Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2014/09/15

Sekeko Asanblada sortu da!


Pasa den barikuan Gaztetxe Asanbladako aurkezpena izan gendun, bertan hainbat lagun batu ginen!
Eguazten honetan, ikasturteko lehenengo asanblada izango dugu, proiektu berriari forma ematen hasteko eta gure gaztetxea kolorez eta ekintza ezberinekaz betetzeko.

Anima zaitezte!

GOGORATU: Irailak 17, 19:00etan!

2014/07/27

Auzolana Sekekon!

Ostegunean, 31n, auzolana egingo dugu Sekekon.
Goizeko 10:00etan hasiko gara gaztetxea txukuntzen, materiala ordenatzen eta itxuroso jartzen! Ez da lan neketsua izango, baina gero eta jende gehiago animatu gero eta jasangarriagoa. Eta bazkariagatik ez larritu, dena gure kontu!

2014/07/03

Entsegu Lokaleko Zozketa

Hauek izan dira zenbaki sarituak:

- 1. saria (bi pertsonentzako spa zirkuitoa): 363
- 2. saria (bi pertsonentzako afaria Sekekon): 281
- 3. saria (materiala): 268

Hauetariko sariren bat ez erreklamatzekotan bigarren txandako zenbakia izango da sariduna:

- 1. saria (bi pertsonentzako spa zirkuitoa): 35
- 2. saria (bi pertsonentzako afaria Sekekon): 243
- 3. saria (materiala): 313

Modu berean, bigarren txandako sariren bat ez erreklamatzekotan hirugarren txandako zenbakia izango da sariduna:

- 1. saria (bi pertsonentzako spa zirkuitoa): 240
- 2. saria (bi pertsonentzako afaria Sekekon): 74
- 3. saria (materiala): 67

Oharra: bi asteko epea izango duzue saria erreklamatzeko (uztailaren 17ra arte) sopelakoga@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez.

Zorte on!


2014/06/17

Adi honi musikari!

Bueltan dator LOSA GAÑEN! Larrabasterrako jaietan, uztailaren 14an, txosna gunean kontzertu labur bana eskaintzeko aukera eman nahi dizuegu, inguruko talde interesatuei.

Uribe Kostakoak diren eta iaz jo ez zuten musika taldeei lehentasuna emango zaie.

Ezagutara emateko aukera bezala, hasiberriek gero eta espazio gutxiago dutelako musika eszenan leku egiteko, eta beraz, musika komertzialtasunetik kanpo zabaldu daitekela aldarrikatzeko asmoz. Ordu erdi inguruko iraupena izan beharko luke talde bakoitzak, trukean afaltzeko bokata eta trago pare bat jasoz.

Gazte asanblada sopeloztarretik, bateria, musika ekipoa eta teknikaria ipintzeko prest gaude.

Animatu! Izena emateko sopelakoga@gmail.com-en uztailaren 1era arte!

2014/06/06

Berbatxangoa!

Ekainaren 15ean Berbatxangoa, Uribe kostako gaztetxeak ezagutzeko aukera izango dugu Sopela, Erandio eta Algortako gazte asanbladetako kideen eskutik.

2014/05/26

Sexualitate Formakuntza

Aspalditik entzun izan dugu Euskal Herrian ligatzea abentura bat dela. Euskaldunak odol hotzekoak garela, eta errezagoa izaten dugula patagonia konkistatzea beste pertsona batzuekin gure sexualitateaz gozatzea baino.

“Vaya semanitak” bere hainbeste brometan plazaratu duen mitoa deseraikitzeko asmoarekin gatoz oraingoan. Horregatik zapatun, hilak 31, goizeko 10:00etatik aurrera sexualitatearen inguruko formakuntza saioa izango dugu, 6 ordukoa (bazkaltzeko atsedenaldia aparte).

Formakuntza saio honetara apuntatzeko zuen izena eman sopelakoga@gmail.com helbidean. Animatu!

2014/05/25

Domeka Beroak Itxita!

Gaur, hilak 25, arazo teknikoak direla eta, ez da domeka berorik egongo. Barkatu eragozpenak.

2014/05/13

Eskerrik asko!

Eskerrik asko zapatuan Sekeko gaztetxearen urteurrena ospatzera gerturatu zineten guztioi! Egun ederra izan zen eta giro paregabea sortzea lortu genuen goizez, arratsaldez eta gauez!
Eragile eta musika taldeei ere eskerrak eman guretzako hain garrantzitsua den ospakizun honetan parte hartzeagatik! Plazaratu, Bitxo do Samba batukada, Marmoka Baltzak, Sarkor eta soinu-teknikariak.
Eta azkenik, egun osoa betetzea posible egin zenutenoi! Eskerrik asko! Zuen laguntza barik egun hau ospatzea ez delako posible!

Hemen dituzue ekitaldian jarri ziren bideoak:

http://vimeo.com/94932701

http://vimeo.com/94934562

2014/05/11

Gogoratu gaur ez dela Domeka Berorik egongo!!!

2014/05/08

AZKEN EGUNA!

Gogoratu Sekeko gaztetxearen urteurreneko herri bazkarirako sarrerak erosteko AZKEN EGUNA GAUR izango dala. Menu begeta nahi dutenentzako txartelak ere badaude. Sarrerak mikelats, laiak eta lurren tabernetan salgai. Animatu!

2014/05/05

Bazkarirako txarletak!

Gogoratu zapatuko bazkarirako txartelak Mikelats Herriko Taberna, Kafe Taberna Lurren eta Laiaken salgai! Gainera begetentzako txartelak ere atera ditugu!!
Sarrera erosteko azken eguna: eguena, maiatzak 8.
Animatu!

2014/05/01

Badator Sekeko Gaztetxearen 4. Urteurrena!

Urtero legez udaletxeko plazan ekintza ugari prestatu ditu Gazte Asanblada Sopelostarrak. Goizean giro paregabea izango da, umeentzako ekintzekin eta Plazaratu, Uribe Kostako artisau eta produktore agroekologikoen kolektiboaren azokarekin. Eguerdian, Herri Bazkaria izango da eta horren ostean Sopelako Kaleak kolorez eta musikaz betetzeko asmoarekin poteo musikatua izango da Bitxo do Samba batukadak lagunduta. Eguna bukatzeko, Gaztetxean Sarkor eta Marmoka Baltzaken kontzertuak egongo dira. Gerturatu eta animatu!
Sopelako Gazteria piztera goaz!

Borrokak aurrera darrai!

Maiatzeko egitaraua

Hona hemen Maiatzeko egitaraua!

3(domeka)20:00: Kontzertu akustikoa, Uluka taldea
10(zapatua): Gaztetxeko Urteurrena
31(zapatua) 10:00: Formakuntza,sexualitatea
Illenatan (astelehenetan): txalaparta eta gitarra tailerrak!
Eguenatan 19:00: Gazte asanblada
Domekatan 19:00: Domeka Beroak

Ondo etorri:)

Kontzertu akustikoa!

Domeka honetan ohikoak diren hanburgesa gozoak eta giro paregabeaz gain, 20:00etatik aurrera kontzertu akustiko batez gozatzeko aukera izango dugu Sekeko Gaztetxean Uluka taldearen eskutik

Gerturatu! Giro paregabea sortuko dugu!

2014/04/15

Gazte Gaua!

Eguenean, 20:00etatik aurrera, gaztetxea irekiko da. Afaltzeko nuggets-ak, kroketak, patatak eta sandwich-ak egongo dira. Giro ederra sortuko dugu joku eta algara artean!
Animatu!

Sopeloztar agurgarriok!

Sekeko gaztetxeko 4. urteurrenaren kokalekua finkatu dugu jada.
Egun horretarako arduren taula bete ez denez gero (gauekoak, batez ere), goizeko ekintzak udaletxe plazan izango dira, baina gaueko kontzertuak gaztetxean.

Sentitzen dugu urteurrena udaletxe plazan ospatu nahi duzuen guztioi, eta aldi berean, eskerrak eman laguntzeko prest egon zaretenoi eta zaudetenoi.

2014/04/09

Apirileko egitaraua

Hona hemen Apirileko egitaraua!

5 (zapatua): Sexu Askapenerako Gazte Mugimendu aurkezpen jaia
6 (domeka) 16:00: Formakuntza feminista
11 (bariakua) 19:30: Mux txapelketa
17 (eguena): Gazte Gaua
Illenatan (astelehenetan): txalaparta eta gitarra tailerrak!
Eguenatan 19:00: Gazte asanblada
Domekatan 19:00: Domeka Beroak

Ondo etorri:)

Mus txapelketa Sekekon

Bariku honetan Sekeko Gaztetxean Mus txapelketa izango dugu 19:30etan. Sarrera dohainik izango da eta giro paregabeaz gain sariak egongo dira! Zure bikotearekin bertara hurbiltzearekin nahikoa izango da. Animatu!

2014/04/08

4. Urteurrena herriko gazteriaren esku!

Maiatzaren 10ean ospatuko dugun 4.urteurrena dela eta sopeloztar guztiei zuzentzen gara oraingoan.
Jakingo duzuen bezala, urteurrena udaletxeko plazan ospatzea da ohikoena, goizeko zein gaueko ekintzak. Aurten, aurreko urteetan egon den lan mordoa eta laguntza eskasa ikusita, gaueko ekintzak gaztetxean egitea pentsatu dugu lana aurrezteko asmoarekin, hau gure nahia ez izan arren.

Horregatik, zuen nahia ere udaletxeko plazan egun osoa ospatzea bada, gutxi batzuk lanez gainezka ez egoteko eta herriko jaialdietan denon parte-hartzea sustatzeko, zuen laguntza eskatzen dugu. Horretarako, hemen azpian aurkituko duzuen link-a jarraituz, egun horretarako dauden ardurak eta ardura bakoitzeko zenbat pertsona behar diren ikusi ahal duzue eta korreoz (sopelakoga@gmail.com) edozeinetan izena eman.

Aste bukaeran taula osoa beteta egotekotan udaletxean egingo dira gaueko ekintzak, horrela ez bada, Sekekon.
Eskerrik asko aldez aurretik, eta animatu parte-hartzera! Sopela hil ez dadin!

Linka: http://ttiki.com/63727

2014/03/24

Sexu Askapenerako Gazte Mugimenduaren aurkezpena Sekekon

Apirilaren 5ean, zapatuan, hona hemen egunaren egitaraua:

18:00 TUPPER-SEX KULTUR ETXEAN
19:00 TRIKIPOTEOA UDALETXETIK ABIATUTA
21:00 JAIALDIA SEKEKO GAZTETXEAN
-Nor Nori Nork antzezpenaren aurkezpena
-Nenita
-D-Lirios DJ.

Aldarrikapena eta jaia bateratuko dute UribeKostako kideak eskualdean eratze prozesuaren asanblada indartzeko.

Animatu eta gerturatu!




2014/03/22

Bideo proiekzioa

Domekan (martxoak 23) Black Mirror-eko kapitulu baten bideo proiekzioa 19:00etan!
Black Mirror telesailak gaur egungo eta, traketsa izanez gero, 10minutu barru izan ahalko genukeen bizimodua konparatzen ditu, kapitulu bakoitzean gai ezberdinak aztertuz. Domeka honetan gaztetxean ikusgai teknologia berriei buruzko kapitulu bat.
Animatu eta gerturatu!

2014/03/12

Lokaleroen Jaia!

Iepa musikazaleok!

Larunbat honetan, martxoak 15, Sekeko Gaztetxean musika sortzen gabiltzan talde batzuk, entsegu

lokaletik taula gainera salto egingo dugu! Beste lekuetan jo dugun arren, oraingoan, gure herrian,

gure gaztetxean jotzeko gogo bereziarekin!

PREOKUPALES (Punk), FORT PONKER (Rock&Roll) eta ALSHAIN (fat metal) taldeak izango

gara bertan. 21:00 tatik aurrera egurre emoten! Animatu eta zabaldu!

Ez ahaztu ,zarata egin gure dozuen duztiok, ensaiateko txokoa dekozuela Sekekon, parte-hartu gure

izen ezkero, sopelakoga@gmail.com helbidera idatzi. Ondo etorri!!

2014/03/04

Martxoko egitaraua

Hona hemen Martxoko egitaraua!

2, 9 eta 30 (domeka) 19:00: Feminismoaren inguruko lanketa
15 (zapatua) 19:00: Jaia herriko taldeen eskutik
23 (domeka) 19:00: Bideo-proiekzioa teknologia berrien inguruan
Illenatan (astelehenetan): txalaparta eta gitarra tailerrak!
Eguenatan 19:00: Gazte asanblada
Domekatan 19:00: Domeka Beroak

Ondo etorri:)



2014/02/27

Asanblada egun aldaketa


Adi!
Asanbladaren eguna aldatu dugu, hemendik aurrera eguenero izango da 19:00etan.
Animatu eta parte hartu zure herriko gaztetxean!

2014/02/21

Uste-trukea!

“Uste-trukea” izango dogu estreinakoz domeka honetan Sekeko Gaztetxean!

Proiektu berri bati hasiera emateko gogoz gauz oraingoan, elkarren artean hausnartuz, irakurri duguna ekarriz, edo gure usteak elkarbanatuz; Ikusmoldeak, gure itsas-mugatik haratago eramatea. Elkar formatutea.

Hilabete honetan feminismoak eta azken aldian borroka honen baitan argitara atera diren testu ezberdinak ekarriko ditugu Gaztetxera. bertan, hausnarketa kolektiboari bide emoteko. Dena dela, edonork, interesgarri deritzon artikuloak, kritikak... ekarri ezkero, ondo etorriak izengo direz!

19:00- tan izengo dogu lehelengo zita, adi hurrengo hilabeteetan izango direnei ere.
Hilabetero behin eta ordu berdinean, domeka beroak baino lehen!

Ondo etorri!
 
 
Materiala: https://mega.co.nz/#!TBRBWSAD!ChuAx0Gh9_0YJYHiyEsiRct1WpbUy6jiRzhDQmOpzFg
 
 

2014/02/14

Kontzertu akustikoa!

Domeka honetan ohikoak diren hanburgesa gozoak eta giro paregabeaz gain, kontzertu akustiko batez gozatzeko aukera izango dugu Sekeko Gaztetxean: David Lamb & The Lonesome Drumk, 19:retatik aurrera.

Giro ederra sortuko dugu! Animatu!


2014/02/07

Arkaitz Goian Bego


Asteazken honetan hilda aurkitu dute Puerto I-eko bere ziegan Arkaitz Bellon
elorriotarra. Bertsio ofizialak “heriotza naturala” izan dela dio, dena den ez
da espetxe politika oso hurbiletik ezagutu behar “heriotza naturalak” bilatu
egin daitezkeela jakiteko. Mediku asistentziarik ez, bizi baldintza
negargarriak, dispertsioa, inkomunikazioa, jipoiak…
Espainiar eta frantziar gobernuen espetxe politika mendekuan oinarrituta
dago, tortura da eta hil egiten du. Urrunera begiratu barik honen adibide
dugu iazko urri eta azaroan Sevilla II-ko kartzelako presoak gose grebara
bultzatu zituen egoera. Komunikabideek gertakari hauek isildu eta
manipulatu egiten dituzte eta jende askok begiak ixten ditu honen aurrean,
baina gu ez gaituzte isilduko eta egoera honen erantzule zuzenak haiek
direla erakutsiko diegu.
Tamalez badakigu heriotza hau ez dela inondik inora lehenengoa izan. Azken
urtean Anjel Figueroa algortarra eta Xabier López Peña galdakaoztarra ere
galdu ditugu. Oraingoan Arkaitz Bellon izan da hildakoa. Duela 13 urte gazte
hau Euskal Herriko panorama politikotik atera zuten eta kale borrokaz
akusaturik 13 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Asteazken honetan
Arkaitz behin betiko kentzea lortu dute, heriotza eragin dion egoerara
bultzatuz.
Sopelatik ere preso eta iheslari guztiei elkartasuna adierazi nahi diegu eta
danak haien etxe eta herrietan izan arte lanean jarraituko dugu.

2014/02/05

Otsaileko egitaraua!

Hona hemenOtsaileko egitaraua!

16 (barikua)19:30: Kontzertu Akustiko+Domeka Beroak
23(domeka)19:00: Eztabaida/Debatea
Domekatan 16:00: Gazte asanblada
Illenatan (astelehenetan): txalaparta eta gitarra tailerrak!

Ondo etorri:)


2014/01/29

Eskerrik asko denoi!



Berezia izan zen, oso, domekako esperientzia.
Sekeko Gaztetxetik atera ginen bakoitzak, gurekin eraman genituen imajinatutako bizipenak,
ilusio zatiak poltsikoetan. Esperientziak, zalantzak eta kontuak konpartitzeko aukera izan genuen,
belaunaldi desberdinak elkartuz, josiz.

Bereziki eskertu gerturatu zineten presoen senide eta lagunei, beraien mundua gurera ekartzeagatik.
Baita zuei ere, Raquel eta Luis! Eta nola ez, interes osoz, han bildu zineten guztioi.
Zoritxarrez, lekua txiki lotu zitzaigun eta denbora ere labur, asko geratu zitzaigun elkarri
adierazteko. Jakin-minak eta beharrak bultzatu gintuzten ekimen hau antolatzera, eta orain, lehen
baino indar gehiagoz ekiteko grinak eramango gaitu errealitate gogor hau eraldatzera!

Momentuz, Gaztetxean postontzia izango da, helbideekin eta aurrekoan ateratako
argazki-postalekin. Animatu zu ere idaztera!

Laster arte lagunok,
Hau hasi baino ez da egin!

2014/01/22

Sopelako preso politikoen inguruko hitzaldia

Domeka honetan, urtarrilak 26, galdu ezineko zita daukagu Euskal Herriko preso politikoak etxean
nahi ditugun guztiok.

Enpatizatu egiten dugu, manifestazioetan, herriko tabernetan, argazkitan ikusten ditugun haiekin
eta euren familiekin. Hala ere, gehienok ez ditugu gure herriko preso horiek ezagutzen, eta haien
egoeraz ezer gutxi dakigunez, gutun bat idazteko ere, urrunegi sentitzen gara.

Horregatik, fisikoki lortu bitartean, bihotzetatik gerturatzeko, solasaldia izango da Sekekon.
Sopelako presoen senideak izango ditugu bertan, baita preso ohiak ere. Egun, bakoitzak kartzelan
duen egoeraz eta izandako oztopoez gain, pertsona bera ezagutarazteko asmoz.

Elkartasuna pauso txikiek egiten dutelako,
tantaz-tanta itsasoa egiten den bezala.

19:00tan izango da solasaldia.

Etxean behar ditugulako!

2014/01/10

GuBagoaz



Azken orduko gertakariak ikusita, deialdiei adi egotera deitzen dizuegu.
Izan gaitezen desobediente, bihar Bilbo tantez gainezka egon behar da!
#NiBanoa

 Inposaketen gainetik EUSKAL PRESOAK ETXERA!!   

2014/01/07

Urtarrileko Poker txapelketa


Kartazaleok! Neguko Poker txapelketa bertan da. Urtarrilak 17an, barikuan, izango da aurten ere Sekeko Gaztetxeko Poker txapelketa! Arrastegiko 19:00tan lehiatuko da txapelketa. Izena eman sopelakoga@gmail.com helbidean eta atara mahauka azpian gordeta dekozun trebezia!

2014/01/06

Urtarrileko egitaraua!


Hona hemen Urtarrileko egitaraua!

12 (domeka): “81 amama” dokumentalaren proiekzioa
17 (barikua): Poker txapelketa
26 (domeka): “Sopelako presoak ezagutuz”ekimena
Domekatan 16:00: Gazte asanblada
Illenatan (astelehenetan): txalaparta eta gitarra tailerrak!

Ondo etorri:)

2014/01/05

Gaztetxea itxita!

Gaur ere ez da Domeka Berorik egongo!