Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2013/05/24

Sopelako jai batzodea




Sopelako jai batzordeak barriro ere  bloga martxan jarri dau, bertan koadrilentzako inskripzio epea zabaldu egin dabe, eta jaien partaidetza ahalik eta handien izan daieten koadrilentzako galdetegi bat luzatu egin dabe.


2013/05/20

Franz Reichelt kontzertu akustikoa Sekekon



Hurrengo domeka beroan Franz Reichelt kontzertu akustikoa izango dogu 20.00 !


2013/05/17

Domeka honetan "Iñigo Cabacas. Crónica de una herida abierta"



Domeka honetan 20.00etan  "Iñigo Cabacas. Crónica de una herida abierta" ikusteko aukera izango dogu Sekeko gaztetxean.

zipaioak hiltzaileak !!


2013/05/16

Zapatuan danok plazara


Zapatuan herrirak antolaturiko DANOK PLAZARA ekimenean parte hartuko dogu, Sopelako plaza bete dezagun kartzelak hustutzeko!!!


2013/05/13

Ondarruko askegunea Urtza Alkorta babesten jarraitzen dau




Gogoratu gaur Uribekostak daula deialdia


atzoko gaua

#HerriHarresia, laugarren egune

Argitxu dau egunak. Gaba luzi ixan da, ertzainak behin baino gexauatan agertu dizelako Alameda inguruta. Turrune jo eta jo egon da, eta herritxarrak esna.
Atzo gure ‘Turrune’ blogak 5711 bixitxa euki zitxun, egun bakar baten sekule eztau euki horrenbesteik! HerriHarresixe sortzen dan interesan erakusle, ondo einddako biharran seinale! Animo eta eutsi!

http://turrune.wordpress.com/ 

2013/05/09

Urtza Alkortak herri harresia osatzeko deia egin du



  Barikuan 12:30ean herri harresia osatzeko deia egin du Alkortak sare sozialetan zabaldutako bideo baten bitartez. Orain dela ordu erdi Ertzaintza Alkortaren etxera joan da berriro epailearen aginduagaz. Etxean sartu dira, baina ez du etxean aurkitu. Horren aurretik atzo gauean be, Alkorta atxilotzeko beste saiakera bat egin zuen Ertzaintzak, baina ez zuten bertan topatu.
Ondarrutarra kartzelaratzeko agindua duela hiru bat aste eman zuteneta, ordutik, Alkorta edozein momentutan atxilotu ahal dutela esan zuen abokatuak. Alkortak ez  zela aurkeztuko esan zuen: “Bila etorri beharko dira”.
Momentuz ez dago beste barririk.


ATXILOKETA GEHIAGORIK EZ!!!!!
OSTIRALEAN DENAK ONDARRURA!!!

2013/05/08


Indartsu dator kuadrilen eguna!

Maiatzaren 11 bertan dogu! Urteak direz Gazte Asanblada Sopeloztarrak herriko gazte koadrilen arteko harremanak indartuteko asmoz, egitasmo hau sortu zauela eta egindako lan horren ondorioz, urteak pasa ahala indartzen joan dan harreman horrek, Sopelan koadrilen arteko koordinakunde aktibo eta gogotsu bat sortutea lortu dau!

Aurten ,estreinakoz, Sopelako koadrilen koordinakundeak hartu dau egun paregabe hau antolatuteko ardura eta koadrila asko eta askoren elkarlanagaz egun borobila prestatu daure zapatu honetarako. Begira egitarauari eta korri lehen bai lehen Laiak edo Irubide tabernara!
Ez zaitez azkena izan txartela eskuratzen!


 Bestalde, larunbat honetarako bere, uk3olatuak plataformak deialdia egiten dau, enplegu duinaren, eskubide sozialen eta ondasun banaketaren alde kalera atarateko Urdulizetik 10:30tan urtengo dan martxagaz batera.

Asko dekogu lortuteko!!


2013/05/04

POKER TXAPELKETAREN RANKIN-A!!!




Apirilaren 19an, Sekeko gaztetxeak beste behin poker txapelketa antolatu zuen!
Jende asko bildu ginen mahaiaren inguruan eta urduritasunak, barreek, abileziak... berotu zuten partida!

Bakoitzak bere trikimailuak erabili zituen; batzuek zortea besterik ez zuten izan eta beste batzuek aldiz, hurrengorako etxean praktikatzea ez litzaieke gaizki etorriko! Dena den, giro polita sortu genuen karten artean eta ziur gaude hurrengo txapelketan barriro ikusiko garela!! 

Milesker gerturatu zinetenoei eta Zorionak gure irabazleari!!

RANKIN

1. SANTI
2. ISKANDER
3. AMAGOIA
4. JOSU ETA OIER
5. IRATZAR
6. JORDI
7. ITSASO
8. AITOR