Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2011/11/29

PLAZA BELTZA KULTURGUNEKO AGENDA



Hau da abendurako dagoena Plaza Beltza kulturgunean:


LIBURU AURKEZPENA:
Historia del abertzalismo virtual. Igor Meltxor eta Periko Solabarriarekin.
Abenduaren 2an, arratsaldeko 19,30etan


BIDEO EMANALDIA:
Mumia Abu Jamal preso politikoaren askatasuna eskatzen duen kanpainarekin
bat eginik, abenduaren 9an, 19.00etan “Nire bizi osoa espetxean” dokumentalaren
proiekzioa.


HITZALDIA:
Mumia askatu. Euskal herriko mumiaren lagunak. Barikua 16, 19.30etan


VII. BIGARREN ESKUKO LIBURU AZOKATXUA:
Sopelako frontoian. Abenduaren 17-18an, goiz eta arratsaldez. Bigarren eskuko
kamioikada bat liburu merke-merke ta politxe. Trukea egiteko aukera ere egongo da,
ekarri liburuak edo gauzak etxetik.
Aterantzen den dirua kulturgunearen autogestiorako izango da. 



LIBURU AURKEZPENA:
Silvia Delgadoren olerki eta J.Kalvellidoren marrazkiak osatzen dute “Los partos
de la Bestia” liburua. Egilearekin solasaldia eta marrazkien erakusketa.Abenduaren 20an, 19.00etan.


2011/11/27

DOMEKETAKO ZINEMALDIA BERRIRO MARTXAN!


Ikasturte honetan ere herriko kuadrilen elkarlanaz, martxan jarri ditugu domeka arratsaldeetako gaztetxeko pelikula saioak.
Gaurtik hasita, hilabeteko azken domeka guztietan, pelikulazaleok 18.30etan daukagu zita Sekekon!!
Arratsalde honetarako, El experimento pelikula proposatu da.





Pelikularen sinopsia:
Itxurazko kartzela batean, bi aste irauten duen esperimentuan parte hartzen dute 20 pertsonek. Bertan, kartzeletan ematen den rol eta botere banaketaz baliatuta, gizakiaren izaera aztertzen da, botereak eta agresibitateak duten lotura zuzena agerian utziz.

2011/11/26

GAUR SKA DANTZALDIA SEKEKON



2011/11/25


AZAROAK 25




2011/11/23

II. MURAL POLITIKOEN TOPAKETA



Hurrengo Azaroaren 26an larrabasterran  2. mural politikoen topaketa burutuko da. Plaza Beltzak eta Sopelako Gazte Asanbladak antolatzen dugun ekimen honen helburua, herri mugimenduen aldarrikapen eta borrokak ikusgarri egitea da, eta bide batez, gure bizitzetan hain ohikoak egin diren horma gris ilun horiek kolorez zipriztintzea. Aurreko urtean bezala, elkarte eta kolektiboek izango dute muralak egiteko aukera, bakoitzak bere gaia jorratuz. Brotxagaz egindako betiko muralak, grafitia, plantillak, kolasa,...edozer gauzak balio du kalea gure mezuekin apaintzeko.

Honen ostean, poteo bat herritik eta afaria gozoa eskeintzen dizuegu. Sekeko gaztetxean izango da, animatzen zareten guztientzako eta bertako elikagai agroekologikoekin.



EGITARAUA:

-16.00etan mural margoketa.

-19.00etan poteoa herritik.

- 21.30tan afaria Sekeko gaztetxean. 
Ostean, ska dantzaldia Maiakovsky DJarekin.


                       OSASUNA TA AUTOGESTIOA!!

2011/11/22

IONTXUREN KONTRAKO EPAIKETA

Ion Etxegarai Begoña sopeloztarraren kontrako bi urte eta erdiko espetxe zigor eskaerari eutsi dio gaurko epaiketan Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Mutilak, ordea, 2002ko martxoaren 15ean Algortako Iturgitxi kaleko La Caixaren kutxazain batean lehergailu bat jartzen ibili izana ukatu egin du. Fiskalaren galderei erantzunez, gau horretan Sopelako bere etxean zegoela aipatu du. Etxegarairen arrasto genetikoak omen zituen txanoari dagokionez, "antzina ukitu izana" balitekeela erantzun du gazteak. Beti ere aipatu iturrien arabera. Hala eta guztiz ere, arrasto genetiko horiek "zalantza izpirik uzten ez" dutela adierazi du akusazioko letraduak. Bitartean, abokatuak absoluzioa eskatu du, "froga nahikorik ez dagoelako". ukberri.net

IONTXU GAZTE SOPELOZTARRA EPAITUKO DUTE GAUR AUZITEGI NAZIONALEAN

Gaur, hilak 22, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dute Ion Etxegarai Begoña. Iontxuren aurkako epaiketa azaroaren 14an egin behar zuten, baina atzeratu egin zuten. Hainbat peritu eta lekukori zitazioa eman ez izanak bultzatu zuen epaileen erabakia. Fiskalak bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen du Etxegarairentzat, 2002ko martxoaren 15ean Algortako Iturgitxi kaleko La Caixaren kutxazain batean lehergailu bat jartzea eta 17.000 euroko kaltea sortzea leporatuta. Aipatu ekintzagatik dagoeneko kondenatutako Orkatz Gallastegi Sodupe berangoztarrarekin batera aritu zela dio fiskalak. 

Fiskaltzaren arabera, Iturgitxiko kutxazainaren inguruetan hainbat objektu batu zituzten poliziek, hala nola, latexko eskularruak, jertse bat, txano moduko zapi bat eta bi kamiseta, gorri eta zuri kolorekoak, haietako batean Etxegarai akusatuari dagozkion arrasto genetikoak identifikatu direla". Iazko azaroaren 24an atxilotu zuten Etxegarai, bere kabuz epailearengana aurkeztera zihoanean. Handik lau hilabetera, martxoaren 30ean, askatu zuten, 20.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Mutilari zein Gabi Basañezi apirilaren 4an Sopelan egindako harrera kolpeka desegin zuen Ertzaintzak. Ondoren, Ertzaintzaren jokabidea salatu zuen Sopelako Udalbatzak. ukberri.net




2011/11/20

GAUR HILAK 20 SEKEKO GAZTETXEA ITXITA

GOGOAN ZAITUZTEGU


Gerra zikinak erailak
HERRIAK EZ DAU AHAZTUTEN. JUSTIZIA, MEMORIA ETA ASKATASUNA!

2011/11/19

II. MURAL POLITIKOEN TOPAKETA

Hurrengo Azaroaren 26an larrabasterran  2. mural politikoen topaketa burutuko da. Plaza Beltzak eta Sopelako Gazte Asanbladak antolatzen dugun ekimen honen helburua, herri mugimenduen aldarrikapen eta borrokak ikusgarri egitea da, eta bide batez, gure bizitzetan hain ohikoak egin diren horma gris ilun horiek kolorez zipriztintzea. Aurreko urtean bezala, elkarte eta kolektiboek izango dute muralak egiteko aukera, bakoitzak bere gaia jorratuz. Brotxagaz egindako betiko muralak, grafitia, plantillak, kolasa,...edozer gauzak balio du kalea gure mezuekin apaintzeko.

Honen ostean, poteo bat herritik eta afaria gozoa eskeintzen dizuegu. Sekeko gaztetxean izango da, animatzen zareten guztientzako eta bertako elikagai agroekologikoekin.



EGITARAUA:
-16.00etan mural margoketa.

-19.00etan poteoa herritik.

- 21.30tan afaria Sekeko gaztetxean. Ostean, ska dantzaldia Maiakovsky DJarekin.


             OSASUNA TA AUTOGESTIOA!!

2011/11/17

ENTSEGU LOKALA SEKEKON

Sopelako gazte asanbladakook, Sekeko Gaztetxean, musika entsegu lokal bat martxan jarri gure dogu. Horretarako obrak hasi ditugu. 


Proiektua aurrera eroateko, herriko jendearen laguntza behar dogu. Beraz, musikazale bazara, talde bat baldin badozu edo besterik gabe lagundu gure badozu, jarri gurekin harremanetan  eta kontatuko dizugu gehiago. Eguaztenero, arratsaldeko 20:30tan asanbladan biltzen gara.


Edo nahi izanez gero biher etorri, arratsaldeko 17:00etan, obrekin jarraitzeko lotu baikara. 


autogestioa eta borroka!




ERREKALDEKO GAZTETXE BARRIA HUSTU ZUTEN ATZO

Kukutza


Errekaldeko KUKUTZA III gaztetxea eraitsi eta bi hilabeteren ostean, atzo azaroak 16, gaztetxe proiektua erreibindikatzeko ekintza izan zen Larraskitu kaleko 27. zenbakian, Kukutza II gaztetxea garatu zen eraikinean, hain zuzen ere.

Eraikin hori 1998ko maiatzan okupatu egin zuen Kukutzako asanbladak, eta bi hilabeteren ostean hustu egin zuten jabeak espekulatzen jarraitu nahi zuen eta. 13 urte pasa dira, eta eraikin horrek, Gazte Asanbladak eta Auzo Elkarteak behin baino geihagotan salatu duten bezala hutsik darrai, espekulazioaren bidean.

Bere jabeak, ia 20 urtetan euki du hutsik bere ardurak ekidituz. 2006. urtean, norbaitek borondatez erre egin zuen eraikina eta orduz geroztik, barruko egurrezko estrukturak usteldu egin dira, auzokideentzako osasun arrisku batean bihurtuz.

Ato 27 bat gaztetxekide sartu ziren eraikinean barrukoa garbitzeko prest arratsaldeko 5.30ak aldera, eta 2 ordutan sekulako lana egin genuen, usteldutako estrukturak botatzen. Argi utzi behar da estruktura horiek ez zirela oinarrizkoak, baizik eta estanteriak eta eskilarak. 6.30etarako ertzaintza gerturatu zen gertatzen zena ikustera. Jabearekin hitzegin ostean, desalojoarekin hasi ziren "ariete" batekin atea bota nahian. Azkenean atetik ezin zirela sartu ikusi zutenean, paretan butroi bat egin zuten. Zulotik pare bat gomazko pilota tirokatu zituzten. Behin barruan ordu bat eduki zituzten eskuak buruetan identifikatu bitartean. Generadoreak ematen zuen argia amatatu zenean, kalera atera ta identifikatu ostean libre utzi zituzten, biolentziadun okupazioa leporatuz.

Kukutza gaztetxeko asanbladatik, desalojoa ilegala izan dela badakigu, epaitegiak desalojo agindurik ez baitzuen eman. Hau da, zipaioek epaile bezala ekin zuten. Gertaera hau, beste bitan errepikatu da azkenengo hilabetean, Erandioko gaztetxea eta Donostiko Arte Ederren antzokia udaltzaingoek ilegalki hustu zutenean.

Errekaldek gaztetxe eta gune autogestionatuen guneen beharra dauka, eta instituzioek ezin dute behar hori asetu. Gainera, guztiok ordaindutako instituzio horiek, espekulatzaileen interesak defendatzen dituzte auzokideon interesen gainetik.

Okupazioa beti izango da borroka tresna duin eta efektiboa, jendartean dauden bidegabekeriak azaleratzeko, beste eredu sozial bat eraikitzeko, sortzeko, denona den lurra berreskuratzeko.

Lokartuta nahi gaituzte. Pasiboak nahi gaituzte. Produktu bihurtu nahi gaituzte.

Ez dugu etsiko gaztetxea lortu arte.Errekaldetik ez dira pasako!

Gora Kukutza gaztetxea!
Gora Errekalde!
Gora Euskal Herriko ta mundu osoko gaztetxeak!


KUKUTZA II HUSTU DUTE

Kukutzako kideek Kukutza II Gaztetxea izan zen eraikina okupatu dute arratsaldean. 27 lagun Larraskitu kaleko lokal abandonatuan sartu dira 17:00ak aldera Errekaldeko “bizilagunen beharrak beteko dituen lokal bat”premiazkoa dutela aldarrikatzeko.
19:30 aldera Ertzaintza eta Udaltzaingoa gerturatu dira eta zirkulazioa itxi dute Gordoniz kaletik okupatu duten lokalera arteko zatian. Atea behera botatzea ezinezko egin zaienez, horman zulo bat egitea erabaki dute ertzainek eta 20:00ak aldera barruan zeuden lagunak ateratzen hasi dira. Guztiei idarrezko usurpazioa egotzi diete eta inputatu dituzte.
Ateratzen zituzten heinean eraikinaren fatxadaren kontra jarri eta identifikatuegin dituzte. Minutu batzuen burua aske utzi dituzte denak. Bitartean, kanpoaldean Bilbo osotik heldutako dozenaka lagun bildu dira azken okupazio saiakera honetan parte hartutakoei babesa emateko.
Lokalaren barruan izandako lagunetako batek Brankari jakitera eman dionez, “Errekaldeko bizilagunek eraikin publikorik gabe” jarraitzen dute eta, beraz,  Udalak “auzoak dituen beharrak asetu gabe jarraitzen du”.
Lokal bat izateko “baldintza eta izapide piloa betetzeko beharra jartzen du Udalak” baina Kukutzako kideek ez dute “hortik pasako”, azaldu dutenez. Aitzitik, “lokal autogestionatu” baten bila jarraituko dutela iragarri dute, “jendea askatasunez bildu daitekeen eta proiektuak modu autogestionatu batean” aurrera eraman daitezkeen lokal baten bila.
Bestalde, Kukutzatik gogor salatu nahi dute Larraskituko eraikinaren egoera txarra.“Lotsagarri da”, esan dutenez, Udalak aspalditik hutsik dagoen lokal bat horren hondatuta izatea ahalbidetzea. “Dena erreta eta ustelduta” dago barrutik eta oraindik substantzia toxikoak eta kutsagarriak daude barruan, asanbladako kideek jakinarazi dutenez. “Ezin da onartu Udalak Errekaldek dituen beharrizanak betetzeari uko egitea eta, era berean, mota horretako lokal bat horren abandonatua izatea baimentzea”, salatu dute. Zentzu horretan, Poliziak kanporatu bitartean lokalean pasatako hiru orduak garbitzen pasa dituztela azpimarratu dute.
Kukutzako lagunek argi utzi nahi izan dute “gizarte erabilpenik gabeko eraikinak, eraikin abandonatuak, jomuga izaten” jarraituko dutela, berriz ere “lokal publiko, parte hartzailea eta asanblada bidezkoa” izan arte. Hori dela eta, martxan jar ditzaketen egitasmoetan parte hartzeko dei egin diote Bilboko hiritarrei. bilboko branka

2011/11/16

HAUSNARTU, EKIN!


Kolpeka esnatzen gaituzte…

Izan ere, bizi garen askatasun-ilusio horren azpian, herriaren beldur diren horien bidegabekeria, intolerantzia eta zapalketa ageri dira. Ordena eta bakea eskuratuko genuela hitz eman ziguten, eta ahorren truke jarritako prezioa, gure sumisio eta obedientzia isila izan zen. Hala ere, isiltasuna apurtzen goaz eta espekulazio zein ustelkerian oinarritutako mundua agortzen doa, herriaren etorkizunari bide eginez. Horregatik, Kalea hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, eraginkorrena eta irudimentsuena den tresna erabiliz. Zergatik ez gara elkar ikusten azaroaren 19an 17:00etan Bilboko Udaletxearen aurrean?



2011/11/15

MURAL POLITIKOEN II. TOPAKETA


2011/11/14

ION ETXEGARAI SOPELOZTARRA EPAITUKO DUTE GAUR AUZITEGI NAZIONALEAN


Sopeloztarrarentzat bi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dute, 2002ko martxoaren 15ean Algortako kutxazain batean lehergailu bat jartzea leporatuta. Aipatu iturrien arabera, fiskalak adierazi du dagoeneko gertakari horregatik kondenatutako Orkatz Gallastegi Sodupe berangoztarrarekin batera, egun horretan Iturgitxi kalean kokatutako La Caixaren kutxazainaren ondoan lehergailu bat jarri zuela. Hain zuzen ere, bere kabuz epailearengana aurkeztera zihoanean atxilotu zuten Etxegarai iazko azaroaren 24an. Handik lau hilabetera, martxoaren 30ean, askatu zuten, 20.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Mutilari zein Gabi Basañezi apirilaren 4an Sopelan egindako harrera kolpeka desegin zuen Ertzaintzak. ukberri.net


Espetxeratu zuteneko manifestazioa

2011/11/11

SEKEKO KONPONKETA LANETAN.. BERRIZ ERE!

Asteburu honetan obrak burutuko ditugu gaztetxearen teilatuan. Lan egiteko hitzorduak hurrengoak dira:
- Barikua 11, 16:00retan
- Zapatua 12, 16:00retan
- Domeka 13, 10:00etan
Sekekoren konponketa lanetan parte hartu nahi baduzu, ordu hauetan, eta gogo askorekin etorri baino ez duzu egin behar!!
Animatu!



2011/11/09

Desalojoei buruzko bideo emanaldia eta tertulia



Bariku honetan, Azaroak 11, desalojoei buruzko bideo emanaldia eta tertulia egongo da, Euskal Jai ta Kukutzako kideekin batera. 18:30tan Eztabaida Gunean (Getxo).



2011/11/05

Udondo Gaztetxearen 11.Urteurrena

AZAROAK 5, ZAPATUA - Lan Egun Antifaxista 
                                         
11:00etan - Distris y material alternativo
12:00etan -  Hitzaldia: "25 urte Anarkherria"
15:00etan - Bazkaria
20:00etan - Kontzertuak 4 euro - SobiEHt + Bajo Presión + JAN

AZAROAK 9, EGUAZTENA - 19:30etan - Deshazkuende tailerra

AZAROAK 11, BARIKUA - Bertsoafaria gaztetxean 21:00etan 

AZAROAK 16, EGUAZTENA - 19:30tan Hitzaldia: Irola Irrati Librea - Radios libres, la información como instrumento de transformación social 

AZAROAK 17, EGUENA - 19:30tan Bideo proiekzioa: Memoria Historikoa "El muro rosa" 

AZAROAK 18, BARIKUA - 21:30tan Kontzertuak: Vendetta + Itziarren Semeak 5euro 

AZAROAK 19, ZAPATUA  -  URTEURRENA!! 


15:00etan - Bazkari Herrikoia
19:00etan - Kalejira + Batukada "Perkudondo Brass Band" +`Magoa
21:00etan - Kontzertuak: Vacío + Subrats + Fobbos   3euro

AZAROAK 23, EGUAZTENA - 19:30tan - Bideo aurkezpena: "Insumisioa, 20 urte desobeditzen" 




AZAROAK 24, EGUENA - 18:00h A 23:00h - eskalada eta bloke-ari buruzko bideoen proiekzioa 

AZAROAK 25, BARIKUA - 19:00 A 22:00h - Ekologia eta mendiari buruzko dokumentalen proiekzioa 

AZAROAK 26, ZAPATUA - III. BLOKE TXAPELKETA 

11:45h Txapelketaren hasiera. Sailkapenak
14:30h Bazkari begetarianoa
17:00h Finalak
21:00h Kontzertuak: Diswar + Jarraitu + Continuo Renacer     3euro

Martitzenero 19:30tan Gaztetxeko Asanblada
Domekero 17:30tan Perkudondo Brass Band perkusio taldea
Leioako Gazte asanblada: leioa_ga@hotmail.com 


11 URTE BIZIRIK! GAZTETXEAK DEFENDATU, OKUPAZIOA AURRERA!

ITZUBALTZETAKO GAZTETXEA DESALOJO ARRISKUAN


Itzubaltzeta Gaztetxearen Lagunek emandako prentsaurrekoa

Gaurko prentsaurreko honetan Itzubaltzeta / Romoko gaztetxearen lana aintzat hartzen dugun auzokide talde batek eta hainbat elkartek Itzubaltzeta Gaztetxearen Lagunak kultur eta herri plataforma eratu dugula iragarri nahi dugu.

Plataforma honen zergatia erraza da. Herriko gaztetxeak zazpi urte bete berri ditu. Gazte zentroak herrian kultur eta giza ekimen andana burutu du urte hauetan. Hala nola, bertsolaritza, perkusioa, txalaparta, jostura, zura, Tahitiko, Egiptoko eta Euskal herriko dantzak edota malabareak bezalako tailerrak; musika taldeentzako entsegu lokala, kontzertuak, antzezlanak, zine-forumak, hitzaldiak, informatika gela, gimnasioa; denda txikien eta etxebizitza duinaren aldeko kanpainak, behin-behinekotasunaren aurkakoa; Inauteriak, herriko jaiak, Folixa Asturiana eta bestelako ekimenetan ere parte hartzen du. Gazteon eta ez hain gazteon topagune parte-hartzaile eta aktiboa izateaz gain, Itzubaltzeta gaztetxea autogestioaren eredua da. Erakundeetatik sosik jaso gabe, eta gazteei eredu paternalistarik eskaini gabe espazio anitza eta zabala da egun.

Egun, berriz, zentro sozial okupatu hau utzarazi eta eraisteko arriskuan dago. Izan ere, Gobela ibaiaren inguruko etxaldeetan uholde arriskuak gutxitzeko lanak laster helduko dira gaztetxea dagoen Errekagane kalera. Ura agentziak azaroaren zehar egingo du fase horretako plana onartzeko batzarra. Zirriborroaren arabera, Errekaganeko lokaletan dauden gaztetxea, amama baten etxea, squat bat, herriko musika taldeen bi entsegu-lokal, gazte lonja bat eta hainbat lonja eraistea aurreikusita dute. Ikusi beharko da erabaki hori mantentzen den.

Izan ere, botatzearen arrazoia ez litzateke ibaia laupabost metro zabaldu beharra, lokalak arauz kanpo egotea baizik. Gainera, gogoratu behar da Getxoko Udalak prezioa jarri izan diola gaztetxeari. EAJk eta PSE-EEk adostutako 2010eko aurrekontuetan getxoztarrona den milioi bat euro gorde zuten gaztetxea bahitzeko. 2011n, gaztetxea eta Errekaganeko beste lursail batzuk bahitzeko dirua bikoiztu zuten.

Itzubaltzeta Gaztetxearen Lagunak kultur eta herri plataformako kideok ados gaude Gobela ibaiko lanekin, baita gaztetxeak parking-a, ortua, merenderoa eta iturria galtzearekin. Baina badakigu lan horiek bideratzeko ez dela gaztetxea bota behar eta are gutxiago ondoan bizi den amamaren etxea. Gainera, egungo krisi ekonomikoan gaztetxea erosteko milioi bat euro gehi eraisteak balio izango lukeena xahutzeari ez diogu ondo irizten.

Gauzak horrela, eta arazo honi aldeko irtenbidea emateko asmoz, bihar, ostirala, azaroak 4, Itzubaltzeta Gaztetxearen Lagunak kultur eta herri plataforma aurkeztuko dugu jendaurrean, plaza honetan, arratsaldeko 5etatik aurrera, adin guztientzako ekimenak batuko dituen festa dela medio.

Bestalde, honako hauek dira plataforma honi orain arte atxikimendua eman dioten taldeak:

Auzokideok plataforma, "Kultur Etxea sí pero así no" Santa Eugenia plazako auzokideak, Erromo eta Pinuetako Alaiak Jai Batzordea, Itzubaltzetako Emakumeen Asanblada, Getxoko Bildu, Itzubaltzeta / Romoko ezker abertzalea, Branka kultur elkartea, Gazte Enbata aisialdi elkartea, Presoen Lagunak, Erromotarrak futbol sala, Erromoko Hintxak, Peña Furijoko, LZPren aurkako asanblada, IGAKE, Uribe Kostako Ikasle Abertzaleak, Baketazo punk&roll musika taldea, Euskalkiz Euskalki, Eztabaida Uribe Kostako gune antiautoritarioa, Koska irratia, Ukberri Uribe Kostako Komunikabide Euskaldunak, Txorimalo gaztetxea eta 400 auzokide baino gehiago.(mp3).

2011/11/04

GAUR INFORMAZIO-BATZARRA

GORA SOPELAKO GAZTERIA!

ERROMERIA