Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2011/02/28

INAUTERIAK MARTXOAK 5

 
Zapatuan INAUTERIAK ospatuko ditugu!!!! Ugeragako polikiroldegian bazkaria egongo da 15:00retatik aurrera eta ondoren inauteri pasarela, jaia, joku, froga eta sorpresak egongo dira...
19.00tan kontzertua : Herrikadak
Ondoren Larrabasterratik Sopelara kalejiran igoko gara musikarekin.
ANIMA ZAITEZTE!!

GARRANTZITSUA! Bazkarirako tiketak aurretik erosi beharko dira: 5 eurotan salgai egongo dira Plaza Beltza Kulturgunean (17:30/ 20:30).

2011/02/23

INAUTERIAK HURRENGO ASTEAN!

Martxoak 5ean, zapatua, inauteriak ospatuko ditugu! Pasaden urtean bezala, inauterietako bazkaria egongo da eta TIKETAK PLAZA BELTZA KULTURGUNEAN egongo dira salgai 5€tan. Programazioa eguerdian hasiko da esandako bazkariarekin eta ondoren Mozorro Pasarela burutuko dugu froga eta sari ezberdinekin.
19:00rak aldera Kalejiran jeitsiko gara Sekeko Gaztetxera Kontzertuez gozatzeko: Dementzia + Sorpresak!

Bazkarira etortzeko eros ezazue tiketa aurretik mesedez; Gogoratu Plaza Beltza Kulturgunean (17:30/20:30) 5 eurotan salgai!

2011/02/21

Argazkigintza Tailerra asteburuan

Asteburu honetan oinarrizko argazkigintza tailerra burutuko dugu Sekeko Gaztetxean.
Ordutegia: 10:00/ 14:00 Zapatuan eta domekan. Ondo legoke norberaren kamera eramatea baina ez da guztiz beharrezkoa.
Etortzeko asmoa badaukazue, idatz iezaiguzue gure helbide elektronikora sopelakoga@gmail.com eta gaian argazkigintza tailerra jar ezazue.

2011/02/17

Torturaren aurkako eguna

Domekan Zinemaldia

 Domeka honetan zinemaldia dekogu 18:30etan. Plaza Beltza kulturguneak aukeratutako filma izango da oraingoan: HUNGER.
Hunger 1981an Ipar Irlandako Long Kesh espetxean hamar preso errepublikanoek hil arte burutu zuten gose grebaren inguruko filma da. 2008an Cannesko zinemaldian Urrezko Kamera saria jaso zuen Un Certain Regard sailean; Donostiako zinemaldian ere eskeini zen Zabaltegi-Perlak sailean. Jatorrizko bertsioa euskarazko azpidatziekin eman zuten bertan.
 Bobby Sands(Michael Fassbender) da filmaren figura zentrala. Berak gidatu zuen preso errepublikanoen estatus politikoaren aldeko gose greba, eta horren ondorioz hil zen 1981ko maiatzaren 5ean. Filmak Sands hil aurreko sei asteak hartzen ditu, kartzelarien jazarpena, borrokan diharduten presoen egoera,IRAk kartzelarien aurkako ekintzak eta heriotzaren arteko gose greba azaltzeko. 90 minutuko iraupena dauka eta ikustea merezi duen filme horietako bat da.
Pelikularen ostean ohi bezala hanburgesa gozoak afaltzeko aukera egongo da.

2011/02/15

Bariku honetan..... ANTZERKIA

Bariku honetan, 21:00etan, antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu Sekeko Gaztetxean. 
YONUNKA konpainia gazteak AMBICIÓN deituriko lana erakustera dator gurera. Aktoreak hiru izango dira: Olatz Ganboa, Aitor Borobia eta Alex Ygartua. Eta antzerkia gazteleraz burutuko dute, 45 minutuko iraupena izango duelarik. 
Animatu zaitezte eta etorri sormen gazteaz gozatzera!!

2011/02/14

ARGAZKIGINTZA TAILERRA

Hurrengo astean, argazkigintza tailerra eskeiniko dugu Sekeko Gaztetxean. Zapatu eta domeka goizean burutuko da, eta argazki kamera ekartzea beharrezkoa izango da. Astean zehar informazio gehiago publikatuko dugu tailerraren inguruan, eta etortzeko asmoa baduzu, idatz iezaiguzu posta elektronikora:
sopelakoga@gmail.com (gaian argazkigintza jarri)
ANIMATU ZAITEZTE!!!

2011/02/09

Domekan kontzertua: Josu Bergara

Domeka honetan kontzertua izango dugu Sekeko Gaztetxean 20:00retatik aurrera. Josu Bergara kantautorea gurera dator bere lana aurkeztera. Horrez gain, domekero bezala, hanburgesa gozoak jateko aukera ere izango duzue. Animatu zaitezte! Eta domeketaz gozatu!

2011/02/07

Algortako Gazte Asanbladaren komunikatua










Algortako Gazte Asanblada: "Jarrera biolento, bortitz, probokatzaile, errespetugabeko edo sexistarik ez dugu onartuko Txorimalo gaztetxean"
Algortako Gazte Asanbladak (AGA), pasa den zapatuan (urtarrilak 29) izandako istilu larriak direla eta, ondoko agiria plazaratzea erabaki du. Argi utzi nahi dugu Txorimalo gaztetxea gazteok gazteontzat gestionatutako espazioa dela, gazte askoren esfortzuari eta auzokideek herriko gazteen beharren aurrean duten jarrerari esker aurrera doana. Hau esanda, gaztetxean eskaintzen diren ekintzak aurrera eramateko beharrezkoa ikusten dugu gutxieneko errespetu maila bat mantentzea, bai aipatutako ekintzan parte hartzen dutenekin, bai auzokideekin. Beraz, ez dira bateragarriak izango gaztetxe barruan jarrera biolento, bortitz, probokatzaile, errespetugabeko edo sexistarik.
Edonork horrelako jarreraren bat mantenduko balu, Algortako Gazte Asanbladak ondoko neurriak hartuko lituzke:
1.- Berehalako kanporaketa gaztetxetik.

2.- Gaztetxean antolatzen diren ekintza eta jaialdietan parte hartzeko debekua.

3.- Algorta eta Portu Zaharreko jaietan AGAk antolatzen dituen txosnetan zerbitzatua izateko ukapena.

 
Amaitzeko, gazte guztion inplikazioa eskatzen dugu urtarrilaren 29an izandako antzeko istiluak saihesteko; eta gogoratzen dizuegu Txorimalo gaztetxeko ateak zabalik izango dituzuela asteazkenean, 19:30ean.

Algortako Gazte Asanblada (AGA)

2011/02/02

ASTEBURUA HONETAN...

ZAPATUAN KONTZERTUAK

Uribarritik datoz LOPUTOPEOR eta USTELAK  taldeak Sekeko Gaztetxean jotzeko. Zapatuan 21:00etan (puntualtasuna!). Sarrera dohainik.


DOMEKA BEROA

Domeka honetan zinemaldia dago: DONNIE DARKO (2001) filma ikusgai egondo da Sopelako mutil mazatuak kuadrilaren eskutik. Filmak 113 minutuko iraupena dauka.
Ondoren hanburgesak eta musika! Domekero bezala.











Donnie Darko filmaren irudia

2011/02/01

OTSAILA SEKEKO GAZTETXEAN

Hemen duzue Sekeko Gaztetxearen otsaileko programazioa:

OTSAILAK 5, ZAPATUA
KONTZERTUAK 21:00etatik aurrera
LOPUTOPEOR (punk) eta USTELAK (rock & roll/punk)

OTSAILAK 6, DOMEKA
18:30etan ZINEMALDIA (Sopelako kuadrila batek aukeratua)
DOMEKA BEROA: HANBURGESAK, MUSIKA, GIROA..

OTSAILAK 13, DOMEKA
20:00etan KONTZERTUA Josu Bergara Kantautorea
DOMEKA BEROA: HANBURGESAK MUSIKA, GIROA...

OTSAILAK 18, BARIKUA
19:30etan ANTZERKIA

OTSAILAK 20, DOMEKA
18:30etan ZINEMALDIA: HUNGER (2008, Irlanda)
(Filma Plaza Beltza Kulturguneak aukeratua)
DOMEKA BEROA: HANBURGESAK,MUSIKA,GIROA...

OTSAILAK 27, DOMEKA
DOMEKA BEROA: HANBURGESAK, MUSIKA, GIROA...

TAILERRAK:
-OTSAILAK 26 eta 27 ARGAZKIGINTZA TAILERRA (GOIZEAN)
-ASTELEHENERO 20:00etan ALBOKA
-EGUAZTENERO 18:00etan TXALAPARTA