Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2013/09/24

Adi musikari!


Iepa musikari! Ikasturtea hastera doa, eta honeaz batera, gaztetxeko entsegu lokala barriro martxan ipinteko ordua bere. Batzuk jada badakizue zelan funtzionaten dauen, talde interesatuak bildu, ordutegiak finkatu eta asanblada berean, jotzen ibilko direzen taldeen artean bestelako erabakiak finkatuko direz. Horretarako bariku honetan, hilak 27, 19:00tan batuko gara Sekekon bertan.

Beraz, interesa badekozue bertan jotzeko, edo zelan doan ikusteko, ezinbesteko zita honetara etortera animaten dotzuegu! Zabaldu mezua. Kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko!

Auzolanak eta asanblada


Udaren akabukera ailega da, geroarte esateko ordu gau txosnero amaigabeeri eta hondartzako egun luzeeri. Siestan ibil dan gaztetxea ixartui daku eta proiektu barriekaz hasteko gogoekaz ganera!
Dena dago erabakitzeko, egiteko, proposatzeko, sortzeko!

Zapatu honetan irailaren 28an auzolan eta irekiera asanblada eguna izengo da Sekekon. Goizeko 10etan hasiko gara: pintzelak, torlojuk, palak eta eskailerak lagun dekoguzelarik, gaztetxea behar den modun ipinten. Bertan danontzako jana izengo da eta 20:00tan, gorputze deskantsatu eta asanbladan burua imiñiko dogu beharren. 

Animatu! Denok dekogu zeozer emoteko, eta ematen dogun apur horrek elikatzen dau proiektu handi hau. Egin daigun erraldoia!