Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2013/02/27

Zuhaitz landaketa



Datorren larunbatean, martxoak 2, PTParen aurkako asanbladak zuhaitz landaketa bat  antolatu du Azkorrin (urritzak, arteak eta haritzak landatuko ditugu).Lurraren erabilera erabat ezberdina planteatzen dugu, horregatik inportantea iruditzen zaigu pinuz bete dituzten eta espekulaziorako bideratuak izan diren espazioak berreskuratzea. Eta zergatik ez, harremantzeko beste modu bat ere izan daitekeela uste dugu.

Hitzordua goizeko 10:00etan da Bidezabaleko metro geltokian, larunbat honetan, esan bezala.

Animatu eta parte hartu!

 P.d.: Materiala (palak, atxurra) baduzue ekartzea eskertuko genuke, eta arbolen bat baduzue ere bai.

Sergio Polo preso politiko sopeloztarra isolamendutik atera dute

Politika

 
















Sergio Polo Escobes preso politiko sopeloztarra sei hilabetez eduki dute jada lehenengo graduan eta isolamendu moduluan bakar-bakarrik, Kordobako espetxera aldatu zutenetik. Joan den astean, zigorra beste sei hilabetez luzatu ziotela eta urte oso bat isolamenduan mantenduko zutela esan zioten gatibuari, Sopelako Herrirak zabaldu zuenez. Hori salatzeko kanpaina abiarazi zuen preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko bilguneak, Algortako Herriraren laguntzaz. Bada, orain, Polo isolamendutik atera, beste modulu batera eraman eta bi euskal preso politikorekin jarri dute, Sonia Polo bere arrebak jakinarazi duenez. Gauzak horrela, aipatu kanpaina bertan behera utzi dute herri bilguneek. Argazkian, hileko azken ostiraleko elkarretaratzean Sergio Poloren egoera salatu zuten Sopelan / © Sopelako Herrira.

2013/02/25

Agroekologiaruntz plaza beltzan


Plaza beltzak luzaturiko mezua :

Kaixo!

Datorren otsailaren 28an, osteguna, 19:00tan Plaza Beltza Kulturgunean (Sopelan) eskeiniko den Agroekologiaruntz... kafe tertuliara gonbidatzen zaituztegu.

Behin baino gehiagotan entzun dugun agroekologiaren inguruan arituko gara: zein ezberdintasun dago ekologia eta agroekologiaren artean? Agroekologia al da  landu beharreko eredua? Zergatik?

Bestalde, munduko hainbat herrietan martxan jarri diren dinamiken berri izango dugu, Kubako campesin@ a campesin@ metodologia kasu.
EH-ko esperinetzia praktikoak ezagutzeko aukera izango dugu: hasierako kezkak, aldaketak, orain arteko ibilbidea...

Gonbidatuak, honako hauek izango dira:

- EHNE Bizkaia
- Via Campesina
- Bizkaiko baserritarra (Zeberio)

Bertan elkar ikusiko dugulakoan...


Uribe kostako agroasanblada

2013/02/22

Martxoaren 2an aurkeztuko dute Ezker Abertzaleko gazte erakunde berria

Gazteria


 













 Independentzia, sozialismoa eta feminismoa. Hiru zutabe izango ditu Ezker Abertzalearen baitan kokatzen den gazte erakunde berriak. Martxoaren 2an Lizarran egingo den aurkezpenarekin bost hilabete iraun dituen prozesu eratzaileari bukaera emango diote, sustatzaileek Topatu.info agerkariaren bitartez zabaldu dutenez. Oraindik ez dute izena plazaratu. Gazte Zukgua izenarekin aurkeztu zen prozesua irailaren 29an Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban. Sustatzaileek emandako datuen arabera 180 herritako 2.500 gaztek hartu dute parte, zituzten aurreikuspenak gaindituz. Xedea “gazte problematikari aurre eginez, Ezker Abertzalearen helburu estrategikoekin bat egiten duen gazteria bildu eta independentzia eta sozialismoa eskuratzeko gazte estrategia bat osatzea zen”, eta behin fase hau gaindituta erakunde berria jaioko da hurrengo hilean. Herrietan egin diren asanbladak hiru blokeetan banatu dituzte: egoeraren azterketa orokorra, ziklo politikoaren irakurketa eta gazte estrategiaren definizioa. Bakoitzean ariketen bidezko eztabaidak eta ponentzien lanketa egin dira. Hala, atal bakoitzean jasotako ondorioak plazaratutako oharrean daude ikusgai. Argazkian, Gazte Zukgua prozesuaren eskualde mailako aurkezpen jaialdia Erandioko Kalezulo gaztetxean egin zuten urriaren 6an.


Egungo egoera “sistema kapitalista patriarkalaren baitako zibilizazio krisian” kokatzen dute, eta hura gainditzeko modua “sozialismoaren, feminismoaren eta ekologismoaren printzipioak oinarri hartuta egungo bizi eredu eta ohiturak aldatzea” dela defendatzen dute. Horretarako, ezinbestekotzat hartu dute Euskal Estatua.

Zutik Euskal Herria ebazpenean jasotzen den estrategia bere egiten dute. Gauzak horrela, “ziklo berri hau egonkortzeko, zein Marko Demokratikoa lortzeko” minimo demokratikoen eskuratzea, gatazkaren ondorioak konpontzea eta horretarako akordio politikoaren beharra azpimarratzen dituzte.

“Gazte boterea” eraikitzeko apustua egiten dute, horretarako gazte estrategia eta mugimendu osoaren garrantzia nabarmenduz. Lanerako printzipioak elkarlana eta auzolana izango dira, herrian herriko borrokak garatuz.

Azkenik, bi lan ildo nagusi identifikatu dituzte: bizi eredu berriak eraikitzea batetik, eta gatazkaren konponbidearen ildoa jarraitzea bestetik.

2013/02/21

Sergio Polo preso sopeloztarrari beste sei hilabetez luzatu diote isolamendua


Politika



Kordobako espetxera aldatu zutenetik, 2012ko abuztuaren hasieratik, Sergio Polo Escobes euskal preso politikoa bakartuta daukate eta sei hilabete eman ditu jada egoera horretan. Bada, egunotan jakinarazi du Sopelako Herrira bilguneak kartzelako batzordeak beste sei hilabetetan isolatuta edukiko dutela esan diola gatibu sopeloztarrari. "Horrek urtebete isolamenduan bakarrik betearaztea dakarkio", preso eta iheslari politikoen aldeko tokiko eragileak gogoratu duenez. Sopelako Herrirak salatu duenez, "berriro ere, euskal preso politikoen aurkako beste injustizien pilaketaren aurrean gaude". Hori dela eta, Poloren egoera salatzen jarraituko dute: "Sopelan, iazko urritik hona, astelehenetako elkarretaratzeetan, zigor gehigarri hori salatu egin dugu: 'Sergio isolamenduan. Aski da' lemapean bildu gara. Azken ostiraletako elkarretaratzeetan ere aldarrikapen hori izan dugu ardatz. Sopelako Herri Bilgunetik, Sergioren zigor gehigarri injustuaren egoera zabaltzeko eta salatzeko laguntza eskatzen dizuegu, eta, aldi berean, gutunak bidal itzazue Kordobako espetxera Sergio gainerako kideekin batu dezatela eskatuz, baita Sergiori berari animoak ematen ere, ondoan gaituela jakin dezan", azaldu dutenez. Argazkian, Sergio Polo Sopelako euskal preso politikoa / cc-by-sa Askatu.org. 



"Picassent espetxeko gertaera larriaren eta Cordoban ezarri zizkioten bizi-baldintza latzen ondorioz, txarto egon zen lehenengo hilabeteetan. Oraingo berriek (Picassent-en gertatu zen erasoaren erruduntzat jo dituzte epaileek) eta isolamenduaren luzapenak bere animoan aurkako eragina izango dutela pentsa dezakegu", adierazi du Sopelako Herrirak. Hain zuzen ere, 2012ko uztailaren 17an afalorduan liskar bat izan zuten Valentziako Picassent espetxean Sopelako Sergio Polo Escobes eta Villabonako Manex Castro Zabaleta preso politikoek, beste preso sozial batzuekin, Etxerat elkarteak zabaldu zuenez. Biak ala biak isolamenduan sartu zituzten. Eta Kordobara aldatzean zigor bera ezarri zioten sopeloztarrari.

SUKALDARITZA TAILERRA: Pasta ekologikoa!



PASTA, jende askorentzat dagoen janaririk hoberena! Nola egiten den eta prestatzeko era ezberdinak ezagutu nahi badituzue orain duzue aukera. Etorri, prestatu, sukaldatu eta batez ere, JAN!

Datorren martitzenean otsailak 26 arratsaldeko 19.00etan pasta ekologikoa egiteko ikastaroa burutuko da Sekeko gaztetxean, parte hartu nahi izan ezkero bidali e-mail bat sopelakoga@gmail.com-era.

SUKALDARITZA GOZATU!

2013/02/08

Tomar y hacer en vez de pedir y esperar



Tomar y hacer en vez de pedir y esperar

Liburuaren aurkezpena Otsailaren 15an 19.00etan

Autonomía y movimientos sociales. Madrid, 1985-2011
En estos tiempos que corren, en que los historiadores solo parecen tener ojos para lo acaecido hasta la transición y en que los sociólogos están atraídos por el empuje y la irresistible seducción mediática y vital del 15M, puede parecer absurdo ponerse a hurgar en las entrañas del movimiento autónomo madrileño de los últimos veinticinco años. A nosotros en cambio, como historiadores y militantes, nos parece importante recopilar y difundir, antes de que la vida, la muerte y el olvido nos lo impidan, la memoria de aquellos años de juventud y osadía. Años de okupación y antifascismo en que las órdenes de busca y captura a los compañeros insumisos eran el pan nuestro de cada día y en que la potencialidad revolucionaria de las redes sociales parecía algo sacado de una novela de ciencia ficción.
Presentamos trece textos escritos por trece de los cientos de compañeros y compañeras que, en mayor o menor medida, participaron de esa ilusión de revolución personal y política, y cuyos procesos, éxitos y fracasos analizan ahora desde su experiencia. Compañeros y compañeras que, con espíritu crítico pero desde el cariño, se han esforzado por reconstruir retazos de ese pasado reciente para evitar que caiga en el olvido o en la mitología, y arrojar un poco de luz sobre ese pequeño eslabón en la cadena de la historia. De su historia.

2013/02/05

Presoen argazkiengatik epaitutako itzubaltzetarrak absolbitu dituzte





Politika

















Josu Iturburu Itzubaltzeta / Romoko Branka kultur elkarteko presidente eta Jagoba Agirre herri bereko jai batzordeko presidente ohia absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Biak pasa den abenduaren 10ean epaitu zituzten, 2011ko jai-liburuxkan argitaratutako iragarki batean agertzen ziren bi euskal presoren argazkiengatik. "Terrorismoaren goratzea" leporatuta, fiskalak 18 hilabete eta zortzi urteko inhabilitazioa eskatu zuen akusatu bakoitzarentzat, baina epaiketan zehar ezin izan zuen frogatu ez iragarkia nork agindu zuen ezta helburua ETAko preso bat eta ustez Segiko kidea izateagatik atxilotutako gazte bat goratzea zenik. Akusatuek gaur jaso dute albistea baina oraindik ez dute epaia eskuratu. Halere, sentzentzia irmoa ez dela badakite, "fiskalak helegitea aurkezteko aukera baduelako", Agirrek UKBERRI.NETi adierazi diotenez. Halere, nabarmena da albistea gaur kaleratu izana, oso auzi antzekoagatik bihar hiru erandioztar epaituko dituztenean. Argazkian, abenduaren 9an auziperatu itzubaltzetarren alde egindako manifestazioa.

2011ko abuztuaren 3an Getxoko PPk salatu zuen Itzubaltzeta / Romoko jaien liburuxkan "terrorismoaren goratze" delitua egin zela, bertako iragarki batean bi auzokide preso ageri zirelako. Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio Aretoko epaileak Jagoba Agirre Itzubaltzeta / Romo eta Pinuetako jai batzordeko presidentea eta Josu Iturburu Branka elkarteko presidentea galdekatu zituen urtarrila eta apirilean. Azken horrek deklaratzeari uko egin zion. Handik aurrera, defentsek hainbat froga aurkeztu zituzten, ez horrela Fiskaltzak. Halere, epailea eta fiskala bat etorri ziren PPk sustatutako ildoarekin.

Jai batzordeak berak jakinarazi zuenez, 2011ko jaietako liburuxkan argitaratutako bi iragarkitan "'terrorismoaren goratze' ustezko delituren bat egon zitekeela uste zuen magistratuak". Lehenengo iragarkian, Branka kultur elkartekoan, bi auzokide preso ageri ziren: Imanol Beristain, Segi gazte erakunde ilegalizatuko kide izatea leporatuta 2010eko urriaren 22an atxilotu zutena eta preso prebentibo gisa egon ostean gaur epaiketaren zain kalean dagoena eta Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" herriko kazetari, idazle eta ETAren Lanbroa komandoan aritzeagatik preso dagoena, Euskal Herritik urrun 15 urte baino gehiago eman dituena eta ama oso gaixorik izan ostean berriki hil zaiona. Biak ala biak "preso etarrak" ziren epailearentzat. Bigarrenean, herriko txosna batzordekoan, epaileak ez zuen zehaztu zein izan zitekeen usteko legez kanpoko elementua. Bertan, "Euskal Presoak Euskal Herrira" lelopeko bandera bat ikus daiteke. Gainera, horren egiletza jai batzordeari egozten zioten, nahiz eta talde horrek ukatu zuen. Auziaren aurrean, herriko koadrila, dendari, ostalari eta auzokide guztiak deitu zituzten mobilizazioetan parte hartzera.

Sumarioan agertzen den jai liburuxka Ertzaintzak bildu zuen eta Leioa eta Getxoko udalei jai batzordea eta bere ordezkaritzari buruzko datuak eskatu zizkieten. Kasualitatez edo ez, Ertzaintzak eta Espainiako Auzitegi Nazionalak erabili dituzten iragarkiak Getxoko PPk iazko abuztuaren 3an prentsaren bidez lau haizeetara zabaldutako berberak izan dira.

Itzubaltzetarrek makina bat atxikimendu batu zituzten, tartean dozena bat elkarterena, mila auzokideena eta Getxoko Udalbatzarena, azken erakunde horrek bi auzokideen inguruko bere "kezka" agertu zuen, EAJ eta Bilduren botoen babesarekin.

2013/02/03

GAZTE DANBADA MARTXOAK 29,30,31 ETA APIRILAK 1




 Gazte Danbada, Zukgua prozesuaren fruitu izango den gazte antolakundearen jaiotza jaialda izango da. Martxoaren 29, 30, 31 eta aipirilaren 1ean, gazteok elkartu eta auzolanean eztabaidatu, gozatu, ikasi, elkartrukatu eta sortzeko aukera izango dugu. Besteak beste, tailerrak, hitzaldiak, mahainguruak, antzerkiak, kale animazioa eta kontzertuak aurkituko ditugu bertan.Irailean Zukgua prozesu eratzaleari ekin genionetik ehundaka gara hausnarketan eta eztabaidan murgilduta gauden gazteak. Prozesu honen azken helburua independentzia eta sozialismoa erdiesteko gazte estrategia definitu eta hau garatuko duen antolakudea gorpuztea da. Martxoaren 2an kongresua ospatuko dugu gazte antolakundea sortuz, eta hortik gutxira, antolakunde berri horri ongi etorria emateko modu paregabea izango da Gazte Danbada!