Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2013/06/24

Kaixo Kodrilak!
Sopelako jaiak geroz eta gertugo daude!! Koadrilak prestaketa guztiekaz tope ibiliko zarie ezta?
Tira ba! Gazte Asanblada Sopeloztarretik prestaketetan lagundu gure zaituztegu, horretarako, bihar, arrastiko 17.00etan udaletxeko plazan izango gara zuen pankartak egiteko beharrezkoa den materiala uzteko asmoz!

Bihararte orduan!! Gora Sopelako Jaiak!


2013/06/16

Clover Wind Sekekon



                         

Gaurkoan ere kortzertu ikaragarria izango da Sekeko gaztetxean, Clover Wind Urduliztarrak bertan izango dira beraien Folk-a eskeintzen. Beraz badakizue, giro paregabeaz gozatzeko ERDU GAZTETXERA!!

2013/06/13

Barikuan Kortzertuak




Uda geroz eta gertuagoa daukagu, neguaren hotsarekin bukatzeko barikuan, hilak 14, Ukan taldea ateratako maketa berriaren aurkezpena izango dugu, beste kontzertu eta sorpresaz aparte. Beraz, giro onaz gozatu nahi baduzue, ERDU GAZTETXERA!!

2013/06/06

DANOK BILBORA!



Bi arrazoi bihar Bilbora hurbilduteko.
Bata, sistema patriarkal honek beste pertsona baten bizitzarekin bortizki amaitu duela.
Gizarte sexista, klasista eta arrazista hau hiltzailea da. Badakigu, denok.
Eta ez dugu onartuko, erantzun dezagun ozen: 19.30 tan Arriagan!



Eta ondoren, kukutzako atxilotuei elkartasuna adierazteko manifestazioa:

Badira ia bi urte Errekaldeko auzoari ,taupaka, bizia ematen zion gaztetxea birrindu zutela.

Denbora gelditu omen da Bilbon.
Gaztetxea defendatzearren, gazte askok epaiketen zain jarraitzen dute. Milaka euroko isunak eta kartzela zigorrak, usurpazioa eta aginteari erresistentzia eta erasoa egotzita. Bitartean, bertan “lan” egindako ertzainek lasai asko jarraitzen dute, EAJ eta Azkunaren udal gobernuaren antzera.

Denbora igaro da, baina Errekalden zulo bat dago. Berriro ere, enpresen interes ekonomikoei lehentasuna emanagatik, zulo bat.

Bihar denok Bilbora, 20:00 tan Udaletxean!