Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2012/03/30

GAUR AZKEN BARIKUA



"Dakizunez, hurrengo otsailaren 30-ean azken ostiraleko konzentrazioa egingo dugu, gure herriko presoak herriratzeko asmoz.
Hori dela eta, gonbidatzen zaitugu, zortziretan udeletxe ondoan egingo dugun konzentrazioan parte hartzeko.
Sopelako herri bilgunea "


2012/03/28

GAUR BANKETXEEN KONTRAKO KONTZENTRAZIOA




Mundu osoko jendartearen sektore anitzen txirotze prozesua ematen ari da kapitalismo patriarkalak eraginda; herriak, langileak, emakumeak eta natura zanpatzen jarraituz. Guzti hau optimizatzeko bizi baldintzak eta euskal herriko langileon eskubideak okertu eta murrizteko lege eta dekretu ezberdinak aurrera ateratzeko paktua egin dute patronalak eta klase politiko-instituzionalak.

Kapitalismoaren mesederako gero eta estutuagoak izaten ari gara pertsonak eta herriak, eta honen adibide gordina Euskal Herrian dugu ( Kupoak, hitzarmenak, sindikalismoaren kontrako erasoak, eskubide politiko, ekonomiko eta sozialen murrizketak, pribatuak diren negozioen onurako arka publikoen hustea, kapitalismo basatiaren inplementazioa AHTaren, superportuen eta erraustegien bidez, herri borondatearen mesprezua, atxiloketak, presentzia poliziala, debekuak…)

Kaleratzeak merketuz, malgutasun laborala exijituz, soldatetarako eskala bikoitzak erabiliz, lanaldi gordinez, mugikortasunaz baliatuz, ordezkaritza sindikala murriztuz, pentsioen erreforma bultzatuz, lan istripuak areagotuz, LGSa bere horretan mantenduz… honetaz baliatuz azken 30 urte hauetan prekarietatea inposatzen joan zaigu.Tamalez, lan esparrutik haratago doa prekarietatea, herritarron bizi baldintzen esparru ugarietan zabalduz; pobreziaren mugara heltzen ez diren diru sarrerekin bizitzera kondenatuak daude milaka pertsona, lan produktibo eta erreproduktiborako erabiltzen den denboraren banaketa eza, zerbitzu sozial eta publikoen pribatizazioan areagotzea, kopagoaren inplementazioa, pentsioak bere horretan mantentzea, DBEren kopuruaren %7ko jaitsiera, murrizketa sozialen handitzea, arlo publikoaren pribatizaziorako apustua…
Jendarte osoan aberastasunaren banaketa era orekatu batean bermatzen ez duen patronalaren aldeko fiskalitatea aplikatzen den bitartean behin eta berriz elektrizitatearen, uraren, gasaren garraioaren, zaborren, telefonoaren, postaren… ordainagirien igoera gauzatzen da. Euskal Herrian epe luzerako sistema kapitalista patriarkalari ateak irekitzen ari diote.

Sektore estrategikoak diren nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta industria bere gisara lagatzen dituzten bitartean, ekonomia hirugarren sektorean oinarritzeko apustu argia egiten dute.
Guzti honek, behin behineko lan kontratuak, bizi osorako zorrek eragindako ezegonkortasuna, duintasunez bizitzeko ezintasuna gero eta zabalduagoa egotea eragiten du gure jendartean. Sistema kapitalista patriarkalak berezko dituen zapalkuntzaren eta prekarietatearen eragina krudeltasun handiarekin bizi dute bereziki gazteak, emakumeak eta migranteak. Xantai honek zapalkuntza eta sumisioa onartzera bultzatzen gaitu,gero eta dispertsatuagoa eta zapalduagoa dauden langile klase eta jendarte bat eraginez.

Gure bizi proiektu pertsonala zein kolektiboa aurrera ateratzeko ezinbestekoa dugu elikadura subirautza. Herri bat zapaltzen duen herria inoiz ezin delako aske izan burujabetza ekonomikoa ezinbestekoa dugu. Ekonomiaren demokratizazioaz hitz egiten dugu, jendartearen gehiengoa izan dadila,hau da, herri hau egunero bere lanarekin ateratzen dutenek, hitza eta erabakia har dezan gure bizi moduan eragiten duten gakoetan.

Arrazoi guzti hauengatik “motxo”arekin dagoen amari, DBH 2. maila ikasten dagoen ikasleari, 6.pisuko auzokideari, parkean egoten diren pertsona helduei, langileari, etxeko langileari, gazteriari, emakume guztiei, pertsona migranteei… guzti hauei, soziala izango den Greba Orokorrean parte hartzeko deialdia luzatzen diegu. Guk alternatiba dugulako eta sistemak berriz, ez. 29an herri honek gure eskubide sozial eta laboralen defentzan kalera aterako da.

2012/03/27

SUKALDARITZA TAILERRA


Gaur sukaldaritza tailer bereziaz gozatzeko aukera izango dogu Sekekon. Barazkiak eta errezeta goxoak alde batera utzi gabe, pasta ekologikoa zelan egiten dan ikasiko dogu, hirina artean eta giro onean arratsalde polita gurekin konpartitzera animatzen zaretenontzako 18.30etan egongo dira ateak zabalik, gaurkoan tailerra ohiko ordutegia baino ordu erdi lehenago hasiko baita.

                                                                               On egin!

BADATOR...

Sekeko gaztetxearen II.urteurreneko herri bazkarirako azken txartelak erosteko bihar eguaztena azken eguna. Plaza Beltza kulturgunean, 17.30etatik 20.00etara.


2012/03/25


2012/03/23

JALGI HADI GARAIPENERAren AURKEZPENA

"Jalgi Hadi Garaipenera, 2012. urtean Euskal Herriko txoko ezberdinetan gazteok garatuko dugun dinamika da. Aurten, Nafar konkistaren 500. urteurrena delarik, gure ardura gisa hartu genuen Euskal Herriaren sustraiak ezagutzea, hori oinarri harturik etorkizuna eraikitzeko. Jakintza orok ez badu isla praktikoa, teorizazio lan hutsera mugatzen garela jakitun, Jalgi Hadi Garaipenera alternatiben eraikuntzan kokatzen da.

Eraikuntza lan hori ezinbestekoa ikusten dugu burujabetasuna erdiesteko bidean. Lurraldetasunetik haratago, zentzu zabalean ulertzen dugu lortu beharreko burujabetza; egunero zapaltzen gaituen sistema gainditzeko norabidean alegia."



ARDOR DE ESTOMAGO EPAITUA

Ardor de estomago punk-rock talde segoviarra, Audientzia Nazionalean epaitua izan zen atzo. Espainiako erregea irain egiteagatik, alegia.

Ardor de estomagok Sekeko gaztetxean jo zuen pasaden urtean okupazioaren aldeko egunean. Orain 1.800 euro isuna eskatzen diote abesti batean Juan Carlos erregea iraintzeagatik.

ADIERAZPEN ASKATASUNA!

Pasaden urteko kartela

2012/03/19

II.URTEURRENA


Gogora ezazue herri bazkarirako txartelak salgai daudela 8 eurotan. Eskertuko genizueke lehenbailehen erostea. Plaza Beltza kulturgunean, Sekeko Gaztetxean eta Herriko tabernan ekuragarri dituzue.

Maitasuna eta borroka!



2012/03/17

MARIO, GOGOAN ZAITUGU!


1981eko martxoaren 17an, Mario Iberdueroren subestazio batean jartzeko bonba bat prestatzen ari zen lehertu zitzaionean. Bere kideek Barrikako hilerrira eraman eta gaueko bederatziak aldera, ETA-ko eledun batek, urduritasun eta samin handiz, honako hau adierazi zion Egin egunkariari: “ETA-ko kidea naiz. Entzun ondo esango dizudana eta, mesedez, jakinaraz iezaiozu berehala familiari. Mario Alvarez Peña, gure erakundeko kidea eta Daviden anaia, istripu batean hil da. Hilotza Barrikako hilerriko atarian dago, manta batek estalia. Arren, esaiozue hau lehenbailehen bere familiari, Sopelan bizi da”.

Dabid Alvarez, Marioren anaia, hiru urte lehenago hil zen Lemoizeko zentral nuklearraren aurka egindako eraso batean.

2012/03/16

GAUR GAZTETXEAN ENTSEGU LOKALAREN INAUGURAZIOA


CHALWA BAND:
Uribe Kostan sortutako reggae musika taldea. 2006.urtean, inguruko zenbait lagunek proiektu musikal propio bat egitea erabaki zutenean.
2009. urtean, estatu mailan 'reggae' abeslari onenetarikoen artean den 'King Konsul' proiektura elkartu zen. Gaur egun,10 musikarik osatzen dute taldea: baxua, teklatuak, kitarra 'skanking', kitarra melodika/apaindurak, bateria, perkusioa, saxofoi altua, saxofoi tenorra eta tromboia.
Bere emanaldietan 80. hamarkadako 'reggae' ingelesa eta jamaikarraren eragina nabaria da. Hori guztia, ingeleraz eta euskeraz eginiko hitzez lagunduta. Musika lan propioa eskaintzen dute, gizarte-gailentasunezko tematika desberdinak erabiltzen dituzten hitzak eta 'reggae' klasiko handiak nahastuz.

DEMENTZIA:
Uribe Kostan sortutako punk-rock taldea.

2012/03/15

TAILERREN ORDUTEGIA MARTXOAN

Hilabete honetako tailerren egunak eta orduak:

Sukaldaritza: martxoak 27 (19.00-21.00).
Malabareak: martxoak 15 (19.30-21.00).
                         martxoak 19 (18.00-19.00).
Sabel dantza: martxoak 15 (18.30-19.30).

2012/03/14

2012/03/13

SEKEKO GAZTETXEAREN II.URTEURRENEKO EGITARAUA



Beste urte bat, bigarrena, inork espero ez zuena. Nork esango liguke gaztetxe bat Sopelan hainbeste denbora iraungo zuenik. Hortaz, ospatzeko jaialdia izango dugu eta horretarako autogestioaren bidez sortu den egitaraua prestatu dugu, herriak goza dezan.

Gazte Asanblada Sopeloztarretik pasa den jende guztia gogoratu behar dugu, pertsona hauei esker hemen jarraitzen baitugu, hauen lana zein izan zen argi daukagularik eta zabaldu zuten bidetik, gurea egiten jarraitu dugulako. Izan zirelako gara, garelako izango dira, alegia.

Garai latz honetan, gure borrokak inoiz baino presenteago egon beharko du. Ez dezala inork esan orain krisian gaudela, gazteria noiz ez da egon krisian, ba? Enplegu egonkorrik ez dugu ezagutu, etxebizitza bat eskuratzeko gatza dekogu, multinazional handien neurrirako unibertsitateak eraiki dituzte eta lan erreforma berriak kaltetu baino ez digu egiten.

Sekeko Gaztetxea gure kexkak eta ametsak aurrera ataratzeko gunea dugu, gazteon topalekua dena eta jarrera kritiko eta aktiboa sustatzen duena. Gune autogestionatuaren eta gazte asanblada sopeloztarraren azken urteko ibilbidea Martxoaren 31an ospatuko dogu. Hona hemen udaletxeko plazarako prestatu dugun egitaraua:

11.00etan UMEENTZAKO TXOKOA, PUZGARRIAK, JOLASAK, TXAPAK, IPUIN KONTALARIA...
12.00etan MALABARE TAILERRA
13.00etan ANTZEZLANAYONUNKA KONPAINIAREN ESKUTIK
14.30etan HERRI BAZKARIA. TXARTELAK: SEKEKO GAZTETXEAN, PLAZA BELTZA KULTURGUNEAN eta HERRIKO TABERNAN SALGAI.
16.30etan ZIRKU IKUSKIZUNAKOBLAKARI TALDEAREKIN
18.00etan KALEJIRA MUSIKATUAMASKARRADA TALDEAREKIN
20.00etan II.URTEURRENEKO EKITALDIA
21.00etan KONTZERTUAK: ROTABATOR ETA ITZIARREN SEMEAK

ANTOLAKUNTZA ETA BORROKA!

2012/03/11

Hasi da martxoko iraultza!!!


ZABALDU ETA BATU ZAITEZ IRAULTZARA!!!

Martxoak 3ko biktimentzat justizia eskatzen zuen manifestazioaren ostean, gazte bloke batek PPko egoitza, Gobernuaren Ordezkaritza eta Polizia

2012/03/09

ENTSEGU LOKALAREN IREKIERA



Sekeko Gaztetxeko entsegu lokala sortu berri dogu herriko musika taldeek erabil dezaten. Badakigu musika talde berri bat sortzea eta aurrera ataratzea oso zaila dela hainbat trabarekin topo egiten duelako bidean. 
Sopelako Gazte asanbladak, herrian musika taldeak sortzea sustatu nahi du, eta horretarako alokairu gabeko entsegu lokal bat irekitzea erabaki dogu. Hilabete batzuk lanean egon ondoren, lokala zabaltzeko momentua heldu da. 
Datorren hilabetean batzar bat egingo da lokala erabili nahi duten taldeekin, guztien artean koordinaketa eta erabilera arauak finkatzeko asmoz. Interesa badekozue, jarri zaitezte gurekin kontaktuan: sopelakoga@gmail.com


Martxoaren 16an entsegu lokalaren inaugurazioa izango da. Entsegu lokalaren argazki erakusketa, pintxoak eta kontzertuak egongo dira besteak beste. Chalwa Band reggae musika taldea eta Dementzia punk rock taldea dira bisitatuko gaituztenak.
Animatu eta etorri!

2012/03/08


2012/03/07

II.URTEURRENEKO HERRI BAZKARIRAKO TXARTELAK SALGAI


Sekeko Gaztetxearen II.urteurreneko herri bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko.
8 euroren truke Plaza Beltza kulturgunean edo Sekekon bertan eskuratu ahal izango dituzue. Gerturatu zaitezte lehenbailehen zuen txartelaren bila!!

maitasuna eta borroka!

2012/03/02

GAZTE ASANBLADAKO MARTXOKO EGITARAUA



Hilabete honetarako honako egitaraua prestatu dogu:

Martxoak 3

10:30-12:30 Etxebizitza tailerra.
12:30-14:00 Hirigintza eta generoa tailerra.
16:30-19:00 Sopelako puntu beltzen mapa sortu.
Etxegorri taldearen eskutik.

Martxoak 10

Sekeko gaztetxea atontzeko asmoz, auzolanak. Goiz osoan zehar.


Martxoak 16

19.00etan Sekeko gaztetxeko entsegu lokalaren irekiera.
Chalwa Band eta Dementziaren kontzertuak. Argazki erakusketa, pintxoak...

Martxoak 31

Sekeko gaztetxearen II.urteurrena.
Herri bazkaria, kontzertuak, ekitaldia, umeentzako txokoa, antzerkia, sorpresak...


Hileko 2. eta 4. martitzenetan SUKALDARITZA BARAZKIJALEA 19.00-21.00.
Eguaztenero TXALAPARTA 18.00-19.30.
Eguenero SABEL DANTZA 18.30-19.30 eta MALABAREAK 19.30-21.00.
Domekero DOMEKA BEROAK, hanburgesak, musika ona eta giro atsegina, 18.00etan.


Maitasuna eta borroka!


2012/03/01

PLAZA BELTZAKO MARTXOKO EGITARAUA



Plaza Beltza kultur elkartea:
Martxoaren 3an, 19.30etan: "Entre interiores" laburmetraiaren emanaldia eta ostean zuzendariarekin solasaldia.

SINOPSIS: Ramón disfruta  en su dormitorio. Lo que no sabe es que su hermano regresara a casa a vivir con el / GUIÓN Y DIRECCIÓN: Urtzi Perez / EQUIPO ARTÍSTICO: Ander Lipus y Patxi Lazkano / EQUIPO TÉCNICO: Cámara y fotografía: Itoiz Navarro /  Ayudante de dirección: Sergio Dominguez / EDICION Y POSTPRODUCCION: La vida mola / Sonido: Ion Arenas / DURACIÓN: 9 minutos / GÉNERO: Drama filosófico.

Martxoaren 15ean, 19.30etan: "Tristísima ceniza" komikiaren aurkezpena.
Mayo de 1937. La Guerra Civil asola el territorio español y se encamina hacia su fatal desenlace. Las bombas caen ahora sobre el monte Sollube vizcaíno y todo está por decidir: el futuro de España, y el de la historia de amor entre Robert Capa y Gerda Taro. Las siguientes serán unas semanas determinantes, oscuras y llenas de tristísimas cenizas... La fuerza expresiva del dibujo de Iñaket se une al esfuerzo documental de Mikel Begoña, autor comprometido con los episodios olvidados de la Guerra Civil, que da voz a los protagonistas afectados por la barbarie. El resultado es una obra que oscila entre lo histórico y lo fantástico, entre el realismo y la ficción.

Martxoaren 23an, 19.00etan: Euskal Herria sozialista aldizkariko kideen hitzaldia, kapitalisten erasoen aurkako kanpainaren barruan.


Liburutegi soziala, kontsumo taldeak, kolektiboentzako txokoa, topagunea...Egin zure ekarpenak eta animatu plaza beltzan parte hartzera, hurbildu asanbladara, barikuero 17.30etatik aurrera. OSASUNE TA AUTOGESTIOA!!!