Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2011/12/31

URTE BARRI ON!!


2011/12/30

Entsegu lokala

GAUR 17.00tan geratu gara lanagaz jarraitzeko! animatu eta parte hartu.

GAUR 20.00etan PRESO POLITIKOEN ALDEKO AZKEN BARIKUA

ERDU!

2011/12/26

Bihar etorri Sekeko Gaztetxera, giro ezin hobea, musika ona, pintxoak, poker txapelketa...17.30tatik aurrera.

2011/12/22

AMNISTIAREN ALDEKO OLENTZAROA

Biher Amnistiaren aldeko Olentzaroa ospatuko da. Udaletxeko plazatik urtengo da, 19.00etan.

Erdu!

2011/12/20

MANIFESTAZIO NAZIONALA


Bi urteko espetxe zigorra ezarri diote Ion Etxegarairi

Espainiako Auzitegi Nazionalak bi urteko espetxe zigorra ezarri dio Ion Etxegarai Begoña sopeloztarrari, hainbat albiste agentziek zabaldu dutenez. Tribunalak "frogatutzat" eman du mutila "2002ko martxoaren 15ean Algortako Iturgitxi kaleko La Caixaren kutxazain batean lehergailu bat jartzen ibili zela". Horretaz gain, 17.199 euroko kalte-ordaina eman beharko dio aipatu bankuari Etxegaraik. Hala ere, Jose Ricardo de Prada epailearen kontrako iritzia izan du sententziak. Magistratuaren arabera, "kale borroka ekintza bat ez da automatikoki terrorismo ekintza bat bailitzan hartu behar". Horri jarraiki, delitua "preskribatuta" eta gaztea "zigorrik gabe" egon beharko lukeela uste du De Pradak. 2010eko azaroaren 24an atxilotu zuten Ion Etxegarai, bere kabuz epailearengana aurkeztera zihoanean. Handik lau hilabetera, martxoaren 30ean, askatu zuten, 20.000 euroko fidantza ordaindu ondoren. Argazkian, Etxegarai atxilotu zuten egunean auzokideek egindako protesta.ukberri.net

2011/12/16

MUMIA ABU JAMALI BURUZKO HITZALDIA

Euskal Herriko Mumiaren Lagunak elkarteak hitzaldia emango du gaur iluntzeko 8:00etatik aurrera Larrabasterrako Plaza Beltza herri kultur gunean. Mumia Abu Jamal AEBetako Filadelfiako Kazetari Beltzen Elkarteko presidente, irrati kazetari, Pantera Beltzetako ekintzailea eta idazlea atxilotu, espetxeratu eta heriotzara zigortu zutenetik 30 urte bete ziren hilaren 9an. Nazioarteko deialdiarekin bat eginez, Uribe Kosta eskualdean ere hainbat ekimen burutu ziren.

Daniel Faulkner polizia hil izana leporatu zioten Mumia Abu Jamali 1981ean eta hurrengo urtean kondenatu zuten. Jada orduan, Poliziak egindako "muntaia" eta Justizia Administrazioak erabilitako "arrazakeria" salatu egin zuten ezkerreko eta beltzen mugimendu anitzek eta nazioartean heriotza zigorraren aurkako mugimenduaren ikonoa bihurtu zen kazetaria. 2008ko martxoaren bukaeran epaiketa berria egitea ukatu egin zion Filadelfiako Helegite Auzitegi Federalak. Aurkako boto batekin eta bi aldeko botoekin froga berriak baztertu eta kazetariaren "erruduntasuna" berretsi zuen auzitegiak. Kaleratutako autoan, Abu Jamalen aurkako heriotza zigorra ordeztu zuen bizi arteko espetxe zigorra ezarriz. ukberri.net


VII. BIGARREN ESKUKO LIBURU AZOKATXUA

Abenduaren 17 eta 18an goizeko 11.00etatik arratsaldeko 18.00etara / Sopelako frontroiaren arkupean.


                                                       Liburu 1 = euro 1

2011/12/15

Entsegu lokalaren obra

Entsegu lokalaren proiektua aurrera doa argazkian ikusten dan bezala.

Bariku honetan bigarren solairuagaz hasiko gara 17:30tatik aurrera, animatu eta parte hartu.


Entsegu lokalaren kudeaketaz informazioa nahi izan ez gero bidali mail bat hona 

Autogestioa eta borroka.

2011/12/14

PRESO ETA IHESLARI POLITIKOEN ALDEKO HERRI BILGUNEA

Ostiralean, abenduak 16, Herri Bilgunea aurkeztuko da Sopelako Udaletxeko Aretoan, 19:00etan, emandako lehen urratsak azaldu eta urtarrilaren 7ko HERRI MOBILIZAZIO OROKORRAri begira Sopelan burutuko diren ekimenen gaineko informazioa emateko.

Euskal Preso eta Iheslari politikoen aldeko Herri Bilgunea irekita dago Euskal Herriko egoera politiko berrian parte hartu nahi duten guztientzat eta bere helburua, amnistia osoa lortzeko bidean, espetxeetako muturreko egoerak konpondu eta euskal preso politiko guztiak Euskal Herrira ekartzea da lehenengo fase batean.
Bestalde, ostiralean bertan, elkarretaratzea egingo da 12:00etan Udaletxeko plazan. Etengabe

2011/12/13

POKER TXAPELKETA SEKEKO GAZTETXEAN






GAURKO SUKALDARITZA TAILERRA BERTAN BEHERA!

Gaur, abenduak 13,  ez da sukaldaritza barazkijale tailerrik egongo.

2011/12/10

REGGAE JAIA GAUR SEKEKON


2011/12/09

SEKEKOKO ENTSEGU LOKALA

Gaur arrastiko 17:30tan eta biher goizeko 11:00etan, Sekekoko entsegu lokalaren obrekin jarraitzeko lotu gara. 
ERDU!

autogestioa eta borroka!

2011/12/08

Abenduaren 9an "NIRE BIZI OSOA ESPETXEAN" proiekzio/ekintza globala

PROIEKZIOA PLAZA BELTZA KULTURGUNEAN 
ABENDUAREN 9an, 19:30tan

Mumia Abu-Jamal, Philadelfiako poliziaren arrazakeria eta indarkeria salatzen zuen Pantera Beltza Alderdiko kide ohi, ekintzaile eta kazetari ezaguna, 1981eko abenduaren 9an Daniel Faulkner polizia zuria erailtzeagatik heriotza zigorrera izan zen kondenatua. Pistola hori Mumiak erabili zuela esaten zuen froga finkorik ez zegoen gau hartan; bala Mumiak berak jaso baitzuen polizia haren eskutik eta lurrean jausita baitzegoen. Bi hilabete geroago ordea, ospitalean Mumiak gertakizunaren ardura hartu zuelakoaz “oroitu” zen polizia. Tiroketaren ondoren, gertakizunaren tokitik gizon bat ihesi atera zela adierazi zuten 5 lekuko. Alabaina, epaitua eta heriotzara zigortua izan zen Albert Sabo epailearengandik, zoritxarrez EEBBan afroamerikar gehien heriotza zigorrera bideratzeagatik ezaguna den epaile jauna.

80. eta 90. hamarkadetan zehar Mumiaren aldeko nabaritasunen helegiteen aurkezpena ukatua izan da eta bere errugabetasuna geroz eta ageriagoa zen. Besteak beste, epai-mahaia aukeratzean irizpide arrazistak gailendu ziren, eta lekukoek poliziaren presiopean deklarazio faltsuak adierazi zutela aitortu izan dute. Gainera, epaileek eta aldeko frogen ezkutatzeak, Mumiarentzako baldintzazko defentsa saihestu dute.

EEBBetako eta mundu osoko kaleetan Mumiaren aldeko babes handia zela eta, 1995ko eta 1999ko exekuzio datak indargabetuak gelditu ziren eta 2001era pasa zioten heriotza sententzia kaleratzeko epea; nahiz eta Mumia erruduntzat jo. 2008ko martxoaren 27an Hirugarren Zirkuituko Auzitegi Federalak Mumiaren errudungabetasuna erakusteko epaiketa berri baten aukera ukatu arren, heriotza zigorra bertan behera utzi zion. Eta 2009ko apirilaren 6an, Auzitegi Gorenak gora jotzeak ukatu zizkioten, epaiketa berri baten aukera guztiz ekidituz.

Baina 2010eko urtarrilaren 19an Mumiaren egoera txarrerantz egin zuen, Auzitegi Gorenak heriotza zigorra berrezarri bait zion. Kasua berriz aztertzeko asmoarekin beheko beste auzitegi batera bideratu ze, Frank Spisak neonazioaren kasuan Auzitegi Gorenak heriotza zigorra berrezartzeko erabakiaren aurrean.

2010eko azaroaren 9an, Hirugarren Zirkuituak bi kasuen heriotza zigorraren inguruko argudioak entzun zituen, eta inork espero ez zuenean, Auzitegi Gorenaren presioa gainditu eta zera jakinarazi zuen: “Sententzia zehazteko entzutegi bat burutu gabe, Filadelfiako fiskaltzak ezin du Mumia Abu-Jamal hilarazi”.

Ondoren, 2011ko apirilaren 26an Hirugarren Zirkuituko Auzitegi Federalak biziarteko zigorra onartu eta heriotza zigorra bertan behera utzi zuen, exekuzio hori Konstituziotik at zegoela argudiatuz. Epaimahaiak 2008ko erabakia babestuz, heriotza zigorra berriz ezeztuz. Filadelfiako poliziaren eskutan dagoen Fiskaltzak Auzitegi Federalaren erabakia gora jo zuen, eta azkenik, 2011ko urriaren 11n Auzitegi Gorenaren sententziaren arabera, Fiskaltzak Mumia exekutatu ahal izateko epaiketa berri bat antolatu beharko du.

Bistan da EEBBko auzitegi sisteman, Mumiarentzako justizia aukerarik ez dagoela. Heriotza motela suposatzen duen bizi osorako zigorra du, eta Estatuaren heriotza mehatxua zutik mantentzen da. Azken finean, Mumia, munduko preso politiko esanguratsuenetarikoa dugu, Pantera Beltza Alderdiko kide izateagatik, MOVE erakundea bultzatzeagatik edota bere izaera eta adierazpen iraultzaileengatik sistemak  gatibu duelako. Eta bere isolamenduko gelaxkatik espetxeak diren kontzentrazio esparruei buruz, inperialismoaren azpijokoen azterketei buruz, erresistentzia istorioei buruz, eta  munduko borroka sozial guztiei eta preso sozial zein politiko guztiei elkartasuna helaraziz egunero idazten digu. Isolamendua hautsiz, jada 6 liburu idatzi ditu eta bere irratsaioak munduan zehar zabaltzen dira.

“Ahots gabekoen ahotsa” bezala ezagutua den Mumia Abu-Jamalek, 30 urte daramatza Pensilvaniako SCI Greene espetxean preso politiko moduan, bizi osorako zigorraren eta heriotza zigorraren artean borrokatzen, heriotza eta bizitzaren artean borrokatzen.

2011/12/07

REGGAE JAIA SEKEKO GAZTETXEAN



2011/12/05

GAUR EZ DAGO TAILERRIK

Gaur, abenduak 5,  ez da arropa birziklatzeko tailerra burutuko.

GAUR MANIFESTAZIOA DURANGON


"ETENGABE" BLOGA BESTE HELBIDE BATERA ALDATUKO DA


Eskaintzen duen blog zerbitzua abenduaren 7an bertan-behera utziko duela jakinarazi du Blogsome plataformak. Hartara, etengabe.blogsome.com bloga ere helbide horretatik desagertu daiteke (Blogsomeren oharrak “blogaren edukia desagertu daitekeela” esaten du). Horren aurrean, blogaren edukiak gorde eta beste plataforma batera joan da Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak,wordpress.com helbidera. "Gauza batzuk aldatuko dira. Plataforma honek ez ditu blogsomek eskaintzen zituen aukera guztiak ematen, baina orain arteko edukia gorde ahal izateko WP softwarean oinarritutako plataforma batera joan beharren gaude, eta, arazoak arazo, saiatuko gara bloga piskanaka egokitu eta aurrera egiten informazio gune honekin", argitu du errepresioaren kontrako erakundeak.

Helbide berria:

2011/12/04

DURANGOKO XII. AZOKA EZ KOMERTZIALA


KUKUTZA GAZTETXEAREN LIBURUA



Abenduak 4an, Durangoko azokaren irekierarekin batera, Kukutzako kideok Lutxo Egia idazlearekin elkarlanean idatzitako Kukutza gaztetxea. Ellos por dinero, nosotras por placer liburuak argia ikusiko du, Txalaparta argitaletxearen eskutik.

Sinopsian aipatzen den bezala, liburuak, sastre baten kutxa bailitzan, bere baitan denetarik gordetzen du: garapen pertsonala, borroka kolektiboa eta jendartearen eraldaketa helburu dituen proiektu baten pusketak eta egun horietan gertatutakoaren pasarteak, gure bizitzeko era berplanteatzera gonbidatzen gaituzten zirriborroekin batera.

Oraingoan, liburua gazteleraz bakarrik argitaratuko da. Izan ere, liburu hau erlojuaren kontra borrokatuz bere elaborazioan inplikatutako pertsonen esfortzu izugarriari esker aterako da bihar, eta ezin izan dugu euskarazko edizioa aldi berean atera. Horregatik, Kukutza gaztetxeko kideok etorkizun hurbilean euskarazko edizioa argitaratzeko konpromezua hartua dugu. Hain zuzen ere, liburuaren salmentan lortutako irabaziak horretara bideratuko dira, eta kukutzaren desalojo eta eraispenaren ondoren zabaldutako prozesu judizialek dakarten gastuei aurre egiteko ere.

Liburua guk kalean jarriko dugun karpa batean egongo da salgai, 18 eurotan. Kukutzak, hemen saldutako liburu bakoitzetik lortzen den irabaziaren %50a eskuratuko du, aldiz, Txalapartan saldutako ale bakoitzetik %10a baino ez. Beraz, Kukutzako kideok liburua goian aipatutako lekuan erosteko deia luzatzen dizuegu. Bertan gainera, liburuaz gain, 2012 urterako egutegia eta fieltroz egindako brotxeak ere salgai egongo dira, gainontzeko kolektiboen beste material batzuen artean.




2011/12/03

ABENDUAK 3 EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA


2011/12/02

AUZOLANAK

Sopelako gazte asanbladakook, Sekeko Gaztetxean, musika entsegu lokal bat martxan jarri gure dogu. Horretarako obrak hasi ditugu. 

Proiektua aurrera eroateko, herriko jendearen laguntza behar dogu. Beraz, musikazale bazara, talde bat baldin badozu edo besterik gabe lagundu gure badozu, jarri gurekin harremanetan  eta kontatuko dizugu gehiago. Eguaztenero, arratsaldeko 20:30tan asanbladan biltzen gara.

Edo nahi izanez gero gaur etorri, arratsaldeko 17:00etan ala biher goizeko 10:00etan, obrekin jarraitzeko lotu baikara. 


autogestioa eta borroka!

LIBURU AURKEZPENA GAUR PLAZA BELTZAN

“Historia del abertzalismo virtual" liburua aurkezteko ekitaldia antolatu du gaurko Plaza Beltza herri kultur-guneak. Hitzordua 19:30ean jarri dute Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko egoitzan. Igor Meltxor aipatu lanaren egileak ez ezik, Periko Solabarria ezker abertzaleko buruzagi eta LABeko militante historikoak ere parte hartuko du gaurko saioan. “Historia del abertzalismo virtual" liburuan, EAJren ibilbidea aztertzen Meltxor ortuellarrak, oso ikuspegi kritiko batetik. "Ez da liburu objektiboa", onartzen du, "ikuspegi independentista eta abertzaletik idatzita dagoelako, baina han aipatzen diren adierazpen eta gertaerak ongi dokumentatuta daude". Argazkian, neska bat liburua irakurtzen Plaza Beltza kultur-gunearen inaugurazioan. ukberri.net