Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2011/06/29

EKUPILOTA TXAPELKETA FINALA

Lander/Iosu vs Ager/Oier


Finala sopelako frontoi handian jokatuko da,  bihar 21:00tan.

2011/06/27

Sopelako V. eskupilota txapelketa (semifinalak)

Martitzenan txupinazoa aurretik jokatuko dira semifinalak.

Lander/Iosu vs Jokin/Peru 19:00

Oier/Ager vs Ander/Ibai   19:30 

2011/06/26

Sopelako V. eskupilota txapelketa (laurdenak)

19:00 Ander/Ibai vs Masti/Ritxi

19:30 Jokin/Peru  vs Benito/Gorka

20:00 Txaber/Ugarte vs Oier/Ager

21:00 Josu/Lander vs Urtzi/Angel

Partido guztiak frontoi handian jokatuko dira .

2011/06/23

SAN JUAN GAUA SEKEKON

Gaur gaueko 21:30etatik aurrera Sanjuanadako sua piztuko dogu Sekeko Gaztetxean.
Ekainan, eguzkiaren gaina, argiaren hilabetea, 23an San Juan bezpera ospatzen da Euskal Herriko bazter guztietan. Festa honetan, ospatzen dena ez da santu baten bizitza baizik eta eguzkiaren aroaren etorrera, hau da udako solstizioa. Urteko egunik luzeena eguzkiari eskeintzen zaio eta suak eguzkiaren ikurra bihurtuz gaua argitzen du, gau majikoa izanez. Aintzina aintzinatik datorren ohitura dugu hau eta espiritu edo sorte txarra garbitzearekin ere erlazionatua egon da. 

ANIMATU ZAITEZTE!
SUA, TXOKOLATEA ETA GIRO PAREGABEA EGON DA!! 

Eskupilotako emaitzak

Iosu/lander vs Pelos/Eñaut 22-16

Urtzi/Angel vs Lier/Razkin 22-11

Ibai/Ander vs Gorka/Gaizka 22-11

Ritxi/Masti vs  Indar/Pitu 22- 10

Ager/Oier vs LandaluzeI/ LandaluzeII 22- 15

Paul/Gorka vs Ituarte/UgarteII 22-20

2011/06/22

Atzoko emaitzak

Txaber/Ugarte vs Lier/Razkin 22- 12

Oianko/Iñigo vs Jokin/Peru 9-22

Mikel/Lander vs Urtzi/Angel 19-22

Jokin/Peru vs Mazti/Ritxi 22-19

Jokin/Peru vs Peio/Urtzi 22-5

Oier/Ager vs Ionbi/Hodei 22- 14

19:30 aurrera partiduak egongo dira balean eta 20:00 aurrera frontoi handian.

2011/06/20

Sopelako V. Eskupilota txapelketa (emaitzak)

asteburuak utzitako emaitzak:

A TALDEA:

Lier/Razkin vs  Jogoba/Alex 3 -22

Txaber/Ugarte I vs Urtzi/Angel 22-17

B TALDEA:

Paul/Gorka vs Izagirre/Ibai 12-22

Ituarte/Ugarte II vs Benito/Gorka 3-22

C TALDEA:

Jokin/Peru vs Indar/Pitu 22-17

Jokin/Peru vs Peio/Urtzi 22- 5

Masti/ritxi vs Oianko/Iñigo 22-16

D TALDEA:

Ager/Oier vs Lander /Iosu 17 - 22

Landaluze I/Landaluze II vs Ion/ Hodei 22- 13 

Bihar ekainaren 21ean, martitzena, 18:00etatik aurrera partiduak egongo dira

2011/06/17

Sopelako V. Eskupilota txapelketa

 

Honela geratu dira taldeak :

Taldeak  ikusteko zakatu hemen 

A eta B taldeak baleako frontoian jolastuko dabe (ordutegia).

C eta D taldeak frotoi handian jolastuko dabe (ordutegia).

Sopelako V. Eskupilota txapelketa


 
Gogoekin dira aurten ere Sopela eta alboko herrietako eskupilota jokalariak. Sopela eta Larrabasterrako Txosna Batzordeak pasadan astean ireki zuen V.BINAKAKO ESKUPILOTA TXAPELKETAN apuntatzeko zerrenda eta jadanik apuntatu ahal ziren 20 bikoteak apuntatu dira. Taldeen zozketa, gaur Ostirala, Sekeko Gaztetxean, arratsaldeko 16:00etan egingo da. Partidak datorren astetik aurrera jokatuko dira Sopelako Frontoi handian.
  Apuntatu diren bikoteen izenak:

1- Ander Izagirre  eta Ibai baldelana
2- Gorka Magunazelaia eta  Gaizka Ibarzabal
3- Pello eta Urtzi
4- Lander eta Josu
5-Ager eta Oier
6-Benito eta Gorka ormaetxe
7-Eñaut eta Pelos
8-Iñigo eta Oianko
9- Jon Ituarte eta Josu Ugarte
10-Landaluze I eta Landaluze II
11- Gorka Amarika eta Paul Rivero
12- Urtzi Momitio eta Angel
13- Imanol Ugarte eta Txaber Rivero
14-Jokin eta Peru
15- Lier Arrugaeta eta  Iker Razkin
16-Indar eta Pitu
17- Jagoba Garrido eta  Alex
18- Mikel Carriendo eta Lander Mugarra
19-Masti eta Ritxi
20-Ion Bilbao eta Hodei

2011/06/16

Hitzaldia Plaza Beltza kulturgunean

Bariku honetan, arratsaldeko 19.00etan, Kolonbiako egungo egoera sozio politikoaren inguruko solasaldia izango da plaza beltzan. Horretarako, euskal herrian bizi den lagun kolonbiar bat egongo da gurekin.

2011/06/10

EKAINAK 11, ARRASATEN AHTren AURKAKO MANIFESTAZIO NAZIONALA

Tenemos argumentos para parar un tren, AHT gelditzera goaz!
AHT Gelditu! Elkarlanak, AHTaren aurkako talde eta erakundeen koordinadorak, datorren Ekainaren 11rako manifestazio nazionala antolatu du Arrasaten “tenemos argumentos para parar un tren, AHT gelditzera goaz!” lemapean. Manifestazio honen helburua AHTaren aurka dauden sektore sozial anitzen bilgunea izatea da: azpiegitura honen obrak gelditzearen, gizarteari erabakitzeko eskubidea itzultzearen eta, gaur egungo garraio eta lurralde antolaketa ereduaren inguruan eztabaida sozial zabal bat irekitzearen alde dauden sektore guztiak mobilizatzea.
Ihazko udan, diru faltaren ondorioz EAEn AHTaren obrek izan zuten geldialdiaren ondoren, gaur egun zenbait zatitan lanean dabiltza berriz, baina azpimarratzekoa da, lanek erritmo izugarri motela dutela. Gainera, “euskal Y” deiturikoaren zenbait zatitan ez dira obrak hasi, hiriburuetako sarrerak ez dira definitu eta ofizialki obrak inauguratu dituzten zati batzuetan, ez dira obrak hasi. Bestetik, adierazgarria da ere, azpiegitura honen obrak eragin dituzten salaketak, ingurumenaren aurkako ustezko delituengatik salaketak (Iurretako Orozketa auzoan), obren zarata dela eta auzokideen salaketak, aurrikusi gabeko sarraskien salaketak (Aramaioko bidearen asua), uraren harrapaketa irregularragatik salaketak,…
Nafarroako egoera bestelakoa da: obrak hasi gabe daude, eta Nafarroako Gobernuak dioenez uda honetan hastekoak dira. Horretarako, Castejon-Zuasti zatiko desjabetzak hasi dituzte, uda honetan obrak hasteko asmoz. Zentzu honetan zera salatu nahi dugu: lurjabe gehienek eta udalek ez dutela proiektuaren egoera ezagutzen, defentsagabezia larri bat sortuz; izan ere, ez dezagun ahaztu informazio falta proiektu honen ezaugarrietariko bat dela. Bestetik, gogoratu nahi dugu, nola Sustrai Fundazioak Entzutegi Nazionalean Castejon-Zuasti zatiko DIA-ren kaduzidadea salatu zuela, jhori dela eta, obra legalki hasteko Nafarroako Gobernuak DIA berri bat egin beharko luke.
Iparraldeko egoerari dagokionez, esan beharra dago, berriz ere LGV proiektuaren finantziazioaren inguruko eztabaida berpiztu dela; gogoratu dezagun gai honek eztabaida sutsua piztu zuela udal eta herritarrengan. Azpiegitura hau gainera, gaur egun, oraindik zehatz definitu gabe dago.

GAUR SKA GAUA!!

2011/06/07

KUADRILEN EGUNA 2011

Larunbatean, Kuadrilen Eguna ospatu gendun gazte Sopeloztarrek. Mendi martxa, bazkaria, jokuak, batukada, eguraldia bezala, egun koloretsua eta alaia atera zan. Egun arrakastatsua eta parte hartzailea. Udaletxe plazan 100 bat persona bildu ziren eta jokuetan 11 kuadrila lehiatu egin gendun.
Aurtengo irabazleak Zapexpo kuadrilakoak izan dira, zorionak Zapexpo, zorionak beste kuadrila guztioi, zorionak Sopela!!

BARIKUAN SKA MUSIKA

Bariku honetan 21:00etatik aurrera ska musikaz gozatzeko aukera izango dugu Sekeko Gaztetxean.
ROTABATOR taldearen kontzertua izango dugu hasteko, ska musika jotzen duen Uribe Kostako talde gaztea dugu hau, eta eskualdean ematen duten lehen emanaldia izango da barikukoa.
Kontzertuaren ostean ska pintxada egongo da dantzan jarraitzeko. Pintxada Cable Street Beat taldeak eskeiniko du.