Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2013/11/26

Eredu polizialari alternatibak




Galdu ezineko hitzaldiak: AHT-aren aurkako Tartalariak eta eredu polizialari alternatibak

Eguen honetan, azaroak 28ko arratsaldeko 19:00tan, Plaza Beltza kulturguneak antolatuta, Yolanda Barcinaren aurpegia tartaz zikintzeagatik auziperatuak diren tartalariak Sekeko gaztetxean izango ditugu, beraien egoera legala eta AHT-aren egungo egoera azalduz.

Bestalde, G.A.S ek antolatuta, barikuan, 18:30tan Salhaketako kide bat izango dugu Sekeko gaztetxean. Egun eta hemen dugun eredu polizial errepresiboa auzitan jarriz eta betiereko eztabaidak mahai gaineratuz: Beste eredu polizial bat gure dogu? Zer funtzio bete behar leuke? Ez dogu inongo polizia ereduren beharrik?

Asetu zure jakin-mina!












Buruhandi mitologikoak!

                             

Buruhandi mitologikoak!

Mari Domingi eta Olentzero lanean hasi dira iada gabonetako prestaketekin.

Duela bi urte, Gazte Asanblada Sopeloztarrak, gabon gaua magiaz betetzeko asmoz, euskal pertsonaia mitologikoen buruhandiak egin zituen, Larrabasterratik igoera eta ospakizuna inoiz baino koloretsuagoa bihurtuz. Aurtengo gaua parte-hartzailegoa izateko, abenduan zehar buruhandi mitologikoen tailerra aurrera eramango da gaztetxean.

Horrela, herritar danori deia zabaltzen dotzuegu: zahar, haur eta gazte, goazen gabon gaueko fantasian murgiltzera! Tailerra asteazkenetan izango da,  17:00 aurrera, lau asteko iraupena izango dau, hau da  27,4,11,18 batuko gara !
Animatu!



2013/11/25

Bloga barritua



Bloga barritu egin dogu, interneta ere OKUPATZEKO amoz gatoz oraingoan!
Espero dogu zuen gustokoa izatea! 

Sekeko Gaztetxea sare-sozialetan:

Twitter       https://twitter.com/Sopelakoga
Facebook  https://www.facebook.com/gazteasanblada.sopeloztarra
Google+    https://plus.google.com/+GazteAsanbladaSopeloztarra
Bloga         http://sopelakogazteasanblada.blogspot.com.es/
Argazkiak  http://www.flickr.com/photos/sopelakoga/ 
Emaila       sopelakoga@gmail.com

2013/11/13

Domeka honetan ez da Domeka berorik egongo.


Elkartasun eguna dala eta Domeka honetan ez da Domeka berorik egongo, Gaztetxea garbitzen egongo gara, barkatu eragozpenak. 

2013/11/12

Euskal Herria-Galiza egunean sumatutako ardurak!



Aupa Sekekotar

Dakizuenez zapatuan Euskal Herria-Galiza elkartasun eguna dogu, turnoak eta eguneko lana aurrera eramateko bolondresen bila gabiz, hauek dira 
sumatutako ardurak:
Goizeko 11tan gaztetxean (5 lagun)
 
Bazkarirako:

14.00 mahaiak montatu (5lagun)
14.30 Bazkaria zerbitzatu( 5lagun)
16.00 Frontoia garbitu (Danak)


Gabeko turnoak
20:30 – 22:30 Sorginmetxak   (2 lagun)
22:30-00:30 Ezin leike             (2 lagun)
00:30-02:30 Sanz’s Kuadrila  (2 lagun)
02:30 – 03:30                           (2 lagun)
03:30-04:30                              (2 lagun)
04:30-05:30                              (2 lagun)

Bolondres izatekotan mailetik sopelakoga@gmail.com-era  bidali.
 
bolondresak

eskerrik asko


Euskal Herria- Galiza elkartasun egune!




Azaroaren 16en Euskal Herria- Galiza elkartasun egune ospatuko dogu Sopelan!
Centro social A Revolta do Berbês eta Gazte Asanblada Sopeloztarrak antolatu daurena.
Aipatutako kolektibo Galiziarragaz batera, Familiares y Amigxs de Presxs independentistas Galegxs elkarteko hainbezt kide bere, gure arten izengo doguz.

13:00tan abiako da ospakizune, harrera egin eta eskainiko dozkuen hitzaldiagaz. Bertan, Galiziako preso politikoen, mugimendu antierrepresiboen eta orokorrean egoera politikoaren berri emongo dozkue.

15:00tan kantu-bazkaria egongo da eta gero gaita-triki-poteoa herritik zehar. Akabateko, Vigoko Liska ska-punk taldearen eta Aiarako Aizkorakadaren kontzertuak, Sekeko gaztetxean.

Egun honegaz, burujabetasuna lortu bidean lanean gabiltzezen bi herri honen arteko harremana sakondutea eta euren errealitatea parajeagotik ezetutea dekoguz helburu. Halan, internazionalismoa bultzaten, ekarpenak jaso eta zabalduten, bion borrokak indartu eta aberastuko doguzelakoan.

Tiketak 5eurotan, Mikelats, Laiak eta Lurren tabernatan dauz.

Animatu eta zabaldu!

2013/11/04

Galiza-Euskal Herria Alkartasun Jaia!!!