugulako, jaso ezazu hordagoa eta parte hartu!

EGUNA: Abenduak 19, Domeka
ORDUA: 16:00etan
LEKUA: Sekeko Gaztetxean
IZENA EMATEKO: Sopelako Herriko Tabernan edo Plaza Beltza kulturgunean (20 euro bikoteko)

2010/12/14

TRUKE AZOKA zapatuan!














Zapatu honetan hilak 18, 11:00etatik aurrera Truke Azoka burutuko dugu udaletxeko plazan. Ekarri zure gauzak, erabiltzen ez dituzunak, eta trukatu gustukoa duzun beste zerbaitengatik. Musika, arropa, liburuak, apaingarriak, jostailuak... nahi dozuna!!
Trukea = Ez kontsumitzea, birziklatzea, berrerabiltzea..

Animatu eta etorri TRUKATZERA!!

2010/12/13

Software libreari buruzko HITZALDIA

Bariku honetan Sofware libreari buruzko hitzaldia izango da Sekeko Gaztetxean 18:00retan. Hitzaldi hau tailer ezberdinen abiapuntu izateko asmoarekin antolatu dugu, beraz, software librea zer den eta zertan datzan jakin nahi badozu etorri zaitez barikuko hitzaldira.

Gozatu gaztetxea!

Arnaldo Otegi aske!


http://www.arnaldotegi.com/

Gazte Asanblada sopeloztarra prozesu politiko barriaren alde!

2010/12/11

LA HAINE

Domeka honetan, 18:30tan, zinemaldia daukagu Gaztetxean. Rompekulos kuadrillaren eskutik LA HAINE filmea ikusgai eukiko dugu.

SINOPSIA La Haine (Gorrotoa, euskaraz) Mathieu Kassovitzek zuzendutako film frantziarra da. 1995ean estreinatu zen, eta gizartetik baztertutako hiru gazteren (judu bat, arabiar bat eta beltz bat) bizitza kontatzen du. Istorioa Parisko auzo baztertu batean kokatzen da, 1990eko hamarkadako erdialdera.

Pelikularen ostean... Domeka beroa: Hanburgesak, musika eta giro ona!

2010/12/10

AHTren aurkako manifestazioa

ABENDUKO AGENDA beteta dator!


ABENDUAK 11 zapatua(Sekeko gaztetxean)
SKA DANTZALDIA 21:00etan. Cable Street Beat taldearen eskutik.

ABENDUAK 12 domeka (Sekeko gaztetxean)
DOMEKA BEROA; musika, hanburgesak, giroa..
ZINEMALDIA 18:30tan.LA HAINE.

ABENDUAK 17 barikua (Sekeko gaztetxean)
SOFTWARE LIBREari buruzko hitzaldia 18:30etan.

ABENDUAK 18 zapatua (udaletxeko plazan)
TRUKE AZOKA 11:00tan.

ABENDUAK 19 domeka(Sekeko gaztetxean)
EHko MUS TXAPELKETA 17:00etan.
DOMEKA BEROA: musika, hanburgesak, giroa...

ABENDUAK 24 barikua(Sekeko gaztetxean)
TXOKOLATADA (Olentzeroren jeitsiera ostean).

ABENDUAK 26 domeka(Sekeko gaztetxean)
DOMEKA BEROA: musika, hanburgesak, giroa...
ZINEMALDIA 18:30tan.

2010/12/08

GOZA EZAZU GAZTETXEA



Goza ezazu gaztetxea, pelikulak,domeka beroak,kontzertuak,informazioa,ikastaroak...

2010/12/06

ABENDUAK 12, XABI ETA ALFONEN ALDEKO MENDI MARTXA


Plentziatik:

2009ko abenduaren 18an Gorlizen gure laguna, kidea,
auzokidea, Xabi de la Maza polizia espainolak atxilotu zuen.
Segi gazte erakundearen kontrako operazioaren baitan
atxilotu izan zuten: poliziek Xabiren lagunak pistolagaz
mehatxatu zituzten, zer gertatzen zen galdetzera joan
zirenean.

Polizia Nazionalaren esku 3 egunez inkomunikaturik egon
ondoren, Fernando Grande-Marlasca epaileak espetxera bidali
zuen. Inkomunikazioa altxatu ostean, Xabierrek poliziaren
esku egondako egunetan etengabeko mehatxuak eta irainak
jasan zituela salatu zuen. 2010eko uztailak 13, Xabik bere
tortura salaketa berretsi zuen Alicanteko epaitegiaren
aurrean.

Xabi, beste hainbat gazte bezala, herria hobetu eta aldatu
nahian ibili da betidanik. Xabik, beste hainbat gaztek
bezala, ikasten du. Xabik, beste hainbat gaztek bezala,
kirola maitatzen du. Xabik, beste hainbat gaztek bezala, bere
koadrilarekin jaiez gozatzen du. Xabik, beste hainbat gaztek
bezala, lan egiten du. Xabik, beste hainbat gaztek bezala,
musika egiten du. Xabik, beste pertsona guztiek bezala, bere
familia maite du. Xabi gure laguna da! Zein da bere delitua?
Gazte eta aske izatea! Xabi, Euskal Herriko hainbat gazte
bezala, ez da bere ideiengatik atxilotua izan, baizik eta
atxilotu dituzten ideiengatik, euskal gazteriarengan duten
beldurragatik.

Aurten Alfonso Etxegaraik 25 urte bete ditu deserrian.
1986ko abuztuko 14tik dago munduko herrialderik
txiroenetakoa den Sao Tome eta Principeko Errepublika
Demokratikoan, Ginea Golkoko 1.001 kilometro kuadroko eta
160.000 bat biztanleko herrialdean. Horra, Ekuadorreko
Poliziak indarrez eta inolako lege-izapiderik egin gabe
eraman zuen. Gainera, zazpi hilabete lehenago, bertako
Poliziak metraileta buruan jarrita bahitu zuen, Espainiako
zerbitzu sekretu edota segurtasun indarretako kideek
bahituta zegoen Juan Pedro Guzman Athleticeko
zuzendaritzakideari buruzko informazioa lortzeko torturatu
zezaten.

Guzti honen aurrean ezin gara isilik geratuko, hori baita
espainiar eta frantses gobernuek nahi dutena. Bakoitzak bere
esparruan (etxean, ikastetxean, unibertsitatean, musika
taldean, lokalean, gaztetxean, kirol taldean...) ekin
dezagun batera egoera honen aurka. Jakin dezatela ez dugula
etsiko Xabi eta Alfon etxera ekarri arte, sistema hau
suntsitu arte.

Abenduaren 12an, igandea, gure lagunak pausoz pauso Plentzia
eta Gorlizera hurbiltzeko Astondotik Armintzara mendi martxa
burutuko dugu. Armintzako frontoian bazkalduko dugu
(bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du eta denon artean
konpartituko dugu)

ALFON ETA XABI ETXERA!
Euskal Presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubide guztien
jabe!

Zinemaldia domekan: LA HAINE


Domeka honetan, 18:30tan, zinemaldia daukagu Gaztetxean. Rompekulos kuadrillaren eskutik LA HAINE filmea ikusgai eukiko dugu.
SINOPSIA La Haine (Gorrotoa, euskaraz) Mathieu Kassovitzek zuzendutako film frantziarra da. 1995ean estreinatu zen, eta gizartetik baztertutako hiru gazteren (judu bat, arabiar bat eta beltz bat) bizitza kontatzen du. Istorioa Parisko auzo baztertu batean kokatzen da, 1990eko hamarkadako erdialdera.
Pelikularen ostean... Domeka beroa: Hanburgesak, musika eta giro ona!

2010/12/03

SKA DANTZALDIA Gaztetxean!!


Abenduak 11 zapatua, 21:00etan, Ska Dantzaldia egongo da Sekeko Gaztetxean. Cable Street Beat taldeak antolatu egiten du eta DJak; Upstart eta Maiakovsky izango dira.
Anima zaitezte eta musikaz gozatu gaztetxean!

2010/12/02

Barakaldoko gazte asanbladak desalojoaren harira


Barakaldoko gazte asanblada:

Atzo, abenduak 1, goizeko 7 t´erdiak aldera, Barakaldoko udaltzaingoaren eskutik, Oleta Gaztetxea desalojatu dute. Gaztetxearen zenbait ate, horma eta leihoak hausten eta auzokideen arabera, bortizki sartu dira gaztetxean, bai eraikin handian bai ondoan dauden bi etxetxoetan. Barakaldoko Gazte Asanbladaren izenean, gazteon aurkako hamaikagarren jazarpen hau salatu nahi dugu. Kolore desberdineko poliziak, indar erakustaldi faxista bat aurkeztu dute herrian, bai gazteon lana hautsi nahian bai bere jarrera harroputza plazaratzen. Beraz, udal jaun-andre faxistok birgogoratu nahi dizuegu herri honetako zein Euskal Herriko gazteriak, sistema kapitalista, zapaltzaile eta errepresibo honen aurrean tinko jardungo duela. Gazte Asanbladak hainbat alditan adierazi eta demostratu duen bezala, sineste sendoa dauka gazteon beharrizanei alternatiba errealak eskaintzeko. 2007ko Martxoaren 21ean, autogestioaren eta erresistentziaren sinbolo zen Dorretxea birrindu zeniguten. Iaz, zehazki, Abenduaren 1ean, San Bizente auzoan zegoen Makala eta atzo, Oleta Gaztetxearen aurkako basakeria pairatu genuen. Baina apurtu dituzuen horma zein kristal bakoitzeko gure proiektuaren indarrak gogortzen dira. Indar horiek, gainera, badute beren ondorioak: ERANTZUNA. Esan bezala, batzuek hilik ikusi nahi dituzten kaleak bizitasunez betetzen ditugu, Barakaldori ematen diozuen ustel usaina Gazte Asanbladaren askatasun irrikarekin egiten diogu aurre eta. Honela izan da orain arte eta honela izango da aurrerantzean.
Bukatzeko, dei egin nahi diegu Barakaldoko eta Euskal Herriko gazteei, bai gazteon aurka zuzenean, bai gure proiektuen aurkako (edozein izanda ere) erasoei dagokien neurrian erantzun, eta antolakuntza eta borrokaren bitartez erantzutera.

DESALOJORIK EZ!

OLETA GAZTETXEA AURRERA!



MOBILIZAZIOAK:
Osteguna, 2

20:00etan Manifestazioa (Bide Onera plazatik)

Ostirala, 3

11:00etan Prentsaurrekoa (Udaletxearen aurrean)

20:00etan Manifestazioa (Bide Onera)

Asteburu honetan ez dugu Domeka berorik egingo


Domeka honetan itxita egongo da Gaztetxea, beraz ez da domeka berorik egongo.
ABENDUAK 7 MARTITZENA 11:00tan: Gaztetxean konpoketa batzuk egingo ditugu
ABENBUAK 8 EGUAZTENA 11:00tan: Konpoketekin jarraituko dogu.
Anima zaitez eta erdu lanera!

2010/12/01

Oleta gaztetxea


Barakaldoko Oleta Gaztetxea desalojatzeari ekin diote Udaltzainek. 7:30etan hasi dira gaztetxearen zenbait ate hausten eta, auzokide batzuen esanetan, bortizki sartu dira gaztetxean, bai eraikin handian bai ondoan dauden bi etxetxoetan. Hainbat pertsona gerturatu dira.

ADI MOBILIZAZIOETARA!
DESALOJORIK EZ!


BGA
Barakaldoko Gazte Asanblada