Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2011/01/31

Gazte egun txikia Bilbon

Otsailaren 3an GAZTE EGUN TXIKIA burutuko dute alde zaharreko 7KATU gaztetxean. Egun hau  otsailaren 12an egingo den Gazte egunerako prestaketa izango da eta irabaziak Gazte Egunaren  finantziazioan laguntzeko erabiliko dira. 
Hona hemen programazioa: 
-20:30etan: XENTIMORIK GABE antzezlana (Ramon Agirre eta Inazio Tolosa. Hitzak: Pako Aristi.)
-22:15etan BIZKAIKO GOLFOAK (ITZIARREN SEMEAK taldeko kideen proiektu akustiko berria)

2011/01/30

Okupazio barria Iruñean


Errotxapeako asanblearen komunikatua:

Zu bezala, hiri honetan, auzo honetan bizi (edo saitu egiten) gara. Gu ezagutzen gaituzu guk sentitu izan duguna zuk sentitu izan duzulako. Zuk bezala, prekaritate eta langabeziaren artean malabarismoa egiten dugu. Sufrimendu eta miseriaren kudeatzaileak hitzarmena egitean, lan gehiago egitera eta bankuen atzaparretan eta pentsio-fondo pribatuetan erortzera behartzean, amorru berdina sentitu duzulako ezagutu egiten gaituzu. Zure lanatik eta bizitzatik ateratzen dituzten etekin eta dirutza banatzen ikusi dituzu. Zuk bezala, hainbeste urtetan elkartasunekiko eta ondasun komunei eraso kapitalista pairatu ondoren, ezintasuna sentitu dugu.

Baina gehiagorik ez! Gurea dena, komuna dena errekuperatzea erabaki dugu. Greba guztietan egon gara, ostegunean ere zurekin egon ginen eta gaur hutsik zegoen auzoko gune bat ireki dugu zure zentro soziala izateko, zure gaztetxea, gure ideiak eta desioak martxan jarri ahal izateko tokia.

Ezintasuna poztasun bihurtu dugu, kapitalismotik kanpo bizimodu kolektiboa eraikitzeak ematen duen alaitasunean. Bizimodu hobea nahi dugu, kontsumista ez den bizitza, beldurrik ez duen bizitza, haien arau sexualik ez duena, beraien kultura elitista ez duena, haien pasibotasuna ez dena . Tresna guztiak zure (gure) esku daude. Lan egin dezagun hiri hobea eraikitzearen alde, mundu hobea zabalagoa izan dadin.

Hiri berri bat irudikatzeko garaia da, kapitalismotik at dagoen gizatea; eraldaketa ez da erreforma estataletik etorriko, eraikuntza komunala, elkar laguntza, elkartsuna eta askeak diren espazioetatik baizik.

Marcelo Celayeta 85, Errotxapea

2011/01/27

Domekan kontzertu akustikoa

Domeka honetan ohikoak diren hanburgesa gozoak eta giro paregabeaz gain, kontzertu akustiko batez gozatzeko aukera izango dugu Sekeko Gaztetxean. Taldea Cock a doodle doo deitzen da eta lau pertsonek osatzen dute bi gitarra, yenbea eta tronpeta. Hasten dagoen talde hau bere bigarren emanaldia eskeiniko digu 20:30etatik aurrera.
Animatu zaitezte!!

2011/01/25

Otsailaren 5ean Zapaterok pentsioetako arautegian aldaketa bortitz batzuk egingo ditu. Gaur eguneko jubilazio urtea 2 urte beranduagotuko du, hau da, 65 urtetik 67 urtera pasako da. Gainera, urte hoietara heltzean egungo kotizatu beharreko urteak ere beste bi urte gehiagotuko dira, 37 urte kotizatu beharko ditugu 67 urterekin pentsio publikoak kobratzeko. Eta, 65 urterekin jubilatu nahi direnak 41 urte eduki beharko dituzte kotizatuta, hau da, 24 urterekin lanean hasi eta 65 urterarte eten gabe lanean aritu. Eta hau gutxi balitz, gure pentsioaren kantitatea kotizatutako azken 15 urteekin kalkulatzen bazuten, hemendik aurrera kotizatutako azken 25 urteekin kalkulatuko da.

Gazte asanbalda sopeloztarrak PSOEk egin nahi dituen aldaketa hauek, eskubide murrizketa bezala ikusten ditu. Nahiz eta gure jubilazioa urrun ikusi, beharrezkoa ikusten dugu gure etorkizunaren alde borrokatzea. Bat egiten dugu beraz, lagileriaren borrokarekin, gutxienezko eskubide hauek errespeta daitezen.
Krisi ekonomiko garaietan, krisia sortu ez dugunok pairatzen ditugu ondorioak eta honi aurre egiteko, datorren urtarrilaren 27an egongo den greba orokorrera eta baita 27a baino lehen egingo diren ekintza guztietara batzera deitzen zaituztegu, gure etorkizuna eraiki behar dugulako eta krisialdia beraiek ordaindu behar dutelako.

Urtarrilak 27, Sopelako gazteok ere Grebara!!

2011/01/24

Hitzaldia Plaza Beltza Kulturgunean

Aste honetan, asteazkenean 19:30etan, hitzaldi interesgarria burutuko dute Plaza Beltza Kulturgunean: 
Posición común de la unión europea: ¿Segundo bloqueo a Cuba? izenburuarekin eta hizlaria Rainyer Pellón izango delarik (Rainyer Pellón;Investigador del centro de estudios europeos en la habana)
Euskal Herriko bisita hau Euskadi-Cuba elkarteak, Komite Internazionalistak taldeak eta Sierra Maestra-Euskadi elkarteak (Euskal Herrian bizi diren kubatarrek) antolatuta dago.

2011/01/21

Azken atxiloketak salatzeko bihar manifestazio nazionala Iruñean

17:30ean hasiko da manifestazioa, Golem zinema aretoen aurretik, Bake bidea, aterabide demokratikoak orain, atxiloketa gehiagorik lelopean.

http://www.berria.info/albisteak/46967/gernikako_akordioak_manifestazio_nazionalera_deitu_du_larunbaterako_espainiaren_jokabidea_salatzeko.htm

2011/01/18

7 KATU Gaztetxearen urteurrena

Pasaden urtarrilaren 13an lau urte bete ziren 7 KATU okupatu zenetik.
4 urte antolatzen, 4 urte lanean, 4 urte auzoa eraldatzen, 4 urte okupatzen... 4 urte borrokan!!
Oztopo asko gainditu behar izan dituzte 7KATU gaztetxea aurrera eraman duten gazteek eta horregatik ospakizuna egiteko motiboa badago! Beraz hemen dekozue programazioa:
AURRERA 7 KATU!!!


OSTIRALA 28

17:00 Gazte GINKANA

19:00 Street DJ kalejira poteo. Alde zaharretik zehar Dj mugikorra

21:00: KONTZERTUAK:

Soñadores natos www.myspace.com/natosounds

Revolutionary brothers www.myspace.com/revolutionarybrothers


LARUNBATA 29
11:30 Ume jolasak, plaza berrian

13:00 Solokoetxeko eskaileren I. igoera eta jeitsiera

15:00 Bazkari herrikoia

18:00 Euskotxarangabomboklap, fest!. Alde zaharra zarataz beteko duen kalejira

21:00 KONTZERTUAK:

Salbuespunk (Barakaldo, "kaxianotik eskorbutora" folk-rocka eta fusioa): www.myspace.com/salbuespunk

..,¨*^"'?¿¡¡.,_v (oraindik zehazteko, seguruenik LADY GAGA edo AMY WHINEHOUSE)


IGANDEA 30
18:00 BERTSO SAIOA. Bertsolariak:
-Miren Amuriza
-Oihana Bartra
-Jone Uria
-Julio Soto

Bake bideak irekitzen direnean, atxiloketa gehiago!

Gutxienez hamar lagun atxilotu dituzte Araban eta Nafarroan burututako polizia operazioan. Ekinekin eta Askatasunarekin zerikusia izatea leporatuta.

Xabier Beortegi, Iruñeko Errotxapea auzoan.
Iñigo Gonzalez, Barañainen (Nafarroa)
Iker Moreno, Burlatan (Nafarroa).
Juan Patxi Arratibel, Etxarri-Aranatzen (Nafarroa).
Gorka Mayo, Nafarroan.
Gorka Zabala, Nafarroan.
Miguel Angel Llamas, Iruñean
Edurne Sanzo Madariaga, Iruñean
Oihana Odria Montenegro, Iruñean.
Koldo Garcia Llorens, Gasteizen
http://www.berria.info/albisteak/46924/hamar_lagun_atxilotu_dituzte_ekinekin_eta_askatasunarekin_zerikusia_izatea_egotzita.htm
http://www.gara.net/azkenak/01/243813/es/Los-detenidos-Guardia-Civil-Policia-espanola-estan-incomunicados
http://www.askatu.org/

Ertzaintzak gazte bat atxilotu du Andoainen, kale erasoak egotzita.
http://www.askatu.org/berria.php?id_edukia=5320&lang=eu

Itzulbatzetako gazte bat atxilotzeko arriskuan:

ESTATUARI GATAZKA GUSTATEN JAKO!

2011/01/17

'Datorkigun Polizia' HITZALDIA Plaza Beltza Kulturgunean

Ostegun honetan, hilak 20, Plaza Beltza Kulturgunean datorkigun poliziari buruzko itzaldia burutuko dute 19:30etan.
 Hilabete gutxi batzuk pasa dira "alternativas al modelo policial" hitzaldia burutu zenetik kulturgunean, eta gaiarekin jarraituz, hitzaldi berri hau dator. Gure gizartean gero eta handiagoa den militarizazioa eta euskal poliziaren bilakaera izango dira mintzagai. Polizi ereduaren inguruko eztabaida gizarteratzea, inoiz baino beharrezkoagoa den momentu honetan.
Animatu zaitezte!

2011/01/14

33 urte Dabi gabe!

Gaur, urtarrilak 14, 33 urte betetzen dira Dabi hil zenetik.

David Alvarez Peña, ETAko militantea, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako ekintza batean zauritu eta hilabete batera hil zen Basurtoko ospitalean, aste honetan 33 urte.

1977ko abenduaren 18an, igandean, lau gazte zentral nuklearraren aurkako atentatua prestatzen ari ziren. Aurreneko tiroa goizeko 06:20ak aldera entzun zen, eta atzenekoa hamar minutu beranduago. Hamar gizon, sei guardia zibil eta lau laguneko komandoa, elkarri tiroka ari ziren. Guardia Zibilaren egoitzako ateari eraso egitera zihoala, hurbileko barrakoi batetik bi agenteek egindako tiroek ezustean harrapatu zuten komandoa. ETAko militanteek ez zituzten bi hauek ikusi. Goizeko 06:30etan dena amaitua zen. David Alvarez Peña lurrean zetzan, oso larri zaurituta.

Behin Ospitalean Guardia Zibilen jazarpen eta presioen ondorioz hil zen David.

Gogoan zaitugu!

2011/01/13

4 urte...7 katu!


Bilbotik bidalitako oharra:

4 urte, 1461 egun, 4 desalojo,7 kale, auzo bat, 5 okupazio, hainbat gazte, gazte asanblada 1, gaztetxe 1…..7 katu!

Gezurra badirudi ere lau urte bete dira jada eta gaztetxea lehenengo aldiz ireki genuenetik. 2007ko urtarrilaren 13an eta aurretiko beste bi saiakeraren ostean okupatu zen Solokoetxeko eskaileretan dagoen lokala, eta ordutik zenbaezina da zenbat gaztek igo dituezten Alde zaharreko Errondabide kalea eta 7 katu gaztetxea lotzen dituzten eskailerak. Gaur egunean Alde zaharreko gazte asanbladak, bere lanean gogotsu jarraituko du, gero eta indar gehiagorekin eta geldiezina izango den gazte mugimendu honi bide ematen. Auzoa eraikitzen ari garelako, merezi duelako, eta gustuko dugulako, ilusioz eta autogestioz,4 URTE ESKILARETAN GORA!

Besterik gabe, urtarrilaren 28,29,30 egunetan egingo diren urteurreneko ospakizunetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Egitaraua hemen: www.7katugaztetxea.com/loturak2/urteurrena

Animo ta urte askotarako!

2011/01/11

8719600510


Domeka honetan, Gazte Asanblada Sopeloztarrako kideok  Arnaldo Otegi eta beste euskal preso politiko guztien askatasunaren aldeko atxikimendua egin genuen, argazki honen bitartez. Atxilotu ugari dauden garai hauetan, beharrezkoa ikusten dugu behar duten indar hori guk kanpotik ematea,  etxean behar direlako eta haiek gabe aske izaterik ez dugulako.


EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!



“Memoria de una hija de Oshun”

El jueves 13 de enero de 2011 (19h) en Plaza beltza kulturgunea, Larrabasterra.

Plaza beltza y Gite-Ipes presentan el documental:
(Uruguay 2010, directora: Maria Torrellas, 74 min) 

2011/01/10

Ermitatze gaztetxea

Abenduaren 18an beste etxe batean sartu ginen Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladako lagunak, baina lau ordu baino ez genuen iraun bertan. Sartu eta gutxira agertu ziren Plentziako Artekaleko eraikinean udaltzainak, jabearekin harremanetan jarriko zirela esanez. Handik bi ordutara agertu zen aipatu laguna. Otsailean etxea bota eta sei apartamentu eraikitzen hasiko zela esan zigun jabeak. Eraikinaren egoera kaskarra zenez alde egitea erabaki genuen.

Orain dela lau egun Andra Mari kaleko 1.zenbakiko etxean sartu ginen Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladako (PGGA) kideok, bertan gaztetxea egiteko asmoz. Izena ere jarri diogu jada eskualdeko gune autogestionatu berriari: Ermitatze gaztetxea. Izan ere, baseliza atzealdean dago, Piruli plazatxotik eta Jai Alai frontoitik gertu. Lehenengo egunean udaltzainen bisita izan zuten. Hiru gazte identifikatu zituzten arren, ez genuen arazorik eduki. Ostiral gauean ordea, ERTZAINTZAK agertu ziren gaztetxetik etxeko jabeen salaketa jaso ostean. 6 gazte identifikatu zituzten eta hurrengo asteartean getxoko epaitegian epaituko dituzte. Hori gutxi balitz, Ertzaintzaren partez tratu iraingarria jasan eta hurrengoa entzun behar izan zuten besteak beste; "agachate y mira mi bragueta", "tu compañero es tonto del culo".... Hala eta guztiz, GAZTETXEAK ZUTIK DIRAU!!!

Oztopoak oztopo, egun hauetan garbitze eta atontze lanetan gabiltza. Albait lasterren hasi nahi dugu tailerrak eta hitzaldiak egiten. Bi aste barru etxeko hiru solairuetatik behekoa prest egotea espero dugu PGGAkoek, desalojo mehatxurik egon ezean. Hori dela eta, eskualdeko neska-mutilei Ermitatze gaztetxera hurbiltzeko gonbitea luzatu diegu, auzolanetan laguntzeko asmoz ,epaiketa salatzeko eta desalojoa ekiditzeko.

ETORRI GAZTETXERA!!!

Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanblada


 
 

Otsoen Jaia

...eta biziki gozatzen dugu
pekatuak burutzen
zeinetatik begirada iheskorrak soilik gordetzen ditugularik
eta gure farreak gauean aditzen dira
otso basatien uluen modura.

2011/01/07

SOPELATIK ALTSASURA


Sopelako gazteak, Altsasuko Gazte Asanblada eta Sekeko Mendi Taldea, elkar egindako mendi irteeran, zapore ezin hobeagorekin bueltatu gara.

Altsasuko gazteak, poz handiz erakutsi ziguten Beriain Mendia, Gentilen koba, Sorginaren begia, Altsasuko Gaztetxea, Altsasu herria,...

Hurrengo irteeraren zain, beste Asanblada, kuadrila, zein gazterekin harremanak elkar trukatzeko eta sendotzeko asmoz...ikusi arte!!



2011/01/06

GAZTETXE BERRIA Plentzian!

Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanblada zoriondu behar dugu hainbeste ahaleginen ondoren Gaztetxea lortu dutelako. Gaztetxera gerturatzeko deia egin dute beraz hemen adierazten dizuegu kokapena, handik pasatu zaitezten.
Zorionak!! Aurrera Plentzia eta Gorlizko gazteria!!
Gora Okupazioa!

Asteburu honetan...

Asteburu honetan berriz ere Domeka beroaren zita dekogu gaztetxean. Zinemaldia 18:30etan hasiko da eta filmea; BUDA EXPLOTO POR VERGÚENZA izango da. Hona hemen, pelikulari buruzko zenbait datu:
JATORRIZKO IZENBURUA: Buda az sharm foru rikht
URTEA: 2007.
IRAUPENA: 81 min.
HERRIALDEA: Iran.
ZUZENDARIA: Hana Makhmalbaf.
AKTORE-ZERRENDA: Nikbakht Noruz, Abdolali Hoseinali, Abbas Alijome.
EKOIZPEN-ETXEA: Iran-Frantzia.
SINOPSIA
Talibanek suntsitu zuten Budaren estatuaren pean bizi den sei urteko neskatoa da Batkay. Bere desiorik nagusiena ikasi ahal izatea da. Indarkeria nonahi, eskolarako bidea harentzako froga gogorra izango da. Harrikatu, Buda bezala suntsitu edo kobazuloetako labirintoan amerikarrek egin zuten modura tiroz jo nahi duten mutil batzuk jazarriko dute.

Zinemaldia eta gero hamburgesa gozoak jateko aukera izango duzue domekero bezala, eta ARNALDO ASKATU ekimenerako argazkia egingo da ere. Ekimen honek Euskal Herrian irekitzen ari den prozesu politiko berria bultzatzea du helburu eta herri plataforma den talde honek Arnaldo Otegiren askatasuna eskatzen du horregatik.
Honen arira euskal preso politiko guztien askatasuna ere eskatzen dugu.

Egin dezagun urratsa

2011/01/04

URTARRILEKO EGITARAUA PLAZA BELTZAN

Plaza Beltza kulturgunea

BARIKUA 7 19.00etan elkARTasun tailerraren aurkezpena. Artea eta sormenaren bidez, espetxeko hormen bestaldera, gure elkartasuna helarazteko ekimena. Astero.

JUEVES 13 a las 19.00 proyeccion del documental uruguayo “Memoria de una hija de Oshun”, contaremos con la presencia de la directora, Maria Torrellas.

EGUENA 20 19.30tan. Hitzaldia - eztabaida: “Datorkigun polizia”, euskal poliziaren bilakaera eta gizartearen militarizazioa.

Literatura tailerra, kontsumo taldea eta josteko eta arropa konpontzeko txokoa martxan daude, informa zaitez eta parte hartu!