Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2012/02/27

Herriko hirigintza aztertzen genero ikuspegitik


Zapatu honetan Sekeko gaztetxean, goizeko 10.30etan, etxebizitza eta, hirigintza eta generoa landuko dogu. Horretarako Etxegorri taldeak prestatutako bi tailer gauzatuko ditugu. 
Animatu eta parte hartu!


Etxegorriren oharra:
Etxegorri arkitektura eskolatik sortutako taldea da, 2003/2004 ikasturtean eskolako ikasle batzuen kezkei erantzuteko asmoarekin. Urtez urte belaunaldi ezberdinetako ikasleok gai ezberdinak jorratzen joan gara, besteak beste arkitektura egungo jendarte ereduan nola eta zertarako erabiltzen den sakontzen. Laburbilduz, hauek dira Etxegorrik garatu dituen hiru oinarri edo helburu nagusiak:

· Arkitektura eraldaketa sozialerako tresna gisa ulertzen dugu.

· Tresna gisa ulertzen dugun heinean, daukagun ahalmena herritarron esku jartzearen bila gabiltza.

· Aldaketa hau emateko bidean eta ikuspuntu kritiko batetik abiatuta, pertsonen formakuntzarako motorra izan nahi du etxegorrik. Horretarako, taldean barneratutako formakuntza eta Etxegorriren printzipioak, bizitza unibertsitarioan zein etorkizuneko lanbidean aktiboki erabiltzea da gure helburua.

Egunerokotasunean alor ugaritan eragiten dugu. Gure lan ildo nagusiak arkitektura eskola, herri mugimendua eta auto-formakuntza direlarik.

Oraingoan, generoaren gaia dakargu mahai gainera. Generoa eta parte hartzea hirigintza planetan geroz eta gehiago entzuten ditugun hitzak dira. Eragile feministek urteak daramatzate hirigintza egiteko modu konbentzionalak zalantzan jartzen eta bide alternatiboak irekitzen.

Azken hamarkadetako hirigintza planak sujeto definitua izan dute: gizona, 25-40 urte tartekoa eta kotxeduna; honela, gizartearen gehiengoa hirigintza planetatik eta beraz, hiritik kanpo gelditu da.

Azken urteetan asko dira honen aurka altxatu diren ahotsak, batez ere emakumeenak, parte hartzeaz eta genero ikuspegia kontuan hartuaz, hiri eredu desberdina aldarrikatzen dutenak.
  
Etxegorriren helburua, emakume hauen ahotsak eta esperientziak, arkitekturako eskolara ekartzea da. Gu ere, biharko arkitekto eta hirgileak izango garelako eta denontzako hiria izango dena egin nahi dugulako.



2012/02/26

GAUR 19.30etan NAPOKA IRIA




2012/02/24

AZKEN BARIKUA SOPELAN

Sopelako herri bilguneak deituta, gaur 20:00etan kontzentrazioa Udaletxeko plazan.

2012/02/22

PROIEKZIO-SOLASALDIA

Plaza Beltza kultur elkartea:

Otsaileko ekimenekin jarraituz, ostegun honetan, hilak 23 Kepa Acero surflariak "Azken muga" proiektuari buruz hitz egingo digu, Patagoniara egin duen surf-bidaiari buruz alegia, 20.30etan izango da Plaza Beltza kulturgunean.

2012/02/21

OHARRA:

Aste honetan, ez da malabare ikastaroa ezta sabel dantza egongo.

Parkatu eragozpenak!

NAPOKA IRIA KONTZERTUA SEKEKO GAZTETXEAN

NAPOKA IRIA - LEHERTARAZI EDIFIZIOAK Jendaurrean grabatutako lan berria kalean du azkenean Napoka Iriak. 2005eko izen bereko maketa eta 2008ko 3 kantuz osatutako bigarren maketaz geroztik ateratako kantu bilduma da “Lehertarazi edifizioak”(Bonberenea, 2011). . Urtarrileko asteburu batean, grabaketa estudioa Bergarako Zabalotegira egokitu, ateak publikoari zabaldu eta bi kontzertu eman zituzten kantu zahar, berri eta hainbat bertsio eskainiz. Horietako hamar piezek osatzen dute bilduma, gitarra elektriko bat, akustiko bat eta ahotsen ohiko dantzekin. Azkenaldiko kontzertuetan eskaini izan dituzte batzuk, eta akaso ezagunak izango dira entzulearentzat. Honetaz gain grabazioan bertan egindako inprobisazio bi eta ukelelea eta kalimbaz jotako kantu ezagun baten bertsio bitxi bat ere sartu dute. Bi egunetako emanaldiak oso-osorik grabatu eta gero, Legarreko estudiotik pasatu dira, aukeraketa egin eta lehen maketarekin egin bezala, Ander Barriusoren eskuetan txukuntzeko. Ander Mujikak berriz, bere gain hartu du diseinuaren ardura. Zuzenean kontzertu mordoa eman duen taldea delako, ale honek izaera hori berori gorde zezan nahi izan du Napoka Iriak. Oholtza gainean ikusiko dituzue, egon ziur!


OTSAILAK 26, 19:30etan SEKEKO GAZTETXEAN

2012/02/20

MALABARISMO IKASTAROA

Astero19.30etatik 21.00etara egiten den malabarismo ikastaroa,  aste honetan ez da egingo. Sabel dantza betiko orduan, 18.30etatik 19.30etara.

Parkatu eragozpenak!

2012/02/17

BADATOR!


2012/02/10

GAZTE ARATUSTEAK 2012


Datorren astean, hilak 18, aratusteak ospatuko dira Larrabasterran. Horretarako honako egitaraua prestatuta dago:

15.00etan HERRI BAZKARIA Urko polikiroldegi barruan.
16.30etan MOZORRO DESFILEA.
19.00etan KALEJIRA Urkotik Sopelaraino.

Bazkarirako txatelak: Plaza Beltza kulturgunean eta Sekeko gaztetxean salgai

2012/02/09

Bertso afarirako azken txartelak

Bertso afarirako azken txartelak gelditzen dira. Plaza Beltza kulturgunean erosteko aukera dago, biher 17.30etatik 20.00etara zabalik egongo da.

Torturari buruzko hitzaldia



Sopelako Herri Bilguneak tortura buruzko hitzaldia emango du otsailaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 19.00etan, Kurtzio kultur etxean. Bertan torturak jasan dituzten euskal herritarren testigantzak entzuteko aukera egongo da. Bestalde, Euskal Herriko Torturaren Aurkako taldearen eta psikologoen eskutik, torturak eragindako ondorioak aztertuko dira.

2012/02/06

Gazte burdelaren aurkezpena Plaza Beltza kulturgunean

Plaza Beltza kultur elkartea:

Ostegun honetan 19.00etan, Gazte Burdelaren aurkezpena egingo dute gaztehgameko lagunek plaza beltzan. Martxoak 24an, Durangon kaleratuko dutenaren aurrerapena izango da, tabu guztiak hautsiz. Bideoak, esperentzia berriak, drogak...http://gaztehgam.wordpress.com/

...eta Otsailaren 23an Kepa Acero surflariak "Azken muga" proiektuari buruz hitz egingo digu, Patagoniara egin berri duen surf-bidaiari buruz alegia, 20.00etan izango da eta Urdulizeko garagardaua egongo da dastatzeko.

2012/02/04

GAZTE ARATUSTEAK 2012


Gazte ARATUSTEAK 2012:
Mozorratzea gustoko badozu, ondo pasatzea atsegin badozu eta herriko giroan murgiltzea maite badozu, dudarik ez izan, ZATOZ GURERA!
Otsailaren 18an itxaroten zaitugu.

2012/02/03

Dagoeneko salgai daude bertso afarirako txartelak


 TXARTELAK SALGAI: 
Plaza Beltza kulturgunean (astelehenetik barikura, 17.30etatik 20.00etara)
Sekeko gaztetxean (domeka beroetan)

OKUPAZIOA EZ DA DELITUA

Kukutza:


Bilboko 9. Instrukzioko epaitegiak notifikatu berri digu Kukutzaren kontrako salaketa artxibatu egiten duela azaroaren 16an KukutzaII zen lokala okupatzeagatik. Jabeek eraikina utzikeri egoeran zeukaten, eta kasu horietan ezin zaio usurpazio delitua egotzi.

Okupazio Mugimendua inoiz baino biziago dago Instituzioek (Bilboko udalak, alderdi politikoek, Aldundiek, Eusko Jaurlatxirlak) Okupazioa kriminalizatzen saiatzen diren arren eta zenbait komunikabidek informazioa manipulatzen duten arren.

Gainera, epaitegietatik datozen azken berriek okupazioa delitua ez delaren ideia indartzen dute, azkenengo hilabeteetan  hainbat gaztetxeen kontrako epaiketak artxibatu baitira*(KukutzaII-Larraskitu, LaKomi-Santuxu, Erandioko gaztetxea, Barakaldoko gaztetxea). Horrela gauzak, agerian uzten da instituzioek gaztetxeak desalojatzen dituztela beraien interes ekonomiko-politikoak babesteko eta den-dena kontrolpean izan nahi dutelako.
Une honetan benetan epaitua izan behar lukeena Kukutza IIIko desalojoan ordena publikoaren indarren ekintza kriminalak dira, herriaren borondatea onartu ez zuten ordezkari instituzionalen jarrera lotsagarria, hala nola enpresarien, banketxeen eta hustelkeri urbanistikoarekin harremana duten politikarien delituzko jarrerak. 


Bide berdinean salatu nahi dugu Eusko Jaurlatxirlak dituen jarrera errepresiboak gaztetxeak desalojatzean epai-agiririk gabe eta prozesua bukatu gabe(batzutan hasi gabe ere), ia beti artxibatuta eta epaituen absoluzioarekin bukatzen duena. HonekGaztetxe baten hustuketa, espekulatzaile babestu bat eta gazteriaren kriminalizazioa du ondoriotzat.

Banketxe eta espekulatzaileek politikoen partetik duten babesaz nazkatuta dagoen jendartea animatu nahi dugu, autoantolakuntzan jarduntzera eta eraikin zein lurren Okupazioaren bidea hartzera proiektu autokudeatuak sortzeko, hala nola, etxebizitza ta ortu kolektiboak, langile-kooperatibak eta gaztetxeak.


2012/02/02

Entsegu lokala

Gutxi falta da entsegu lokala bukatzeko, bariku honetan 17:30 hasiko gara lanean animatu eta parte hartu!
nor da geldoa??

GAUR, SABEL DANTZA BERTAN BEHERA




Gaur 18.30etatik 19.30etara egitekoa zen sabel dantza tailerra bertan behera geratuko da azken ordukoa arazotxo batzuk direla medio.














Malabare tailerrak, ordea, betiko martxan jarraituko du, beraz, 19.30etan hasi eta 21.00ak arte malabareen kolorez beteko dugu gaztetxea,

ANIMA ZAITEZTE!!!



2012/02/01

AGATE DEUNA

 

Zapatu honetan gazte asanbladako kideok agate deuna abestera aterako gara. Hitzordua 11.30etan finkatu dogu, Sekeko Gaztetxean.

Ez ahaztu baserritarrez jantzita etortzea!