Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2012/07/27

GAUR AZKEN BARIKUA


2012/07/23

AHTaren aurkako MENDI MARTXA


Urte askoan AHTaren aurkako Akanpadaz gozatzeko aukera izan dugu. Iaz, hamaseigarren Akanpada antolatu genuen Hernanin eta Akanpadak iraun zuen aste horretan, hamaika modu desberdinen bitartez, AHT eta azpiegitura handien kontra aritu ginen, kalte ugari jasotzen ari den herri honetan.

Urtebetean gertaera asko bizi izan ditugu. Bururatzen zaigun lehenengoa Barcinaren tartazuena izango da, baita obren izugarrizko aurrerapena, krisiarengatik gobernuen diru falta, AHTaren aurkako ekintzaileen epaiketak, eta herrietako aurkako taldeen lana ere... Argi dago desarrollismo txikitzailearekin ez goazela inora.

Aurtengo udarako, aurreko urteetako formatua aldatzea aproposa iruditu zaigu eta Iparraldetik Hegoalderako hiru eguneko mendi martxa borrokatzaileari ekingo diogu. Gainera, AHTaren aurkako Asanbladaz gain, Iparralde eta Hegoaldeko lurraren aldeko eta beste jendarte baten aldeko taldeek eta pertsonek ere antolakuntzan parte hartu dute. Denon artean, uztailaren 27tik 29ra, AHTaren eta gainerako azpiegitura handien aurkako aldarrikapen anitza garatuko dugu.

Urruñatik abiatuko gara eta, edonorentzako egokia den ibilbide paregabean oinez, Irun, Hondarribi, Jaizkibel eta Lezo zeharkatu eta Hernanira ttipi-ttapa iritsiko gara. Bidean, hitzaldiak, solasaldiak, kontzertuak, antzerkia, poesia emanaldia eta otorduak egingo ditugu eta, Akanpadetan gertatzen zen bezala, elkarbizitza eta harremanak lantzeko gunea sortuko dugu. Berriro ere gune autogestionatua sortzen saiatu, eta beste jendarte eredua praktikan bultzatuko dugu.

Hau guztiarengatik eta aipatzea ahaztu zaigun guztiarengatik, Mendi Martxa honetan parte hartzeko animatzen zaituztegu!

Lurra maite dugulako, AHT eta azpiegitura handiak gelditu!

2012/07/18

UZTAILAK 21 AZOKA AGROEKOLOGIKOA


Uribe kostako agroasanbladaren deialdia zabala:

Uztailaren 21ean, Sopelan egingo dugun aurkezpen azokara gonbidatu nahi zaituztegu, Jauregizar plazan izango da eta giro ezin hobea sortzea espero dugu. Baina zer da uribe kostako agroasanblada?

Nortzuk gara?
Uribe kostako nekazaritzan eta lehenengo sektorearen inguruan interesatuta gauden pertsona orok osatzen dugu agroasanblada: Ekoizle, kontsumo taldeko kideak, eragile sozial ezberdinetatik gatozen jendea,...

Zergaitik sortu da?
Eskualdean nabaria da esparru honetara berez hurbiltzen ari den pertsona kopurua, aspaldiko ohitura galduak eta sektoreko gabeziak, biziereduak berreskuratu, antolatu eta koordinazio lan bat behar dutela uste dugulako hasi gara lanean.

Bases de nuestro trabajo
Girara entorno a dos ejes, soberania alimentaria y agroecologia, con la intención de reactivar el sector agrario de una forma ecológica a todos los niveles, participativa y colectivamente.
Nuestras herramientas serán, la sabiduria tradicional y los recursos de la zona para potenciar la autonomia de los pueblos y las personas.
Vamos a combatir el modelo consumista y especulador que ha hipotecado la tierra y vamos a hacerlo de forma horizontal y en relacion con la naturaleza.

Helburu batzuk
Nekazaritza iraunkor baten alde, lurraren kudeaketa eta erabilera egokiak bultzatzea.
Auzolana. Baserritar eta herritarren arteko elkarlana sortzea.
Herri azokak eta salmenta zuzena sustatzea.
Formakuntza agroekologikoa, bertako baserrietan dagoen jakintzak duen balioa ahaztu barik

2012/07/17

FLO ETA RAFI BRIGADISTA INTERNAZIONALISTAK ABSOLBITU DITUZTE



Kukutzako oharra:

Kukutza III gaztetxearen desalojoaren egunean atxilotu zituzten Florian ta Raffael Hamburgoko brigadista internazionalistak, kontenedore bat erretzea leporatuta. Ertzainek fikzioko istorio bat asmatu zuten bi kideak atxilotu ta 9 egun espetxeratzeko. Horrez gain, fiskaltzak ere milaka eurotako isuna jarri nahi zien, eta nola ez, udaletxea ere festibalera gehitu egin zen, akusazioak bere eginez.

Zorionez, egia argitara azaldu egin da eta gure Hamburgoko lagunak guztiz aske geratu dira, baina ez da lan erraza izan. Suhiltzaileen informeak, bideoak, argazkiak eta lekukoak behar izan ditugu ertzainen gezurrak desmontatzeko. Epaileak ere uste du ertzain hauen lekukotasunak ez direla errealitatearen islada. Honek guztiak helmuga berdinera eramaten gaitu. Ertzainek ez dute egia esaten, edo berdina izan daitekeena, ertzainek gezurra diote. Ares, Azkuna ta hauen txakur guztiek interes pertsonala daukate Kukutzaren defentsan ibili diren guztiak kriminalizatzean.

Kukutza gaztetxearen defentsan ibili garen guztiok, argi izan dugu beti sistema kapitalistaren biziraupena bermatu nahi dutenek edozein gauza egingo dutela gune herrikoi, autokudeatu ta askatzaileak suntzitsearren. Eta horregatik ez gara harritzen ta ez gara harrituko boteredunek izango duten jarrera faxistarekin hurrengo hilabeteetan. Alderantziz, egoeraren larritasuna ulertu ta duintasunez ekingo dugu beti.

Kalean Kukutzaren defentsan ekitea guztion askatasunaren defentsan ekitea da, eta gaztetxeen defentsan ekitea, gizarte askeago baten alde borrokatzea da.

Harro gaude egin dugun guztiaz. Duintasuna ta elkartasuna dira gure garaipenaren bermea.

Zorionak Rafi ta Flo.


Adi hurrengo ekimenetara.

2012/07/10

LARRABASTERRAKO JAIAK

Bariku honetan, Larrabasterrako jaiak hasiko direnez, Gazte Asanbladak bere txosna jarriko dau. Gaur arratsaldean lotu gara muntaiarako, beraz, norbaitek lagundu gure badau, 17.00etan estaziño ondoan aurkituko gaitu.

Antolakuntza eta borroka!