Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2011/04/27

Jai BRASILDARRA zapatu honetan!!

Rio de Janeiroko Fabelak
Zapatu honetan, apirilak 30, EGUN BRASILDARRA ospatuko dugu Sekeko Gaztetxean. 18:30etatik hasita, filmea ikusiko dugu Brasileko hiri nagusietan dauden fabelen inguruan; Brasil turistikotik at dagoen errealitate krudelaz hausnartzeko. Ondoren Pintxo eta edari brasildarrak egongo dira eta 21:00etatik aurrera bi kontzertu: Batuketaun (Asuatik) eta Mulambo (Tolosako Bonberenea Gaztetxetik)

2011/04/22

Domeka honetan: Sekeko ITXITA

Aste honetan ez da domeka berorik egongo. Jai eguna hartuko dugu, merezitako atsedenaz gozatzeko. Baina adi egon hurrengo egunetan ekimenez beteta egongo dala Sekeko Gaztetxea. Esate baterako, Apirilaren 30ean Brasildar eguna ospatuko dugu, filme, bertoko janari eta kontzertuekin. Aurrerago honen informazio zehatzagoa izango duzue!
Sekeko martxan! Aurrera goaz!

2011/04/19

Ikastetxeetan ere AHTri Desobeditu!

MUGITU! EGUNA:

Maiatzaren 5ean “Mugitu! Eguna” egingo da Euskal Herriko hainbat ikastetxeetan, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) auzian desobendientzia zibila bultzatu asmoz diharduen Mugitu! Mugimenduak “Ikastetxeetan ere AHTri desobeditu!” lelopean deituta. Hori dela eta, maiatzaren 5ean ikastordu bateko paroa egiteko eta egun horren harira antolatuko diren ekintza desberdinetan partehartzeko dei egiten die ikasle guztiei Mugitu! Mugimenduak. Helburu hori aurrean, Mugitu!Mugimendua hainbat ikasle talderekin elkarlanean ari da; eta “Mugitu! Eguna” ikastetxe guztietara zabaltzeko asmoz eskura dagoen materiala jaso dezaten, ikasle guztiei gurekin harremanetan jartzeko gonbitea egiten diegu, honako helbidearen bidez: mugituaht@gmail.com


Maiatzaren 5ean hezkuntzatik ere AHTri desobedituz egitasmo txikitzaile hori gelditzera goaz! Heldu da garaia ikastetxeetatik ere AHTren aurka gaudela aldarrikatzeko. Gure heziketarako dirua proiektu txikitzaileetara bideratua izatea ez dugula nahi ozen zabaltzeko.

Maiatzaren 5ean ikastetxeetan AHTri desobedientzia egingo diogu, berau eraikitzeak suposatzen dituen kalteak izugarriak direlako, gure sustraia eta etorkizuna den amalurra guztiz suntsitzen duelako. Baina ez horregatik bakarrik, AHT ez da amalurra hondatuko duen proiektu bat soilik, dakarren bizi eredu kapitalista, xahutzailea eta sostengaitza ere zalantzan jarri behar dela uste baitugu. Horregatik, derrigorrezkoa ikusten dugu AHTren lanak geldiaraztea eta egungo garraio eta gizarte ereduan aldaketak lortzeko eztabaida sortzea.

Krisiaren aitzakipean, hezkuntzan itzelezko murrizketak egiten dihardute, gure eskubidea eta oinarrizko beharra den irakaskuntzatik dirua kenduz: orderzkapenak urrituz, bitarteko material eta pertsonala mugatuz, hezkuntza bereziko baliabideak ebakiz… Hezkuntza beharrak ase gabe gelditzen diren bitartean gutxi batzuen aberastasunerako AHT bezalako proiektu txikitzaileetan milaka milioi euro xahutzen dituzte.

Hezkuntza da herrien etorkizuna; herri baten kultura eta jakintza herritarren artean zabaltzea herri horren onurarako bidea da. Herritar orok dugu hezkuntza duin bat jasotzeko eskubidea eta hezkuntza sistema publiko duin bat eskeintzeak, etorkizuneko gizartean elkarbizitza hobeago bat eta gizarte redu justuago bat izatea ahalbideratuko digu. Gobernuaren helburua, ordea, hezkuntza beharrei erantzuna emateko baliabideak sortu ordez, aberastasuna beraien eskuetan metatzea, sektore publikoa desegitea, oinarrizko zerbitzuak etengabe pribatizatzea eta gizarte eskubideen esparrua murriztea besterik ez dela ikusi ahal izan dugu.

Amalurra birrinduta eta hezkuntza duin bat gabe ez dugu etorkizunik! Horregatik nahiago dugu gauzak astiro eta ondo egin eta ez abiadura bizian dena txikituz, hala irakatsi baitigute.
Hezkuntzatik beharrezkoa ikusten dugu basakeria izugarri honen aurrean erantzuna ematea.

Horregatik denagatik, maiatzaren 5ean irakaskuntzan ere AHTri desobedituz ikastordu bateko paroa eta ekintza desberdinak burutuko dira Euskal Herriko hainbat ikastetxeetan.

Mugitu! Mugimendua (M!M)
http://mugitu.blogspot.com/

URTEURRENAREN ARGAZKI BATZUK

2011/04/14

ZORIONAK SEKEKO GAZTETXEA !!

Zapatuan, apirilak 9, Gazte Asanblada Sopeloztarretik Sekeko Gaztetxeko lehen urteurrena ospatu gendun. Ekintza ugari antolatu genduzan eta ospakizuna goizetik gaueraino luzatu egin zan. Umeentzako jolasak, herri kirolak, bazkaria, antzerkia, kontzertuak, batukada, …


Oiartzuna gara abestia deskargatzeko sakatu hemen

Ekitaldi berezia ere burutu gendun, urte luze honetan gaztetxean zein kalean jorratu doguzan dinamika guztiak ezagutzera emateko.


Ekitaldiko testu eta bideoak:

"Urte bat, 365 egun eta hamaika amets.

Pasaden urteko neguan hutsik eta zaharkitua zegoen baserri bat okupatu genuen. Hilabete batzuetan gogor lan egin ondoren, etxearen ateak zabaldu genituen, eta Sekeko Gaztetxe koloretsuaren aurkezpena egin genuen. Hilda zegoen tokia berpiztea eta martxan jartzea zen gure helburua.

Musika, antzerkia, tailerrak, ikastaroak, jaiak, hitzaldiak, zinema edota eztabaidak. Ekintza guzti hauek, gure irudimena eta nahien ondorio izan dira, eta gaztetxearen proiektua egi bihurtu dute. Guztiak, autogestioan oinarrituak eta baita pribatizaturik dagoen aisialditik at ere. Hau da, Gazteok gazteontzat eginak.

Esan beharra dago, pertsona askok parte hartu dutela Gaztetxean, haien ekarpen, burutazio, lana edo soilik presentziarekin. Eta pertsona hauek, gune autogestionatu, asanbleario eta jerarkiarik gabekoan, modu batez edo bestez parte hartzean, gizarte ereduaren aldaketarekin amesten dugunekin bat egin dute.

Gazteria aktibatu nahi dugu, bildu eta antolatu, kritikotasunaren irizpidea jarraituz beti. Eta horregatik, gazte asanblada sopeloztarretik antolatzen diren ekimen guztiak partehartzaileak dira, hurrengo irudietan ikusiko dugun moduan."



"Gazte asanblada sopeloztarretik Gaztetxearen beharra ikusi dugu beti. Eta hau lortzeko egin dugun bidean, udaletxearen aldetik oztopoak topatu ditugu etengabe, kolpe gogorrak izan diren desalojoak jasan ditugu eta beste zailtasun asko eta asko aurkitu ditugu.

Udaletxearen aldetik inoz ez da egon gazteon aisialdi eta garapenerako leku bat sortzeko nahia, eta are gutxiago gazteok autogestionatutako lekua sustatzeko borondatea.

''Gaztelekua'' deritzotena, asmatu dute. 13 eta 18 urte bitartekoentzat zuzendua dagoen esparrua da hau, baina hasteko, ez du gazteriaren kolektiboa barru hartzen eta ez ditu gazteen beharrak asetzen. Kontrolatuak, menpekoak, iniziatibarik gabekoak eta konformaerrazak nahi gaituzte, eta Gaztelekuaren adarjotzea sortu dute udaletxearen irudi publikoa apaintzeko.

Baina Sekeko Gaztetxean gazteongan pentsatuz egindako dinamikak eramaten ditugu aurrera. Berritzaileak eta sortzaileak gara, eta bata bestearengandik ikasiz, aurrera eramaten ditugu asanbladan erabakitzen diren ekimen guztiak. Gure txikitasunetik, gizarte eredua aldatzen lagundu nahi dugu, beste Sopela bat merezi dugulako; Porlan eta lapur gutxiagorekin eta kolore berde eta gorri gehiagorekin.


Hurrengo irudietan azkenaldian jorratutako lan ildoa ikusgai izango duzue."






"Urte honetan zenbat ekimen eta gauza berri, zenbat aldaketa eta zenbat ikasi dogun. Eta aldi berean berdinak izaten jarraitzen dugu, gure lanean sinesten dugulako, barruan daramagulako herria defendatzeko grina eta garenaz harro gaudelako. Ez ditugu ahaztu nahi, Sopelako gaztetxe eta okupazio mugimenduan, gu baino lehenago ibili izan diren pertsona guztiak. Eurek ereindako hazi asko, guk bildu ditugu edo Izan zirelako gara.

Gure ametsa, Sopela herri aktiboa bihurtzea da. Gazteri kritikoa, jai partehartzaileak, ekimen herrikoiak, gure hizkuntzaren defentza, autogestioa, antolaketa asanblearioa... Ez dugu zuzendari edo buruzagirik behar horretarako, buruaskeak gara, eta prest gaude gure ideien alde borrokatzeko.

Lortutakoa gure baliabideekin eskuratu dugu ostopo ugari gainditu ondoren. Eta orain hemen gaude, Sekeko errota zenaren berpizkundea ospatzen, Sekeko Gaztetxearen 1. urteurrena ospatzen. Hilda zegoen baserria, kolore eta ekimenen bitartez esnatu dugu, baina gure lana ez da bertan geldituko bakarrik. Herrri osoan zehar zabaldu nahi ditugu gure ekimenak.

Gure kostalde eta gune berdeen defentza egingo dugu politika espekulatzaileari aurre eginez, euskal preso politikoentzako amnistia eskatuko dugu, jarrera homofobo eta xenofoen aurka joango gara, euskararen normalkuntzaren alde egingo dugu, aisialdiaren pribatizazioa gaitzetsiko dugu eta gazteok euki behar dugun etxebizitza eskubidearen alde lan egingo dugu beste borroka, ideia eta ekimen askoren artean.

Beraz, aurrera goaz, konbentzimendu osoz,eta herriaren alde borrokatu nahi duten guztiak gonbidatzen eta animatzen ditugu, euren ideien alde egitera, gizartearen aldaketa oinarritik abiatuta egiten delako; Norbanakoen matxinada behar da herri eraldaketa egi bihurtzeko.

Amata telebista, itzali interneta eta kontziente izan. Zer nolako herria nahi duzu?

Guk argi daukagu, erradikalak izango gara inposatzen diguten sistemaren kontra!

Beraz hausnarketa eginda dago eta proiektua aurkeztua. Mila esker!

Gora Sopelako Gazteria!

Gora Sekeko Gaztetxea!"

2011/04/13

Nahi ez zaituztegulako

Astelehena, apirilak 4, arratsaldeko 8:30ak inguru; Jon Etxegarai eta Gabi Basañez sopeloztarrei agurra emateko prest, Sopelako erdiguneko kale bat jendez gainezka zegoen. Hainbat hilabete "modu prebentiboan" kartzelan eman ondoren eta epaiketaren zain daudelarik, herriak zeuden. Baina ospakizuna arratsalde iluna bilakatu zen. Trajea bezain beltza eta kaskoa bezain gorria izan zen bertara hurbildutako ertzainen jarrera. Urduritasuna, tentsioa eta beldurra areagotuz haien esku-hartzearen ondorioak hurrengoak ditugu: hainbat zauritu, ospitalera joan behar izan zutenak, kolpatuak, mehatxuak, lau pertsona identifikatuak. Hori al da ongi etorri pribatu bati dagokion erantzun proportzionala?

Garaiak aldatuz doaz, jarrerak eta aurrera begira ditugun itxaropenak ere. Baina, badirudi zenbaitzuek hau zapuzteko agindu argiak dituztela. Sopelako Gernikako Akordioko sinatzaileok inolako indarkeriarik gabeko egoera nahi dugu. Horretarako, bermatuko dituen baldintzak errespetatuak izan daitezen exijituz. Modu horretan bakarrik lortuko baitugu normalizazio politikorako bidean aurrera egitea.

Sopelan ere ideologia politikoa aitzakiatzat hartuz mehatxatuak eta kolpatuak izateko arrisku argia dagoenez, gatazkaren konponbide demokratikoa aldarrikatzen dugu. Testuinguru horretan, apirilak 14, ostegunean burutuko den pleno eta manifestaziorako deialdia luzatzen diogu herritar orori: arratsaldeko zortzietan Sopelako udaletxeko plazan guztiok elkar gaitezen.

Bake bidean aterabide demokratikoa orain!



Ospa hemendik!

Desalojoaren aurkako manifestazioa Plentzian

 Plentziatik:

Orain dela hiru hilabete Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladak gaztetxe baten faltan eta beste bide batzuk jorratu ostean kristoko ermitaren atzeko aldean, Antolin Deuna Plazatxoan hain zuzen ere, kokatuta dagoen etxea okupatu genuen. Ongi bagenekien bidea ez zela erraza izango eta zaila izango zela ailegatzea etxeko jabeekin akordioetara ikusita jendartearen artean okupazioak daukan kriminalizazio maila. Beraz, burujabetasun osoz gure gain hartzen genuen okupazioak ekar zitekeen ondorio legalak.

Hiru hilabete motz baina luze hauetan ezegonkortasun legalak dakarren ondorioei aurre eginez Gaztetxean edo Gaztetxetik herrira hamaika ekimen antolatu ditugu. Besteak beste, feminismoaren inguruko tailerra, auzo lanak, jaiei begira koadrilak bertan batzartu dira, kantautorea, autodefentsa tailerra edo 3.inauteri tematikoak... Oztopoak oztopo eta gure akatsekin gazteok antolakuntzaz eta autogestioaz espazio bat aurrera eramateko gai garela erakutsi dugu.

Horretaz gain, Ermitatze Gaztetxea herrian hautsak harrotu ditu, hainbat izan dira entzundako iritziak, hainbat esparruetan sortutako eztabaidak, baita eragile politiko desberdinak guri adierazitako iritziak ere.

Arazo legalak oztopo, hurrengo apirilaren 14an Plentzia ta Gorlizko 7 gazte Getxoko epaitegian epaituko dituzte eta ziur aski horren ostean epaileak Ermitatze Gaztetxea desalojatzeko agindua eman dezake. Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladak desalajo arriskuaren aurrean hurrengo mobilizazio deiak zabaldu nahi ditu:
    • Apirilaren 14ean Ikasle geldialdi goizean Plentziako Institutuan eta ondoren Plentziako Udaletxearen aurrean kontzentrazioa.
    • Apirilaren 15an 19:30etan Desalojoaren aurkako Mani-Festa-Akzioa Pirulitik ( Metroz etorriz gero, zubiazuriaren bestaldetik hasiko da manifestazioa)

Bertan ikusiko garelakoan,
Desalojorik ez!!!
Gaztetxeaz Gazteok Zia Voga Herriari!!!

2011/04/11

Txorimalo Gaztetxearen 5.urteurrena

ZORIONAK TXORIMALO!

2011/04/09

Ondo pasa urteurrenean!

2011/04/06

Zipaioen matxinada!

2011/04/02

SEKEKO GAZTETXEAREN 1. URTEURRENEKO BAZKARIRAKO TXARTELAK SALGAI!!!

NON:
-PLAZA BELTZA KULTURGUNEAN
(Astelehenetik ostiralera 17:30 - 20:30)
-SEKEKO GAZTETXEAN
SALNEURRIA: 8€ 
EPEA: Apirilaren 7ra arte

ZURE TXARTELA ESKURATU, DANAK BUKATU BAINO LEHEN!!