Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2011/08/19

MANIFESTAZIOA GAZTETXEEN ALDE


PTPari ostikada emoteko akanpada

PTPren aurkako asanblada:
Ez dira hainbeste urte kandileak baleen oiloaz piztu behar zirenetik, ez eta arropa herriko labaderora eramaten zenetik,baina badirudi azken mendean mila urteko eboluzioa agortu nahi izan dugula. 

Beste persona asko bezala, nekatuta gaude bai gure bizitzaren norabidea bai inguruaren etorkizuna gutxi batzuen eskuetan egoteaz, eta lan egingo dugu, baita borroka egin ere, ohitura eta ogibide batzuk berreskuratuak izan daitezen.

Politikariek nahiz enpresaburuek, tradizionalistatzat jotzearen beldurrez, politika progre eta liberalak aukeratu dituzte… zer nolako etorkizuna utziko digute?

Bada, zuloz eta zorraz jositako sistema. Utz gaitzatela bakean; guk badakigu nola antolatu, ez baitugu ezer berririk asmatuko: nekazaritza, arrantza, eskulagintza, abelzaintza, e.a. izango dira gure sistemaren oinarriak eta asanblada herrikoiak horren ardatza.

Turismo eta zerbitzuak lehen bezala komplementuak baino ez dira izango, tortillari buelta eta bokadu eman behar diogu. 

Ezin hobeto datorkigu kapitalak pairatzen ari den krisialdia. Krisiak, aldaketa esan nahi du, onerako aldaketa hain zuzen, eta jakin badakigu amalurrarekiko oreka berrezkuratzea ez dela soilik zera ona, premiazkoa baizik.

Uribe Kostan zehar Lurralde Zatikako Planak 30.000 inguru etxebizitza aurreikusten ditu, eta bakarrik Getxon 8000-11000 bitarteko kopurua (getxoko Udalak 5000 bizitoki baino ez direla izango esan arren, gogora dezagun LZPa 16 urteko epeari eginda dagoela).

Gainera Udal honen jarrera salatu nahi dugu: Maidagango tren geltoki zaharra mantentzea aspaldituk aldarrikatu dute auzokideek, eta hori egin ordez Ibarbengoako metro geltoki berria egin dute, zelaien artean, Andra Mari auzoko nekazal eremuekin espekulatzeko asmoz. 

Horrexegatik, irailaren 8. 9, 10, eta 11n LZParen aurkako akanpada (akanPTPatada) antolatu dugu, geltoki horren parean.

Hala ere, ez dugu borroka hau Getxora mugatu nahi, Plentzi Sopela, Berango, Leioa eta abarreko HAPO espkulatzaileak gelditu beharko ditugu, baita Armintzako BIMEP eta Lamiakoko makroaraztegia ere, eta eskualdeko proiektu txikitzaile guztiak, UK nortasun eta bizirik gabeko megalopoli bihurtuta ez baduzue nahi, behintzat, Lemoiz bezalako borrokak ez baitira oroitzapen hutsak, baizik eta gertaera eredugarriak.

2011/08/08

DESALOJORIK EZ!!! ERMITATZE GAZTETXEA AURRERA!





Gaur goizean, jada ohiko egin zaizkigun berri latzak jaso ditugu berriro ere.

PLENTZIKO GAZTETXEA DESALOJATU EGIN DUTE!!

Herriko gazteen amets eta lanaren bilgune izan den Ermitatze Gaztetxea tapiaturik dago jada.

Honen aurrean, gaurko arratsaldeko 19.30etarako manifestazioa konbokatu da Plentziko pirulitik.
Entzun gaitzatela!

GAZTETXEAK DEFENDA DITZAGUN!! DESALOJORIK EZ!!!!!!!!

2011/08/01

Mexikoko buruzko hitzaldia

Abuztuaren 3a den asteazken honetan, Sopelako Sekeko Gaztetxean giro paregabeaz gozatzeko aukera izango dugu.
Arratsaldeko sei terdietatik aurrera, jaiotzez mexikarra den Juan Carlos hizlariaren eskutik, bertako errealitatearen berri izateko aukeraz gozatuko dugu.
Gainera denon hitz eta esperientziez aberastuta, egungo injustizia sozialaren
hausnarketa burutuko dugu.
Animatu eta parte hartu,
zuen zain egongo gara!!!
(Hitzaldia, gazteleraz izango da!)