Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2011/03/31

Ongi etorri Iontxu!

http://www.flickr.com/photos/www_ukberri_net/5214414269/
 Pasaden martitzenean Ion etxegarai kalera urten zan.

Iontxu 2010ko azaroaren 25ean atxilotu zuten Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aurrean agertzera zihoanean. 2002. urtean Algortan kutxazain bat erretzea leporatu eta espetxera bidali zuten. Harrez gero Soto del Realen eduki dute da preso.

2011/03/29

Korrika 2011

2011/03/26

Proiektu txikitzailen kontrako martxa

“Bizkaia benetan maite” Koordinadorak auzo elkarte, talde  ekologista  eta herritar guztiak orohar gonbidatzen ditu Bizkaiaren defentsan abiatuko den martxa erreibindikatiboan parte har dezaten,eta gizarte eta ingurumen ikuspegietatik bideragarria eta orekatua den Bizkaiaren alde prestatu dugun  adierazpenarekin bat egitea. 

Martxak bi fase izango ditu:
1. FASEA. MARTXOAK 26. BBMren aurkezpena Armintzan
11:00etan. Txalaparta eta bertsolariak
11:30etan. Prentsaurrekoa
12:00etan. Basordara Martxa eta Zentralaren inguruko hitzaldia 
14:00etan. Batukada eta Musika taldea
14:30etan. Pintxoak
2. FASEA. APIRILAK 2-3. Plentzia-MuskiMartxa
Apirilak 2: Plentzia-Santurzi
Apirilak 3: Santurtzi-Muskiz

Sekeko gaztetxeko 1.urteurrena

Sekeko gaztetxearen 1.urteurrenarako bazkariaren txartelak salgai daude jada: Plaza Beltza kulturgunean (17:30-20:30), Herriko tabernan eta Sekeko gaztetxean, 8 eurotan. Kopurua mugatua da, beraz lehenbailehen eros itzazuez.

Autogestioa eta borroka!

Ihauteriak 2011 ko argazki batzuk

2011/03/22

Poker txapelketa barikuan

Bariku honetan 17:00etatik aurrera poker txapelketa burutuko da Sekeko Gaztetxean. Apuntatzeko aurretik gure emailera zuen izen-abizena bidali beharko dozue eta egunean bertan 3 euro ordaindu. Dirua irabazlearentzako saria erosteko erabiliko da.
sopelakoga@gmail.com

2011/03/16

Martxo antifaxista aurrera doa

Martxoak 17 eguena: 
19.00etan plaza beltza kulturgunean, oroimen historikoari buruzko hitzaldia, AHAZTUAK 1936-1977 (Estatu kolpea, errepresio eta frankismoagatik kaltetuak) taldeko kide den Martxelo Alvarezek eskeinia.

Martxoak 19 zapatua:
9.30etan  ibilaldia, udaletxe plazatik abiatuta, Urdulizeko santa mariñerarte, guda zibilan eraikitako burnizko gerrikoaren aztarnen bila. Herriko historia ezagutzen. (goiko argazkian burnizko gerrikoa zenaren irudia)

Martxoak 20 domeka:

18.30etan Sekeko gaztetxean, "ANTIFA. Cazadores de skins" dokumentalaren proiekzioa

2011/03/15

GAZTEOK KALE GORRIAN BIZITZERA BEHARTUAK

Sopelako udalaren etxebizitza politika guztiz elitista dela argi dago. Luxuzko etxeak baino ez dituzte eraikitzen eta aurreikusita dauden babes ofizialeko etxebizitza guztietatik bat ere ez da alokairurako izango. Non biziko gara? GUre soldata txikiekin, zelan ordainduko dugu  1000 euroko alokairua?
Herrian 800 etxe inguru daude hutsik eta udaletik ez zaie irtenbiderik ematen edo hauen alokairua sustatzen...
Eraiki, eraiki eta eraiki baino ez dute egiten, gune berdeak porlanarekin betez... Eta biztanleen benetazko beharrei erantzun barik. Hau Marbella dela uste al dute?
Sopela garestiegia bihurtu dute sopeloztarrentzat!
Kale gorrian bizitzera kondenatu gaituzte!

2011/03/12

Aste antifaxista

 
 Gaur Sopelan:
18:00etan gure herriko kaleetatik ikur faxistak kentzeko deialdia, udaletxe plazatik abiatuta.
20:00etan R.A.C. musikaren inguruko berbaldia eta erakusketa, cable street beat kolektiboak eskeinia, Sekeko gaztetxean.
23:00etan ska jaia Maiakovsky DJ eta Upstart DJekin, Sekeko gaztetxean.