Fondo

Tailerrak

Astelehenero Sekeko gaztetxean 17:00-20:00 txalaparta eta kitarra tailerrak, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Asanblada Eguenetan

Eguenero Sekeko gaztetxean 19.00, animatu eta parte hartu zure herriko Gaztetxean!

Domeka Beroak

Domekero Sekeko gaztetxean 19:00etatik aurrera hanburgesa gozo eta giro ederraz gozatu!

2014/01/29

Eskerrik asko denoi!



Berezia izan zen, oso, domekako esperientzia.
Sekeko Gaztetxetik atera ginen bakoitzak, gurekin eraman genituen imajinatutako bizipenak,
ilusio zatiak poltsikoetan. Esperientziak, zalantzak eta kontuak konpartitzeko aukera izan genuen,
belaunaldi desberdinak elkartuz, josiz.

Bereziki eskertu gerturatu zineten presoen senide eta lagunei, beraien mundua gurera ekartzeagatik.
Baita zuei ere, Raquel eta Luis! Eta nola ez, interes osoz, han bildu zineten guztioi.
Zoritxarrez, lekua txiki lotu zitzaigun eta denbora ere labur, asko geratu zitzaigun elkarri
adierazteko. Jakin-minak eta beharrak bultzatu gintuzten ekimen hau antolatzera, eta orain, lehen
baino indar gehiagoz ekiteko grinak eramango gaitu errealitate gogor hau eraldatzera!

Momentuz, Gaztetxean postontzia izango da, helbideekin eta aurrekoan ateratako
argazki-postalekin. Animatu zu ere idaztera!

Laster arte lagunok,
Hau hasi baino ez da egin!

2014/01/22

Sopelako preso politikoen inguruko hitzaldia

Domeka honetan, urtarrilak 26, galdu ezineko zita daukagu Euskal Herriko preso politikoak etxean
nahi ditugun guztiok.

Enpatizatu egiten dugu, manifestazioetan, herriko tabernetan, argazkitan ikusten ditugun haiekin
eta euren familiekin. Hala ere, gehienok ez ditugu gure herriko preso horiek ezagutzen, eta haien
egoeraz ezer gutxi dakigunez, gutun bat idazteko ere, urrunegi sentitzen gara.

Horregatik, fisikoki lortu bitartean, bihotzetatik gerturatzeko, solasaldia izango da Sekekon.
Sopelako presoen senideak izango ditugu bertan, baita preso ohiak ere. Egun, bakoitzak kartzelan
duen egoeraz eta izandako oztopoez gain, pertsona bera ezagutarazteko asmoz.

Elkartasuna pauso txikiek egiten dutelako,
tantaz-tanta itsasoa egiten den bezala.

19:00tan izango da solasaldia.

Etxean behar ditugulako!

2014/01/10

GuBagoaz



Azken orduko gertakariak ikusita, deialdiei adi egotera deitzen dizuegu.
Izan gaitezen desobediente, bihar Bilbo tantez gainezka egon behar da!
#NiBanoa

 Inposaketen gainetik EUSKAL PRESOAK ETXERA!!   

2014/01/07

Urtarrileko Poker txapelketa


Kartazaleok! Neguko Poker txapelketa bertan da. Urtarrilak 17an, barikuan, izango da aurten ere Sekeko Gaztetxeko Poker txapelketa! Arrastegiko 19:00tan lehiatuko da txapelketa. Izena eman sopelakoga@gmail.com helbidean eta atara mahauka azpian gordeta dekozun trebezia!

2014/01/06

Urtarrileko egitaraua!


Hona hemen Urtarrileko egitaraua!

12 (domeka): “81 amama” dokumentalaren proiekzioa
17 (barikua): Poker txapelketa
26 (domeka): “Sopelako presoak ezagutuz”ekimena
Domekatan 16:00: Gazte asanblada
Illenatan (astelehenetan): txalaparta eta gitarra tailerrak!

Ondo etorri:)

2014/01/05

Gaztetxea itxita!

Gaur ere ez da Domeka Berorik egongo!