Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2013/03/18

Sukaldaritza tailerra


2013/03/06

Martxoko egitaraua



Iepa lagun!

Pilak kargata datorku hilabetea!
Gazte asanblada Sopeloztarraren eta Sopelako asanblada feministaren indarrak batu doguz, martxoaren 8an hasi eta hilabete osoan zehar, feminismoan zentratutako hainbat ekintza desberdin antolatuteko. Helburu desberdinek landuz, aspektu desberdinetan zentratuz eta leku desberdinetan kokatuta. Bai Gaztetxean, Kurtzion eta baita udaletxeko plazan bere.

Tartean, badira bestelako ekintzak: korrikaren aurkezpena, sukaldaritza tailerra, kuadrilen arteko pintxo dastaketa...

Bota begirada bat kartelari!!
Animatu eta parte hartu!

Iraultza, feminista izengo da ala ez da izengo.

2013/03/04

Gazteizko gazte mugimenduaren komuniaktua

Atzo martxoak 3, Gazteizko gazte mugimenduak San Francisco de Asis eliza okupatu zuen, bertan daude ondina eta komunikatu hau luzatu egin dabe.




Gasteizko Gazte Mugimenduaren oharra:
 
Gaurko egunean 76ko egun latz hura burura eta kaleetara ekarri eta eraman  dugu, haien borrokarekin jarraituz eta argi utziz haien heriotzak ez direla baldean izan. Horregatik Gasteizko zenbait gaztek 76ean gertakariak burutu ziren elizara sartzea erabaki dugu, eredu asanblearioa  hizpide izanik garaietan agerikoak izan ziren elkartasunezko eta elkarlanezko baloreak berpizteko.
            
Gauzak horrela martxoaren 3an urtero ospatzen den manifestaldi jendetsuaren ostean gazte uholdea abiatu da Zaramaga auzoko San Francisco de Asis elizara, bertan asanblada jendetsu bat egin eta apaizarekin hainbat tirabira eduki ostean gazteok bertan geratzeko hautua egin dugu. Berriz ere erakutsiz Gasteizko gazteok ez dugula baimenik eskatu beharra borrokan altxatzeko.

Oraingoan Gasteizko herri sektore ezberdinei elkarlanerako gune aske bat eskaintzea izan dugu helburu, herri sektorearen batasunarekin soilik etorriko baitira benetako iraultza emateko aukerak. Berriz ere orain dela 37 urte egindakoak gurera ekarriz eta herri osoaren oihartzunaren isla edukiko duen asanblada bat artikulatzeko asmoarekin.

Modu honetan, arratsaldeko 8retan, 400 bat  pertsona batu dituen asanblada burutu dugu, bertan ekimenaren aurkezpena egin eta hemendik aurrerako planteamenduak guztien iritziekin argitu eta mamitzen hasi gara.

Herri elkartasuna jasotzeko denbora ere izan dugu, esaterako mantak, koltxoiak eta janaria ekarri dizkigute. Gainera Gasteizen borrokan dagoen Laminaciones Arregi enpresako langileek  gosari goxoa prestatu digute.

Koziente gara gazteriak historian zehar eraldaketarako giltzarria izan garela eta erantzukizun historiko hori buruan, iazko martxoan abiatutako ekinbidea berrartu eta iraultzarako lehenengo mugarriak jarri ditugu, beste behin ere iraultzarako dugun prestutasuna erakutsiz.

Borroka hedatzea beharrezkoa ikusten dugu, ahalik eta gune gehienetan borroka bateratua aurrera eramateko eta kapitalismoarekin behin betirako bukatzeko. Horregatik antolatzeko eta borrokatzeko deia luzatzen dizuegu. Baita zuen elkartasuna helarazteko ere.

DEIALDIAK:

17:00 herri mugimenduaren espresio ezberdinekin asanblada.
20:00 asanblada orokorra (egunero).
Ekarri ahal duzuna(mantak,janaria….edozer da ongi etorria)

Gora Martxoaren 3a!
GAZTE ALTXA ETENGABEKO IRAULTZAN!         

info gehiago hemen

2013/03/03

WEBGUNE BARRIA




Bizi garen informazio aro honetan, inoiz baino desinformatuagoak bizi gara. Hau da, komunikabideak haien nahietara engainatu eta manipulatzen gaituzte, errealitatea guztiz eraldatuz.
Sekekok informazioaren aldeko apustua egiten du. Herrian gertatzen diren gauza guztiak jakiteko eskubidea eta nahia dugulako. Orain arte, Gazte Asanblada Sopeloztarrak blog-aren bitartez helarazten zituen herriko gertaera eta ekintza kulturak guztiak. Baina, aldaketak etengabeak direnez, sekeko, ahal den neurrian, azkenengo teknologietara moldatu da, zeuei zerbitzua erraz diezazuegun.

Oraingo honetan, Web orrialde berri batekin gatoz!! Webgune honetan, albiste, argazki, sopelako talde musika, bideoak… erraz topatuko dituzu. Webgune honi esker, ez duzu aitzakiarik  Sopelako kultur ekintza guztietan parte hartzeko!! Freskotasuna eman nahi izan diogu, momentuan momentuko albisteak argitaratuz.
Lotu  informazioari! Erdu gurera!!!