Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2012/12/31

LIBDUP GALAREN ARGAZKIAK

 
                              

                            

2012/12/28

Aurkezpen Gala

2012/12/27

Gaztetxe berria dute Plentzia eta Gorlizko gazteek


Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladako kideek UKBERRI.NETi adierazi diotenez, gaurtik aurrera Plentzia eta Gorlizko gazteek gaztetxe berria dute. Gazte zentroa Plentziako hondartzaren aurrean dagoen Areatza hiribideko arkupeetan kokatuta dago, Foru Aldundiak aspaldi izan zuen Ingurumen gelan. 400 metro koadroko udal areto horrek "urte bat baino gehiago darama hutsik", gazteek salatu dutenez. Gainera, Plentziako Udalarekin udaberrian izan zituzten elkarrizketetan, udal arduradunek espazio hori eskatzera animatu zituzten, nolabaiteko gaztelekua izan zedin. PGGAk gaztetxe proiektua bideratzeko lokala eskatu zuen azkenean, baina ez zuen erantzunik jaso. Hilabeteak etorri eta hilabeteak joan, azkenean gaur 20 bat neska-mutilek okupatu dute "ontzi gela" moduan ezagutzen den espazio hori. Herriko alderdiei egindakoaren berri eman diete eta oraingoz Udalak ez du ezer egin. Poliziarik ez da haraino hurbildu. Etorkizunari begira, gaur iluntzeko 7etarako batzar irekia deitu dute, Plentzia eta Gorlizko gazteria informatzeko. Bihar, ordea, hasiko dituzte atontze lanak eta lehenengo erabakiak hartzen. Tartean, 17:30ean prentsaurrekoa emango dute. Bitartean, Ermitatze gaztetxean identifikatu zituzten gazteen aurkako epaiketaren sententzia ez da kaleratu.

2012/12/18

2.Eskuko liburu azoka zapatuan


2012/12/08

PARODIAREN ZERGATIA



2012/12/07

Gurekin nahi ditugu!


Kamisetak pertsonalizatzeko tailerra!


2012/12/04

Inposaketarik ez!





2012/11/29

Domeka honetan kontzertu akustikoa gaztetxean



Domekan hontan Malenko kontzertua izango dogu Sekekon.


2012/11/27

Bertso papel lehiaketa Azaroak 30 Sekeko Gaztetxean


Medicusmundi bizkaia Elkartetik Nire gorputza, nire erabakia” bertso-paper lehiaketa antolatu dugu Sopelan.

Emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidearen errespetua aldarrikatzea, hemen zein Hegoaldeko herrialdetan, du helburu.

Lanak aurkezteko azken eguna 2012ko abenduaren 7a izango da.

Sari-banaketa  2012ko abenduaren 14an izango da, 21:30ean, Sopelako Udal Frontoian burutuko den bertso-afarian.

Gaia menperatzeko eta bertsoak nola sortzen diren ikasteko Nire gorputza, nire erabakia tailer irekia antolatuko da, Algortako Bertsolari Eskola ALBE-ren laguntzaz, azaroaren 30ean, 18:00etatik aurrera, Sekeko Gaztetxean (doan).

2012/11/21

Poker txapelketa







Badator udazkeneko Poker txapelketa mundiala! Zapatun, azaroak 24en izengo da Sekeko gaztetxean.
Apuntatu eguena baino lehen!! 
Bialdu e-maila sopelakoga@gmail.com helbidera.


2012/11/15

Barikuan Plaza Beltzan Kulturgunean, poesia errezitala egongo da




 
Bariku honetan, 19.30etan, Plaza Beltza Kulturgunean poesia errezitala egongo da, Poesia Sonoraren eskutik.

Animatu eta parte hartu!


2012/11/14

zapatuan TOKATA gaztetxean!





Zapatun, egun osoko musika TOKATA antolatu dau Urdulizeko gazte asanbladak:
12:30 tan antxonekoa plazatik sekeko gaztetxera jongo dan martxa musikatuak hasikera emongo dotzo egunari.
Bertan, gure dauenak bazkalduteko aukera deko 2 euroren truke, ta 17:00 tatik aurrera tokata librearen hasiera, pintxoak...!

2012/11/13

Udazkeneko Poker txapelketa!


Benetan Pokerrera jolasten dakizuela eta ahobero hutsak ez zaretela frogatzeko aukera dekozue Azaroak 24an arratsaldeko 17.00etan Sekeko Gaztetxean. Etorri eta parte hartu!

Katubeltz kontzertu akustikoa Domeka Beroan


Aste honetarako plan interesgarririk bai?



Gogoratu martitzen honetan, azaroak 13, SUKALDARITZA IKASTARORA etorteko aukera dekozule!

Bestetik musikaz blai egiteko asteburu datorku:

Zapatun, egun osoko musika TOKATA antolatu dau Urdulizeko gazte asanbladak:
12:30 tan antxonekoa plazatik sekeko gaztetxera jongo dan martxa musikatuagak hasikera emongo dotzo egunari
Bertan gure dauenak bazkalduteko deko 2 euroren truke g ta 17:00 tatik aurrera tokata librearen hasiera,pintxoak...!

Ta astea ondo akabateko...
Domekan "Katubeltz" taldearen kontzertu akustikoak berotuko dozku asteroko hanburgesa eta giroa ona!!

Erdu lotsa barik!

2012/11/11

Erandioko Kale Zulo urte 1!


2012/11/10

Azaroaren 20an epaituko dituzte Plentziako Ermitatze gaztetxean identifikatutako sei lagun


Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak (PGGA) zabaldu duenez, bi astearte barru, azaroaren 20an, epaituko dituzte Ermitatze gaztetxearen proiektuan parte hartu zuten edo babesa erakustera hurbildu ziren sei gazte, Bilbon. Ertzainek eta udaltzainek 2011ko abuztuaren 8an hustuarazi zuten Ermitatze gaztetxea, zazpi hilabetez zabalik egon ostean. Hain zuzen ere, 2012ko apirilean zentro sozialean identifikatuta izan ziren sei gazteen aurkako epaiketa irekitzeko aukera helarazi zieten Getxoko epaitegitik etxearen jabeei, eta haien erantzuna baiezkoa izan zen. Fiskaltzak egun bakoitzeko 12 euroko eta jabeek 36 euroko zigorra eskatzen diete sei hilabetetan zehar. Hau da, pertsona bakoitzeko 2.196 euro Fiskaltzak (guztira, 13.176 euro) eta 6.588 euro etxeko jabeek (guztira, 39.598 euro). Epaiketa salatzeko bi mobilizazio egingo dituzte: bata, hilaren 19an, 19:00etan, Plentziako Astillero plazan; eta bestea, hilaren 20an, 09:30ean, Bilboko epaitegi aurrean, epaiketa 10:00etan izango baita. Argazkian, ertzainek eta udaltzainek goizean Ermitatze gaztetxea hustuarazi ostean, berrehun bat uribekostarren babesa jaso zuen 2011ko abuztuaren 8an arratsaldean Plentzia eta Gorlizko gazte asanbladak.

2012/11/08

Eguen guztietan bezala, GAZTE ASANBLADA!






Eguen guztietan bezala gaur gazte asanblada sekeko gaztetxean! animatu eta etorri gaztetxera!


2012/11/07

Sopelan ere Gazte ZUKGUA





Gazte mugimendu berria sortzeko nahian, Euskal Herriko gazte independentistek ZukGua izeneko prosezua  jarri dute martxan.

Sopelako hainbat gazte, prozesu honetan murgiltzeko prest daudela adierazi dute, beraz, Sopelan ere emango dioten prozesuari hasiera emateko, aurkezpena egingo dute igande honetan, azaroak 11, arratsaldeko 17,00etan, Kurtzioko Kultur Etxean. Bai aurkezpena zein prozesu bera, Sopelako gazte guztiei zuzenduta dago.

2012/11/06

3 URTE BURMUINAK ASTINTZEN!


Hiru urte igaro dira jada Plaza Beltza herri kultur-gunea zabaldu zutenetik Sopelan. Horrenbestez, aste honetarako hainbat ekimen prestatu dituzte, urteurrena ospatzeko. Asteazkenean, azaroak 7, Emilio Lopez Adan "Beltza"-k atera berri duen "ETAren estrategia armatuaren historiaz" izenburuko liburua aurkeztuko du. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko egoitzan. Larunbatean, berriz, mural politikoen topaketaren hirugarren edizioa egingo dute, 16:00etatik aurrera. Gero gabean, 21:00etan, kontzertua egongo da Sekeko gaztetxean, Atadxs a Nada eta Mitosia taldeen eskutik. Horren ostean, disko jartzaile bat egongo da ska musika jartzen, Maiakovsky DJa (Cable Street Beat), alegia. Argazkian, 2009ko azaroaren 6an, Plaza Beltza kultur elkarteak Plaza Beltza herri liburutegia zabaldu zuen Larrabasterrako Akilino Arriola kalean.

2012/10/30


Kaixo sukaldari fin edo baldartxo hori!!

Badator hotza ta beragaz batera, lapiko arteko berotasunean ibilteko aukera!

Berriro ere martxan dau sekeko gaztetxeko sukaldaritza tailerra!
Hurrengo hitzordua urriaren 30ean, martitzenen, 19:OO-retatik aurrera dozu!

etorteko uste badekozu mesedez e-mail batez asistentzia konfirmatzea eskertuko dogu
SOPELAKOGA@GMAIL.COM

Erdu eta saltseatu!!

2012/10/28

Sergio Polo isolamenduan


Kordobako kartzelan dagoen Sergio Polo Euskal preso sopeloztarra bi hilabete baino gehiago daramatza isolamenduan. Txaboloan 21 eta 22 ordu bitartean ematen ditu, eta patiora moduluan dauden beste preso guztiak txaboloan itxita daudenean ateratzen dute; beraz ez da inorekin egoten egun osoan zehar. Bakartze edo isolamenduaren aplikazio zorrotza Euskal Presoei ezartzen dieten salbuespeneko beste neurrietako bat da. Isolamendua oso egoera zehatzetara zuzendutako neurria den arren, Euskal presoen kasuan behin-betiko neurri gisa aplikatzen da. Izan ere, euskal preso politikoek ez dute zertan espetxe arautegia puskatu beharrik zigor mota hau jasotzeko. Are gehiago, ohikoa bilakatu da presoak bata besteengandik bakartzea bai espetxe naiz moduluetan. Gainera, bertan bizi baldintza oso gogorrak jasan behar izaten dituzte. Luzaroan bertan mantentzeak ondorio latzak eragiten dituelarik. Argazkian, Sergio Polo Sopelako euskal preso politikoa / cc-by-sa Askatu.org.

Honegatik guztiagatik, Sergioren eta beste presoen isolamenduarekin amaitu eta Euskal preso politikoek pairatzen duten sakabanaketa eta salbuespenezko neurrietan oinarrituriko espetxe politika behingoz aldarazteko, hileko azken ostiraletan burutzen diren karteladetan egoera hau salatzera dei egiten diogu Sopelako herritarrei.

Sopelako Herrira

2012/10/27

Plaza Beltza kulturgunearen 3.Urteurrena


2012/10/25

Musika Taldeen arteko lehen asanblada!




Aupa gazte!! Gaur 18:00 tan sekeko gaztetxean musika lokalean entseiatu gure dozuen taldeak koordinatzeko 1.batzarra egingo da! Gero, eguenero bezala,asanblada dago 19:00tan Beraz Utzi lotsak alde batera ta animatu etorten! Ongi etorria izengo zara!

2012/10/23

Plentziako Ermitatze gaztetxea zenari buruzko dokumentala aurkeztuko dute bihar Gorlizen


Gazteria
 
 










 



Asteazken honetan, urriak 24, Ermitatze gaztetxe plentziarra zenari buruzko dokumentala aurkeztuko dute Xurrut taberna gorliztarrean. Hitzordua 20:30ean jarri du Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak (PGGA). Gainera, ondoren Tois kantautoreak abestuko du. Amaitzeko, Plentziako San Antolin jaietako argazki erakusketa egongo da ikusgai. Ertzainek eta udaltzainek 2011ko abuztuaren 8an hustuarazi zuten Ermitatze gaztetxea, zazpi hilabetez zabalik egon ostean. Hain zuzen ere, 2012ko apirilean zentro sozialean identifikatuta izan ziren sei gazteen aurkako epaiketa irekitzeko aukera helarazi zieten Getxoko epaitegitik etxearen jabeei, eta haien erantzuna baiezkoa izan zen. Fiskaltzak egun bakoitzeko 12 euroko eta jabeek 36 euroko zigorra eskatzen diete sei hilabetetan zehar. Hau da, pertsona bakoitzeko 2.196 euro Fiskaltzak eta 6.588 euro etxeko jabeek. Argazkian, ertzainek eta udaltzainek goizean Ermitatze gaztetxea hustuarazi ostean, berrehun bat uribekostarren babesa jaso zuen 2011ko abuztuaren 8an arratsaldean Plentzia eta Gorlizko gazte asanbladak.

2012/10/17

URRIAK 21 EZ DAGO DOMEKA BERORIK!



2012/10/15

ASANBLADA IREKIA SOPELAKO GAZTEEKIN!


Sopela gazte, partehartzaile eta aktiboa gure dogulako.

BA DA GARAIA, HAR EZAZU LAIA!

TXALAPARTA ETA SUKALDARITZA TAILERRAk SEKEKO GAZTETXEAN!




Aukera paregabea txalapartarekin batera zure erritmoa eta musikarako trebeziak garatzeko! Eta... ez ba zara kapaza ezta arrautz frijitu bat egiteko edo kontran, sekulako sukaldaria bazara ere... anima zaitez gurekin sukaldatzera!

Etorri, ikusi, ikasi eta zabaldu!

2012/10/01

Domeka beroak gozatzeko prest!


2012/09/29

BADATOZ BUELTAN DOMEKA BEROAK!


Kurtso berriari hasiera emoteko Domeka beroak bueltan datoz Sekeko Gaztexera asteko azkenego egunaren afariei ukitu ezberdina emoteko.
Aurten ere hamburgesaz gain zuzeneko aktuazioak izango dira giro paregabea sortzeko prest arratsaldeko 18.30etatik aurrera.

Domekak ez direlako soilik ajearenak, etorri eta gozatu!

2012/09/28

Eztabaidaren 4.urteurrena


Kaixo adiskide,

Iada 4.urteurrena ospatzera goaz Eztabaida Gunean. Hasteko, eskerrak eman modu batean edo bestean proiektuan parte hartu dozuen danori ta inguruan zaudetenei. Gainontzekoei, badakizue non gauzen!

Guzti hau ospatzeko, hurrengo astean zehar ekimen desberdinak antolatu doguz gurean. Hona hemen egitaraua:

Urriak 3, Eguaztena, 19:30tan Eztabaidan
Eztabaida proiektuaren aurkezpena. Gure iragana, oraina ta etorkizuna.
Proiektuari buruzko aurkezpen laburra egingo dogu ta zuen zalantza ta galderak erantzuten saiatuko gara.

Urriak 4, Eguena, 19:30tan Eztabaidan
"Mujeres en prisión. Voces desde dentro del Centro Penitenciario de Pamplona" liburuaren aurkezpena eta hitzaldia Salhaketa Nafarroa-ren eskutik.

Urriak 5, Barikua, 19:30tan Eztabaidan
"Alternativas al modelo represivo" hitzaldia, Salhaketako Pote-ren eskutik.

Urriak 6, Zapatua, 20:00tan Txorimalo Gaztetxean
"Preso 1 liburu 1" jaialdia Txorimalon.

Durangoko "kilauea" Rock taldea ta Iruneako "El Trono de Judas" punk taldea. Amaitzeko  DJ Madari. Sarrera 4 euro.

Jaialdian irabazitako dirua Getxoko preso politikoei liburuak erosteko erabiliko da.

Zabaldu mezua mesedez.


OSASUNA TA ANTIKAPITALISMOA

2012/09/25

kapitalismoaren kontra, emon pedalari!!!


Irailaren 26an murrizketen aurkako greba orokorra dago deituta eta oingoan be bizi piketea antolatu da uribe kostatik bilbora. Hauek dira herrietako kedadak:
-10.00etan Sopelako udaletxean
-10.30etan Algortan telletxen
-11.00etan Erromon santa eugenia plazan
-...bilboko manira



Irailak 26 danok grebara!


2012/09/24

Auzolanak Sekeko Gaztetxean



Irailak 30, Domeka, goizeko 10:00etan auzolanak Sekeko Gaztetxean.
Bazkaria gure kontu.
 

Etorri eta parte hartu!

2012/09/18

Kukutza, urte bat...

BERMUNDEN TRIANGELUA!
Hemen ez dira itsasontziak desagertzen, desagertarazi egiten dituzte!!

Irailak 21 ostirala urte bete izango da Kukutza hustu eta eraitsi zutela. Horregatik kontzentrazioa burutuko da 21ean arratsaldeko 18:30tan Bilboko udaletxe aurrean. Beranduago, 20:30tan Errekaldeko kaleetan zehar poteoa izango da Fabe de Fuka taldearekin.


Gertaeren ondorio gisa 80 pertsona baino gehiago dira salatu ala inputatu dituztenak, ehundaka zauritutakoak eta horrez gain Errekaldeko auzoko dendek jasandako kalte materialak ere izan behar dira gogoan. Guzti honen erantzule gisa PSOE eta Rodolfo Aresen erabaki okerrak ditugu, baita PP zein PNV ere, azken honetan Iñaki Azkuna buru izakin. Erantzule dira baita ere Kukutza III deituriko ametsa zapuztu dutelako. Okupazioaren bitartez 13 urtetan zehar lortutako ametsa ezerezean utzi nahi izan dute nahiz eta abandonatutako espazioaren autogestioaren adibide garbia izan. Bertan erakutsi dugu autoenpleguak asanblearismoak zein talde borrokak funtzionatu egiten dutela eta aukera zuzen bat izan daitezkeela hilzorian eta etengabeko ekonomi zein balore krisitan murgilduta dagoen sistema honentzako.

80 pertsona baino gehiago gara epaiketaren zai gaudenok. Iada epaiketa data dutenentzat irailaren 27an izango da, beti ere, gezurretan oinarritutako polizia txostenak aurkeztuko direlarik. Honela justifikatu nahi dute poliziek erabilitako gehiegizko indarra Kukutza IIIren hustutze eta eraisketa lanek iraun zuten 3 egunetan zehar.

Gezur polizialetan oinarrituta epaitu egiten gaituzte. Hamburgoko bi lagunen kasuan, Rafi eta Flo, ez zuten lortu. Hustutzea burutu zen asteazkenean atxilotu zituzten eta kalte materialak eragiteagaitik zein desordena publikoagaitik salatu zituzten. Ertzainen esanetan, eurek jarraitu eta atxilotu zituzten 2 lagunak kontenedore bat erre ondoren. Baina epaiketan zehar aurkeztutako froga grafiko zein testimonialek ez zuten esandakoa baieztatu. Are gehiago, suhiltzaileek aurkeztutako txosten batek hertzainek aitortutakoa gezurtatu egin zuen eta ondorioz Rafi eta Flok absoluzioa jaso zuten.


Polizia montaia baino ez da, gezurretan oinarritutako polizia muntaia eta gainera honek aurrera darrai!!!

Nahikoa da basakeria poliziala eta gezurrekin aritzea!!!
Elkartasuna Kukutza babestu zuten persona guztiekin!!!
Jarrai dezagun hustutako espazioak betetzen eta elkarrekin borrokatzen autogestioaren alde!!!


GORA OKUPAZIOA ETA AUTOGESTIOA!!!



2012/09/12

PTP/LZPren AURKAKO AKANPADA!

2012/08/15

Uribe kostako agroasanblada

Nekazaritza iraunkor bat aldarrikatu nahi dugu, ekologikoa, bidezkoa eta bertakoa. Gaur egun, gure eskualdean hau gauzatzeko ikusten dugun arazorik handiena, lurraren espekulazioa da. Nekazaritzarako lur onenak, luxuzko etxebizitzak eraikitzeko erabiltzen ari dira eta guzti honen atzean politika arduragabe eta diruzale bat dago. Txaleten ordez, baserritarrak eta bertako basoak nahi ditugu, herri baten aberastasuna hori bait da, guztion etorkizuna hor bait dago.

Uribe kostan lur banku bat sortzeko deialdi zabal bat egin nahi dugu, nekazari gazteek eta baserriratu nahi duten guztiek, bertan ekoizteko aukera euki dezaten.
Alde batetik udalen inplikazioa eskatuko dugu eta bestetik nekazaritzarako lurra eskeini nahi duten jabeekin harreman sare bat sortuko dugu, horretarako 607548303 tlfnoa edo ukagroasanblada@gmail.com epostaerabili daitezke.

Uribe kostako agroasanblada.

2012/08/07

Poker Txapelketako Sailkapena

Pasadan ostegunean, Uztailak 26, Sekeko gaztetxean poker partida jokatu genuen. Bertan,  tragoak, pintxoak eta urduritasunak  giro paregabea sortu zuten . 18 pertsona batu egin ginen,  ordu ta erdi iraun zuen partidan eta irabazleak euskal produktuz beteriko saskia eraman zuen.





Hona hemen egun horretako emaitzak:

1º Aitor Larraona     10º Amagoia
2º Pablo                      11º "Pelos"
3º "Korra"                  12º "Dani"
4º "Sapas"                  13º Iratzar
5º  Erlantz                  14º Santi
6º  Jon Ormaza         15º Alain
7º Ager                       16º Iskander
8º Marcos                  17º "Karriedo"
9º Peio                        18º "Expo"

Laster beste partida bat jokatuko da, adi egon zaitezte!!

2012/08/03

EPAIKETARIK EZ!


Abuztuaren 8an Ermitatze gaztetxearen desalojoaren urtemuga dela eta, manifestazioa burutuko da Plentziako portutik, arratsaldeko 8etan. Desalojoa salatzeaz gain, Plentzia eta Gorlizko 6 gazteen aurkako prozesu judiziala eta ezarri nahi dituzten isunak salatuko dira ere!

Hortaz, animatu, parte hartu eta ozen oihukatu EPAIKETARIK EZ, GAZTETXEAK AURRERA!

2012/07/27

GAUR AZKEN BARIKUA


2012/07/23

AHTaren aurkako MENDI MARTXA


Urte askoan AHTaren aurkako Akanpadaz gozatzeko aukera izan dugu. Iaz, hamaseigarren Akanpada antolatu genuen Hernanin eta Akanpadak iraun zuen aste horretan, hamaika modu desberdinen bitartez, AHT eta azpiegitura handien kontra aritu ginen, kalte ugari jasotzen ari den herri honetan.

Urtebetean gertaera asko bizi izan ditugu. Bururatzen zaigun lehenengoa Barcinaren tartazuena izango da, baita obren izugarrizko aurrerapena, krisiarengatik gobernuen diru falta, AHTaren aurkako ekintzaileen epaiketak, eta herrietako aurkako taldeen lana ere... Argi dago desarrollismo txikitzailearekin ez goazela inora.

Aurtengo udarako, aurreko urteetako formatua aldatzea aproposa iruditu zaigu eta Iparraldetik Hegoalderako hiru eguneko mendi martxa borrokatzaileari ekingo diogu. Gainera, AHTaren aurkako Asanbladaz gain, Iparralde eta Hegoaldeko lurraren aldeko eta beste jendarte baten aldeko taldeek eta pertsonek ere antolakuntzan parte hartu dute. Denon artean, uztailaren 27tik 29ra, AHTaren eta gainerako azpiegitura handien aurkako aldarrikapen anitza garatuko dugu.

Urruñatik abiatuko gara eta, edonorentzako egokia den ibilbide paregabean oinez, Irun, Hondarribi, Jaizkibel eta Lezo zeharkatu eta Hernanira ttipi-ttapa iritsiko gara. Bidean, hitzaldiak, solasaldiak, kontzertuak, antzerkia, poesia emanaldia eta otorduak egingo ditugu eta, Akanpadetan gertatzen zen bezala, elkarbizitza eta harremanak lantzeko gunea sortuko dugu. Berriro ere gune autogestionatua sortzen saiatu, eta beste jendarte eredua praktikan bultzatuko dugu.

Hau guztiarengatik eta aipatzea ahaztu zaigun guztiarengatik, Mendi Martxa honetan parte hartzeko animatzen zaituztegu!

Lurra maite dugulako, AHT eta azpiegitura handiak gelditu!

2012/07/18

UZTAILAK 21 AZOKA AGROEKOLOGIKOA


Uribe kostako agroasanbladaren deialdia zabala:

Uztailaren 21ean, Sopelan egingo dugun aurkezpen azokara gonbidatu nahi zaituztegu, Jauregizar plazan izango da eta giro ezin hobea sortzea espero dugu. Baina zer da uribe kostako agroasanblada?

Nortzuk gara?
Uribe kostako nekazaritzan eta lehenengo sektorearen inguruan interesatuta gauden pertsona orok osatzen dugu agroasanblada: Ekoizle, kontsumo taldeko kideak, eragile sozial ezberdinetatik gatozen jendea,...

Zergaitik sortu da?
Eskualdean nabaria da esparru honetara berez hurbiltzen ari den pertsona kopurua, aspaldiko ohitura galduak eta sektoreko gabeziak, biziereduak berreskuratu, antolatu eta koordinazio lan bat behar dutela uste dugulako hasi gara lanean.

Bases de nuestro trabajo
Girara entorno a dos ejes, soberania alimentaria y agroecologia, con la intención de reactivar el sector agrario de una forma ecológica a todos los niveles, participativa y colectivamente.
Nuestras herramientas serán, la sabiduria tradicional y los recursos de la zona para potenciar la autonomia de los pueblos y las personas.
Vamos a combatir el modelo consumista y especulador que ha hipotecado la tierra y vamos a hacerlo de forma horizontal y en relacion con la naturaleza.

Helburu batzuk
Nekazaritza iraunkor baten alde, lurraren kudeaketa eta erabilera egokiak bultzatzea.
Auzolana. Baserritar eta herritarren arteko elkarlana sortzea.
Herri azokak eta salmenta zuzena sustatzea.
Formakuntza agroekologikoa, bertako baserrietan dagoen jakintzak duen balioa ahaztu barik

2012/07/17

FLO ETA RAFI BRIGADISTA INTERNAZIONALISTAK ABSOLBITU DITUZTE



Kukutzako oharra:

Kukutza III gaztetxearen desalojoaren egunean atxilotu zituzten Florian ta Raffael Hamburgoko brigadista internazionalistak, kontenedore bat erretzea leporatuta. Ertzainek fikzioko istorio bat asmatu zuten bi kideak atxilotu ta 9 egun espetxeratzeko. Horrez gain, fiskaltzak ere milaka eurotako isuna jarri nahi zien, eta nola ez, udaletxea ere festibalera gehitu egin zen, akusazioak bere eginez.

Zorionez, egia argitara azaldu egin da eta gure Hamburgoko lagunak guztiz aske geratu dira, baina ez da lan erraza izan. Suhiltzaileen informeak, bideoak, argazkiak eta lekukoak behar izan ditugu ertzainen gezurrak desmontatzeko. Epaileak ere uste du ertzain hauen lekukotasunak ez direla errealitatearen islada. Honek guztiak helmuga berdinera eramaten gaitu. Ertzainek ez dute egia esaten, edo berdina izan daitekeena, ertzainek gezurra diote. Ares, Azkuna ta hauen txakur guztiek interes pertsonala daukate Kukutzaren defentsan ibili diren guztiak kriminalizatzean.

Kukutza gaztetxearen defentsan ibili garen guztiok, argi izan dugu beti sistema kapitalistaren biziraupena bermatu nahi dutenek edozein gauza egingo dutela gune herrikoi, autokudeatu ta askatzaileak suntzitsearren. Eta horregatik ez gara harritzen ta ez gara harrituko boteredunek izango duten jarrera faxistarekin hurrengo hilabeteetan. Alderantziz, egoeraren larritasuna ulertu ta duintasunez ekingo dugu beti.

Kalean Kukutzaren defentsan ekitea guztion askatasunaren defentsan ekitea da, eta gaztetxeen defentsan ekitea, gizarte askeago baten alde borrokatzea da.

Harro gaude egin dugun guztiaz. Duintasuna ta elkartasuna dira gure garaipenaren bermea.

Zorionak Rafi ta Flo.


Adi hurrengo ekimenetara.

2012/07/10

LARRABASTERRAKO JAIAK

Bariku honetan, Larrabasterrako jaiak hasiko direnez, Gazte Asanbladak bere txosna jarriko dau. Gaur arratsaldean lotu gara muntaiarako, beraz, norbaitek lagundu gure badau, 17.00etan estaziño ondoan aurkituko gaitu.

Antolakuntza eta borroka!


2012/06/28

AZKEN BARIKUA SOPELAN


2012/06/26

KURTSO BUKAERA

Kurtsoa amaitu da eta honekin batera gaztetxean egiten diren txalaparta tailerra, sukaldaritza eta domeka beroak. Dena den, gaztetxea udan zehar zabalik egongo da edozein ekintzarako. Urte ederra izan da guztiontzat, asko ikasi dogu elkarrekin eta horregatik irailean indar gehiagorekin bueltatuko gara. Agian tailer barriak sortuko direz, ideia barriak... ziur egon irailean elkar ikusiko garela.

Orain jaiak datoz eta gazte asanbladak bere txosna jarri dau urtero lez. Jai Batzordeak hainbat ekintza antolatu ditu denok parte hartzeko, beraz jaietan elkar ikusiko garelakoan, ondo pasa!

Antolakuntza eta borroka!


2012/06/21

MUSIKA JOTEN DOZU? ADI!


Musika talde bat badekozu eta ensaiateko lokal bati begire bazagoze, GAZTETXEKO entsegu lokala zuon zain dau!

Parte hartu gure dozuen taldeen arten ordutegik eta arauak azalduko direz. Beraz, animatu eta bialdu e-maila lehenbaielehen! (sopelakoga@gmail.com).

2012/06/17

SAN JUAN SUA


Udako solstizioa ospatzeko asmoz, zapatu honetan Sekeko gaztetxean txokolatada eta sua egingo dogu.

Ekainan, eguzkiaren gaina, argiaren hilabetea, 23an San Juan bezpera ospatzen da Euskal Herriko bazter guztietan. Festa honetan, ospatzen dena ez da santu baten bizitza baizik eta eguzkiaren aroaren etorrera, hau da udako solstizioa. Urteko egunik luzeena eguzkiari eskeintzen zaio eta suak eguzkiaren ikurra bihurtuz gaua argitzen du, gau majikoa izanez. Aintzina aintzinatik datorren ohitura dugu hau eta espiritu edo sorte txarra garbitzearekin ere erlazionatua egon da. 

2012/06/14

KHERAU eta TODO O NADA GAZTETXEAN


Zapatu honetan KHERAU eta TODO O NADAren kontzertuak izango ditugu Sekeko gaztetxean.

KHERAU:
Kherau taldea 2010ean sortu zuten lau bizkaitarrek. Kherau hitzak euskal ijitoen hizkeran “egin” esan nahi du. Jatorrizko abestiak zein bertsioak sonoritate berean ildokatzen dira non bouzouki irlandarra eta flauten oinarri erritmikoa kajoiek eta baxuek gordetzen duten, Kherau taldearen “Munduan ortozik” lehen diskoaren musikaren ezaugarri nagusia hor kokatzen da baina horri gehitu behar zaio ahots goxo baten tinbrea, trikiaren melodikotasuna eta albokaren indarra. Kherau taldearen musikaren izpiritua folk tradizionalaren altzoan datza hari ekarpen alai eta jostalariak gehituz.


TODO O NADA:

2012/06/12

IRLANDAKO PRESOEI BURUZKO HITZALDIA



Aste honetan Eztabaida Gunean eta Plaza Beltzan Diarmuid Breatnach irlandarraren hitzaldi pare bat antolatu dituzte.

Diarmuid Irlandako preso politikoekin lanean dabilen talde bateko militante independiente bat da eta bertako presoen eta gatazkaren gaur egungo egoerari buruz arituko da.

Hona hemen deialdiak:

-Ekainak 14, Osteguna, 19:30etan Eztabaida Gunean.
-Ekainak 15, Ostirala, 20:30etan Plaza Beltzan.

2012/06/08

EKAINEKO EGITARAUA


EKAINAK 9


Ekainaren 9an, Urduliz, Sopela eta Plentziako gazteok Lurralde Zatiko Plana honen aurkako bizikletada antolatu dogu. Plan honek, espekulatzailen interesak baino ez ditu defendatzen, gainera gure herrien nortasuna suntsitzen du eta amalurraren kontrakoa da.

Bizikletada Plentziako Ermitatze gaztetxetik hasten da, Barrika eta Sopela zeharkatzen du, eta Urdulizko Antsonekoa plazan bukatzen du.

EKAINAK 16

Kontzertuak Sekeko gaztetxean, KHERAU eta TODO O NADA. 20.30etan.

EKAINAK 23

SAN JUAN SUA, txokolatadarekin Sekeko gaztetxean.

EKAINAK 28-1


Sopelako jaiak.
Parte hartu!

2012/06/06

KOADRILEN EGUNA 2012

PLAZA BELTZAKO EKAINEKO EGITARAUA


-Auzolanaren kultura liburua eta ekimenaren aurkezpena / Ekainaren 8an / 19.00etan


Iraganaren ondarea, orainaren lanabesa, etorkizunaren giltza. Auzolana antzinako garaietatik iritsi zaigun lan-sistema da, komunitate bateko kideen arteko elkarlanean oinarrituta dagoena. Lan-sistema baino, herriak ekiteko, antolatzeko eta bere burua eratzeko duen modua da. Azterketa historikoaren eta hausnarketaren bidez, liburu honek gure herrian auzolana zer izan den eta zer den azaldu nahi du. Euskal herri-izaeraren ondare gisa, duen balioa aitortu nahi dio, erlikia historikotzat hartu beharrean, orainaren lanabesa eta etorkizunaren giltza dela frogatuz.


-Udako oporraldian sartzen gara eta kurtsoari agur esateko Ekainaren 16an, 19.00etan garagardo artisauen dastaketa antolatu dogu, pikoteoa eta barra egongo da baita. Lokala, ekainaren erdialdetik irailera arte itxita egongo da, beraz tarte honetan zeozer antolatu edo gurekin harremanetan jarri nahi dauenak, helbide elektronikora idatzi dezala. Ostantzen, Sopela edo Larrabasterrako jaietan ikusiko gara plaza beltzaren txosnan, animatu ta parte hartu ere!

Plaza Beltza Kulturgunea. Larrabasterra (Akilino Arriola 59)

Liburutegi soziala, kontsumo taldea, autogestioa eta auzolana bultzatzeko topagunea...Astelehenetik Barikura 17.30etatik 20.00etara

2012/06/04

Koadrilen egunaren ARGAZKI bilketa


Koadrilen eguneko argazkirik eukitzekotan eskertuko genizueke sopelakoga@gmail.com-era bidaltzea blogean jartzeko.

eskerrik asko