Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2012/04/29

Gogoratu gaur antzerkia Sekekon

Gogoratu gaur sekekon "Eta karmele?" antzerkia!






Sinopsia:
Bi emakumeren arteko elkarrizketa umoretsua, eroa eta gazi-gozoa, pentsamendu zentzudunetik egoerarik absurduenera pausu ttiki bat besterik ez dagoela erakusten diguna. Umorea tresnatzat hartuta emakumeen kontrato indarkeriari buruzko gogoeta egiten du lan honek.
"Eta Karmele?", antzerkia
Aktoreak: Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias
Gidoia: Samara Velte
Noiz? APIRILAK 29, 19.30etan
Non? SEKEKO GAZTETXEAN

2012/04/28

BADATOR...



Heltzear dago Beti gazte!on afaria eta oraindik faltan botatzen dogu lagun asko. Lotsarik ez! Joan zaitez ointxe bertan zure txartelaren bila, zure zain gaude eta. 
 Edozein informaziorako idatzi e-mail honetara: sopelakoga@gmail.com. Edozein galderarako idatz gaitzazu!



Badira hile batzuk gazte asanbladatik ideia batekin bueltaka gabiltzala. Ideia baino, agian harrikada galanta izan daitekeena, baina, tira! Zer da gazte bat harririk gabe!

Gure asmoa, Sopelako gazte asanbladen mugimenduaren eta ibilbidearen inguruko lan bat egitea da. Hasiera batean, gure ideia txosten xume bat egitea zen. Bertan, Sopelan garai ezberdinetan egondako gazte asanbladen historia jaso nahi genuen: herriko gazteen beharrak, antolatzeko modua, okupazioak, desalojoak, bizipenak,… Informazio hau guztia biltzeko, hainbat elkarrizketa-grabazio egitea aurreikusten genuen; aldizkari, egunkari edo argazkiez gain, hori ikusten baikenuen informazioa lortzeko biderik aberatsena.

Horregatik, aukera ezin hobea iruditzen zaigu denok afari baten bueltan elkartzeko. Maiatzaren 4an afari mundiala antolatu nahi dugu, aspaldiko lagunak ikusteko, barre batzuk egiteko, eta gure proiektu honen aurkezpena ganoraz egiteko!

Beraz, apuntatu maiatzaren 4a zuen agendetan, ezin duzue hutsik egin eta! Bide batez, aukera polita duzue aspaldiko argazkiei, akta-kuadernoei, bideoei, kartelei, pegatei, sarrerei...hautsa kendu eta gurera ekartzeko. (Lasai, ez gara zuen relikiekin geratuko! Kopiak egin eta dena txukun-txukun bueltatuko dizuegu!).

Eskertuko dizuegu zuen artean ere gonbidapen hau zabaltzen baduzue, guk ezin izan baitugu jende guztiaren kontaktua lortu. Mesedez, zuen asistentzia konfirmatzen joan (email honetara: sopelakoga@gmail.com).

Gogoratu zuen lanari esker eta zuek ereindako indarraz jarraitzen dugula hemen.

Antolakuntza da gure arma, garrasi haien oihartzuna gara!!!

TXARTELAK: Plaza Beltza kulturgunean eta Sekeko gaztetxean salgai. Informazio gehiagorako idatzi gure e-mailera: sopelakoga@gmail.com.

2012/04/27

PRESO POLITIKOEN ALDEKO KONTZENTRAZIOA


2012/04/26

GOTZON KALERA IRTENGO DA


Gotzon Alcalde kalera irtengo da gaur, goizean Auzitegi Espainolean epaitu ondoren. Epaiketan 18 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak. Baina tribunalak libre uztea erabaki du, iturri juridikoen arabera Frantziako kartzeletan dagoeneko kolaborazioagatik ezarritako zigorra beteta zuelako. etengabe

ONGI ETORRI GOTZON!
amnistia osoa

GERNIKA 1937-2012


2012/04/25

29an ANTZERKIA GAZTETXEAN


Sinopsia:

Bi emakumeren arteko elkarrizketa umoretsua, eroa eta gazi-gozoa, pentsamendu zentzudunetik egoerarik absurduenera pausu ttiki bat besterik ez dagoela erakusten diguna. Umorea tresnatzat hartuta emakumeen kontrato indarkeriari buruzko gogoeta egiten du lan honek.


"Eta Karmele?", antzerkia
Aktoreak: Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias
Gidoia: Samara Velte
Noiz? APIRILAK 29, 19.30etan
Non? SEKEKO GAZTETXEAN

2012/04/24

GURE ERROTAK EZAGUTZEN

"Berriro ere Sopelako Aitxu!, Erandioko Berbots eta Getxoko EGIZU eskara taldeek datorren iganderako proposamen erakargarria eta euskalduna egin digute. Oraingo honetan, Sopelako erroten inguruko historia eskura jarriko digute eta Urdulizen oraindik martxan dagoen "errotatxu" errota bisitatzera garamatzate. Betiko moduan den dena euskaraz.

Apirilaren 29an goizeko 9etan autobusa Erandiotik aterako da eta 9:15etan Algortako metroan han egongo direnak hartu eta gero 9:30etan Sopelako Elizan azken parte hartzaileak hartuko ditu erroteen inguruko ibilbideari hasiera emateko. Azalpenak eta bisitak Berangoko mugan dagoen Pose (El molino) errotan hasiko dira eta Larrabasterrako errota batzuk aurkeztu eta gero Urdulizko "errotatxura" abiatuko dira. Bertan errota martxan ikusteko aukera egongo da. Bidaian Mikel Begoñak azalpenak emango ditu eta oinarrizko informazioa banatuko dute.

Amaitzeko, gaur egun Sopelako Gaztetxea den Sekeko errotan talo tailerra eta dastaketa egongo da. Meñakoz elakartearen taloegileek taloa prestatzeko jarraitu beharreko urratsak zuzenean azalduko dituzte. Jarraian prestatutako taloak guztion artean dastatuko dituzte. Amaiera ezin hobea oso interesgarria den berbatxango hau borobiltzeko.

Parte hartzeko aurretiaz izena eman behar duzue. Kartelean agertzen dira zuen izena emateko bideak.

Autobusez joateko plazak mugatuak dira. Beraz, ahalik eta lasterren eman zure izena." sopela.net


2012/04/21

POLIZIAREN KONTRAKO MANIFESTAZIOA


Gaur, arratsaldeko 17.30etan "Stop violencia policial" lemapean, Indautxutik manifestazioa abiatuko da.
Iñigo Cabacas hil zuten ostean, Herriko hainbat eragileek bere kezka agertu dute eta nahikoa dela ozen esan dute.

POLIZIARIK EZ!

2012/04/20

LIBURU AURKEZPENA PLAZA BELTZAN

Gaur, hilak 20, Plaza Beltza kultur elkarteak Breve historia del Anarquismo vasco liburuaren aurkezpena antolatu du. Aurkezpena, autoreak berak, Jtxo Estebanez bilbotarrak eta historiagileak, egingo du.

Historia ofizialak alde batera utzi duen arren eta estatuko gainontzeko lurraldeetan izan zuen eraginera heldu gabe, anarkismoak Euskal Herriko hainbat lekutan bere indarra izan zuen. Horren lekuko izan ziren Bilboko ezkerraldea, Pasaiako itsas sindikatua, Gazteiz eta Eibar, non bere militante esanguratsuenetako bat sortu zen, Galo Diez.

Jtxo Estebanezen liburuak ez du soilik ideia libertarioen garapena azaltzen, nazionalismoarekin izan zuen harremana eta emakumeen parte hartzea ere kontatzen digu. Bestalde, euskal libertario aipagarrienen azalpen biografikoak ematen ditu, Isaac Puente, Marc Legasse, Felix Likiniano, Angel Aransaez, Casilda Hernández edo Galo Diez, adibidez.

Gaur Plaza Beltza Kulturgunean 19.30etan.




2012/04/19

Erandioko Gazte Asanbladak 5 urte beteko ditu

Erandioko oharra:

Bost urte gazte gutxi batzuk gure herria martxan jarri nahi izan genuenetik, urteotan asko izan dira bizitako esperientziak, sortutako ekimenak, ikasitako gauzak...eta hau ospatzekoapirilaren 18, 19 eta 21erako egitarau ederra prestatu dugu.

Gainera aurtengo berezia da benetan! Duela urtebete ametsa baino ez zena egi bihurtu baitugu ekinaren ekinez.
Udalaren traben gainetik, eta gazteon indarrari esker Kalezulo Gaztetxeak bere 1. kontzertua eskainiko du.
2011ko urritik auzolanean dihardugu erandioko gazteok, eta larunbat honetan behingoz kontzertuetaz gozatzeko aukera ederra izango dugu.

Beraz danok gonbidatuta zaudete; bazkaltzera, goizeko jolasetara, trikibatupoteora, kontzertuetara...

Bestalde, aipatzea badirela aste batzuk interneterako tresna berria martxan jarri genuela. "Kalezulo Gaztetxea"-ren bloga.
http://kalezulo.blogspot.com.es/



Ostegunean; 19, II. AFARIAKUSTIKOA oso gonbidatu bereziarekin "TODO O NADA" kantautaore

Larunbatean; 21, EGUN OSOKO EGITARAUA

12:00 txupinazoa
12:30 ipuinkontalaria umeentzat
13:00 Aauzolanpiadak
15:00 gaztebazkaria (tiketak salgai La plaza tabernan 10€ bazkari+kamiseta)
ostean...URGATZtaldea

18:00 TRIKIbatuPOTEOA
21:00 KONTZERTUAK GAZTETXEAN: SIROKA, AFU eta DJBULL

Etorkizuna gure esku!

2012/04/17

MAIATZAK 4 BETI GAZTE!on AFARIA


Badira hile batzuk gazte asanbladatik ideia batekin bueltaka gabiltzala. Ideia baino, agian harrikada galanta izan daitekeena, baina, tira! Zer da gazte bat harririk gabe!

Gure asmoa, Sopelako gazte asanbladen mugimenduaren eta ibilbidearen inguruko lan bat egitea da. Hasiera batean, gure ideia txosten xume bat egitea zen. Bertan, Sopelan garai ezberdinetan egondako gazte asanbladen historia jaso nahi genuen: herriko gazteen beharrak, antolatzeko modua, okupazioak, desalojoak, bizipenak,… Informazio hau guztia biltzeko, hainbat elkarrizketa-grabazio egitea aurreikusten genuen; aldizkari, egunkari edo argazkiez gain, hori ikusten baikenuen informazioa lortzeko biderik aberatsena.

Horregatik, aukera ezin hobea iruditzen zaigu denok afari baten bueltan elkartzeko. Maiatzaren 4an afari mundiala antolatu nahi dugu, aspaldiko lagunak ikusteko, barre batzuk egiteko, eta gure proiektu honen aurkezpena ganoraz egiteko!

Beraz, apuntatu maiatzaren 4a zuen agendetan, ezin duzue hutsik egin eta! Bide batez, aukera polita duzue aspaldiko argazkiei, akta-kuadernoei, bideoei, kartelei, pegatei, sarrerei...hautsa kendu eta gurera ekartzeko. (Lasai, ez gara zuen relikiekin geratuko! Kopiak egin eta dena txukun-txukun bueltatuko dizuegu!).

Eskertuko dizuegu zuen artean ere gonbidapen hau zabaltzen baduzue, guk ezin izan baitugu jende guztiaren kontaktua lortu. Mesedez, zuen asistentzia konfirmatzen joan (email honetara: sopelakoga@gmail.com).

Gogoratu zuen lanari esker eta zuek ereindako indarraz jarraitzen dugula hemen.


Antolakuntza da gure arma, garrasi haien oihartzuna gara!!!


TXARTELAK: Plaza Beltza kulturgunean eta Sekeko gaztetxean salgai. Informazio gehiagorako idatzi gure e-mailera: sopelakoga@gmail.com.

2012/04/12

HERRITARROK ETA HERRITAR MUGIMENDUOK EZIN DUGU GEHIAGO!

Eragile sozialek zabaldu duten oharra:

Iñigo Cabacas edalontzia gainezkatu duen tanta da.

Erantzukizun politiko eta zibilak eskatzen ditugu modu honetako eskuhartze polizialetan


Bilbon, 2012ko apirilaren 12an. 

Lehenik eta behin, hemen bildutakook, herritar eta herri mugimendu andanen ahotik, gure mina adierazi eta elkartasun osoz Iñigo Cabacas gaztearen senide eta lagunen beharrizanetara geratzen gara.

Iñigo, Ertzaintzak botatako pilotakadaz erahil dute. Denbora luzean zehar herritarren kontra erabilitako arma eta estrategiarekin, hain zuzen ere. Edalontzia bete duen azken tanta. Hurbileko adibideak ditugu, Xuban Nafarrate gasteiztarraren kasua, edota Kukutza gaztetxea hustu ondorengo zaurituena, besteak beste.

Ez dugu beldurpean bizi nahi, inongo gune zein aldarrikapenetan, eta horixe da egun gobernuak gidatutako poliziak bilatzen duena (brigada bereziak, jarrera oldarkorrak, kode penalaren zorroztea, boterearen gehiegikeria…). Baina hau amaitu da. Honekin bukatzera goaz. Horregatik, erantzukizun politiko eta zibilak eskatzen ditugu, Rodolfo Ares eta Barne Sailetik hasita. Justizia eta egia jakitea exijitzen dugu.

Honekin batera, Europako Batzordeak aspalditik eskatutakoa bete, eta peloterak zein bestelako eraso-armak behin betiko alde batera uzteko exijitzen dugu, gaurtik hasita.

Amaitzeko, herritar orori, hain lazgarria den egoera hau aintzat hartu eta egunotan burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen diegu. Gaur bertan, arratsaldeko 8etan, Zabalburu plazan egingo dugun eserialdian parte hartzeko deia egiten dugu, bai eta lagunek ostiralean Basaurin egingo duten manifestaldian, besteak beste.

Iñigo Gogoan! herri ekimena

2012/04/11

PLAZA BELTZAKO APIRILEKO EGITARAUA


Plaza Beltza kultur elkartea:

Zer da “fracking”a? Hitzaldia / Eguena 12 / 19.00etan

Fracking angloxajoiek ez ohiko gasa ustiatzeko apurketa hidraulikoaren teknikaz hitz egiteko erabiltzen duten
hitza da. Ama-haitzea (arbela eta eskistoak) apurtuz bertan dagoen gas naturala ateratzean datza. Frackingaren aurkako
asanbladatik, osasunerako eta ingurumenerako arazo larriak ekar ditzakela salatzen ari dira eta horretaz arituko dira.


Breve historia del anarquismo vasco Liburu aurkezpena / Barikua 20 / 19.30etan

Egilea: Jtxo Estebaranz

BREVE HISTORIA DEL ANARQUISMO VASCO es una descripción sintética y desenvuelta de la trayectoria de la corriente emancipatoria libertaria desde que los seguidores de la I Internacional sembraron "la Idea" en las últimas décadas del siglo XIX hasta prácticamente nuestros días. Está ordenada de forma cronológica, lo que permite al autor, JTXO ESTEBARANZ, profundo conocedor de la materia, mostrar cómo ha evolucionado el anarquismo con el paso del tiempo, respondiendo a sus propias tensiones internas, lógicamente, pero siempre en estrecha relación con los condicionantes económicos y políticos de las distintas épocas que le han tocado afrontar. Periodos de intenso brillo para el anarquismo vasco, como el que discurre durante la II República y la Guerra, se ven reflejados en el libro con luz propia, pero no por ello quedan relegadas las largas décadas de lucha que les precedieron y que fueron precisamente las que permitieron alcanzarlos, ni tampoco la derrota, la larga noche del franquismo, la adecuación a la nueva democracia y el surgimiento de nuevas formas de enfocar las luchas libertarias. El autor no se limita a dar cuenta de los acontecimientos, sino que, a través de una serie de textos interpuestos, desentraña las claves de algunos espinosos debates, como la relación entre el nacionalismo vasco y el anarquismo o el papel de las mujeres en el proceso emancipatorio, al tiempo que presta oídos a los himnos de la revuelta libertaria o posa su mirada en conocidos iconos, como la A circulada. Completa su propuesta con breves biografías de algunos personajes del anarquismo vasco, desde el visionario Xaho al iconoclasta Marc Légasse, pasando por organizadores infatigables, como Galo Díez o Ángel Aransáez, hombres de acción, como Gregorio Suberviola o Félix Likiniano, mujeres "de armas tomar", como Casilda Hernáez, o "santos laicos", como Isaac Puente.

..ta liburutegi soziala Astelehenetik Barikura 17.30etatik 20.00etara. Irakurri liburuak, amatau telebista!!

2012/04/10

APIRILEKO EGITARAUA


APIRILAK 15:

19.30etan Sekeko gaztetxean, Didgeridoo kontzertua Iban Nikolairen eskutik.


APIRILAK 29:


18.30etan Sekeko gaztetxean, Eta Karmele? antzezlana.

IÑIGOREN OMENEZ

Ertzaintzak iragan ostegunean Athleticen futbol partida eta gero zelai inguran garaipena
ospatzen ari zirenen aurka bortizki oldartu zen. Ondorioz, lagun bat larriki zauritua gertatu zen,
astelehenean pilotakadak eragindako zauriengatik hil zen arte. Ezin dugu onartu!

10 egunetan greba orokorrean gazte bat larriki zaurituta eta beste bat eraila zipaioen karga batengatik!BASAKERIA GELDITU!

Apirilak 10 20.00etan eskualde mailako mobilizazioa Algortan.

2012/04/08

II.URTEURRENA ARGAZKITAN

2012/04/03

OPORRAK GAZTETXEAN

Aste honetan eta hurrengoan gaztetxea itxita egongo da, beraz, tailerrak eta domeka beroak ez dira izango.
Apirilaren 15ean jarriko da Gaztetxea barriro martxan, egun horretan domeka beroaz gain, Iban Nikolaik kontzertu bat eskainiko digu bere didgeridoo-ekin.