Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2013/10/23

Sukaldaritza tailerra

Gaur ez da sukaldaritza tailerrik egongo. Hemendik aurrera bi astero egingo da, beraz, hurrengo eguna 30ean.

2013/10/21

Kontzertuak+Jaia!

Zapatu honetarako planik ez? Ez larritu! Sekeko Gaztetxeak kontzertu eta jai apartaz gozatzeko aukera eskeintzen dizu eta! Gabeko 21.30etatik aurrera No Regret, Atxurre eta Su ta Swing taldeak izango ditugu. Honen ostean, nola ez, jaia gaztetxean jarraituko da giro ezinhobearekin.

Animatu eta gerturatu zaitez!

2013/10/18

Asteburu honetako mendi irteera bertan behera utziko da!

Asteburu honetarako (zapatua) prestatu zegoen basaranak biltzeko mendi irteera bertan behera utzi beharko dugu sortu zaizkigun arazo batzuk direla eta. Aurrerago antolatzen saiatuko gara.

Dena den, barikuan (gaur) Sekekon zine-tertulia egongo dela gogorarazten dizuegu, arratsaldeko 19:00etan.

Parkatu eragozpenak.

2013/10/16

Hona hemen hile honetako ekintzak


2013/10/15

Tailerrak Sekekon!


Aupa lagunok!

Ikasturte barri gogotsu hasi da eta gaztetxeko tailerrak bere martxan jarri direz!
Tailerretan, parte hartzaileen ezagutzatik abiaten da. Beraz, edozein egun da ona hasteko.
Erdu eta probatu:

Gitarra: illenatan 19:00 -20:30
Sukaldaritza: eguaztenatan 19:00tik aurrera
Txalaparta: eguenatan 17:00-19:00


Tailer honetatik aparte, beste tailerren bat buruan badozu, ideiak, proposamenak, zalantzak edo edozer: sopelakoga@gmail.com helbidera idatzi!


Denok dekogu zer ikisi ta zer emon,
Segi hazten eta ikasten!

2013/10/14

Sukaldaritza tailerra!


2013/10/13

Gitarra tailerra


2013/10/02

Bueltan datoz hain desiratuak diren DOMEKA BEROAK!!!


Asteko azkenengo egunaren afariei ukitu ezberdina emoteko intentzioagaz, domeka guztietan 19:00etatik aurrera Gaztetxea zabalik egongo da eta 20:00retatik 23:00etara gure hanburgesa eta bokata arrakastatsuetaz (bejetarianoak, beganoak, merkeak...) gozatzeko aukera eukiko dozue.  

Domekak ez direlako soilik ajearenak, etorri eta gozatu!