Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2013/12/29

Gaztetxea itxita !

Gaur ez da domeka berorik egongo!


2013/12/24

Presoen aldeko Gala alternatiboa




Hau ez da ohiko gala bat.
Hau ez da ohiko mani bat.
Hau ez da ohiko jaialdi bat.

Armairutik zure jantzi xelebreena,bitxiena, trauskilena, edo dotoreena atera, eta izarrak baigina, dirdira eman diezaiogun gauari!

Sopelako eta Euskal herriko preso politikoek aurtengo gabonak ere, giltzapean pasatuko dituzte.
Guzti hauei eta familiartekoei babesa eta diru-laguntza emateko jaialdi elegante bat egingo da 2013ko azken ostiralean, abenduak 27.

20:00tan kontzentrazioa eta manifestazioa egingo da herritik zehar, Sekeko gaztetxerarte.
22:00tan bideo emanaldia eta hainbat sorpresa izango dira bertan eta azkenik,
00:00tan, ohiko kotiloietan entzungo EZ duzun musikaz jantziko dute jaialdia Dj Tiriki & Traun;

Hau ez da gala bat bakarrik.
Hau ez da mani bat bakarrik.
Askoz gehiago izango da!

Hurrengo urtean, gurekin ospatzeko hemen egon daitezen!

2013/12/20

Auzolanak Sekeko Gaztetxean


Kaixo lagun!

Gaztetxean, margoketa eta arriskuak ekiditeko konponketa batzuren behar izana ikusi dugu. Horregatik, azaroaren 23 honetan,zuk ere, gabonetako erosketak egiten ibiltzeko inolako gogorik ez baduzu, eta goizean zehar egongo den auzolanean parte-hartu nahi baduzu, 10:00tatik aurrera, nahi eta ahal duzunean, erdu Sekeko gaztetxera!

Kafea eta hamaiketakoa gure esku!


Autogestioaren bidez bakarrik garelako eta izango garelako, animatu eta mezua zabaldu!

2013/12/03

Konstituzio ESPAÑOLA



Aupa Sopeloztar

Dakizuenez abenduaren 6an Parodia dekogu,etxetik atara eta izan errebelde eta desobiente!
 Animatu eta parte hartu Sopelako gazteak antolaturiko PARODIAN! 
Soilik konstituzionalistak geratuko zarie etxean!

info gehiago    



2013/12/02

Konstituzio ESPAÑOLA




Denbora makina bat dekogu Sopelan.
Ezkutuan,ondo gordeta.


1978. urtera bueltako gaitu barikuko 18:00tan, udaletxeko plazan. 


Bai, horixe da. 35 urte beranduago, Espainiar konstituzio ustel berberak ospakizun motibo izaten
jarraitzen du. Euskaldunon subiranotasuna, Euskera eta Nafarroarentzat zehar lerrorik ere ez da agertzen bertan, ez gara inoiz existituko. Honen ordez, besteak beste Espainiar monarkiaren eta indar militarren esku-hartzea ditugu. Arbuia ezinak omen dira.

Desadostasuna isilpean eramaten jarraituko dugu? Ez horixe. Rebobinatu daigun eta adierazi,78.urtean bezalaxe, orain ere ez dugula konstituzio arrotz hori onartzen !
Ekarri garaiko itxurak eta parte-hartu herritik zehar egingo den kale-ekintzan!

2013/12/01

Kontzertu akustikoa!



Gaur Sekekon 20:00retatik aurrera, eta Domeka Beroak-ekin batera, kontzertu akustikoa Jon Pascualen eskutik!