Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2011/10/30

SOPELAKO GAZTEENTZAT!

Gazte Asanbladaren berri eduki gure badozu, etor zaitez azaroaren 4an Sekeko Gaztetxera eta bertan informazioa jasotzeko aukera izengo dozu, bitarteko barik.

Bertan aurtengo dinamikak azalduko direz, ekarpenak egin ahal izengo direzelarik.


Gainera, gogoan izan, eguaztenero 20:30etan asanbladan biltzen garela eta guztiz irekia dala edozein gai komentatzeko edota iraunkorki parte hartzeko.

Gora Sopelako gazteria!!

URTARRILAK 7 DANOK BILBORA!

2011/10/28

KONTZENTRAZIOA: EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!


AMNISTIA LORTU ARTE!!

2011/10/26

Zeinetan emango duzu izena?

Izena emateko sopelakoga@gmail.com helbidera zure izen-abizenak eta telefonoa bidali behar dituzu. Animatu zaitez!!

2011/10/25

Zapatuan URRIATRANS Sopelan

"Sistemak ez gaitu definitzen!" lelopean, larunbat honetan, urriak 29, transexualitatearen despatologizaziorako nazioarteko ekintza eguna egingo da Sopelan, Gaztehgam Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimenduaren ekimenez. Hain zuzen ere, hilaren 22an izan zen mundu mailan gutxiengo sexualak gaixo bezala tratatzearen aurkako jardunaldia. Gaztehgam-ek iragarri duen bezala, "bere garaian homosexualitatea egon zen bezala, gaur egun oraindik badaude eskuliburu psikiatriakoetan agertzen diren identitate sexualak, hala nola, transexualitatea.


GAZTE EHGAM kolektiboaren idatzia:
Trans Nortasuna Despatologizatzearen aldeko Nazioarteko Saretik, behin eta berriro egiten dugun moduan, geure nortasunaren psikiatrizazioa salatu nahi dugu. Genero edota nortasun sexualaren nahasketaren —TIG delakoaren— ondorio larriak ere salatu nahi ditugu. Eta, gainera, agerian jarri nahi dugu, indarrean dirauten mediku-prozeduren bidez, pertsona intersexualen aurka gauzatzen den bortizkeria.
Egun, transexualitatea nortasun sexuala zalantzan jartzen duen gaixotasuna da. Horrela ageri da CIE-10ean (Clasificación Internacional de Enfermedades de la Organización Mundial de la Salud) eta DSM-IV-Ran (Manual Diagnóstico y Estadístico de Enfermedades Mentales de la Asociación de Psiquiatría Norte-americana).
Medikuntzak eta Estatuak gaixoak garela esaten dutenean, begi bista dago geure bizitzeko erak haien bizitza-sistema zalantzan jartzen duela. Horregatik diogu, behin eta berriro, gu ez gaudela gaixorik, genero-ikuspegi bikoitza dagoela oker.
Beraz, Transexualitatea Despatologizatzearen aldeko Nazioarteko Saretik, ondoko hau eskatzen dugu:
  1. Ken dezatela transexualitatea buru-gaixotasunen sailkapenetik. Intersex-haurrei tratamendurik ez!
  2. Izena eta sexua aldatzeko lege eskubidea, inolako azterketa mediku edota psikologikorik egin gabe. Estatuak ez du gure izenen, gorputzen eta nortasunen gaineko eskumenik izan behar.
  3. Geure gorpuzkera aldatzeko eskubidea burokrazia, lege, politika edota traba ekonomikorik izan gabe. Ikuspegi mediku-psikiatriko zigortzailerik ez!
  4. Lan bermea eta horiek ziurtatzeko berezko politikak. Sexu lana eginez gero, osasun-egoera egokiak eta lana segurtasunez egiteko baliabideak eskatzen ditugu. Polizia-jazarpenarik ez!
  5. Herrialdera etortzen diren trans-etorkinen kasuan, bat-bateko babes politikoa eman diezaieten nahi dugu eta lege berdintasuna luza dakien.
Gogoan hartu, transfobia dela eta, izan diren jazarpen, eraso, hilketa eta suizidio guztiak. Sistema da horien guztien errudun. Isiltasuna konplizitatea delako.
Zurrunegia da gizon-emakume binomioaren ikuspegia. Aukera baztertzailea da, eta beraz, zalantzan jarri behar dena. Gu izateak, gu existitzeak zalantzan jartzen duelako binomio hori. Anitza eta aberatsa da errealitatea. Medikuntzak eta estatuak gaixoak garela esaten dutenean, begi bistan dago geure bizitzeko erak haien bizitza-sistema zalantzan jartzen duela. Horregatik diogu, behin eta berriro, geu ez gaudela gaixorik, genero ikuspegi bikoitza dagoela oker.
Gorpuzkera eta nortasun aniztasunaren alde! Transexualitatea ez da gaixotasuna!
Sistemak ez gaitu definitzen!!
Horren berri emateko eta errealitate hori ezagutarazteko eta eztabaida sortzeko xedearekin, nazioarteko ekintza eguna ospatuko dute Sopelako udaletxeko plazan, 18:30etik aurrera. Besteak beste, elkarretaratzea, erakusketa eta ekitaldia izango dira.

ERANDIOKO GAZTETXEA BERRESKURATU DUTE

Gaur, Erandioko gazteek, berriro okupatu egin dute hustutako eraikina gaztetxe proiektua aurrera ateratzeko asmoz.


2011/10/24

ESTATUTUA HILDA DAGO!

Inposatutako jai arrotz hau ez dogu ospatuko!

ERANDIOKO GAZTETXEA DESALOJATU DUTE

Erandioko udaltzainek, atzo okupatutako eraikina desalojatu egin dute. Badirudi, epai-agindurik ez zeukatela eta atea ostikadaz ireki egin dute. 20:00etan asanblada egongo da.

Uk berri

ERANDION ERAIKIN ZAHAR BAT OKUPATU DUTE

Oharra:

Duela 5 urte gazte asanblada martxan jarri genuen, gazte alorrean zeuden gabeziei erantzuna emateko. Urte hauetan gazteon artean zein herriko jendearekin sormena, herri kultura, elkartasuna, parte hartzea...etabar Sustatu ditugu, eta asko izan gara proiektura bildu garenak.

Gazteak gara: alaiak, errebeldeak, biziak, euskaldunak, aktiboak, sortzaileak gara. Eta elkarlanaren bitartez proiektu honek bizirik jarraituko du.

Azken garaian, gure ilusio eta ametsak herriari isladatu nahi izan dizkiogu hamaika dinamiken bitartez. Erandioko kaleetan laranja kolorea hedatuz gaztetxe baten beharra zegoela ozen oihukatu dugu.

Gaur arte gure proiektua mugatua egon da, gune propiorik ez baitugu izan. Udalak ez dio gure beharrei erantzunik eman eta honen aurrean erandioko gazteriak bere bidea aukeratu du, okupazioa!

Hauxe izan da gure hautua eta hemen gaude!!! Guztion artean eraiki eta gazteok gestionatuko dugu gaztetxea!

Hau da gure gaztetxea! Hau da gure oraina eta etorkizuna! Hau da herriko gazteon momentua!

Berpiztu genuen herriaren ametsak egi bihurtzeko unea heldu da, ilusioz beteak gaude! Goazen ba kale gris honetako txoko guztiak mila kolorez buztitzera!

GORA ERANDIOKO GAZTERIA!!!!!!

GORA ERANDIOKO GAZTETXEA!!!!




Gaztetxea, okupatutako eta autokudeatutako topagunea da, bertan parte hartzen duten pertsonen esperientziaz eta langile jarreraz aurrera eramana, errespetuzko elkarbizitza eredu baten oinarrituta, non eta erabakiak gaztetxearen proiektuan lan egiten dutenen arteko asanbladan hartzen direnak. Gure bizitza askatzen duten alternatiba kultural, sozial, politiko eta kolektiboak garatzen dituen gune askea da.

2011/10/23

EL CORREOK BERE IRAGANA EZKUTATZEN DAU



2011/10/20

SALAKETA MASIBOA

Pasadan iraileko 21, 22, 23 eta 24 egunetan, Kukutza III gaztetxearen hustuketa eta eraisketa salatzeko herri mobilizazioen harira gertatu ziren poliziaren jarduerak eta erasoek, 67 pertsonen atxiloketa eta 100 zauritu baino gehiago gauzatu zituzten Errekalden eta Bilboko beste lekutan, haien artean masailhezurra apurtuta zuen neska bat, metakarpioa apurtu zuen beste bat edo hirugarren baten tinpanoaren zulaketa, adibidez.

Poliziaren jarduera bortitza eta profesionaltasun txikikoa izan zela uste dugu eta Errekaldeko auzoarentzat setio egoera suposatu zuen ordu askotan. Ertzainak Errekaldeko O.Z.an sartu ziren atxiloketak burutzeko, auzoko merkatari batzuen jabego pribatua ostikoka apurtu eta auzokide askori mehatxuka eta irainka zuzendu ziren. Ez dugu nahi horrelako jarrerak zigortu gabe geratzea, horregatik jasan dituzten pertsona guztiak gonbidatu nahi ditugu era baten edo bestean poliziaren bortizkeria salatzera eta haien eskura jarri gara prozesu honetan laguntzeko eta aholkua emateko.

Salaketa judiziala funtzeskoa dela ulertzen dugu eta horregatik horrelako tratuak jasan dituztenei Bilboko Zaintzako Epaitegira joatea eskatu diegu, eskuan testigantzak, medikuaren parteak eta zaurien lekuko izan daitezkeen dokumentu zein pertsonak eramaten dituztelarik, behin epaitegian dagokion salaketa jartzeko. Egoera hauek kolektiboki egin nahi ditugunez, deialdi publikoa egiten dugu pertsona guzti hauekZAINTZAKO EPAITEGIKO ATERA(Ibañez de Bilbao 3. /K), joan daitezen HURRENGO 2011ko URRIAREN 21a GOIZEKO 10,30tan, behin han, SALAKETA GUZTIAK BATERA SARTU eta ekintzen autore diren ertzain hoiei ardura penalak eskatzeko. Ostean ardura geihago eskatuko genizkieke beraien mando polizial eta politikoei.

Han ikusiko dugulakoan...¡BORTIZKERI POLIZIALIK EZ!

Kukutzako Asanblada.
Salhaketa (Presoen aldeko elkartea)



2011/10/18

KURTSO BARRIA SEKEKO GAZTETXEAN

Aurten ere, ikastaro desberdinak egongo dira Sekeko Gaztetxean.

Sukaldeko kontuak gustetan bajatzu, Azaroaren 1ean hasita, hileko lehenengo eta hirugarren martitzenean, 19:00etatik 21:00etara sukaldaritza barazkijalea ikasteko aukera izengo dozu. Eta eguaztenero, pasaden kurtsoan bezalaxe, txalaparta ikastaroa egongo da, 18:00etatik 19:30etara.

Anima zaitezte!

Ikastaroetan apuntatzeko: sopelakoga@gmail.com
Bidali izen-abizenak eta telefonoa.


2011/10/13

HITZALDIA:ZER DIRA KONTSUMO TALDEAK?

Biher, barikua, Plaza Beltza kulturgunean, "Zer dira kontsumo taldeak?" berbaldia burutuko da. Beraz, elikadura-subirotasuna zer den jakin gura badozu , gerturatu zaitez Larrabasterrako kulturgunera eta EHNEren eskutik  informaziñoa jasotzeko aukera izango dozu. 


Ganera, bigarren kontsumo taldea osatzen dabil eta horren ardura hartu duten nekazariak bertan egongo dira, talde berriaren egoera azaltzeko. Itxaron-zerrendan apuntatuta dauden familiak, baserritarrekaz egotea eta gauzak antolatzen joatea da asmoa.



2011/10/12

URRIAK 12....




2011/10/11

Urriaren 12an ez dogu zer ospatzerik!


Espainiak inposaketa eta ezarpena suposatu zuen mendeetan zehar Ameriketako herrientzat eta Espainiak gaur egun inposaketa eta hondamena suposatzen du gure herriarentzat .

Espainiar egitasmoa, gainbeheran doa eta gainbeheran eramaten gaitu gu ere, lotuta gaudelako, erabakitzeko aukerarik ez dugulako. Burbuilak, hazkunde ergela, handikeria, ustelkeria, joera eta akats horien guzien fakturak datoz orain, eta guk ere ordaindu beharko ditugu, nahiz eta guk ez ditugun erabaki horiek hartu, nahiz eta erabaki horiek gu aintzat hartu gabe hartu diren.

Oso larria da egoera eta ezin dugu geldirik egon. Gure herriaren etorkizuna arriskuan jartzen ari dira, gainbeheran doan egitasmo bati kateatuta gaude. Ezin dugu onartu gure geroaren hipotekatze hau!

Gauzak honela, argi dago Espainiaren menpe ez dagoela irteerarik. Argi dago, estaturik gabeko herriek, eskuak lotuta dituztela krisiaren aurrean. Geure bidea hartu ahal izateko, gure ekonomia babesteko, gure erabakiak hartu ahal izateko, beste inoren menpe ez joateko, gidaritza hartu eta amildegira doan bidea baztertuz gure garapenarena hartu behar dugu, independentziarako bidea. (independentistak)

2011/10/06

ZORIONAK ITZUBALTZETA!!!




BADATOR,BADATOR....IITZUBALTZETA GAZTETXEAREN VII.URTEURRENA!!
                       7 URTEZ KOLOREZ ALDARRIKATZEN!!!

IItzubaltzeta Gaztetxearen VII.Urteurrena dela eta, hainbat ekintza burutuko dira, herriak merezi duen moduan ospatzeko...!!!
TXUPINAZOA,BIDEOPROIEKZIOA+LABURMETRAIAK,PING-PONG+IGEL+MUS+PARTXIS TXAPELKETAK,MAHAI INGURUA,ANTZERKIA,
EUSKAL DANTZAK,BATUKADA,TRIKIPOTEOA,KONTZERTUAK....
eta hainbat gauza gehiago!!! Gaztetxean zein herrian burutuko dira....
Itzubaltzetako gazte asanbladak  OSPATZERA GONBIDATZEN ZAITUZTETE!!!

Oroimen historikoa Plaza Beltzan

Plaza Beltza Kulturgunea bere egitarau berriarekin dator, eta oraingoan oroimen historikoa landuko dute erakusketa eta hitzaldien bitartez.


OROIMENA, EGIA, JUSTIZIA
Urriaren 3tik 15arte 

“1976 grebatik sarraskira” Gasteizko martxoak 3ko sarraskiaren inguruko erakusketa. Astelehenetik barikura 17.30etatik 20.00etara.


Urriak 11,  19.00etan
Oroimena bizirik dirau. Martxoak 3 elkarteko kideekin hitzaldia. 


Urriak 19, 19.00etan
Hitzaldia: Egia, justizia,erreparazioa. Euskal herriko egiaren batzordea. Lau  haizetara gogoan elkartearen eskutik. 


2011/10/03

GAZTETXEAK GARA!!!


 kukutzal luzaturiko mezua:

Datorren URRIAREN 8a,arratsaldeko 6 etan, larunbata,Bilboko kaleak hartuko ditugu GAZTETXEA GARA! lelopean; MANIFESTAZIO INTERNAZIONALA burutuko dugu KUKUTZAren alde

Gaztetxeak beharrezkoak dira, bai Errekalden, Euskal Herrian eta Mundu osoan. Gaztetxeak mundua eraldatzeko tresna dira, antolatzen ikasteko lekuak, bizitzen ikasteko lekuak, borrokatzen ikasteko guneak. Mundu madarikatu hau aldatu behar dugu, buelta eman behar diogu egoera honi, eta bide horretan, gaztetxeek ezinbesteko funtzioa bat betetzen dute.hau da zure tokia! hau da gure momentua!!!!