Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2013/12/29

Gaztetxea itxita !

Gaur ez da domeka berorik egongo!


2013/12/24

Presoen aldeko Gala alternatiboa




Hau ez da ohiko gala bat.
Hau ez da ohiko mani bat.
Hau ez da ohiko jaialdi bat.

Armairutik zure jantzi xelebreena,bitxiena, trauskilena, edo dotoreena atera, eta izarrak baigina, dirdira eman diezaiogun gauari!

Sopelako eta Euskal herriko preso politikoek aurtengo gabonak ere, giltzapean pasatuko dituzte.
Guzti hauei eta familiartekoei babesa eta diru-laguntza emateko jaialdi elegante bat egingo da 2013ko azken ostiralean, abenduak 27.

20:00tan kontzentrazioa eta manifestazioa egingo da herritik zehar, Sekeko gaztetxerarte.
22:00tan bideo emanaldia eta hainbat sorpresa izango dira bertan eta azkenik,
00:00tan, ohiko kotiloietan entzungo EZ duzun musikaz jantziko dute jaialdia Dj Tiriki & Traun;

Hau ez da gala bat bakarrik.
Hau ez da mani bat bakarrik.
Askoz gehiago izango da!

Hurrengo urtean, gurekin ospatzeko hemen egon daitezen!

2013/12/20

Auzolanak Sekeko Gaztetxean


Kaixo lagun!

Gaztetxean, margoketa eta arriskuak ekiditeko konponketa batzuren behar izana ikusi dugu. Horregatik, azaroaren 23 honetan,zuk ere, gabonetako erosketak egiten ibiltzeko inolako gogorik ez baduzu, eta goizean zehar egongo den auzolanean parte-hartu nahi baduzu, 10:00tatik aurrera, nahi eta ahal duzunean, erdu Sekeko gaztetxera!

Kafea eta hamaiketakoa gure esku!


Autogestioaren bidez bakarrik garelako eta izango garelako, animatu eta mezua zabaldu!

2013/12/03

Konstituzio ESPAÑOLA



Aupa Sopeloztar

Dakizuenez abenduaren 6an Parodia dekogu,etxetik atara eta izan errebelde eta desobiente!
 Animatu eta parte hartu Sopelako gazteak antolaturiko PARODIAN! 
Soilik konstituzionalistak geratuko zarie etxean!

info gehiago    



2013/12/02

Konstituzio ESPAÑOLA




Denbora makina bat dekogu Sopelan.
Ezkutuan,ondo gordeta.


1978. urtera bueltako gaitu barikuko 18:00tan, udaletxeko plazan. 


Bai, horixe da. 35 urte beranduago, Espainiar konstituzio ustel berberak ospakizun motibo izaten
jarraitzen du. Euskaldunon subiranotasuna, Euskera eta Nafarroarentzat zehar lerrorik ere ez da agertzen bertan, ez gara inoiz existituko. Honen ordez, besteak beste Espainiar monarkiaren eta indar militarren esku-hartzea ditugu. Arbuia ezinak omen dira.

Desadostasuna isilpean eramaten jarraituko dugu? Ez horixe. Rebobinatu daigun eta adierazi,78.urtean bezalaxe, orain ere ez dugula konstituzio arrotz hori onartzen !
Ekarri garaiko itxurak eta parte-hartu herritik zehar egingo den kale-ekintzan!

2013/12/01

Kontzertu akustikoa!



Gaur Sekekon 20:00retatik aurrera, eta Domeka Beroak-ekin batera, kontzertu akustikoa Jon Pascualen eskutik!


2013/11/26

Eredu polizialari alternatibak




Galdu ezineko hitzaldiak: AHT-aren aurkako Tartalariak eta eredu polizialari alternatibak

Eguen honetan, azaroak 28ko arratsaldeko 19:00tan, Plaza Beltza kulturguneak antolatuta, Yolanda Barcinaren aurpegia tartaz zikintzeagatik auziperatuak diren tartalariak Sekeko gaztetxean izango ditugu, beraien egoera legala eta AHT-aren egungo egoera azalduz.

Bestalde, G.A.S ek antolatuta, barikuan, 18:30tan Salhaketako kide bat izango dugu Sekeko gaztetxean. Egun eta hemen dugun eredu polizial errepresiboa auzitan jarriz eta betiereko eztabaidak mahai gaineratuz: Beste eredu polizial bat gure dogu? Zer funtzio bete behar leuke? Ez dogu inongo polizia ereduren beharrik?

Asetu zure jakin-mina!












Buruhandi mitologikoak!

                             

Buruhandi mitologikoak!

Mari Domingi eta Olentzero lanean hasi dira iada gabonetako prestaketekin.

Duela bi urte, Gazte Asanblada Sopeloztarrak, gabon gaua magiaz betetzeko asmoz, euskal pertsonaia mitologikoen buruhandiak egin zituen, Larrabasterratik igoera eta ospakizuna inoiz baino koloretsuagoa bihurtuz. Aurtengo gaua parte-hartzailegoa izateko, abenduan zehar buruhandi mitologikoen tailerra aurrera eramango da gaztetxean.

Horrela, herritar danori deia zabaltzen dotzuegu: zahar, haur eta gazte, goazen gabon gaueko fantasian murgiltzera! Tailerra asteazkenetan izango da,  17:00 aurrera, lau asteko iraupena izango dau, hau da  27,4,11,18 batuko gara !
Animatu!



2013/11/25

Bloga barritua



Bloga barritu egin dogu, interneta ere OKUPATZEKO amoz gatoz oraingoan!
Espero dogu zuen gustokoa izatea! 

Sekeko Gaztetxea sare-sozialetan:

Twitter       https://twitter.com/Sopelakoga
Facebook  https://www.facebook.com/gazteasanblada.sopeloztarra
Google+    https://plus.google.com/+GazteAsanbladaSopeloztarra
Bloga         http://sopelakogazteasanblada.blogspot.com.es/
Argazkiak  http://www.flickr.com/photos/sopelakoga/ 
Emaila       sopelakoga@gmail.com

2013/11/13

Domeka honetan ez da Domeka berorik egongo.


Elkartasun eguna dala eta Domeka honetan ez da Domeka berorik egongo, Gaztetxea garbitzen egongo gara, barkatu eragozpenak. 

2013/11/12

Euskal Herria-Galiza egunean sumatutako ardurak!



Aupa Sekekotar

Dakizuenez zapatuan Euskal Herria-Galiza elkartasun eguna dogu, turnoak eta eguneko lana aurrera eramateko bolondresen bila gabiz, hauek dira 
sumatutako ardurak:
Goizeko 11tan gaztetxean (5 lagun)
 
Bazkarirako:

14.00 mahaiak montatu (5lagun)
14.30 Bazkaria zerbitzatu( 5lagun)
16.00 Frontoia garbitu (Danak)


Gabeko turnoak
20:30 – 22:30 Sorginmetxak   (2 lagun)
22:30-00:30 Ezin leike             (2 lagun)
00:30-02:30 Sanz’s Kuadrila  (2 lagun)
02:30 – 03:30                           (2 lagun)
03:30-04:30                              (2 lagun)
04:30-05:30                              (2 lagun)

Bolondres izatekotan mailetik sopelakoga@gmail.com-era  bidali.
 
bolondresak

eskerrik asko


Euskal Herria- Galiza elkartasun egune!




Azaroaren 16en Euskal Herria- Galiza elkartasun egune ospatuko dogu Sopelan!
Centro social A Revolta do Berbês eta Gazte Asanblada Sopeloztarrak antolatu daurena.
Aipatutako kolektibo Galiziarragaz batera, Familiares y Amigxs de Presxs independentistas Galegxs elkarteko hainbezt kide bere, gure arten izengo doguz.

13:00tan abiako da ospakizune, harrera egin eta eskainiko dozkuen hitzaldiagaz. Bertan, Galiziako preso politikoen, mugimendu antierrepresiboen eta orokorrean egoera politikoaren berri emongo dozkue.

15:00tan kantu-bazkaria egongo da eta gero gaita-triki-poteoa herritik zehar. Akabateko, Vigoko Liska ska-punk taldearen eta Aiarako Aizkorakadaren kontzertuak, Sekeko gaztetxean.

Egun honegaz, burujabetasuna lortu bidean lanean gabiltzezen bi herri honen arteko harremana sakondutea eta euren errealitatea parajeagotik ezetutea dekoguz helburu. Halan, internazionalismoa bultzaten, ekarpenak jaso eta zabalduten, bion borrokak indartu eta aberastuko doguzelakoan.

Tiketak 5eurotan, Mikelats, Laiak eta Lurren tabernatan dauz.

Animatu eta zabaldu!

2013/11/04

Galiza-Euskal Herria Alkartasun Jaia!!!


2013/10/23

Sukaldaritza tailerra

Gaur ez da sukaldaritza tailerrik egongo. Hemendik aurrera bi astero egingo da, beraz, hurrengo eguna 30ean.

2013/10/21

Kontzertuak+Jaia!

Zapatu honetarako planik ez? Ez larritu! Sekeko Gaztetxeak kontzertu eta jai apartaz gozatzeko aukera eskeintzen dizu eta! Gabeko 21.30etatik aurrera No Regret, Atxurre eta Su ta Swing taldeak izango ditugu. Honen ostean, nola ez, jaia gaztetxean jarraituko da giro ezinhobearekin.

Animatu eta gerturatu zaitez!

2013/10/18

Asteburu honetako mendi irteera bertan behera utziko da!

Asteburu honetarako (zapatua) prestatu zegoen basaranak biltzeko mendi irteera bertan behera utzi beharko dugu sortu zaizkigun arazo batzuk direla eta. Aurrerago antolatzen saiatuko gara.

Dena den, barikuan (gaur) Sekekon zine-tertulia egongo dela gogorarazten dizuegu, arratsaldeko 19:00etan.

Parkatu eragozpenak.

2013/10/16

Hona hemen hile honetako ekintzak


2013/10/15

Tailerrak Sekekon!


Aupa lagunok!

Ikasturte barri gogotsu hasi da eta gaztetxeko tailerrak bere martxan jarri direz!
Tailerretan, parte hartzaileen ezagutzatik abiaten da. Beraz, edozein egun da ona hasteko.
Erdu eta probatu:

Gitarra: illenatan 19:00 -20:30
Sukaldaritza: eguaztenatan 19:00tik aurrera
Txalaparta: eguenatan 17:00-19:00


Tailer honetatik aparte, beste tailerren bat buruan badozu, ideiak, proposamenak, zalantzak edo edozer: sopelakoga@gmail.com helbidera idatzi!


Denok dekogu zer ikisi ta zer emon,
Segi hazten eta ikasten!

2013/10/14

Sukaldaritza tailerra!


2013/10/13

Gitarra tailerra


2013/10/02

Bueltan datoz hain desiratuak diren DOMEKA BEROAK!!!


Asteko azkenengo egunaren afariei ukitu ezberdina emoteko intentzioagaz, domeka guztietan 19:00etatik aurrera Gaztetxea zabalik egongo da eta 20:00retatik 23:00etara gure hanburgesa eta bokata arrakastatsuetaz (bejetarianoak, beganoak, merkeak...) gozatzeko aukera eukiko dozue.  

Domekak ez direlako soilik ajearenak, etorri eta gozatu!

2013/09/24

Adi musikari!


Iepa musikari! Ikasturtea hastera doa, eta honeaz batera, gaztetxeko entsegu lokala barriro martxan ipinteko ordua bere. Batzuk jada badakizue zelan funtzionaten dauen, talde interesatuak bildu, ordutegiak finkatu eta asanblada berean, jotzen ibilko direzen taldeen artean bestelako erabakiak finkatuko direz. Horretarako bariku honetan, hilak 27, 19:00tan batuko gara Sekekon bertan.

Beraz, interesa badekozue bertan jotzeko, edo zelan doan ikusteko, ezinbesteko zita honetara etortera animaten dotzuegu! Zabaldu mezua. Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko!

Auzolanak eta asanblada


Udaren akabukera ailega da, geroarte esateko ordu gau txosnero amaigabeeri eta hondartzako egun luzeeri. Siestan ibil dan gaztetxea ixartui daku eta proiektu barriekaz hasteko gogoekaz ganera!
Dena dago erabakitzeko, egiteko, proposatzeko, sortzeko!

Zapatu honetan irailaren 28an auzolan eta irekiera asanblada eguna izengo da Sekekon. Goizeko 10etan hasiko gara: pintzelak, torlojuk, palak eta eskailerak lagun dekoguzelarik, gaztetxea behar den modun ipinten. Bertan danontzako jana izengo da eta 20:00tan, gorputze deskantsatu eta asanbladan burua imiñiko dogu beharren. 

Animatu! Denok dekogu zeozer emoteko, eta ematen dogun apur horrek elikatzen dau proiektu handi hau. Egin daigun erraldoia!

2013/08/27

Afari-tertulia


Eguen honetan afari-tertulia egongo da Jauregizar plazan (plaza beltza). Gabeko 21:00 hasiko da afaria eta honen ostean drogen inguruko tertulia edo eztabaida egingo da. Afariaren prezioa 3€-koa da (sarrerak han bertan eskura ditzakezue).

Animatu eta parte hartu! Zure iritzia entzun gura dogu!

2013/07/25

Auzolanak Sekekon!





Zapatu honetan auzolanak egongo dira Sekeko Gaztetxean !

2013/07/16

Sopelako munipak

Sopelako munipen jarreraz nazkatuta gaude,
Gaur asanblada irekia deitu dogu gai horretaz hitz egiteko.
Hurbildu udaletxe plazara arratsaldeko 20.00tan!

2013/07/03

LOSA GAÑEN


Adi honi musikari!

Larrabasterrako jaiak direzela aprobetxata, uztailaren 14 en, txosna gunen kontzertu labur bana eskeintzeko aukera emon gure dotzuegu, inguruko talde interesatuori. Losa ganen!!
(herriko musika taldeeri lehentasune emongo dake)

Ezagutara emoteko aukera modun, hasiberriek gero eta espazio gitxiau dekelako musika eszenan leku egiteko eta beraz, musika komertzialtasunetik kanpo zabaldu leikela aldarrikatzeko asmoz. Ordu erdi inguruko iraupena izan beharko leuke talde bakotzak, trukean afaltzeko bokata eta trago pare bat jasoz.

Gazte asanblada sopeloztarretik, bateria, musika ekipoa eta teknikaria iminteko prest gauz.

2013/06/24

Kaixo Kodrilak!
Sopelako jaiak geroz eta gertugo daude!! Koadrilak prestaketa guztiekaz tope ibiliko zarie ezta?
Tira ba! Gazte Asanblada Sopeloztarretik prestaketetan lagundu gure zaituztegu, horretarako, bihar, arrastiko 17.00etan udaletxeko plazan izango gara zuen pankartak egiteko beharrezkoa den materiala uzteko asmoz!

Bihararte orduan!! Gora Sopelako Jaiak!


2013/06/16

Clover Wind Sekekon



                         

Gaurkoan ere kortzertu ikaragarria izango da Sekeko gaztetxean, Clover Wind Urduliztarrak bertan izango dira beraien Folk-a eskeintzen. Beraz badakizue, giro paregabeaz gozatzeko ERDU GAZTETXERA!!

2013/06/13

Barikuan Kortzertuak




Uda geroz eta gertuagoa daukagu, neguaren hotsarekin bukatzeko barikuan, hilak 14, Ukan taldea ateratako maketa berriaren aurkezpena izango dugu, beste kontzertu eta sorpresaz aparte. Beraz, giro onaz gozatu nahi baduzue, ERDU GAZTETXERA!!

2013/06/06

DANOK BILBORA!



Bi arrazoi bihar Bilbora hurbilduteko.
Bata, sistema patriarkal honek beste pertsona baten bizitzarekin bortizki amaitu duela.
Gizarte sexista, klasista eta arrazista hau hiltzailea da. Badakigu, denok.
Eta ez dugu onartuko, erantzun dezagun ozen: 19.30 tan Arriagan!



Eta ondoren, kukutzako atxilotuei elkartasuna adierazteko manifestazioa:

Badira ia bi urte Errekaldeko auzoari ,taupaka, bizia ematen zion gaztetxea birrindu zutela.

Denbora gelditu omen da Bilbon.
Gaztetxea defendatzearren, gazte askok epaiketen zain jarraitzen dute. Milaka euroko isunak eta kartzela zigorrak, usurpazioa eta aginteari erresistentzia eta erasoa egotzita. Bitartean, bertan “lan” egindako ertzainek lasai asko jarraitzen dute, EAJ eta Azkunaren udal gobernuaren antzera.

Denbora igaro da, baina Errekalden zulo bat dago. Berriro ere, enpresen interes ekonomikoei lehentasuna emanagatik, zulo bat.

Bihar denok Bilbora, 20:00 tan Udaletxean!

2013/05/24

Sopelako jai batzodea




Sopelako jai batzordeak barriro ere  bloga martxan jarri dau, bertan koadrilentzako inskripzio epea zabaldu egin dabe, eta jaien partaidetza ahalik eta handien izan daieten koadrilentzako galdetegi bat luzatu egin dabe.


2013/05/20

Franz Reichelt kontzertu akustikoa Sekekon



Hurrengo domeka beroan Franz Reichelt kontzertu akustikoa izango dogu 20.00 !


2013/05/17

Domeka honetan "Iñigo Cabacas. Crónica de una herida abierta"



Domeka honetan 20.00etan  "Iñigo Cabacas. Crónica de una herida abierta" ikusteko aukera izango dogu Sekeko gaztetxean.

zipaioak hiltzaileak !!


2013/05/16

Zapatuan danok plazara


Zapatuan herrirak antolaturiko DANOK PLAZARA ekimenean parte hartuko dogu, Sopelako plaza bete dezagun kartzelak hustutzeko!!!


2013/05/13

Ondarruko askegunea Urtza Alkorta babesten jarraitzen dau




Gogoratu gaur Uribekostak daula deialdia


atzoko gaua

#HerriHarresia, laugarren egune

Argitxu dau egunak. Gaba luzi ixan da, ertzainak behin baino gexauatan agertu dizelako Alameda inguruta. Turrune jo eta jo egon da, eta herritxarrak esna.
Atzo gure ‘Turrune’ blogak 5711 bixitxa euki zitxun, egun bakar baten sekule eztau euki horrenbesteik! HerriHarresixe sortzen dan interesan erakusle, ondo einddako biharran seinale! Animo eta eutsi!

http://turrune.wordpress.com/ 

2013/05/09

Urtza Alkortak herri harresia osatzeko deia egin du



  Barikuan 12:30ean herri harresia osatzeko deia egin du Alkortak sare sozialetan zabaldutako bideo baten bitartez. Orain dela ordu erdi Ertzaintza Alkortaren etxera joan da berriro epailearen aginduagaz. Etxean sartu dira, baina ez du etxean aurkitu. Horren aurretik atzo gauean be, Alkorta atxilotzeko beste saiakera bat egin zuen Ertzaintzak, baina ez zuten bertan topatu.
Ondarrutarra kartzelaratzeko agindua duela hiru bat aste eman zuteneta, ordutik, Alkorta edozein momentutan atxilotu ahal dutela esan zuen abokatuak. Alkortak ez  zela aurkeztuko esan zuen: “Bila etorri beharko dira”.
Momentuz ez dago beste barririk.


ATXILOKETA GEHIAGORIK EZ!!!!!
OSTIRALEAN DENAK ONDARRURA!!!

2013/05/08


Indartsu dator kuadrilen eguna!

Maiatzaren 11 bertan dogu! Urteak direz Gazte Asanblada Sopeloztarrak herriko gazte koadrilen arteko harremanak indartuteko asmoz, egitasmo hau sortu zauela eta egindako lan horren ondorioz, urteak pasa ahala indartzen joan dan harreman horrek, Sopelan koadrilen arteko koordinakunde aktibo eta gogotsu bat sortutea lortu dau!

Aurten ,estreinakoz, Sopelako koadrilen koordinakundeak hartu dau egun paregabe hau antolatuteko ardura eta koadrila asko eta askoren elkarlanagaz egun borobila prestatu daure zapatu honetarako. Begira egitarauari eta korri lehen bai lehen Laiak edo Irubide tabernara!
Ez zaitez azkena izan txartela eskuratzen!


 Bestalde, larunbat honetarako bere, uk3olatuak plataformak deialdia egiten dau, enplegu duinaren, eskubide sozialen eta ondasun banaketaren alde kalera atarateko Urdulizetik 10:30tan urtengo dan martxagaz batera.

Asko dekogu lortuteko!!


2013/05/04

POKER TXAPELKETAREN RANKIN-A!!!




Apirilaren 19an, Sekeko gaztetxeak beste behin poker txapelketa antolatu zuen!
Jende asko bildu ginen mahaiaren inguruan eta urduritasunak, barreek, abileziak... berotu zuten partida!

Bakoitzak bere trikimailuak erabili zituen; batzuek zortea besterik ez zuten izan eta beste batzuek aldiz, hurrengorako etxean praktikatzea ez litzaieke gaizki etorriko! Dena den, giro polita sortu genuen karten artean eta ziur gaude hurrengo txapelketan barriro ikusiko garela!! 

Milesker gerturatu zinetenoei eta Zorionak gure irabazleari!!

RANKIN

1. SANTI
2. ISKANDER
3. AMAGOIA
4. JOSU ETA OIER
5. IRATZAR
6. JORDI
7. ITSASO
8. AITOR


2013/04/23

Zer egin ahal dot aste honetan??




Zer egin ahal dot aste honetan??

Martitzena: Gitarra edo sukaldaritza tailerra!! 18:00tan eta 19:00tan hurrenez hurren
Eguaztena: 18:00tan Txalaparta ikastaroa!
Domeka beroa: 19:30tan Fracking-ari buruzko hitzaldia!

Animatu, parte hartu eta elkarbanatu!

(Zapatuko kontzertuak bertan behera lotu direz ,parkatu eragozpenak )

2013/04/16

4. Poker txapelketa



Badakizu pokerrean?

Animatu ba bariku honetan, zure abilezia proban ipintera!!
Hamen da udaberriko txapelketa: Apirilak 19an, 22:00 tan!
20:00tatik aurrera taberna zabalik izango da, pintxo ta guzti, erdu!

3 euro jarri beharko daurez parte-hartzaileek , emaila bialdu parte hartuteko:
Sopelakoga@gmail.com helbidera.

ezetz irebazi??!



Eskerrik asko Sopela!





Eskerrik asko lagunok!!

Zapatuan plazara hurbildu zinean duztiori, 3.urteurren hau itzela izetea lortu gendulako danon artean! Azokan parte hartu zenduenoi, taldeei, motibatu zineanoi, irribarrez eguna koloreztatu zenduenoi eta batez ere, lana ez hain gogorra izateko kolaboratu zenuten duztioi :

 MILA ESKER GAZTE ASANBLADAREN PARTETIK!
Urteurren asko eta doguzelako ospatuteko!!

2013/04/11

Jai bai borroka ere bai!


Sekeko 3. urteurrena jai eguna da, baina ez ahaztu borrokak ekarri dozkula ona! aupa irautzaile guztiei!

2013/04/10

Ingurugiroa zaindu dezagun


    Ingurugiroa zaindu dezagun, ekarri zuen etxeko edalontzi erabilgarria!

Ezin imaginatu Herri bazkari dotore bat?







Ezin imaginatu Herri bazkari dotore bat?

Ahaztu betiko makarroikada masiboa ta hasi adurra garbituten:
entsalada epelagaz hasi eta eskoziar edo balentzianoan amaituko dan bazkaria imaginatu...
(Beganoentzako bere menu berezi-berezia dau)

Eta...Jan ondoren Katxo eta Beñat bertsolariak entzungai!
Galduko dozu?

2013/04/08

Txartelak salgai!



Badauz urteurreneko txartelak salgai!!
Lurren, Herriko taberna, Laiak, Plaza beltza edo Gaztetxean eskuratu al dozuez 10 euroren truk!
Arin ibili! Eguenerarte egongo direz salgai !

2013/04/03



Apirila  ekintzez beteta, gozatu maitatu eta borrokatu!


2013/04/02

Bizardunak ere urterrenean!


2013/03/18

Sukaldaritza tailerra


2013/03/06

Martxoko egitaraua



Iepa lagun!

Pilak kargata datorku hilabetea!
Gazte asanblada Sopeloztarraren eta Sopelako asanblada feministaren indarrak batu doguz, martxoaren 8an hasi eta hilabete osoan zehar, feminismoan zentratutako hainbat ekintza desberdin antolatuteko. Helburu desberdinek landuz, aspektu desberdinetan zentratuz eta leku desberdinetan kokatuta. Bai Gaztetxean, Kurtzion eta baita udaletxeko plazan bere.

Tartean, badira bestelako ekintzak: korrikaren aurkezpena, sukaldaritza tailerra, kuadrilen arteko pintxo dastaketa...

Bota begirada bat kartelari!!
Animatu eta parte hartu!

Iraultza, feminista izengo da ala ez da izengo.

2013/03/04

Gazteizko gazte mugimenduaren komuniaktua

Atzo martxoak 3, Gazteizko gazte mugimenduak San Francisco de Asis eliza okupatu zuen, bertan daude ondina eta komunikatu hau luzatu egin dabe.




Gasteizko Gazte Mugimenduaren oharra:
 
Gaurko egunean 76ko egun latz hura burura eta kaleetara ekarri eta eraman  dugu, haien borrokarekin jarraituz eta argi utziz haien heriotzak ez direla baldean izan. Horregatik Gasteizko zenbait gaztek 76ean gertakariak burutu ziren elizara sartzea erabaki dugu, eredu asanblearioa  hizpide izanik garaietan agerikoak izan ziren elkartasunezko eta elkarlanezko baloreak berpizteko.
            
Gauzak horrela martxoaren 3an urtero ospatzen den manifestaldi jendetsuaren ostean gazte uholdea abiatu da Zaramaga auzoko San Francisco de Asis elizara, bertan asanblada jendetsu bat egin eta apaizarekin hainbat tirabira eduki ostean gazteok bertan geratzeko hautua egin dugu. Berriz ere erakutsiz Gasteizko gazteok ez dugula baimenik eskatu beharra borrokan altxatzeko.

Oraingoan Gasteizko herri sektore ezberdinei elkarlanerako gune aske bat eskaintzea izan dugu helburu, herri sektorearen batasunarekin soilik etorriko baitira benetako iraultza emateko aukerak. Berriz ere orain dela 37 urte egindakoak gurera ekarriz eta herri osoaren oihartzunaren isla edukiko duen asanblada bat artikulatzeko asmoarekin.

Modu honetan, arratsaldeko 8retan, 400 bat  pertsona batu dituen asanblada burutu dugu, bertan ekimenaren aurkezpena egin eta hemendik aurrerako planteamenduak guztien iritziekin argitu eta mamitzen hasi gara.

Herri elkartasuna jasotzeko denbora ere izan dugu, esaterako mantak, koltxoiak eta janaria ekarri dizkigute. Gainera Gasteizen borrokan dagoen Laminaciones Arregi enpresako langileek  gosari goxoa prestatu digute.

Koziente gara gazteriak historian zehar eraldaketarako giltzarria izan garela eta erantzukizun historiko hori buruan, iazko martxoan abiatutako ekinbidea berrartu eta iraultzarako lehenengo mugarriak jarri ditugu, beste behin ere iraultzarako dugun prestutasuna erakutsiz.

Borroka hedatzea beharrezkoa ikusten dugu, ahalik eta gune gehienetan borroka bateratua aurrera eramateko eta kapitalismoarekin behin betirako bukatzeko. Horregatik antolatzeko eta borrokatzeko deia luzatzen dizuegu. Baita zuen elkartasuna helarazteko ere.

DEIALDIAK:

17:00 herri mugimenduaren espresio ezberdinekin asanblada.
20:00 asanblada orokorra (egunero).
Ekarri ahal duzuna(mantak,janaria….edozer da ongi etorria)

Gora Martxoaren 3a!
GAZTE ALTXA ETENGABEKO IRAULTZAN!         

info gehiago hemen

2013/03/03

WEBGUNE BARRIA




Bizi garen informazio aro honetan, inoiz baino desinformatuagoak bizi gara. Hau da, komunikabideak haien nahietara engainatu eta manipulatzen gaituzte, errealitatea guztiz eraldatuz.
Sekekok informazioaren aldeko apustua egiten du. Herrian gertatzen diren gauza guztiak jakiteko eskubidea eta nahia dugulako. Orain arte, Gazte Asanblada Sopeloztarrak blog-aren bitartez helarazten zituen herriko gertaera eta ekintza kulturak guztiak. Baina, aldaketak etengabeak direnez, sekeko, ahal den neurrian, azkenengo teknologietara moldatu da, zeuei zerbitzua erraz diezazuegun.

Oraingo honetan, Web orrialde berri batekin gatoz!! Webgune honetan, albiste, argazki, sopelako talde musika, bideoak… erraz topatuko dituzu. Webgune honi esker, ez duzu aitzakiarik  Sopelako kultur ekintza guztietan parte hartzeko!! Freskotasuna eman nahi izan diogu, momentuan momentuko albisteak argitaratuz.
Lotu  informazioari! Erdu gurera!!!

2013/02/27

Zuhaitz landaketa



Datorren larunbatean, martxoak 2, PTParen aurkako asanbladak zuhaitz landaketa bat  antolatu du Azkorrin (urritzak, arteak eta haritzak landatuko ditugu).Lurraren erabilera erabat ezberdina planteatzen dugu, horregatik inportantea iruditzen zaigu pinuz bete dituzten eta espekulaziorako bideratuak izan diren espazioak berreskuratzea. Eta zergatik ez, harremantzeko beste modu bat ere izan daitekeela uste dugu.

Hitzordua goizeko 10:00etan da Bidezabaleko metro geltokian, larunbat honetan, esan bezala.

Animatu eta parte hartu!

 P.d.: Materiala (palak, atxurra) baduzue ekartzea eskertuko genuke, eta arbolen bat baduzue ere bai.

Sergio Polo preso politiko sopeloztarra isolamendutik atera dute

Politika

 
















Sergio Polo Escobes preso politiko sopeloztarra sei hilabetez eduki dute jada lehenengo graduan eta isolamendu moduluan bakar-bakarrik, Kordobako espetxera aldatu zutenetik. Joan den astean, zigorra beste sei hilabetez luzatu ziotela eta urte oso bat isolamenduan mantenduko zutela esan zioten gatibuari, Sopelako Herrirak zabaldu zuenez. Hori salatzeko kanpaina abiarazi zuen preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko bilguneak, Algortako Herriraren laguntzaz. Bada, orain, Polo isolamendutik atera, beste modulu batera eraman eta bi euskal preso politikorekin jarri dute, Sonia Polo bere arrebak jakinarazi duenez. Gauzak horrela, aipatu kanpaina bertan behera utzi dute herri bilguneek. Argazkian, hileko azken ostiraleko elkarretaratzean Sergio Poloren egoera salatu zuten Sopelan / © Sopelako Herrira.