Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2011/05/27

KUADRILEN EGUNA: EKAINAK 4

Aurtengo kuadrilen eguna, ekainaren 4an ospatuko dugu. Urtero bezala, bazkarirako txartelak aurretik erosi beharko dira: Gaztetxean edo Plaza Beltza Kulturgunean 6eurotan egongo dira salgai.
Horrelako eguna aurrera eramateko ezinbestekoa da protagonisten parte hartzea eta horregatik hurrengo martitzenean 20:00retan, (hilak 31) Kuadrilen Eguneko azken ukituak prestatzeko, asanblada egongo da Sekeko Gaztetxean eta sopelako gazte kuadrila guztiak gonbidatzen ditugu bertan parte hartzera.
Gora Sopelako Gazteria!!

2011/05/26

KUADRILEN ARTEKO ASANBLADA





 Martzoak 24ean kuadrilen arteko asanblada ospatu zan, 7 kuadrila parte hartu eben . Hau da akordatutakoa:

kuadrillen eguna ekainak 4.

Egitaraua:

 10:30 IBILALDIA:  Udaletxetik irten. Errepidetik Santa Mariñe---bunkerretan hitzaldia-----peñetara igo----menditik buelta-----gaztetxera. 

13:30 LUNTXA: Sekekon.
15.00 BAZKARIA: makarronada, solomo, dalkiak eta natilak.
16:30 JOLASAK
Eguna bukatzeko Batukada egongo da.

Tiketak: 6 euro, herrikoan, plaza beltzan eta gaztetxean salgai.


HURRENGO BATZARRA ASTEARTEAN 20:00etan GAZTETXEAN



2011/05/20

2011-V-21 [Gran Via-17:00]

Difunde/zabaldu!
GONBITEA
Gaur egun, edozein motatako kontzentrazio, aldarrikapen parodia zein herri bazkariak kalean burutzea, informatu, kartelak jarri edota margoketen bidez salatzea bezala, legez kanpoko ekintzak bihurtu dituzte. Gainera, geroz eta jende gehiago, edozein argudio iraultzailetik urrun dagoen pasibotasunean harrapaturik aurkitzen gara, errealitatetik ihes egin nahian etsipenean erortzen garelarik. Eguneroko errepresioaz izuturik, jazarpenen aurrean ezinean jausten gara, borrokatu ordez. Askatasunaz hitz egitea, kaleetan gure existentzia debekatzen duten bitartean eta egunkariak, irrati libreak edota publikazio alternatiboak isilarazten dituztenean, fartsa bat da! Irailean, Bilboko Udalak Espazio publikoaren ordenantza onartu izana, honen adibide garbia da, dagoeneko isunen bidez martxan jarri dutelarik.

Atera kalera eta pasibotasuna garaitu. Kalea guztiona den heinean, etengabe isilarazitako bozgorailua izan da. Salatu, opatu, oihukatu, dantzatu, gozatu eta gurea dena berreskuratu! Adierazpen askatasuna defenda dezagun! Kolektibo zein pertsona ezberdinei kalea gurea den gune herrikoia bihurtzeko gonbitea luzatzen dizuegu: Bertsolariak, musikariak, malabaristak, dantzariak, antzerkilariak, margolariak, kirolariak etab. Denetarik ekarri, ikurrak, kartelak, pegatinak, musika tresnak eta burutzen zaizuen guztia, izan gaitezen sortzaile eta zuzenak. Eta maiatzaren 21ean [larunbata] Bilbon [Gran Via], arratsaldeko 17:00etan elkar ikusten bagara? 
http://vbilbo.tk/

Sekeko itxita egongo da domeka honetan

Domeka honetan, maiatzak 22, Sekeko Gaztetxea itxita egongo da eta beraz ez da Domeka Berorik egingo.
Hurrengo astean berriro ekingo diogu Domeka Beroak egiteari eta beraz, maiatzaren 29an,  gure hanburgesa gozoez gozatzeko aukera izango duzue berriz ere.

2011/05/17

Maiatzeko egitaraua P.B.ko kulturgunean

- Maiatzak 19, 19.00etan, bideoforuma "Gheto 2009" dokumentalarekin.

- Maiatzak 26, 19.00etan
, hitzaldia "Palestina eta giza eskubideak". Hizlaria: Eneko Calle, Bakea eta duintasuna elkarteko kidea.

- Maiatzak 16tik 31ra
, "Welcome to palestina" erakusketa (astelehenetik barikura 17.30etatik 20.30etara).

2011/05/16

Sopeloztar guztiei;

Sopelan segurtasun arduradun den Josu Landaluze, azken aldi honetan, gazteriak merezi ez dituen oztopoak jartzen ibili da. Sopela parte-hartzaile bat lortu nahiez harrotzen den pertsona hau, inoiz ez da gazteongana hurbildu beraien interesak ezagutzeko. Guk, gazte asanblada moduan, berarengana joan behar izan ginen Sekeko Gaztetxearen 1. Urteurrena ospatzeko 22:00etararteko ordutegi baimena jaso genuenean. Zapatu baten urteurreneko ekimenak 22:00etan bukatu beharraren zergatia galdetu ostean, ordutegia 00.00etan finkatu zen 'bapatean'. Bere jarrera oso zorrotza eta itxia izan zen: Hau da dagoena, eta ez dago beste aukerarik.
Eta herritarrak entzuten dituela esaten du! Entzun bai, baina jaramon egin barik!
Gainera bere gobernu taldeak zentzu gabeko alternatibak eskeintzen ditu, Gazte Lekua hain zuzen ere.  13 eta 18 urte bitartekoentzat zuzenduta dagoen espazioa da, eta badirudi tarte horretatik kanpo daudenak, gazte izateko eskubiderik ez dutela. Gunea enpresa batek kudeatzen du, bere antolakuntzan gazteen esku-hartzea onartzen ez delarik, eta helburua argiak dauzka; Gazteak kontrolpean edukitzea eta PNV ren irudi publikoa apaintzea. 
Hau da Josu Landaluzek nahi duen herri parte-hartzailearen eredua, gazteri pasiboa eta isilarekin. Landaluzek ez du Gaztetxerik nahi herrian, Landaluzek ez du gazteon kritikotasuna piztuko duen gunerik bultzatuko, Landaluzek ez ditu gazteen beharrak eta arazoak asetu nahi, Landaluzek ez du gune autogestionaturik nahi, Landaluzek ez ditu gazteak entzungo... Baina Landaluze alkate izan nahi du.
Guk beste Sopela batean sinisten dugu, norbanakoen matxinadaren ondorioz sortuko dena, eta zu, zer nolako herria nahi duzu?

2011/05/09

Asteburupasa Bernedon! 13tik-15era


 
Irteera: Maiatzaren 13a, ostirala, Sopelatik, arratsaldeko 20.00ak inguruan.
 
Planing:
  • Barikua: gauez heldu, eta bertan afaldu . 
  • Zapatua: goizean, mendi-buelta San Tirso mendira (Toloñoko mendizerra). 1334 metro. (Arabar Mendialdea eta Arabar Errioxa banatzen ditu mendizerra honek).  Bazkaldu, kafe, kopa, reposo. Arratsaldean, Sorginetxeko Trikuharrira bisita (Elbillar herrian) eta poteoa Laguardian! Gauean: afaldu, eta gaubela.
  • Domeka:  Dormidotik bueltatxoa;Bernedon bazkaldu, jaso, eta buelta.

Eroan behar dan bakarra losakua da;

Joango zarienak bidali emaila sopelakoga@gmail.com .

2011/05/04

Domekan EGUNERO dokumentalaren aurkezpena

Domeka honetan, arratsaldeko 18:30etan EGUNERO dokumentalaren aurkezpena egingo dugu Sekeko Gaztetxean. Proiekzioaren ostean protagonistekin solasaldia ere egongo delarik.
"Zer hezkuntza eredu nahi dugu? Zein unibertsitate eredu?" 1990an galdera berdina egin zuten UPVko 97 irakasleak funtzionaritzari uko egin ziotenean, irakaslego propio bat sortu nahian. Baina kalerapenen arriskua, erbesteratzeak, atxiloketak, epaiketak, espetxeratzeak, isunak eta bahitura ekonomikoak irakasle gehienak sinatzera bultzatu zituen sindikatuen esanetara. Sinatu ez zuten horietako batzuk, gaur egun, 20 urte beranduago, UPVko kanpusean jarraitzen dute egunero pankarta baten atzean. Euskal Herri berezi honetan sortu den protestaldi iraunkorrenetariko bat dugu, UPVren historia errepresiboren testigantza.
Une honetan hiru gara UPVtik kaleratuta segitzen dugun irakasleak. 1992an izan ginen despidituak eta ordutik mantentzen gara egunero Leioako campuseko ate nagusian eta Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultateko atarian gure pankartari eutsiz.18 urte bete dira eskubide batzuen defentsan kaleratuta gaudela.

2011/05/02

Zapatu honetan: Okupazioa aurrera!

Jai Brasildarra eta tipo beltzak!!

Pasadan zapatuan, apirilaren 30, Sekeko gaztetxean Brasildar eguna ospatu genuen.  Hasikeran, Favelen inguruko pelikula bat jarri genuen, ondoren, hango gastronomia dastatzeko aukera izan genuen eta bukatzeko kontzertu batzuekin hasi ginen. Giroa paregabea zen. Jendea, caipirinha eskuan, dantzan, abesten eta giroaz gozatzen zebilen. Lehenengo kontzertua, Batuketaun taldeak eskainia, izugarrizko giroa sortu zuen, eta ordurako jendea soinu brasildarraz gozatzen jarraitzeko irrikan zegoen. Baina halako batean denek ezagutzen ditugun tipo beltzak bertara hurbildu ziren. Gazte asanbladako kideekin hitz egin ostean, argi utzi zuten handik aurrera beste “zaratarik” entzuten bazuten berriro han izango zirela. Holako mehatxuak  entzunda, kontzertua etetea erabaki genuen.  Giroa bat-batean izoztu egin zen. Baina Tolosatik eta Asuatik etorritako taldeek, barruan sortutako giroa berriro ere berotu zituen bertan geunden guztien arima.

Jai hauetan, kanpoko herrien kultura erakusteaz eta gozatzeaz gain, jendarteko harreman berriak sortzen dira, herrien arteko harremanak hain zuzen. Ta zein da beraien asmoa? Gure gauak gune alternatiboetatik at igarotzea, diskoteketan edo pub-etan sartuta musika komertzialaz nazkatuta, bertan aurki ditzazkegun edari garestiak ordainduz, eta zer esan bertan dauzen droga kopuru mordoaz?? Argi dago beraien mehatxuek gure existentziarekin akabatzeko intentzio inposatzailea gordetzen dutela.

Nazkatuta gaude urtez urte eta egunez egun udaletxeak jartzen dizkigun oztopoez. Jakin behar dute, Sopelako gazteria ezin izango dutela gelditu eta gure proiektua aurrera eramango dugula oztopo guztiak gainetik. Zapatuan bezala, ezin izango dute gure arima hotzitu gure ametsetan gehiegi sinesten dugulako. 

Gora SEKEKO GAZTETXEA! Aurrera gazte borroka!

Bihar danok kalera!