Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2012/05/31

EKAINAK 9 LZPren AURKAKO BIZIKLETADA


Ekainaren 9an, Urduliz, Sopela eta Plentziako gazteok Lurralde Zatiko Plana honen aurkako bizikletada antolatu dogu. Plan honek, espekulatzailen interesak baino ez ditu defendatzen, gainera gure herrien nortasuna suntsitzen du eta amalurraren kontrakoa da.

Bizikletada Plentziako Ermitatze gaztetxetik hasten da, Barrika eta Sopela zeharkatzen du, eta Urdulizko Antsonekoa plazan bukatzen du.

Anima zaitez eta bizikleta hartu!


11:00 IRTEERA ( Plentziako Ermitatze gaztetxetik)

13:00 HELMUGA (Urdulizko antsonekoa plazan)

13:30 TRIKI POTEOA 

15:00 HERRI BAZKARIA (Urdulizko polikiroldegian)
(Txartelak: Sopelako Plaza Beltza Kulturgunean eta Urdulizko Txiki Barri tabernan, ekainaren 7rarte)

16:00 BERTSO SAIOA, Enkarterriko finalisten eskutik

17:30 GAZTETXEEN ALDEKO KALEJIRA, batukadagaz alaitua 

19:00 POTEOA HERRITIK, batukadagaz

21:00 BIZIKLETADAREN ABESTIAREN AURKEZPENA

21:30 KONTZERTUAK (Urdulizko polikiroldegian)

CHALWA BAND eta IRRINTZI ska-folk taldea

2012/05/30

V. KOADRILEN EGUNA


Oraindik ez dozu koadrilen egunerako txartela erosi? Ba gaur 19.30etan, plaza beltzan (Jauregizar plaza) eguna prestatzeko batzar bat ospatuko da, beraz ez galdu aukera eta hurbildu zaitez.

Altxa ezak bozgorailua!


2012/05/29

Koadrilen egunaren prestaketa


Bihar  Maiatzak 30,  19.30tan  plaza Beltzan (plazan) koadrilen arteko eguna prestatuko dogu, beraz  animatu eta etorri koadrilagaz , txartelak erosteko aukera ere izango da.

zabaldu sopelako koadrilei!

2012/05/26

V. KOADRILEN EGUNA


Jakingo dozuenez, ekainaren 2an Sopelan V. koadrilen eguna ospatuko da. Hortaz, urtez urte egonkortu den egun honetan parte hartu gura badozu, bazkarirako txartela erosi baino ez dozu egin behar.

Eguna, 10.00etan udaletxetik abiatuko den ibilalditxu batekin hasiko da, eta honetan kostaldeko itsalabarrak ikusteaz gain LZPren inguruko hausnarketa egingo dogu. Ibilalditxuaren ostean, udaletxeko plazan, egur taila bat egingo da eta 14.30tan herri bazkaria hasiko da. Bazkal ostean, koadrilen arteko jokoak hasiko dira arratsaldea giro paregabean igarotzeko eta eguna borobiltzeko poteo musikatua egingo herriko tabernetatik zehar.

Koadrilen eguna, aisialdi aske eta parte hartzaile baten aldeko apustu irmoa da eta helburu nagusia sopelako kodrilen arteko harremana sendotzea da, betiere gazteria aktibatuz.

Beraz, Gazte Asanbladatik gonbidapena luzatuta duzue eta orain zuen txanda da, bozgoragailua altxatu eta Sopela piztu!!

Oharra: Bazkarirako txartelak 8€tan salgai daude Plaza Beltza Kulturgunean eta Sekeko Gaztetxean.


2012/05/24

AZKEN BARIKUA SOPELAN


Giza eskubideen errespetua, Euskal Presoak Euskal Herrira!


Ezer baino lehen, ostiralero bezala espetxeetarako bidaiari ekin dioten ehunaka senide eta laguni besarkada sentikor bat helarazi nahi diegu hemendik. Autobusez, trenez, autoz eta hegazkinez, asteko egun libreak probestuz, kilometroak atzean utzi eta preso denarekin ordubetetxo bat emateko bidaia luzeak egitera behartzen gaitu sakabanaketak oraindik orain.

Ondo iritsi gara. Kontuz ibili bueltan. Lasai etorri. Kasu eguraldiarekin. Muxu bat gure partez. Zer moduz aurkitu duzue? Antzeko sms-ak eta telefono deiak gurutzatuko dira asteburu honetan ere, eta sakabanaketaren ankerkeriari kementsu eta irribarrez aurre egiten saiatuko gara, askotan erraza ez izan arren.

Espetxe politika minaren sortzaile baino ez da, eta sufrimendu oro gainditzeko urratsak ematen ari garen uneotan espetxe politika honek eragiten duen mina noiz amaituko zain gaude herritar asko Euskal Herrian.

Giza eskubideen errespetuari zor zaizkion neurriak dira gaixoak askatzea, bizi osorako espetxe zigorrari amaiera ematea eta presoak Euskal Herrira ekartzea. Ondoren, bake eta konponbide egoeran sakontzeko beharrezkoa izango da giltzapean edo ihesean dauden herritarren egoerari konponbide egoki bat ematea. Bake eta konponbide egoera ez baita ulergarria herritarrak espetxean eta deserrian egotearekin.

Baina Madrileko eta Pariseko agintariek dituzte espetxeetako giltzak, eta gaur gaurkoz giltza hauek ondo gordeak dituzte batzuek nahiz besteek. Giltza hauek espetxeetako ateak irekitzeko erabili ditzaten bultzatu behar ditugu. Asko gara presoen eskubideen aldeko mezuari lotu gatzaizkionak, baina babes hau zabaltzea eta kalean erakustea beharrezkoa izango da agintariek jarrera alda dezaten.

Denok elkartu eta ekimen berriak antolatuz emango ditugu pauso txikiak. Eta pauso txiki askoren baturak osatuko du denak herrira ekarriko dituen urrats handia.

Mila esker guztioi.

Sopelako herri bilgunea

2012/05/21

EKAINAK 2 KOADRILEN EGUNA





Aisialdi aske eta partehartzaile baten alde, batu zaitez!


10.00etan Udaletxetik abiatuta kostalderaino MARTXA

14.30etan HERRI BAZKARIA udaletxeko plazan
Txartelak Plaza Beltza kulturgunean eta Gaztetxean salgai

16.30etan KOADRILEN arteko JOLASAK

19.00etan POTEO MUSIKATUA



2012/05/20

EKAINAK 9 LZPren AURKAKO BIZIKLETADA


2012/05/18

LIBURU AURKEZPENA GAUR PLAZA BELTZAN

"Bakarmortuko kronikak" liburuaren aurkezpena / Maiatzaren 18an, 19.00etan / Plaza Beltza Kulturgunean


Mitxel Sarasketa, Oier Gonzalez eta Zorion Zamakolaren eskutik.


Mikel Antzaren “Bakarmortuko kronikak”. Duela zazpi urte hiru kartzela ezberdinetako egonaldietan idatzi zituen Antzak kronika hauek, gogoetaz, poema laburrez eta bertsoz osatuak. Hitz esanguratsu hauek atera ditugu egileak berak idatzitako hitzaurretik:

(…) Sartu berritan ia egunero dago zerekin harritu. Urteak pasatu ahala, asaldatzeko ahalmena ez galtzean dago bizirauteko gakoa.

Kartzelak min ematen du, beldurra sentiarazten digu eta gugan inoiz sumatu ez genuen gorrotoa ernarazten du. Horiek izan ziren nigan ordura arteko indar ezezgunez nagusitu ziren sentimenduak. Eta sentimendu horiek garaitu ez bnintzaten aurre egiteko modua aurkitu behar izan nuen. Nire burua antolatu nuen eta borroka egiteko prestatu.

Kartzelak irentsia ez izateko, norberak hobeki egokitzen zaion jarrera hartzen du. Isolamenduaren aurrean, idaztea izan zen nik hautatu nuen defentsa tresna (…).


2012/05/17

MAIATZAK 19 PLAZARA GOAZ!


2012/05/16

MAIATZAK 19 GOAZEN PLAZARA



2012/05/11

PLAZA BELTZAKO MAIATZAKO EGITARAUA



"Bakarmortuko kronikak" liburuaren aurkezpena / Maiatzaren 18an / 19.00etan
Mitxel Sarasketa, Oier Gonzalez eta Zorion Zamakolaren eskutik.

Mikel Antzaren “Bakarmortuko kronikak”. Duela zazpi urte hiru kartzela ezberdinetako egonaldietan idatzi zituen Antzak kronika hauek, gogoetaz, poema laburrez eta bertsoz osatuak. Hitz esanguratsu hauek atera ditugu egileak berak idatzitako hitzaurretik:

(…) Sartu berritan ia egunero dago zerekin harritu. Urteak pasatu ahala, asaldatzeko ahalmena ez galtzean dago bizirauteko gakoa.

Kartzelak min ematen du, beldurra sentiarazten digu eta gugan inoiz sumatu ez genuen gorrotoa ernarazten du. Horiek izan ziren nigan ordura arteko indar ezezgunez nagusitu ziren sentimenduak. Eta sentimendu horiek garaitu ez bnintzaten aurre egiteko modua aurkitu behar izan nuen. Nire burua antolatu nuen eta borroka egiteko prestatu.

Kartzelak irentsia ez izateko, norberak hobeki egokitzen zaion jarrera hartzen du. Isolamenduaren aurrean, idaztea izan zen nik hautatu nuen defentsa tresna (…).


Formakuntza tailerra: Agroekologiaren bidetik, zelan eman lehenengo urratsak nekazaritzan jarduteko. Ehne Bizkaiak antolatuta / Maiatzaren 29an / 17.00etan

-Lurra eskuratzeko aukerak, ortu eta lur sailen antolakuntza eta diseinua, azpiegiturak, arlo legala, dirulaguntzak, salmenta kontsumo taldeetan...

Informazio gehiago eta izena emoteko: 946232730 (Unai)


Liburutegi soziala, kontsumo taldeak, autogestioa eta auzolana bultzatzeko topagunea...Astelehenetik Barikura 17.30etatik 20.00etara / Plaza Beltza Kulturgunea. Larrabasterra

2012/05/10

Koadrilen arteko asanblada maiatzaren 16an!

Jaiak gertu ditugu eta guztiontzat jai  erakargarriak izan daitezen, ezinbestekoa izango da guztion  parte hartzea,  koadrilak bereziki. Aurtengo jaietan, Jai batzordeak,  Sopelako koadrilen arteko lehiaketa bat egitea proposatu du. Horretarako, koadrilen arteko jolasak egingo dira. Lehiaketa hau, guztion artean antolatzeko  eta egingo diren jolasak prestatzeko,  datorren maiatzaren 16an,   asanblada irekia  burutuko da.

Hitzordua, maiatzaren 16an, asteazkena, arratsaldeko 19:00retan,  Jauregizar Plazan izango da. Animatu zuen koadrilako kide eta ezagun guztiak eta gogoekin etorri!

2012/05/07

HUTSA TALDEA GAZTETXEAN




Atzo, Hutsa taldeak kontzertu itzela eskaini zuen Sekeko gaztetxean. Bideoan ikusi ahal izango dozue bezala.

2012/05/06

2012/05/03

SEKEKO ERROTA

"Uribe Kostaz hitz egiten"-en argitaratutako artikulua:


Seke errota. Oraingo gaztetxea
Pasa den asteburua Sopelan egin zenBerbatxango bat. Sopelako errotak zen izenburua, eta, lerro batzuk merezi arren, errotak zein Berbatxangoa, gai kolateralari buruz hitz egingo dut. Errota batzuk bisita genituen, eta amaitzekoSeke errotan egin genuen azken geldialdia. Seke errota gaztetxea da, Sopelako gaztetxea hain zuzen ere.Eraikina hiriguneko mugan dago, eta hondakina hutsa zen. Ubidea desagertuta dago, eta makinariak zein egiturak deseginda. Urtegia, berriz, alboko partean dago, eta gogorra izanda, errekupera liteke erraz.

Gaztetxeko jendeak erakutsi zigun bai egindako lana, bai eskuartean duten egitasmoa. Lehenengo eta behin, esan behar da edadekoa naizela, eta, beraz, gaztetxeetan sartzea debekatuta izan behar nuen, hango elementu asko, belaunaldiagatik , ezin baititut ulertzen. Hala ere, ez ulertzeak, ezta ez konpartitzeak ere, ez du esan nahi txarto daudela; izan ere, ez dauka zer ikusirik.

Seke ez da Kukutza, Sopela ez baita Bilbo. Hala ere gako asko partekatzen dute, nagusiak hain zuzen ere, eskala izan ezik. Ez luzatzeko, eskema jarritan, bisitaren inpresioak hauek dira:

  • Bat: Gazte batzuk hondakina berreskuratzen ari dira.elburutik oraindikurrun daude, hondakina galanta baitzen aukeratutako eraikina. Baina egindako lana ere galanta izan da, sabaiak, hormak… dena berritu dute, edo berritzen ari dira.
  • Bi: Talde horrek ekimen asko antolatzen dituzte, musika, tailerrak, ikastaroak… Ekimen guzti horiek kultura alternatiban sartuta bide daude, eta eskaintza alternatiba ere eratzen dute Sopelan. Askotan, segura asko, hain alternatiba ez da, eta kultura ofiziala-ren gehigarri bat ere bada. Binomio horrek Kultura eta Alternatiba gogoeta berezi merezi izango du, baina ez da izango orain.
  • Hiru: Autogestionarioak dira, hori askotan zentzu txarrean hartzen da, baina emaitzak onak eta txarrak izan daitezke autogestioarekin zein ohiko gestioarekin.Autogestioa ona bada ondo dago, txarra bada ez; lelokeria eman arren, askotan ahazten zaigu, baina horrela bada etxean edo enpresetan, zergatik testuinguru hauetan ez? Kasu honetan, herri txikia izateak lagunduko du. Seke kasuan, autogestiopean egin da dena, eta lortu da dena, orain arazoak arazo, egitasmo nahiko egonkorra dirudi, antza.
  • Lau: Azpimarratzekoa da dirua. Egindako lanak ikusi ondoren, galdera bat sortu zitzaidan: nondik ateratzen da dirua? udaletik?. Ba ez, udalak ez du ordaindu ezer. Dirua txosnetatik eta halako ekimenetik ateratzen da. Ondo pentsatuta, horrek askatasun gehiago ematen die, kontrol gutxi eta autogestioa zein alternatiba azpimarratzendu.

    Ez dakit zein testuinguru ideologikoan mugitzen diren, alternatiba izateaz aparte. Bost axola, emaitza ona bada. Askotan gaztetxeei egiten zaien kritika nagusia esker abertzaleko ideologia edo menpe izatea da… Baina kritika hori ezin zaie egin gaztetxeei, gizarteari baizik: Kultura edo egitasmo alternatibak egiteko, esker abertzaleko baino ez dago? non daude besteak? Sano izango litzateke beste ideologiak ere parte hartzea (alternatibaren multzokoak jakina) baina gutxitan ikusten dira. Agian gure gizarteak oso zatituta dago, eta ideologien artean komunikazioa ez dago, auskalo, soziologoak daude horretarako.

    Edozein kasutan ere, nik gazte talde batek sortutako egitasmoa ikusi nuen, aurrera eramaten. Poztekoa eta eskertzekoa da. Hor sortzen dena kultura da, alternatiba izan arren. Hau da, beti gehiengoaren gustukoa ez da, beti arrakastatsua ez da. Batzuetan,gehienetan, kale egiten du, baina aurrera doanean primerako esperientziak sortzen dira, eta, hori bai, prozesua bera, beti-beti arrakastatsua da. Uribe Kostaz hitz egiten

2012/05/01

MAIATZEKO EGITARAUA



Maiatzak 4
Beti gazte!on afaria.

Maiatzak 6
Kontzertu akustikoa, 19.30etan Sekeko gaztetxean.

HUTSA 
Bikote akustikoa

Kafe usainaz kutsatutako akordeez lagunduta, Mariaren ahots goxoak laztandu egin zaitzake lehen estrofan, estribiloan bortizkeriz kolpatzen zaituen bitartean.

2010ean kalitate eta eskarmentu handiko musikari gazte bi elkartzen dira beraien talde gogokoenetakoen kantuak era akustikoan bertsioneatzeko.

Gitarra akustikoan Eriz aurkituko dugu. Krasis, Versen edota Amaiur taldeetan gitarra elektrikoa astintzen ibilitakoa.

Ahotsan berriz, Maria, Apurka talde akustikoari amaiera eman ondoren soinu gogorragoetan dabilena gaur egun Siroka taldearekin.

Orain doinu lasaiagoekin aurkezten zaizkigu beren musikaren goxotasun eta indarraz goza dezagun.


Maiatzak 19
Kontzertuak: Tommy gun eta Sobieht. Sekeko gaztetxean.
Goazen Plazara! ekimenaren barruan antolatutako kontzertuak.


Hileko 2. eta 4. martitzenetan SUKALDARITZA BARAZKIJALEA 19.00-21.00.
Eguaztenero TXALAPARTA 18.00-19.30.
Domekero DOMEKA BEROAK, hanburgesak, musika ona eta giro atsegina, 18.00etan.