Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2012/01/30

OTSAILEKO AGENDA


OTSAILAK 4
AGATE DEUNA denez, herritik atarako gara abestera. Sekeko gaztetxean 11.30etan.

OTSAILAK 11
BERTSO AFARIA Imanol Uria eta Peio Arondo bertsolariekaz. 21.00etan Sekeko gaztetxean.
Txartelak: Plaza Beltza kulturgunean eta Sekeko gaztetxean salgai, 6€tan. Eguaztenetik aurrera salgai egongo dira.

OTSAILAK 18
Gazte INAUTERIAK Urkoko polikiroldegian. 
15.00etan HERRI BAZKARIA. 
16.30etan MOZORRO DESFILEA.
19.00etan KALEJIRA Urkotik Sopelaraino.

OTSAILAK 26
NAPOKA IRIA kontzertua, 19.30etan Sekeko gaztetxean.
http://www.myspace.com/napokairia

Hileko 2. eta 4. martitzenetan SUKALDARITZA BARAZKIJALEA 19.00-21.00.
Eguaztenero TXALAPARTA 18.00-19.30.
Eguenero SABEL DANTZA 18.30-19.30 eta MALABAREAK 19.30-21.00.
Domekero DOMEKA BEROAK, hanburgesak eta giro atsegina 18.00etan.

antolakuntza eta autogestioa!

2012/01/27


2012/01/25

Herrialde berdea dokumentalaren aurkezpena eta solasaldia egileekin

Jon Andoni Aranguren Iharra tiroz hil zuen Guardia Zibilak, 1972an; Jabier Goitia Kabi, berriz, lehergailu batek eztanda eginda hil zen, 1991n. ETAko militanteak ziren biak, bi belaunalditakoak, eta Herrialde berdea lanak haien ibilbideak batu ditu, istorio bakar bat osatuz.

Dozena bat laguni egindako elkarrizketak biltzen ditu lanak. Horien bidez, Iharraren eta Kabiren bizipenak ezagutzera eman nahi dituzte, baita biek bizi zuten garaiko egoera azaldu ere. Bi pertsonaien arteko lotura Nagore Mujika da, Iharraren lehengusina eta Kabiren neska-laguna.Hibai Castroren gidoi eta zuzendaritzapean, Gorka Calzadak, Iker Aroztegik eta Nagore Mujikak lan egin dute. «Auzolanean eta denbora librean egindako proiektu herrikoi gisa» definitzen du dokumentala Castrok. Horrekin batera, istorio propioak kontatzearen garrantzia azpimarratzen du: «Gure istorioak kontatzen ez baditugu, ahanzturan gal daitezke, edo bestela besteek konta ditzakete gure ahotik».
Herrialde berdea izenburuak baditu aurrekariak. 70eko hamarkadan izen bera zuen ipuin bat argitaratu zuten, Iharrak berak idatzitakoa. Hori oinarri hartuta, animaziozko film labur bat egin zuten, baita izen bereko abesti bat ere. Berria


Urtarrilaren 27an barikua / 21.00etan / Plaza beltza kulturgunean, Larrabasterran.

2012/01/24

Asteburu honetan mendi irteera

Asteburu honetan Aralar mendira goaz, etorri nahi izanez gero idatzi email honetara: sopelakoga@gmail.com.

Aralar Mendia 208 kilometroko zabal handia da, Nafarroak eta Gipuzkoak partekatzen dutena. Mendigune karstiko handia da, Nafarroako ipar-mendebaldean, mota askotako paisaiak biltzen dituena: lapiazek, ibar itxiek, leize eta osinek itxura kaotikoa ematen dute eta beti berde dauden larrek eta kolore anitzeko pagadiek, lasaia. 

Bi bidetatik joan daiteke Aralarrera: iparretik, Lekunberritik, Iribastik edo Astiztik, eta hegotik, Uharte-Arakiletik (Artzai Egunahan egiten delako da ospetsua herria). Nafarroako Pirinioetakotoki horrek irudi ahaztezinak eskaintzen ditu laur urtaroetan, baita ongi pasatzeko aukera ugari ere. 

Zailtasun maila desberdinetako ibilbideak, behatoki naturaletaraSan Migelen santutegia kasu eramaten duten igoera errazak, mendiaren barnetik ezkutatuta bidaiatzen diren erreken iturburuak (Iribaskoa, adibidez), antzinako bizitzen lekuko diren trikuharriak, Aralarren bihotzeraino eramaten duten leizeak (Mendukilo, Astitzen, besteak beste) eta Teodosio Goñikoarena bezalako kondairak... Laburbilduta, ikusgarritasun horiek guztiek paisaia piriniar horren magia handitzen dute.

2012/01/21

U-28 BILBORA!


Urteak dira autogestioa eta okupazioa tresnatzat hartuta bizi eredu ezberdin bat eraikitzeko lanean gaudela. Kapitalismo basatiaren indibidualismoaren aurrean, era kolektiboan, elkarlanez, Bilbo, Euskal Herri eta mundu ezberdin bat sortzeari ekin diogu.
Gaztetxeak dira, gaur egun, bizi eredu alternatibo horren adibiderik garbiena, auzoz auzo, herriz herri, kolorez betetako zirrikituak, ametsak egi bihurtzeko esparruak. Hamaika pertsona ezberdinen borondate eta lanari esker, gizarte kutsatu honi bizitza ematen diogu, zuri beltza koloreztatzen dugu.
Merkatuan oinarritutako gizarte honetan, sistema zapaltzaileari pitzadurak sortuko dizkiogu. Badakigu bizitzeko beste era bat dagoela, diruak horrenbeste garrantzi ez duen beste mundu bat, pertsonak eta baloreek garrantzia duten mundua.
Pribatizazio eta espekulazioari aurre eginez Okupazioa tresnatzat, gazteok lokal hutsak bereganatu eta proiektu alternatiboak sortzeari ekin genion, ekin diogu eta ekingo diogu!
Kapitalismoa babesten duten politiko eta instituzioek ez dute horrelako proiektuetan sinisten, haien interesetara mugatutako gizarte bat nahi dute eta horregatik erasotu eta suntsitu nahi gaituzte.

Bilbon eta Euskal Herrian badira horren hamaika adibide:
- Bilboko Gaztetxea
- Iruñeako Euskal Jai Gaztetxea (Polizia Nazionalak bortizki desalojatu eta erautsia)
- Santutxuko Sorgintxulo (2004an Bilboko Udalak bortizki desalojatu)
- Olabeagako Gaztetxea
- 7 KATUren 4 desalojoak, gaur egun bizirik dirau!
- Eta adibiderik garbiena, urte honetako IRAILAREN 21EAN ERTZAINTZAREN ALDERIK BASATIENA ERAKUTSIZ DESALOJATU ZUTEN KUKUTZA III GAZTETXEA! Edo Gasteizko Zaramaga auzoan gertatutako erasoa.

Hala ere, esan behar diegu ez dutela lortu gazteon eta proiektu ezberdin hauetan parte hartzen dugunon ilusioa eta grinarekin bukatzea. Lanean diardugu inoiz baino gogo eta indar gehiagorekin. Argi izan dezatela Okupatzen jarraituko dugula! Gure saiakerak, ilegalki desalojatu arren (baimen juridikorik gabe izan bait dira azkenengo desalojoak), gaztetxeak sortzen jarraituko dugu, auzo guztietan, herri guztietan, zirrikitu guztietan! Euskal Herrian, eta batez ere Bilbon, okupatzeari ekin diogu, inoiz baino beharrezkoagoa delako, inoiz baino indar gehiago daukagulako. Kukutza IIIren desalojoa kriston kolpea izan zen herri mugimenduarentzat, baina ez gaituzte gelditu. Burua indartsu altxatuko dugu berriro, eta Bilboko auzo bakoitzean gaztetxea bat egon arte borrokatuko dugu.
Hau guztia aldarrikatzeko, datorren urtarrilaren 28an Arriagan 17,30etan hasiko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu gaur.
Pertsona ameslariak gara, koloretazko ideiekin, koloreztatzeko gogoarekin, zuri beltzari kolorea ematen jarraituko dugu. Eskeintzen digutenaren aurrean!Amesten, pentsatzen, okupatzen eta eraikitzen jarraituko dugu! Ez gaituzte geldituko!

GURE AMETSAK DIRAUEN BITARTEAN, ZUENAK EGIN DU! GAZTETXEAK AURRERA!

http://www.okupazioeguna.tk/




2012/01/19

Biharko, Sekeko gaztetxean, antolatuta zegoen antzezlana, arazo teknikoak direla medio, bertan behera geldituko da.
PARKATU ERAGOZPENAK!

2012/01/17

AHTren aurkako kontzentrazioa eta liburu aurkezpena

Urtarrilak 19 osteguna

-18.30etan Kontzentrazioa. Larrabasterrako metro geltoki ondoan, burnizko surflariaren parean.
-19.30etan "AHTren aurkako mugimendua eta errepresioa: ibilbide politiko eta historikoa" liburuzkaren aurkezpena, kAHTeak txikitu kolektiboko kideen eskutik. Plaza Beltza kulturgunean (akilino arriola 59. Larrabasterra).

                                
Herriak bizirik!! AHTrik Ez!!

2012/01/16

22an MANIFESTAZIOA ERREPRESIOAREN KONTRA!

Gaur eguerdian Sopelan Gernikako Akordioa sinatu zuten alderdiek (Ezker Abertzalea, EA, Alternatiba, Berdeak, Aralar) eta beste hamaika kolektiboren ordezkariek Udaletxeko Plazan agerraldia egin dute bere auzokidea den Ion Etxegarairi elkartasuna adierazteko. Bertan elkartu direnen izenean Zukuk eta Sopelako alkatea den Saioa Villanuevak idazki bat irakurri dute. Bertan adierazi dutenez ebazpen honen bitartez, "Audientzia Nazionalak, beste urrats bat eman du Euskal Herrian zabaltzen ari den gatazkari irtenbideak bilatzearen aldeko bideari ateak itxi nahian".
Gainera "Ioni ezarritako zigor honek ez du inolako justifikaziorik eta ez dator bat garai berri hauetan gizartearen gehiengoak aldarrikatzen duen gatazka elikatzen duten jokaerak desagertu beharraren aldarriarekin" nabarmendu dute. Amaitzeko Gernikako Akordioaren sinatzaileek Etxegarairi euren babes osoa eskaini diote. "Era berean adierazi nahi dugu benetako konponbide demokratiko baten alde ari garen eragileok euskal herritarren kontrako eraso hauen aurrean erantzun bateratu bat ematearen beharra dugula" azpimarratu dute.
Hori dela eta datorren urtarrilaren 22rako, domeka, eguerdiko 13etatik hasita manifestazio baterako deia egin dute. "Alderdi politiko guztiei eskatzen diegu une honek exijitzen duen ausardia politikoa erakus dezaten" eskaera egin dute. Gogoan izan behar dugu Sopelako Udalean BILDUk mozio bat aurkeztu zuela ebazpen judizial honen aurka eta PNVk PPrekin eta PSE-EErekin bat egin zuela EZ bozlaketzeko eta beraz Sopelako auzokide honi babesa ukatzeko. sopela.net

2012/01/14

Biher Sekeko gaztetxean Jonu kantautorea


2012/01/12

ITZUBALTZETAKO SEI LAGUN AUZIPERATUAK

Itzubaltzeta / Romoko sei auzokide auziperatuta daude Kukutza II gaztetxearen okupazioagatik, "jabegoaren kontrako kalteak" egotzita. Guztira, 27 dira akusatuak, gehienak Bilboko Errekalde auzokoak. Atzo abiatu zituzten deklarazioak eta 9 lagun pasatu behar izan ziren Bilboko epaitegietatik, Itzubaltzeta / Romoko auzotar bi tarteko. Okupazio mugimenduko kideek jakinarazi dutenez, ez fiskala ezta akusazioa ere ez ziren bertaratu. Gaur, berriz, beste hiru gazte itzubaltzetar izango dira eta bihar azkena. Auziperatu guztiei elkartasuna agertu eta gune okupatuen defentsa egiteko "Okupazioa ez da delitua!" lelopeko bi elkarretaratze egingo dituzte bihar Itzubaltzeta / Romon. Lehenengoa, goizeko 11:15ean izango da Romo-Artatza institutuan eta bigarrena iluntzeko 8etan, Santa Eugenia plazan. ukberri.net



2012/01/11

KUKUTZA PROIEKTUAREN AURKAKO EPAIKETARAKO DEKLARAZIOAK

Kukutzaren oharra: 


Aste honetan hasiko zaizkigu Kukutza proiektuaren kontrako epaiketarako deklarazioak, eta hilabete osoan zehar garatuko dira 2 prozesu ezberdin. Urtarrilak 11, 12 ta 13, Kukutza II okupatu zutenek deklaratuko dute eta hurrengo asteetan Kukutza IIIko hustutzean etxebizitzan erresistitzen zeuden kideek.

Kukutza IIko autoak dioen arabera, ez zaizkie usurpazio deliturik leporatzen, jabegoaren kontrako kalteak baizik. Larraskitu kaleko 27. zenbakian sartu zen kide taldearen helburua, hura 13 urtetan hutsik egon dela zalatzea zen, 1998. urtean, Kukutzako kideak handik bota zituzteztenetik, hain zuzen ere.

13 urte hauetan, eraikin horrek sua hartu du, etxegabekoentzako aterpea izan da, eta auzokideentzako arriskua izan da. Orain, eraikina okupatu zutenei 9.000 euroko eskaera egiten die jabeak, atea, horma eta lehioak apurtu izanagatik, argi ikusten denean, ertzainek direla atea apurtu eta horma botatzen dutenak. 

Eskaera hauekin, argi geratzen da egun horretan ertzainek buruturiko operazioak ez zuela usurpazio delitu bat gelditzeko helburua, gaztetxe saiakera bat galaraztea baizik.

OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!


2012/01/09

URTARRILEKO AGENDA SEKEKO GAZTETXEAN


URTARRILAK 15

Jonu kantautorea, 19.30etan.


http://www.myspace.com/jonukan

URTARRILAK 19

Sabel dantza, 18.30etatik 19.30etara. ( 7 pertsonentzako lekua)
Malabareak, 19.30etatik 21.00etara.

Ikastaro hauek ostegunero izango dira. Apuntatzeko sopelakoga@gmail.com.

URTARRILAK 20

Eta karmele? antzelana, 20.00etan.

Absurduaren antzerkitik gertu dagoen lan honek, umorea tresnatzat hartuta, emakumeen kontrako indarkeriari buruzko gogoeta fina egiten du.Aktoreak: Ainhoa Alberdi Gisasola eta Iraia Elias Muniain.

URTARRILAK 28-29

Mendi irteera Aralarrera.



2012/01/08

Dokumentala eta hitzaldia

 Urtarrilaren 10ean ,19.00etan Plaza Beltza Kulturgunean

2012/01/07


2012/01/06

BIHAR DANOK BILBORA!


AMNISTIA OSOA!

2012/01/02

Urtarrilak 3 ESKALADA Ikastaroa

Urtarrilak 3, 19:00etan Eskalada ikastaro laburra izango dugu Sekeko Gaztetxean. Eskaladaren nondik norakoak, segurtasun neurriak etab. ikasteko aukera izango dugu. Maila 0 dutenentzat zuzendua, beraz ez dago aitzakirik, erdu eskaladaren mundura gerturatzera!!